Ametsen eraiste neurtua mundu mailako gerra intimo eta latz batean beste behin zeure buruari biziraun diozunez
behingoz erabaki duzu zauden lekuan geratzea zure ametsen eraiste neurtuari ekitea, zuk horrenbeste denboran eta horrenbesteko afanez gordetakoak ez duela zuk uste adina balio onartzea ze zu beti bizi izan zara behin-behineko egoeran aukerakoa zirudien etengabeko noraezean ez zenuela nahi honaino iritsi baino beste inora ere ez zalantzarekin etengabeko pertsekuzio bat zen ihes egiten diozun eta jarraitzen duzun horren artean zabiltza itzal arrotz baten jabe ez zara besteek uste dutena agian zeuk uste duzuna ere ez oraindik ez hura bihurtu zen denborarekin honezkero ez zeure aukeren gainetik amestu behar izan zenuen irteera zen zulo hartatik aterako bazinen
horregatik erabaki dut nire amets denak eraistea hobe duzu momentu batez ni bakarrik uztea zure begiei begiekin eutsi eta elkarri amore ematea elkarren ondoan, ilargiak buelta bat ematen digun bitartean
goiz gorri eta eder batean neure barrutik salto egin eta neure buruaz beste... bat egitea
Ametsen eraiste neurtua |