Zurubi luzea
Pello Zabaleta

CAP, 1980

 

 

Zergatik dator arratsa

hain berandu

egunaren pisua

bere gain du

orduen alorra

irakin du.

 

Eta gaur ere dator arratsa

egunoro bezala

nahiko berandu

ia ezin kendu

orduen alorra

irain du.

 

Ta negarti dago arratsa

gaur etorri da

nahiz berandu

afaltzeko atondu

orduen alorra

erdain du.

 

Zurubi luzea
Pello Zabaleta

CAP, 1980