www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

JESUKRISTO GEURE JAUN
KURUTZIAN JOSIJARI

 

        Nori, Jauna, zeuri baino besteri eskini negijo nik, kartilla edo liburu txiki onetan lagunai opa deutsedan prutu gitxija? Ezer badauka onik, zeuria da eskina guztietati. Bestia neuria. Kurutze orretan zeure Gorputz biguna, ederra, garbija ta Jaungoikozkua arantzaz ta ultzez zulotuta, kolpez zaurituta, azotez eratzita, autsez ta luurrez ezainduta, biaztunez ta ozpinez mingotxtuta, odoltuta, illunduta, minduta, esegita, burlaz ta desondraz estalduta, oinak ta besuak burdina zorrotzez josita, geu gaiti illten zakustazanian bateti; ta besteti, itsutasun zorigaistoko bategaz ta ezjakin lainotsu bategaz etsaijak beretuta daukazala zoro zororik, zeure odol santubaren balijuagaz erosi ta garbitutako arimak ibiliera ta olgeeta sarritako nasaijetan, eureen luurrezko gorputz ustelkorrai nai ta gusto laarregi emotia gaiti; Zeuk ondo dakizun ustiagaz, ta neure arimako ta bijotzeko gogorik zintzuenagaz, zeure esku jotsijeetara bialduten dot, Jesus Kurutzekua, ibiliera ta olgeta santubeen neurria, euki legizaneen gatza, ta ezin legizaneen ozpina. Zeuk dakuszu, nire naija egijazkua ta arteza dana. Baita nire egina ezer ez dana bere. Emon egijozu bada, Jesus maitia, neurrizko-gatz-ozpin oni zeure amodijuaren su bitzija, ixio ta erre dagizan luurrezko gorputzetako pekatubeen autsak, ta sortu dagijan geure arimeetan zeure bildur santuba ta grazija. Parkatu, Jauna, niri, Zeuri berba egiten azartuba.

        Olgeetia, ibiltia, denporia iragotia, aisia artutia ta dibertidutia dira, kristinaubeen goguan, egitadeetan ta auan txito sarri dabilzanak, ta oitura onai edo galdubai askotan izatia emoten deutseenak. Au gaiti ainbeste gauza esaten dira eureen gainian Eskritura Sagraduban, theolojijako ta erakuste oneko liburubetan. Eureen izenagaz batiatuten dira, bai gorputz kansaubari atseen eragiteko, bai buru nekatuba arinduteko ta bai osasun jausija sendotuteko dagozan olgeta modu inozentiak. Ta bai, pekatuba, nasaitasuna, libertadia, desonestidadia ta oitura inpamiak beti oinian eukiteko ta geitubaz eruateko, arimeen arerijuak asmau dituban olgeeta galdubak bere. Izenak ez dirian legez eureenez pekatuzkuak, ta dagozan legez olgeeta batzuk ez txaarrak, pekatu ez dirianak, guztiak onzat emon gura litukee mundubak, diabrubak eta aragijak.

        Alan olgeetiaren izenagaz ta estalgijagaz egiten dira, kristandade guztia desondreetan dabeen gatxak, ta aintxinako jentilak bere lotsaz baino egiten ez zitubeen pekatubak. Oneen kontra ixildu bagarik diadar egiten dabee Eleisiaren giza aldi guztietako Gurasuak eta Erakuslaak. Baita Espiritu Santubak bere leku askotan, aitu gura dauenarentzat.

        Olgeeta guztien artian lekurik zabalena ta zer pensau geijeen daukana da dantzia. Lenago edo geruago, modu batera edo bestera, gitxiago edo geijago dantzetan ez dan olgetiak, ez dauka gatzik, ez dauka gustorik. Orregaiti ainbeste gauza esan dira ta eskribidu dira, Moisen denporati ona dantziaren gainian. Batzuk lau ormaren artian sartuta, dantziak berezko izatian daukazan asmo utsai jarraituta, eskribidu ebeenak. Ta bestiak, gizonaren naturaleza jausijari begiratuta, Ebanjelijoko espiritubagaz naasteko dantzia egiten dabeen moduban esaminauta, eureen gainian berba egin daueenak. Areek esan dauee, dantzia berez ez dala pekatu. Ta bestiak, dantzia berez pekatu izan ez arren, egiten dan moduban ta naturaleza jausijak gizon ta emakume naaste egin leijan moduban, pekatu dala edo pekatuko okasino urrekua dala.

        Menturaz ez da kristandade guztian dantza desonestubagorik ta lotsa gitxiagokorik egiten egun argiz, euskal-errijetan baino. Jazo leiteke au geure euskeran kasik ezer bere eskribiduta ez dagualako dantza galduben gainian.

        Bada, izanik euskal-errijetako jentia kristinautasun andikua euren tratu, artu emon ta egitade guztietan, dira txito nasaijak euren olganzako dantzeetan.

        Au gaiti pensau dot, azartu biar dodala naasteko dantzeen bereno madadikatuba azaldeetara, euskal-errijetako kristinau itsubak kontuban jausi ditezan eureen uts egite andi onetan. Ta ene ondorik beste batek argi geijagogaz, pluma obiaguagaz ta zelo santubaguagaz amaitu dagijan sail au. Eskatuten deutseet guztiai: au irakurri, noberari ez bajuako legez, naasteko dantzai begiratu ta dantzarijak ondo ondo esaminau artian, ez naijela sinplezat euki.

 

aurrekoa hurrengoa