www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

II. KAPITULUBA

 

§. I. Jaungoikua opendidu bagarik, zelan olgau leitekian olgeetiaren beraren parteti.

§. II. Jaungoikua opendidu bagarik, zelan olgau leitekian denporiaren parteti.

 

 

§. I.

Jaungoikua opendidu bagarik, zelan dibertidu leitekian, olgeetiaren parteti.

 

        Pekatu ez dan moduban zelan olgau leitekian esatera orduko, jakin biar da: kristinau bakotxak daukan legez aparteko etxuria, aparteko jenijua ta aparteko penseeta moduba, alan daukeela geijeenak aparteko gogua, bata gauza batian ta bestia bestian dibertiduteko ta olgeetako. Batzuk sinpleza bategaz olgeetan dira , komedija baten edo zezenetan baisen ondo. Zesar Augusto , mundu guztiaren agintarija, umiakin donez ala parezka olgeetan zan. Bianto , Lidiako erregia, ugarasijuak artuten. Domiziano , eulijak ilten. Artajerjes erregia , gorubetan. Alan beste askok, ezer bere ez dirian gauzak artuten ditubee dibersinoetzat. Onako aparteko bakotxaren gogoko olgeetak gaiti, ezin erregela seguru bat imini legi. Izan leitekez onak, baita arin onak bere.

        Juizijo on baten erregelapera ekarri legizan ta kasik geijenak nai oi ditubeen olgeetaak dira: jokua, eitza, pasiua, soinuba ta dantzia. Ta eurak examinau biar dira, zelan ez dirian txarrak.

        Jokua da olgeeta bat, berez, inok bere kondeneetan ez dabena. Guraari laarregijagaz ta gogotasun bitzijagaz jokatuten bada, beti izango da paltia Jaungoikuaren begijetan, gitxiago edo geijago. Bakotxa bere laneetan kansauta daguanian, puska baten jokuan olgeetia, berez pekatu dala, ez dau inok esaten. Baina bagoz lege batzuk, jokuaren gainian gorde biar dirianak, ona izango bada.

        1. Suerteko jokuak eragotzita dagoz lege guztietan, deskuido utsekuak dirialako. 2. Jokoko dibersinoia artu biar da denporia iragoteko, ez ango irabazija gaiti. 3. Jokoko ornidute, edo tantu bakotxian errial bat baino geijako jokatutia, eragotzita dago Espainako legeetan aberatseentzat ta guztientzat. Ta erriala bera eskuban dala, ez gero pageetakuan. Joko aldi bakotxian ogeta amar dukat baino geijago jokatu ezin legiz. Alan aginduten dau Karlos III. geure erreje jaunak, leenagoko geure errege jaun guztien jokuaren kontrako legiak onzat emonaz. Lege oneen kontra jokuan irabazten dana, atzera biurtu biar da konzienzijan, maisurik jakituneenak dinuenez santo Tomassegaz. 4. Suerteko jokuaz gainera beste joku modu asko eragotzita dagoz sazerdote jaunai ta Eleisa gizonai. 5. Engañuzko jokuak beti dira txaarrak. 6. Eragotzitako lekuban jokuan egitia, jokua ona izan arren, ez da ondo. Nai dabenak jokuan egiteko, etxia edo lekuba gau ta egun prest eukitia, pekatuzat kondeneetan dabee erakuslaak san Karlos Milanguagaz, inori pekatu eragiteko okasinoia dalako.

        Esan dirian gauzeetan paltau bagarik, jokuan olgeetia ez da berez gauza txaarra. Erri batzubetan egoten dira pelota lekubak ta bolaa lekubak, jentia dibertiduteko. Au gauza txaarra ez da.

        Eitza ta arrainkatzia dira olgeeta inozentiak ta askotan probetxukuak. Etxeko zeregineen edo osasunaren kaltian ez bada, libre dan denporan eitzian ta arrainak artuten olgeetia, ezin inok kondenau legi.

        Pasiua berez ez ona ta ez txaarra da. Askotan izango da ona. Buru nekatuba arinduteko edo osasunerako pasietia gauza ona da, ta askotan biarrekua.

        Baina inok ukatu ezin legi, pasiuaren atxakijagaz gauza txaar asko egiten diriana. Gurasuak eta ugazabaak ez dabee lo egon biar, seme alabaak ta otseginak pasiora duazanian.

