Biharko oroitzapenak Telelaberintoa New York-en 19gn astea hasia zen. Argi zirrintan piztu egin zen Anaiz-en ohea. Gela argitzean, boz ezti batek «Egun on. Gaur 2050ko 19gn astearen Ina da. Egun on. Gaur 2050ko 19gn astearen Ina da» Anaiz jeiki arte errepikatu zuen. Orduan boza «Zigmak zuri egun on bat» erran eta ixildu, leiho-ohola ixilki lerratu, argi artifiziala itzali. Kanpoan egun sentia. Building arteko pasagieri esker, karriketarik ez zen zeru izpirik ere ikusten. Plazarik ez. Zuhaitzik ez. Hiria, dena karrika zen. Ez hain tristea, buildingak era ta kolore guzietakoak baitziren. Aireko batetik begiratuz aldiz, karrikak eta building multxo baten teilatuek letra greka baten era bazuten, E (zignia) handi batena. Han zelakotz hiriko Gogoaren Tenploa, Zigma S.A.ren laboratorio ta bulego handiak. Han U.S.W. (Munduko Estado Batuetako)etako ordinadore nagusiak. Bai ta ere Zigmatiar batzuen bizilekuak. Han bizi zen Etxeberry'tar Anaiz. Lehen asteko goiz hartan, neskak , sukaldera sartu eta gosaldu baino lehen hormabista piztu zuen. Etzuten batere harritu goizeko berriek: aireko panslabitar batzu Indiako zeruan atxemanak zirela... U.S.W.etako lendakariak etzuela Irandarrik Perpiñanen ondoan gehiago onhartuko... hots, eguneroko ogia. Sukalde perdeko horma bakotxean, makina bat; hormarik luzeenean (ateari begiratzen zionean) «bazkalemaileko» argitxo ta atzolak eskuinekoan, atetxo zehargi bat, labe batena iduri: hura automatikoki ideki-ta, jaki beroak metalezko azpiletan handik ateratzen; urrunago, asteko janarien hautatzeko eta programatzeko klabera ttikia; ezkerreko horman, edariemailea, bere klabera ta leihotilekin Atzol bakotxa edari baten izenarekin; makina hark azukrea ere ematen ahal zuen. Atea zegoen horman, hyperizozkutxa automatikoa. Anaizek 3 atzol hunkitu eta, kafesne beroa leihotilatik paperontzi batean ateratu zen. Dena hormetan zelakotz, gelak mublerik ez, mahain bat eta alki bat salbu. Anaizek mahaieko atzol bat hunkitu eta ideki zen mahaingaina, metalezko azpil bat ogi xigortu ta gurinez estalia barnetik igan. Nahiz eta bizileku horrek Anaizi eraberrikoa iduri, egon gela klasikoa zen: jaki eta edariak sukaldetik eskuz ekarri behar. Anaizi laket zitzaion New Yorken atxemandako lanak eskaintzen zion bizi errex hori, bainan min ematen zion zeru gabeziak. 3gn Munduko gerlak odolusturikako Europa zaharrean sortua zen eta, bere herrian, etzuen bizi bera ukanen. Haren aitaren etxean (Esqwal Herryko herri guzietan bezala) janaria mubleetan, oraino ezartzen zuten ez hormetan, bai eta kasolak erabiltzen. Esqwal Herryan egon balitz... bainan urrikiak utzi behar. «Dena den, Zigma gizartearen arkigrafa edo telidazkaria lan leku bat atxemaiteko xantza ukan dut. Agian lana Byorn'en laister izanen dut». Egongelatik pasatzean, telegela ttikiko inprimagailuari behatu zion: mezurik ez. Gogotik abiatu zen lanera. LANA HERRIAN Natanael Opusday jauna, Zigma gizartearen zuzendariak (ofizialki koordinatzaile) bere bulegoko klaberez ordinadoreari langileen artean esqwaldunik baden galdegin. Baietz, 50. Byornen zenbat? 20. Nolako lanetan? Sukalde automatikoetan, ostatuetan, eritegietan, sendagailuen laboratorioetan (hauk oso kalifikatuak). Natanael Opusday jaunak holakorik ez behar; egitarau egileak edo arkigrafak nahiago zituela klaberaz jo. Baietz. Batto. Etxeberry'tar. Anaiz. 00.2027. 30.15.1524. 