www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Napoleon Lehena
Jean Martin Hiribarren
1856, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

BONAPARTAK

 

Izen hori aspaldi bazen Italian,

Aiphatzen zuten gora mende hamabian.

Lomellini, Medicis, arian horrekin,

Bizi ziren iadanik zenbait argirekin.

Bazuten Venizian Bonapart izena,

Urrezko liburuan, ohorez emana.

Adar horrek baditu gizon aiphatuak,

Erroman kardinale, bai aita sainduak,

Kapuxino bat hila saindu omenean,

Erran gabe zenbat den lerro iakinean.

Arrastoak badire, Florenzian gaindi,

Bonapartak zirela ezagun aspaldi.

Korsan ikusten dire odolez lehenak,

Ahaide dituztela Ornano, Kolonnak.

Bonaparten izena zuten garraiatzen,

Bainan premuak ziren Napoleon deitzen.

Ursinsen ganik zuten izen hori hartu,

Morthutako lehoina erran nahi baitu.

 

Odol horrek baditu ethorkiz argiak,

Ilhunbez ere kasik nolaz peit biziak;

Mirakuluz bezala, iotzen du Korserat,

Eta handik segidan franses eskolarat.

 

Napoleon lehenak zaukan kasu guti,

Zer ethorki zukeien bere aitaz goiti:

Montenotte zeraukan ethorki nausia,

Han baitzitzaion hasi hirriz bitoria.

 

aurrekoa hurrengoa