www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Etxahun
Piarres Larzabal
1951

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Literatur Emailuak [http://www.susa-literatura.eus/emailuak/emailu080b.htm]

 

 

  hurrengoa

ETXAHUN

 

(Sei gertaldiko ikusgailua ­ 1951)

 

 

ABISU

 

        Ikusgailu hau agertaraziko duteneri.

        1º EMAN AINTZIN:

                a) Jenderi eman xehetasun zonbait Etxahunez eta haren koblez.

                b) Jendea abisa ez dela ikusgailu hau haurrentzat.

        2º GERTALDIEN ARTETAN:

        Kanta ditazke Etxahunen kobla zonbait, ongi hautatuak, ikusi gertaldieri johan direnak.

 

 

Jokalariak:

        ETXAHUN: 40 bat urthe, arteko gizon bat.

        ENGRAZI: 45 bat urthe, Etxahunen emaztea.

        SEME: 8 bat urthe, Etxahunen semea.

        JOANES: 40 bat urthe, Etxahunen auzo eta adixkidea.

        EGIAPHAL: 40 bat urthe, Etxahunen auzo eta etsaia.

        ERRETORA: zahar, handi, ile luze, boz aphal idor batekin.

        MAIDER: 25 bat urtheko neskatxa.

        KATTALIN: 25 bat urtheko neskatxa.

        AMA: 60 urtheko emazteki bat.

        ALABA: 40 bat urthe, ama horren alaba.

        PIERRA: 65 bat urtheko artzain bat.

        MARTXELIN: Pierraren andrea, 50 bat urthe, maingua.

        PANPILI: Pierraren semea,11 urthe.

        GANIXON: 70 urheko gizon gogor, handi, aho xabal bat.

        ATXOA (Maria): 70 bat urtheko atxo pollit bat.

        NEXKA ttipi bat atxoaren eskutik.

        MUTHIKO BAT:12 bat urthekoa, kofesionalearen aintzinean.

        BERDIN BERTZE BATZU han berean.

        PETTE: 30 bat urtheko muthila.

        MANE: 30 bat urtheko muthil bat.

 

  hurrengoa