144gn lan-boxean Anaizek hasperen bat eman zuen. Berak goizeko telemintzaldian makinaz hartutako notak laburtu, antolatu... idatzia zen ?EH 2050-0205garren egitaraua: terminaleko pantailan irakurtzen ahal. Anaizen erhiek terminalako klabera azkenean utzi. «Bidal» atzola hunkitu baino lehen textoa berrirakurri behar; hutsik ez... baietz, bi ortografazko huts. Ez zuen axolarik: telidazgailuak zuzenduko... Opusday jauna harritua zen. Zigma gizartean Esqwaldun guti. Zergatik? Etxeberry horri edozer galdatu gabe psikomemoriari dei egin behar. Ordinadore hark 3gn munduko gerla ondoren Europan jende guti ta janari gutiago egon zela, ta esqwualdun gehienak Telagriren laguntzarekin laborantza ta hazkuntzari lotu zirela eta Zigmaren bulego berrieri janaria salduz aberastu zirela. Estatistikoen sintesisak errana. «Ongi hasia benetan! Beren lurrari estekatuak... Gibelkoiak ote? ez, haatik... Herri bakotxean Zigmak ezarritako terminalak erabiltzen baitituzte. Lurra metodo berriez lantzen... Etxalde barreatuetan bizitzen direa? Ezetz: laboraririetan bizi. Pentsa! Hiri bakotxaren pean nuklear kontrako aterbe bat badelakotz! 3gn gerlak bonbaren beldurra zuhurtziaren hasiera dela jendeari erakatsi! Anaizek «bidal» atzola hunkitzean, bere lanmahaineko argitxo gorria klixkan hasi: zuzendari baten deia. Neskak «entzun-ikus» atzol perdea hunkitu, lanboxeko argia berehala itzali, nagusiaren bulegoa ageri, Anaiz Natanael Opusday ezagutzearekin harritu zen. «Nausiak NERI dei egin?» Opusdayren begiak ez zitzaizkion ez hotzak ez eta ere gogorrak. Egia erran ez zuten deus berezirik Anaizen lan boxari lasaiki so egin zioten begi beltx haiek. Haleta Opusday jaunak dena ikusi: «Zildopo» fitxategi ixilikakoak egia erran, Anaiz langile ona, zeren eta haren lan-mahainean linalezko bloke bat eta arkatz xahar bat baizik ez baitzen. XXIgn mendean, denek makinez idazten zuten, bainan psikoestatistikoek idazkariek mahainetan jostagailuak edo holako gauzak behar zituztela frogatu zuten, eskuz zerbait erabiltzean edo marrazki ttiki batzu egitean jendeak hobeki entzuten baitu. Beraz, Zigmako langile guziek beren bulegoak apaintzeko eskubidea ardietsi zuten. Gehienek arkatz bat eta bloke bat hautatzen zuten, beren eskola denborako oroitzapenez segurki. Munduko haur guziek eskuz idazten ikasia baitzuten, bertzela zer, beste gerla batek makina guziak geldieraziko balitu? Bere baitan irripar egin zuen Opusdayek «edo kasik guziak...» Anaizen bozak nagusia ametsetarik ateratu «Jaun Koordinatzailea... Goizeko mintzaldiaren agerbidea duela minutu bat igorri d...» Ez du axolarik (Aaaa bai; fitxak Anaiz E.A.S. zela, emotiboa beraz... emeki ibili behar). Ez beldur izan... Zure sort herrira itzuliko zara... bai...Byorneko bulego berrian lan eginen duzu. Hazparn delako alderdian dago. Bihar goizean abiatuko zara ta Jep Weber injinadoreak xeheki erranen dizu. 19,4ean lanean hasiko zara. Anartean turista talde bati lagunt zeniezaioke, bainan nahi duzun bezala, e? Erreferentziak zure telegelan atxemanen dituzu». Itzali zen nagusiaren irudia. Anaiz dena bozkario. Azkenean! Lana herrian! 