Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984

 

 

URTZI-THORREN KALENDERRA BERRIA

 

              HOROSKOPOA

              Zorionaren atzetik bahabil

              aurten ere izaten al haiz abil!

 

      URTARRILA

Mila bederatzirehun

larogeita urtetan

sartu naiz elurrekin

euskal herrietan.

 

      OTSAILA

Ideial hoberenak

dakust giltzapean

askatuko nituzke

ihauterietan.

 

      MARTXOA

Garizuma bustia

eta lainoetan

kontuz, ibili, jaunak

zerbait zinatzean.

 

      APIRILA

Lili xuri berriak

dastatu lurrean

udaberriarekin

berriro sortzean.

 

      MAIATZA

Eguzkiarekin

lorak goratzean,

ahantz tristurak eta

alaitu gaitean.

 

      EKAINA

Neure oinak dabiltzat

hego iparrean,

suaz batuko ditut

San Juan bezperean.

 

      UZTAILA

Gaztain aroa da eta

berotan sartzean,

ikusiko zaituet

Maddalen festetan.

 

      ABUZTUA

Kanporatzea baino

hobe da hitz bitan

igerika ibili

euskaldun kostetan.

 

      IRAILA

Bizi baldin bazara,

berriro ostean,

elkar izango gara

Santakrutx festetan.

 

      URRILA

Janedan nahiez gero

tripak hustutzean,

bete daitezke bapo

gure tabernetan.

 

      AZAROA

Lohiz baterikako

eztrata ertzean

jaioko da lore bat

goiz argi aldean.

 

      ABENDUA

Anaia anaiakin

lot elkar lanean,

eta bizi gaitezen

guztiok BAKEAN.

 

Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984