Zurubi luzea
Pello Zabaleta

CAP, 1980

 

 

egun on,

haizetan dabilen

kantuarekin.

Leihatiletan

atabalak

lamien eskuak

jotzen,

Ta zergatik

doa aidetan

bibolina

bere soka

etenik?

 

Edo agian

izango zen

desioen gurdi

zaharra,

ametsen kurpila

erosotzen

ez zaiolarik.

 

Zurubi luzea
Pello Zabaleta

CAP, 1980