17etan maleta, beteta, hetsia zen. Hyperezkozko mezua telegelako inprimagailutik kendu zuen; horrialde perdean hitz guti: «Weber Jep-injinadorea- 0 1.2025.18.03.534 Hazparneko bulegoan ikus». Zigmatiarrek astirik ez galtzen. Berri ona aitari ikusfonatu zionean gaixo gizonak nekez sinetsi. «Nere alaba New Byorneko bulegora 23 urtetan izendatua!» U.S.W. ta Panslabiako jakintsun eta teknologoen biltzarrak Esqwal Herryan egiten zirelakotz, bulego haik ez ziren edonorentzat eginak. «Turistak» hara lan egiteko joaiten ziren. Gehienetan, kanpotarrak astebete bat egoiten, week end arte lanean. Eztabaida edo arazo bat sortzen ba zen, gauaz ere lanean, jateko ta relaxazioa egiteko pausak soziopsikologo batek antolatuak. Week-enda Inglaterra zenean bezain sakratua zitzaien, ta «laguntzaleek» nahi zutenentzat oporrak apailatzen zituzten. Esqwaldunek bi egun haik «turistena» eta «turistartea» deitzen zituzten. Herriko laborariek ostatueri janaria saltzen zuten. Ostatu batzu herritarrenak, beste guziak, Zigmarenak. «Pozten nau Zigmaren handitzeak» erran zuen Anaizen aitak «aberasten baitgaitu». Ba al dakizu Zigmak gero ta gehiago erosten digula, ta gobernuak gero ta gehiago sustatzen gaituela? Tenore onean itzuliko zatzaizkigu». Jende gehiago etortzen da beraz?» Aitaren arpegia ilundu pixkat. «Ez, ahatik... ohi bezala... Agian... ez dakit nik...» Goizeko 8ak ziren ta Anaiz Byornerako airekoan aitaren hitzez gogoratzen zen. Gobernu eta Zigmak janari ainitz erosten... Zergatik? Halere U.S.W.etako bizilagunek ez zuten janari-arazorik. Iragana zen erzatzen denbora. «Stock» haiek zertarako? Agian Byorn handitzeko. Hazparnera burasoak ikusi gabe joan zen. Zigmaren buildingeko hall handian terminal bat. Anaizek klaberaz 383614a eginta gero «lot/buka» atzola seinalea: pertsona bat nun zen atxemaiteko programa ihardesteko prest. PERTSONA: JO «1» GERO «BIDAL» LEKUA: JO «2 GERO «BIDAL» Neskak Weber-en erreferentziak eman. Zerrenda ageri: bi Weber, Jep ta John; anaiak behar bada. Bakotxa bere lan-boxako ikusfono-zenbakiarekin. Anaizek Ziklopo utzi ta Weber-en gelara ikusfonaldi bat igorri. Alferrik. Etzuen mezurik utzi: bilatzea hobe. «Ez balin badut atxemaiten, ihardesgailu automatikoaz baliatzeko astia ukanen dut. Ziklopori berriz deitu, 2 jo, «bidal» atzola hunkitu eta biltokiak telemiatzen hasi zen; ostatuan? Nihor ez. Eritegian? Weberik ez. Azkenean, arrolizmatikoen geltokian idazkari ilegorridun pollit batek «Weber ez da oraino ikastalditik itzuli» erran zion. Harritua zen Anaiz. Ikastaldi bat luzatzen ari? Zigmatiarret sekulan etzitzaiela holako gauzarik gertatzen uste zuen. «Gure Weber-ek Panslabitar pollit bat han aurkitu bide du...» zioen idazkariak. Hark elker hizketa berehala moztu, gehiegi hitz egin balu bezala. Emazte hori bekaitza zela bixtan zen. Gezur bat erran ziola ere bai. Ikastaldi guzietan jendeak holako gauzendako week-endak beti libroak zituztelakotz. Asmo bitxi bat Anaizi gogoratu zitzaion: «Norbaitek Weber delako hori garbitu badu, polizi elaberri ederrean sartuko nintzateke». Interziklopoak polizi elaberria berehala bukatu. Bai, Zakopaneko ikastaldia (kolketibitadeen planningei buruzkoa) 19,5a arte luzatu zuten? Han zegoen Jep Weber. Misterioa pikotara Anaizek bere lanboxa nun zen jakiteko Ziklopori 3gn aldikotz dei egin zion. Pantailan ikusi zuen planean, pundu gorri batek 25gn boxa klixketan erakutsi zion. Hara joan zen; handik Weberen lan boxera mezu bat igorrita arroltzmatikoz bere burasoen etxera abiatu zen. Bidean Weberi buruz ikasi zuena gogoan bildu: «Ea...Idazkariak «gure» Weber deitu du; «gure» hori ez bada «nere» gorde bat Weber-ek errekesta bat ukan dezake; gainera ni naiz etorri