Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984

 

 

HASTEAN...

 

Hastean Jainkoak gauzak kreatu

omen zituen, lur eta zeruak

ordurarte forma gabe zirenak

huts deusetarik zituen moldatu.

Ilunbe gauak zituen urratu

sorturik ortzadar polikromoak,

hobi goietan margo zurubiak,

horrela argia zuen asmatu.

Uren bildumak zituen ezarri

lehorrak agertuz hedaduretan,

eguzkiaz belarrak ziren hazi.

Animaliak alde guztietan,

eta gizona zuen jarri nausi

arrain, hegazti eta piztietan.

 

Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984