www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Napoleon Lehena
Jean Martin Hiribarren
1856, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

NAPOLEONEN HERIOTZEA

 

Gehienak bezala, mundu nahasian,

Bizi zen Napoleon lurreko gaubean,

Santa Helenan zuen gerorat beiratu,

Eta etzuen gauza erdizka kontutu:

«Sorthu naiz sinhestedun, aithortzen dut Iainko,

Beiratuz Zeruari nork du ukhatuko?

 

Horra zer zuen erran, lagunei askotan,

Bere zituen oren deskantsuzkoetan.

 

Irlan sarthu orduko zuen errenkura,

Ez ikhusiz aphezik bere nahi gura;

 

Bi min ditut nik hemen, ezkilik gabea,

Eta ogi urdindu iantzat izatea».

 

Aphez katholiko bat maiz zuen galdetu,

Bainan haren galderi guti zen kontatu.

Yesx haren osaba zen orduan Erroman,

Hoba etzuena ahanzten ariman.

Hark ziozkan egorri bi aphez kharsuak,

Pizteko hura baithan fedearen suak.

Mintzo zen Napoleon Zeruaz heiekin,

Hala nola inguru zituen iendekin,

Ahalkea ehortziz, burua goraki,

Etzuken gero beira halakok ilhunki!

Ez da iosteta behar Eternitatea,

Gauza handiena da bethirat ioaiten!

 

Arimaz zuen lana azken orenetan,

Vignali aphez zuen behar ingurutan.

 

«Katholiko naiz, zion, goraki erraten,

Fedearen laguntzak ditut galdegiten,

Eginen ditut ere zuk nahi guziak,

Arimari uzteko Fede arraiziak..».

 

«Zerbait kheinu baitzion egiten ikusi,

Mirikuari hula zitzaioen hasi:

«Nola ez iainko baithan izan sinhesterik!

Hartaz bezik ez dute deus gauzek hasterik,

Gizonik handienek aithor utzi dute,

Deusetako zirenek bazuten sinheste..».

 

Bertze aldi batean, gizon hura bera,

Hirriz hasirik, omen, zoro arabera,

Zeren zuen ikusi aldare aphaintzen,

Ez baitzen Napoleon hitzetan gelditzen,

Halako gison zuen bixtatik egorri,

Non ez baitzuen berritz erakutsi hirri.

 

Apirilak zituen hoita bederatzi,

Ohean zela egun hoita hemeretzi,

Montholonek Vignali baitzuen galdetu,

Eta biak uztea ixilik othoiztu.

Egon ziren bi biak denbora handia,

Napoleonek egin aithor on guzia,

Hura, hain handi zena, aphaldu fedeak,

Graziari luzean idekiz bideak.

Biatikoa ere zuen nahikatu,

Azken gantzudurekin gorphutza garbitu,

Eta iarri zen gero gabaz otoitzetan,

Napoleon izanez Iainko beharretan!

 

Agertzean Montholon ohe aitzinerat,

Hirri ezti bat utziz begi ingururat:

 

«Arras naiz orai ungi, ene ienerala,

Betherik eginbide sinhetsi bezala.

Dohatsu naiz osoki, zuk ere agian,

Atsegin hauk ditutzu izanen erian!

Behar handia nuen, Sinhestez Korseko,

Aita, amak, nituen lehen katholiko.

Ezkilen deiak bethi bihotz dut arintzen,

Aphezen ikusteak atsegin berratzen.

Gorde nahi nituen hulako guziak,

Bainan ez duke nahi Zeru gutiziak.

Iainkoa bedi izan gora laudatua.

Nitaz bezanbatean benedikatua.

Ez dakit gaitz hautarik naizen atherako;

Bainan zuk aldare bat duzu manatuko,

Inguruan den gelan, othoitz dadin egin,

Sakramendu sainduaz delarik berregin».

 

Montholon zihoala horren egiterat,

Orroituz, zuen berritz deithu aitzinerat:

«Zaude zure tokian baitutzu etsaiak,

Zure erranek gero lituzkete baiak;

Aitoren seme zare, eta horren gatik,

Egin oro litezke sor zure burutik.

Erran lukete ere ez nuela buru;

Zaude hor! neronek dut eman nahi manu».

 

Ienerala ioan zen bere ganbararat,

Eta han arropekin erori oherat.

Noiz ere aitzen baitu hainitz harramantza,

Eta ikusten sartzen Bertrand nola hartza:

«Zer da hau hulakorik, erraten duela,

Aldare bat egina bethikotz hor dela,

Vignali aphez ere bethi othoitzetan,

Zer dire hauk guziak gure ingurutan?».

 

Montholonek eztiki zion ihardetsi:

«Galdetzerat berari behar duzu iautsi».

 

Iausten da harraboska, mintzatzen eria,

Guti kontu eginez nola den hetsia,

Altxatzen ere boza hari errateko,

Gauza hoik ez direla onak harendako,

Europak dituela omenaz iakinen,

Hainitzek dituztela hirriak eginen,

Etzela kapuxin bat soldadu zaharra,

Enperadorek behar bertzela indarra...

 

Hortan Napoleon da ohean altxatzen,

Eta minki diola solasa egortzen:

«Iakin zazu naizela, ni, nere etxean,

Ez duzu emateko ordenik aldean,

Etzaitut nik galdetu, hemen zertan zare?

Zure gauzetan ez naiz sartzen behinere».

 

Kanpo ioan zen Bertrand, espaldak higituz,

Zenbait hitz basetako hortzez murduskatuz.

 

Barraiatua baitzen aldea iadanik,

Berritz arregin zuten, eriak erranik.

Bazituen orenak deskantsu oneko,

Gogoratzen zituen eginak ungiko,

Nola zuen sinheste lagundu Franzian,

Gorderik zagonean iende on guzian:

«Nahi nuken sinheste bat egin guzia,

Giristinotasunak berak du hazia,

Alexandre nuen nik mintzatu hortako,

Zorigaitz lasterregi ethorri ungiko...

Fedea dut bederen Erresuman piztu,

Ungi horrek segidak presagarri ditu.

Zer litezke gizonak fede gabetarik?

Deus on guti diteke igurik hetarik.

 

Hitz hoitarik lekhora zuen iratxiki,

Itxura zuelarik guziz deskantsuki:

«Ez du deus herioak lazgarri duenik,

Bortz aste huntan hurbil iartzen da niganik,

Atzeman hurren nauka, aise dut ikusten,

Gauza batek ariman min deraut ematen:

Emazte eta seme maite ditudanak,

Hemen nahi nituzke uzteko hitz onak;

Bainan Iainkoak hori ez du nahikatu,

Haren nahi saindua behar da agurtu».

 

Maiatzaren hiruan, bigarren aldiko,

Galdetu zuen berak azken biatiko,

Erran zuen adio bere ieneralei,

Ukho egin bethiko lurraren estekei,

Erran: «Bakea orai badut guziekin!

Ene Iainkoa... Iaink... «galdu zen horrekin.

 

Buru eta harmada ziren azken hitzak,

Napoleon iotzean herio murritzak,

Izpiritua zuen, oren handi hartan,

Sukharrak hedatua, nonbaiko gudutan.

 

Maiatzaren bortzean ilkhi zen lurretik,

Edozoin gizon xumek segitu bidetik...

 

Akhabo. J.M.H.

 

aurrekoa