berria eta deneri irripar egin behar diet». Ortzaizeko aspaldiko etxe hartan egongela zurrezko mubledunean, ikusfonoaren dei eztia ozendu. Etxeberrytarrak sukalde-blokaren aintzinean lerroka; bazkaria apailatzen ari ziren: aita haragia erregailu automatikora sartzen ari, ama baxerak garbigailutik ateratzen, eta Anaiz ongi jostatzen, krespagile zahar batez «txapatiak» edo Indiako taloak egitera entseatzen. Aita erregailua piztu eta ateratu eta «Anaizentzat, Weber» erranez berehala itzuli zen. Krespagilea bere alabaren eskutik zalu kendu. Anaizi bost axola, bere aita kozinera ona zela baitzakien. Telegelako pantailan bizkar beltxatu bat, «barkatu, zaude pixkat» hitzez lagundurik besterik ez zuen somatu. Gero, artoskiago begiratuz, Zaldunen pizinako argi gorrixka ta plaztikazko palmondoak ezagutu zituen Weber irriño alai batekin itzultzean, hark gorputz eder bat bazuela ohartu zen. «Gure Weber atseginzalea iduri... geroak erranen». Egun on, Weber jauna. Jep nauzu. Jep, lanean hasteko zu behar zaitudala erran didate ta... Jepek so egin zion, irriz. Ez, Anaiz. Nik behar zaitut, egitan. Hemengoa zarelakotz eta ni aldiz etorri berria. Oso defasatua gainera, Panslabian ilabete bat egon eta... (Ikastaldia, ilabete batekoa?) Nun? (Galdera zozoa benetan, pentsatu zuen Anaizek. Jadanik dakidalakotz. Ez... funtsean ez... holako gizonekin zozoarena egitea hobe!) Zakopanen, Polonia delako herrialdean. Zertarako? Ffff... (Weberek bere ile horailetan eskua pasatu). Talde-planning ikasteko. Zigmako prinzipioak ezagutzen dituzu: bakotxak bere lana, bainan bakotxak beste lan bat noiztenka egin behar, eta abar... Esqwal Herrya... ez dut ezagutzen; Panslabitar batzuekin handik itzuli naiz; haiekin, Byorneko Trinketean 5etan izanen naiz. Zato gurekin. (Gizon hori ez zen batere galdua. Gaztea, ongi egina, alaia...) 5ak arte, beraz; milesker...» Agur. 5etan, Weber eta Panslabitarrak trinketean aise hatxeman zituen. Pilota partida, gaitza. Robota pilotariak eta dantzariak, ongi antolatuak. Weber so et eta so. Pilota kanpora zihoanean, soinu berezi batekin indar-alde batek barneratzen zuen bitartean, Weber Anaizi so. Baserrian jendeak oraino dantzatzen duela egia ote da, Anaiz? Bai. «Eta pilotan?» «Bai ta». Bainan turistentzat androidak hobe. Hutsik ez egiten, beti goizaski etortzen, sekulan ez mozkortzen ez eta haserretzen... Ez eta pagatzen» bukatu zuen Weberek, irriz. Gero Anaiz, Weber ta Panslabitarrak ohizko arruntkerietan murgildu. Anaiz, nola iraun du herri hain ttiki bateko mintzairak? Esqwal Herrya 3gn munduko gerla ondoren luzaz aparte egon zen. Gerlak husturikako Frantzian, kasik itzali egin zen frantsesa, Lyon-eko bazterretan salbu. Helbezia, Qebek eta, XXgn mendean XXgn mendeko Frantsesek hainbestetaraino trufatzen zuten Belgikari esker oraino bizi da frantsesa. Mass media eta eskola guzietan sartu zen esqwara aldiz, gero ta gehiago, azkartzen. Mendebaleko Europa guzia bezala, pobrea egon da Esqwal Herrya. Gaurko egunean ere, Baserria teknikaren arloan ahula da. Byorn, Esqwal Herryko hiri bakarra da, eta Zigmari esker, automatisatua da. 19gn week endean, Arbonako iguztegi edo solariumean. Plaztikazko palmondo urdinak. Egiazko iguzkiaren pean biluzia izaiteko atsegiña. «Anaiz?» «Jep? Ba al dakizu zergatik Zigmak huna igorri zaituen? Ez? Arkigrafa baita ere esqwalduna zarelakotz. Hitzaldi teknikoak esqwaraz egiten ahal