www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bein da betiko
Resurreccion Maria Azkue
1890

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bein da betiko / Batxi Guzur, Resurreccion Maria Azkue (Ines Pagolaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1986

 

aurrekoa  

VII
Guena

 

        Laster agertu zan mandazaiña. Elizatxu-aurreko bidea baiño besterik ezeukan aurreratuteko. Urruntxutik ikusi eban bertako argia. Urreratu zanean, geriza andi bat argipean ikusirik, mando-ganetik iatzi, arnasaz bete ta kurutze bat egiñaz barrura sartu zan. Ketan egoan atea ta esku andi baten ezaugarria eukan ezarririk.

        «¿Quién eres? itandu eutsan, kaltza-barrenetik oratuak, auspaz egoanari.

        —Perrandes, iaso naik.

        —Txili, zelan emen?

        —Aingeruak ekarri abe ona. Nik onen saritzat emon al daikedan gauzarik balego...

        —Badago.

        —Zer?

        —Katalin.

        —Bai.

aurrekoa