        Soinuba da beste olgeeta bat berez inozentia. Edozeinek soinuba jo legi, pekatu egin bagarik. Aingerubak bere jo ebeen Jesus jaijo zanian. Zeruban bere joten dabee. Eleiseetan bere joten da. Soinuba joteko erramientak bardinak izan ez arren, soinu guztiak dira bardinak, orain tokeetan danez. Zein organuba, zein biolina, zein gitarria, zein tanbolina, zein tronpia, zein sartain zaar bat, (baseerrijetako bigireetan useetan dan legez) guztiekin joten da soinuba. Soinuba bada ona ta onerakua, joikijak bere onak dira. Soinuba bada pekaturakua, joikijak eta jotia bere pekatuzkuak dira orduban. Jo bedi bada soinuba, jentia alegeretako, baina ez pekaturako.

        Soinubari oi darraiko dantzia. Soinubagaz ta dantziagaz egiten da piestia, sarauba, bigiria...

        Dantziaren ganian gauza asko eskribidu dira. Dantziari bere izate utsian, edo oinakin soinubari zelan jarraituten jakon baino begiratuten ez jakola, mila abonu esan legiz bere pabore, ezertan paltau bagarik. Ta, jazo oi dan ta jazoten dan moduban begiratu ezkero, mila maldezinoe ezarten jakoz errazoiagaz. Egiija da: Dantza galdubak nok zaintu asko daukeez. Dantzazaliak azala lodija daukee. Erremientarik zorrotzeenak dira motzak, pekatuzko dantzaak kenduteko. Tirorik zuzenenak ez dira itura elduten. Kolperik indartsubeenak airian geratuten dira. Au buruban sartuta euki arren, euskal-errijetan daguan baino ez jakite gitxiago egon dein pekatuzko dantzeen gainian, ta kristinaubak bitzi ditezan jakinaren gainera, pensau dot egiija batzuk argitara ateratia.

        Ta Dinot: I. Dantzan egitia berez ez dala pekatu. Berez pekatu balitz, beti izango litzaateke. II. Persona batek bakarrian, nai gizonezkuak, ta nai emakumiak dantzan egitia berez ez dala pekatu. Dabid Erregiak bere egin eban Arka santubaren aurrian. III. Gizonezkuak alkarregaz, emakume bagarik dantzan egitia, gauza txaarragorik esan edo egiten ez dabeela, ez dala pekatu. IV. Emakumiak alkarregaz, gizonezko bagarik ta kanta edo soinu indezente bagarik dantzan edo pandanguan olgeetia, ez dala pekatu. Aaronen arreba Mariak bere egin eban beste emakumeekin, soinuba jota, Faraonen esku gogorretati Isrrael librau zanian. Esan dirian modubetan dantzan egitia ta olgeetia, ez dau juizijozkok kondeneetan. Piloteak bere egin eukian, karidadia galdu bagarik; ta kristinau guztiak bere egin legijee. Katigu dagozan emakumiai eragozten jakue dantzan bakarrik egitia, seiña galduteko daukeen arriskuba gaiti.

        Beste gizon ta emakumeen artian naaste egiten dirian dantzaak, zer ikusi asko daukee.

        Jazo leiteke, nos edo nos, pekatu ez izatia. Baina esan legi alako dantzaak gaiti, ene ama santa Teresak eun guzurren arteko egiija gaiti esaten ebana: ez da erraz, zinuan, eun guzurren artian egiija bat aparteetan. Bada, ez da asko errazago izango, gizon ta emakumeen naasteko dantzeen artian, pekatu bagako bat aparteetan. Ezin ipini legi ordu bakotxerako, leku bakotxerako, lagun bakotxarentzat ta dantza naastau bakotxarentzat erregela bat, nos dan pekatu mortala, nos dan beniala, edo nos ez dan pekatu esateko. Esanda geratuten da, zelan olgau leitekian Jaungoikua opendidu bagarik, olgeetiaren beraren parteti.

 

 

§. II.

Jaungoikua opendidu bagarik, zelan olgau leitekian, denporiaren parteti.