dituzulakotz. Ez dut nere ohizko lana eginen: Ez, publizitadea baizik... OI! Barkatu! Week endetan lanaz ari! ta hemen egoiten bagara iguzkiak erretuko gaitu. Gainera 3 aste igeri egin gabe egon naiz ni! Burua hauntua zait! 1, 2, 3, go!» Eta Weberek, Anaiz ondarrean utziz igerigiraino laisterka dantzatu, pulunpatu, irriz itzulikatu... HORMA ETA GOPOILA «Ikusten duzuen bezala, nahiz eta itsas-bazterreko robotek lan ainitz egin, bazter zikintzea egunetik egunera handitzen ari zaiku. Huna Zikintzearen aurkako Horma, hango Miradorarekin...» Holofilman Horma ageri, Anaizen bozak komentatioak zituela emaiten. Luhusoko telebiltokian, Herritarrak Anaizek grabatu zuen holofilrnari so zitzaizkion Anaiz Luhusotarren erdian jarria zen, haien oharren zai. Miradoraz oroitzen zen. Barneko Horma solariumetarik askotan ikusi arren, nihoiz etzen Hormaren gainera (Miradorera) igan, Weberek hara eraman arte. Han ikasi zuen bere lan berria zer zen. Oroitzen zen... Arroltzmatiko gorria espaloi mugikorraren ondoan bere hasperen bereziarekin gelditu zen. Jep ta Anaiz espaloitik ibiltokira joan ziren. Anaizek barneko hormaren hegiz hegi ibiltzean, eskultura margo guzitakoak miretsi zituen; mare, kurubila, uhain disdiratsuak, begiraleak xoratu arte, dantza eta dantza Kasu, Anaiz! Huna atea». Weber eta Anaizek baimen ofiziala (hyperezkozko lerro bat) atezain automatikoan ezarri eta, atea ixilki lerratu. Anaiz akitua zen, bainan bere maskako oxigenak laister esnatu zuen. Weber xehetasunak emaiten hasi: «Bazter zikintzearen aurkako hormak ezin urratuak omen dira ...» OMEN?? ...Hemen ez da oraino holakorik gertatu. Halere hemengo robotek Horma eta itsasoa gauaz eta egunez begiratzen dituzte». Beriganak Miradoreko gela handira eraman zituen. Gela makinez betea. Paretak plexiglassezkoak. Robota bakotxa bere lan-mahainaren aintzinean. Zutik, naski; robotek ez baitute jarri behar. Metalezkoak, mutuak. Ez dago androidarik? Huntarako ez du balio, Anaiz. Robotak merkeagoak eta azkarragoak direlakotz. Bainan pollitagoak izaiteko herriko kolorekoak. Gorriek itsasoa begiratzen, ala hobeki erran analisatzen; perdeek, Horma». Roboten begi gorriak beti itzultzen edo mugitzen ari ziren. Begiak baitzituzten, bainan aurpegirik ez, ta aurpegi eza hark begiraleak xoratzen zituen. Neska pareta zehargietarik itsasoko uhain oilotsu lanbrotsuak ikusi. Okagarriak. Bainan jakin nahi zuen. Jep, goazen kanpora! Ezin da. Maskekin ere gizakumeei debekatua zaie. Horma oraino sanoa da, Herriko urlurren garbitasuna atxikitzeko, ez da luzaz naikoa izanen. Horregatik Zigma gure gizarteak beste medio bat bilatu du. Jadanik, ekai berri bat aurkitu dugu. Gogor-gogorra, zehargia, hotsgabea, ezin hautsia. Zer du izena? Hyperglass. Eta ekai hori beste horma bat egiteko erabiliko dute?» Weberen hasperen bat eman zuen («Zozokeria bat erran dut» pentsatu zuen Anaizek). «Horregatik hunat deitu zaituzte. Hormak ez direlakotz naikoak. Byornen entsegu bat eginen dute: hiria estaliko. Estaliko? Bai, hyperglassezko gopoila batez. Hiria bazter zikintzearen aurkako aterbe bilakatuko da. Baserria, gopoilatik kanpo egonen beraz? Ez da zuzena! Beste gopoila bat berantago eginen dute. Gopoila indar-aldeen bidez altxatuko eta zurkaiztuko dute. Zertarako behar nauzue? Indar-aldeen egiteko makinak Baserrian ezarri behar direlakotz. Zuk lur haien jabeeri dena azalduko diezu, grabaeraziko