Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984

 

 

OI, PARADISU GALDU EDER HURA!

 

Adanen saihetsetik Eba omen

zuen atera, bakardaderikan

ez zezan paira. Baina Ebarengan

suge tzarraren pozoina sartu zen,

jan zezan gutizia sortu zuen,

zientzi biziaren arbolatikan,

jakite fruitu debekaturikan,

Adanek eta Ebak proba zuten.

 

Eta paradisuko baratzetik

desitxaropenezko desertura,

Edengo paraje xarmantetatik

basamortuko hauts biluts mundura

ezpataz jaurtiki zituelarik.

Oi, paradisu galdu eder hura!

 

Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984