Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984

 

 

ZALGIZERI

 

Zalgizen ohorez hamalauduna

izkribatzeko baitidate esan

hitza hitzakin kate eginikan

hementxe doakizu laukoduna.

 

Euskal Herria zaiola zorduna,

Xuberoaz Pabeko gorteetan

jatorki jo baitu lan guztietan

haren premiez zenez jakituna.

 

Gora dezagun euskaldun poeta,

ez dadin izan inoiz ahantzia,

zor diogula erramu boneta.

 

Hainbat bertutek behar du loria,

Gora dezake Zalgizek kopeta

zaindu duelako Euskal Herria.

 

Zeren azken finean
Patri Urkizu

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1984