dizugun holofilma erakutsiz; holofilma esqwaraz izanen da, naski. Eta gainera jendeak hezur mamizko herritar bati hitz egiten ahalko dio. Zuk tratuak eginen dituzu, makinak izanen diren lurrak ahal den neurrian Zigmari saleraziz. Solas hortaz oroit zen Anaiz. Geroztik herriz herri hitzaldiak eginez ta holofilma erakutsiz ibili zen. Norbaitek, eztul (eztul ala komentario bat?) eginez bere oroitzapenetarik elki zuen. Anaiz berriz ere Luhusoko telegela handian zela ohartu. Holofilma, telikastoletan ere ikasten zituzten zenbakiak errepikatzen ari: «Baserrian % 30 bazter zikintze arrisku Itsas aldean, Hormatik 5 kmraino % 90 U.S.W.etako hiri gehiemetan % 50 Haizeek itsas aldeari kalte ainitz egiten...» Zenbat aldiz paserazi zuen filma hori? Laborari askorekin solasean aritu zen,Lehen, jendea ez fidatzen. Hormako arraildurak eta itsas bazterreko langileen eritasunak (bularretako leproa bereziki) holofilman ikusi eta, gehienak beldurtzen ziren eta gopoila onhartzen zuten. Zigmarekin tratuak egiten... Bai... Zenbat aldiz jendea ez fidatzen, ta gero beldurtzen ikusi zuen. Hitzaldia, galderak, holofilma, jendeen beldurra, tratuak, hitzaldia, galderak, holofilma, jendeen beldurra, tratuak... Anaizi bizia disko arrailatu bat bilakatu zitzaion. Behin batean disko hori itzuli behar: beste alderdian, hiri bat, eta gero herri bat gopoilako aterbean salbu. Gopoilaren pean preso. Bainan egun hartan, holofilmak aspertzen zuelakotz behar bada, Anaizen gogoan duda sortu zen. «Itsas aldean % 90 arrisku... Baserrrian % 30, kasik ez, alegia... Bainan Weberek erran didanez, Horma oraino sanoa da. Ta Byornen, ez da hainbeste bularretako leprorik gertatzen... Itsas aldea ta Itsas Bazterra leku bera direa? Haize Hegoa Baserrira ere heltzen! Arratsean, bere dudak Weberi aitortu zizkion; Weberek gopoila entsegu bat zela, baitzepadakoa zela, publizitadeak egia batzuetan tindatzen zuela... «Ulertzen dizut, Jep, bainan...» Akitua zara zu! Goazen dantzara edo pizinara! Azkenean Anaizek zenbakiak bere lanboxetik galdatu zituen: terminala piztu, «lot/buka» atzolaz mezuaren hasiera seinalatu, «bazter zikintzea» hitzak klaberaz jo, ta «bidal» atzola hunkitu, pantailan bazter zikintzeari buruzko aurkibidea irakurri: BAZTER ZIKINTZEA 1 HERRI ZIKINDUEN ZERRENDA: KONDAIRA 2 ESTATISTIKOAK: MAPAK 3 .... 3gn tituluari so egin gabe pantaila bete zedin igurikatu zuen ta 2gna hautatu. Ez alferrik: memoriak estatistikoetan eman zizkion zenbakiak holofilmarenak baino ttikiagoak baitziren. Mapek ere itsas bazterrean zikintze guttiago zela frogatzen zuten. Norbait trunpatu ote zen? Ala... zertarako aldatu zituzten zenbakiak? Anaizek pentsatu gabe «zuzen» atzola hunkitu. Alferrik pantailan zera ageri. BESTE XEHETASUNAK UKAITEKO AURKIBIDERA ITZUL Bat batean txirrinta jo. « A bai, egia da... bulegoen hesteko tenorea eta lekuak 10 minutuz hustu behar. Hobe dut terminala hil eta Weberi etxetik ikusfonatzea». Halaxe egin zuen. Weberek trufaz ihardetsi «Zer bada? Holofilmako zenbakiak hantuak direla? Bost axola! Akitua zara zu benetan. Publizitadea zer den ahantzi duzuia? Zenbaki ttikiekin, jendea nola bil?» Jepek, ixildu eta, aurpegiari begiratu zion, boza eta begiak eztizen zitzaizkiola: «Anaiz, arratseko gomitatzen zaitut, e? Brindoseko pizinean, 17,5k aldean? Baditakea? Eta, otoi, lan-kezkak utzi! Zu bezalako neska pollit bat, lanaren ondoan inkesta bat egiten