 

        Ibiltia edo olgeetia, berez izan ez arren txaarra edo pekatuzkua, izan leiteke denporiaren parteti. Ta au modu bitara: edo denpora geijegi olgeetan iragoten dalako, edo eragotzitako denporaan olgeetan dalako. Denpora laarregijan irauten badau olgeetiak, izango da pekatu, edo mortala edo beniala. Gauza guztiak daukee eureen denporia, dino Espiritu Santubak . Ta olgeetiak bere euki biar dau bere errazuazko terzijua. Kristinaubeen estadubak eta kondizinoiak ez dira bardinak. Opizijuak eta zereginak bere ez. Osasuna ta jenijua bere ez. Ta orregaiti ezin señalau legi guztientzat erregela bat, olgeeta laarregijagaz, nos eta zetaragiño pekatu egiten dan esateko. Beti izango da egiija, Jaungoikuak ez gaitubala mundura ekarri, alperrerijan ta olgeetan bizitzia iragoteko; ezbada, bakotxak bere estaduban ta opizijuan biarra egiteko. Beti izango da egiija, errazoe zuzeneti aurrerako olgeetia, edo errazoiak ta estadubak eskatuten daben baino denpora geijago olgeetan iragotia, pekatu dala; beniala beti, ta askotan mortala. Beti izango da egiija, alperrerijak ta olgeeta utsak dakazala asmo txaarrak ta burutazinoe gaistuak. Beti izango da egiija, kaballeruak, aziendia goberneetako, errijai exenplu ona emoteko, ta arimaak santututeko; señoraak, etxeko gauzai kobru emoteko, seme alabei, ta otseginai dotrinia ta Jaungoikua serbiduten erakusteko, ta eureen arimai obeto kuidado egiteko; sazerdote jaunak, liburu onak irakurteko, Jaungoikuaren Berbia erakusteko, sakramentu santubak Jesukristoren izenian egiteko, ta kristinaubeen konzienzijetako dudaak erabagiten terzijo baten jakiteko; nekezarijak, opizialiak, prailiak, monjaak... Dinot: eureen estaduko zereginai kobru emoteko biar dabeen denporia, iragoten badabee oneek guztiok olgeetan, egingo dabeela pekatu. Oh, ze asko dirian, ta ze gitxi konpesetan dirian onetariko pekatubak! Oh, ze gitxi estimetan dan denpora santuba!

        Olgeetia berez izan arren ona, izan leiteke txaarra, eragotzitako denporaan dalako. Agiriko olgeetak eta dibersinoe publikuak eragotzita dagoz domeeka ta jai osuetan, meza nausitako, sermoetako, bisperetako, prozesinoeko, ta Altarako Sakramentuban Jesus agirijan daguan arteko denporeetan. Olgeetia edo dibersinoia inozentia izan arren, eragotzitako denporaan bada, malezijaz jazten da. Erri guztiaren onerako Eleisaan zeregin santubak egiten dirian artian, ez dau Eleisa Ama santiak parkatuten agiriko olgeetarik. Dinot: agiriko olgeetarik. Ez, ezkutubetakuak, etxezulo edo tabernetakuak ontzat emoten ditubalako, ezbada, oneek erremedijau ezinda, areek eragozten ditubalako. Ez da a olgeetako denporia, ezbada tenplu santuban Jaungoikua alabeetako denporia. Ta tenplura juan ezin danak, bere etxian edo egon lekuban Jaungoikuari grazijaak emoteko ta miserikordijak eskatuteko denporia. Irakurri bitez Eleisiaren batzaarretako erregelaak . Inozenzio XI. garren, Aita Santu Erromakuaren ta kristandadeko errege jaun askoren ordenaak, ta guztietan ikusiko da, ze gauza txaarra ta Jangoikuaren gorrotokua dan, alako denporaan olgeetia.

        Beste ainbeste esaten da, nai Eleisiaren burubak kristinaubai, nai juezak bere agindupekuai, nai ugazabaak otseginai, nai gurasuak umiai eragotzita daukeen denporaan, olgeetia gaiti. Bada, oneek guztiok daukee eskubidia, bakotxak bere lekuban, aginduteko; ta aginduban dagozanak, obeidu biar deutsee errazuazko ordeneetan. Ninibetarrak egin ebeen legez . Ebanjelijo santubak aginduten deutskuna, arina, biguna, erraza ta alegeria da, Jaungoikua ameetan dabenarentzat . Gorde bedi lege santuba, serbidu bedi Jesus, amau bedi Jesus, ta gauza guztiak biurtuko dira geure onerako, geure konsuelorako ta alegrija egijazkorako.

 

aurrekoa hurrengoa