Zurubi luzea
Pello Zabaleta

CAP, 1980

 

 

Eskuak

Ukabilak

Lurra gorri dago

herriaren leporaino.

 

Eskuak

ukabilak

aurpegia ubeldua dago

herriaren begiraino.

 

Eskuak

ukabilak,

 

Eta bota nahi badute ere

Gernikako

arbola

zaharra

eskuak

ukabilak,

sartuko dugu

berriro

landare

herrian

eskuak

ukabilak,

ez dute botako

Gernikako

arbola

berria

eskuak

ukabilak.

 

Zurubi luzea
Pello Zabaleta

CAP, 1980