ari! Ez da seriosa! Lanari buruz zerbait erraiten badidazu, esku hauekin (bere esku horailak irri bero batekin astindu zituen) urkatuko zaitut! Laister arte, beraz?» Ados». Itzali egin zen Weberen irudia. * * * Brindoseko pizinean ura ubela, sasi-iguzki termostadunaren argia, gorrixka. Musikarik berrienak aire beroan zirurikan ari. Ondarrik ez: Lurrean, axal perde-urdinak, zedazko oihalak baino goxoagoak. Noiztenka, musika zati batzuen batera, diz diz ezti batzu horma gorrixketan gaindi pasatzen. Anaiz eta Weber, hatsa ezin hartuz, lurrera erori. Goiko psikodancingean beste bi lankideekin «egite-joko» edo kreatibitade ariketa launako batean sartu ziren, eta haien taldeak, doinu-makinaren musikan urratsik erhogarrienak asmatu eta dantzatu. Talde goxo bat egitan. Kaixo Anaiz! Aspaldi! Bizi zara? » Anaizek bi gazte-lagun ezagutu zituen. Baldi... Kepa... Jep. Zigmatiarra nauzue orai eta hemendik aintzina lana herrian eginen dut. Hiru gizonak hizketan hasi. Kepa eta Baldik, Anaizek aipatu etzuena berehala aitortu: laborarien semeak eta laborariak zirela. Baldi bederen, egun osoko laboraria zen. Weberentzat beste mundu bat. Hark Esqwal Herryari buruz dena jakin nahi. «Nolako har-emanak dituzue Españarekin?» Kepa, Baldi eta Anaizek elgarri behatu; azkenean Baldik' «Ez dugu har-emanik». Zergatik? España Iranena delakotz? Ez; España eta Esqwal Herryaren artean Basamortua badelakotz: leku debekatu bat. Hura lehen Esqwal Herryko zati bat zen... A bai, zerbait holakorik entzun dut. Halere, han ezin da erradiodurarik oraino izan, ezta? Aspalditik debekatua baita? Ez duzue hango berririk? Ipuiak... hango itsasoan arrainak oso aldatuak direla... edo gizakumeek arrainak edo sasi-arrainak bilakatu direla... Lurrean munstro batzu (Kepak hasperen bat eman zuen). Dena den, Iranek beste arazorik ukanen du, Indiako gobernua (irantiarra zena) erori omen baita. Eta gopoila hori, zer?» galdegin zuen Baldik. Weber jautzikaretu: «Z,er? Ez duzue holofilma ikusi? Gure Anaizen lan-nausia? Ez dizuet barkatuko!» Bai ikusi dugula. Bainan Zigmariar batekin izanez gero, gure interview ttikia gogotik eginen gin... Ooo! erran zuen Weberek auhenka. Mundu guziak hil nadin nahi du. Ezin pausa! Eta dena den, gauzarik gehiena jadanik ikasi dituzue, beste xehetasunak oso teknikoak dira, ta...fff! Burua holakoa daukat! Eta eztarria idorra. Nork nahi du zerbait edan? * * * 24gn asteko 3ean, Anaiz jeiki eta aita etorri zitzaion: «Anaiz! mezu bat inprimagailuan duzu Irakur! Bulegora joan behar duzula! GAURKO HITZALDIA EZIN EGIN ZATO BULEGORA GOPOILAREN PLANA ZEHATZ BAT MARRAZKITU BEHAR KALASTRAKO BAT GOPOILA DELAKO MEMODISKOA OSATZEKOA DA ZIGMAK IGORRI Anaiz, lan-boxean sartzean, hyper ezkozko horrialde bat inprimagailurik ateratzen ari: hark gaineratiko argitasunak (herrietako mapen erreferentziak) ekartzen zizkion Anaiz, Weberekin besta egin ondoan, berant lokartu eta erdi lo zegoen. Mezuaren hitzak gogoan biribilkatzen ari zitzaizkion; «gopoila» memodiskoa osatu behar; gopoila delako memodiskoa...» Horregatik terminala lotu ondoren, haren erhiak «gopoila» hitza ohargabetarik jo zuten. «Zer zozoa! Erreferentzia eman zidaten... Berdin... Ea nolakoa den! Eta mezua «bidal» atzolaz ordinadoreari igorri zion. Hark aurkibide bat itzuli: GOPOILA aurkibidea 1 zer den 2 etxegintza 3 estiloak edo erak 4 New Byorneko xedea 1, 2, ta 3 ez zutelakotz Byornekin