KARLOS BONAPARTE
Ajazion sorthu zen Karlos Bonaparte,
Erroman egon zena gizon egin arte.
Bere irla etzuen nahi Franziako,
Izan zen lehenago herria husteko;
Bainan osaba aphez, buru onekoak,
Beira zuen uztetik lekhu sortzekoak.
Montpelieren hil zen, oraino gazterik,
Hoita hamabortz urthe doiean betherik,
Elizako laguntzak galdetuz goraki,
Barkhamendu eskatuz orori saminki.
Napoleon handiak hori zuen aita,
Gizon aitua bezin mintzari pulita.
|