Zurubi luzea
Pello Zabaleta

CAP, 1980

 

 

Eta bota dute bazterrean,

tiro batez bota dute,

aberea botatzen den bezala

tiro batez bota dute bazterrean.

 

Eta odola dario bazterrean

tiro baten odola

gizonari jario zaion bezala

tiro baten odola dario bazterrean.

 

Eta odol edalea dago gainean,

gizon baten odol edalea,

otsoak edaten duen bezala

gizon baten edalea dago gainean.

 

Eta xurgatzen ari da gainean,

odol garbiko odol edalea,

legezko den egarriz bezala

odol garbikoa ari da xurgatzen gainean.

 

Zurubi luzea
Pello Zabaleta

CAP, 1980