NAPOLEON LEHENA
Mintzo naiz gizon batez higana gozarat,
Beharrez egorria Iainkoak lurrerat,
Oren hertsitan franses zelarik aurkhitzen,
Gaxtaginen lerroek zutela beldurtzen.
Handia harmetako handi zen orotan,
Etzuen deus ukitzen ez hobetzekotan,
Ez da nihoiz izatu lurrean gizonik
Hura, tronuz zenean, goibeldu duenik.
Iguzkiak bezala zuen distiatzen,
Izarrik ederrenek zuten inguratzen;
Hogoi urthe betheak zituen eraman,
Lehertua bezala bere loren zaman.
Bideak arientzat luzean eginik,
Inguruak zituen itxiki arinik;
Soldadu txarrik hari etzitzaion lotzen,
Arranoak guziak ziotzan handitzen.
Gutitan halakoak dire agerturen
Bethetzerat gaitzetan Zeruko xederen.
Ordean dohazenek bethiko lezerat
Usten diote gaztei zerbeit hazitarat.
Dezagun erran nor zen Napoleon handi,
Eskaldun herriz kanpo liburuz aspaldi.
Guduan nihoiz ez du beldurrak izitu,
Austerlitzko argiak bethi du dohatu.
Soldaduek etzuten nihoiz sinhetsiko
Harekin bitoria zela unhatuko;
Ezbazuten xuxenki pagatik ukitzen,
Aitzindariei ziren multzuka iazartzen.
Nork du mundua hala iduki airetan,
Erregez zuenean gorthea orotan?
Goibelek etzioten nahasi gogoa,
Erortzean egon zen bihotzez haltoa.
Argitu bazituen gorthe zaharrenak,
Ausarki barraiatu indar lehoinenak,
Hiltzeko orenean hanbat zen beroa,
Nola lehoin duena gathaskan tiroa.
Bizia zor zioen Korseko lurrari,
Korsek berritz zor dute Eskal adarrari;
Italia bazterrak egun zaharretan,
|