zer iksirik, 4a jo zuen, bere baitan, nihoiz ez zuen entzun izen aldatua errepikatuz: «NEW Byorn... Byorn berritua ote?» Pantaila horia bilakatu: Z0 ren seinalea; 4gn saila ardiesteko, Zigmaren Ordinadore pribatuari dei egin behar. Gure Zigmatiarrak Z0 ren kodigoa berehala eman: 10000010, eta sekulako harridura batekin bere notak (gopoilaren zurkaizteko makinak beren lurretan, onhartu zituzten laborarien zerrenda, eta abar) pantailan irakurri zittuen... bere holofilmaren erreferentzia ere bai! «Anaiz! Zer ari zara...» Weber oihuka sartu zen, klaberara laisterka hurbildu, «buka» atzola brast jo, erranez: «Ez da posible! Zer duzu gogoan ba, xoriburu hori; denak gopoilarako lanetan ezin heldu, eta zu denbora galtzen ari! Pitokerien egiteko astia badugula segur ote zara?» Nahiz eta bere baitan hasarretu, Anaizek ahal zuen bezeinbat lasaiki ihardoki: «Noiz galdu dut denbora? Nere lana, bai New Yorken, bai hemen beti goizaski bukatu dut. Ez dut ulertzen zergatik kexatu zaren!» Weberek bere ezpainak ausikitu. «Barka zaidazu... Akitua naiz pixkat eta... (irri faltsu bat eman zion). Ez dizut erran atzokoaz urrikitzen naizenik». Hasperen ttiki batekin, neskari behatu gabe eskua haren sorbaldean polliki ezarri zuen. «Lan ainitz, eta gopoilarako zera laister osatu behar. Hala izan ere,ez diozu memoriari deitu behar, xehetasun guziak aspaldi ezagutzen dituzulatkotz. Ez duzu gauza berririk ikasiko. Ez du balio. Lanari lot, orai! Joan behar dut. Gero arte ». Gizonak burua makurtu zuen. «Barkatzen didazu, maite, ezta?» «Baietz, Jep» Weber gelatik irriparrez ateratu zen. Bainan haren jestuz eta urratsez beti zainetan zegoela ageri. Anaizi zainak airean zitzaizkion: «Atzo haren besoetan nintzen, eta gaur zernahikeriak erranez erasiatu nau... Gogorregia naiz; nik akitu dut; atzo berantegi etxeratu zen... Haleta... holakoak erran eta, ateratu aintzin musu bat eman liezadakeen , ahatik... Oi, eta aski! Lan egitea hobe!» Eta Anaizek gertatu zena ahantziko zuen, Jep ez balitzaio oren baten buruan ixilka itzuli. Neskak norbait gibelean bazuela somatu eta burua itzuli: Weber atetik terminalako pantaila irakurtzen ari zen. Anaizek ikusi zuela ulertu eta irriño samur batekin eskuz agurtu zuen, eta sartu gabe joan zen. Presatua balitz, zertarako etorri? Anaizen baitan sortu zen mesfidantza. «Guardiatu banindu ez luke besterik eginen. Funtsean, zergatik nere ondotik dabila? Desiragarria naizelakotz? Iñoiz ez dit erran maite ninduenik, eta orai bekaitza balitz bezala ari da. Ez. Ez bekaitza. Beste zerbait. Anaizek mahainean utzia zuen telestiloa eskuan berriz hartu, pantailara hurbildu; pantailan marra urdin argitsu bat ageri. Marrazkitzean ere pentsatzen ahal... «Lan ainitz baduela... Halere xehetasunak galdatu nizkion guzietan, haurrarena egiten zuen; behin dantzatu nahi zuela, beste behin ez ginela lanean, eta abar... Eta orai, zertan ari naizen jakitera ohoin bat bezala etorri zait! Ez du nahi izan NIK terminalari dei egin niezaion. Zergatik ba? Ez dut nihoiz lanik berant igorri. Zer, bada? Harentzat zozo bat naiz, fitxik jakin gabe lan egiteko ona, eta doi-doia!» Fitxik jakin... Anaizi jauzi egin zitzaion bihotza. Beraz... eta... «Weberek, aldiz, zerbait baleki? Nik ez dudana jakin behar? Eta... badakiena nolabait memoriari lotua balitzaio? Nik «gopoila» saila irakurtzean hasarretu baita... Gopoilarekiko zerbait... Oi! Zer egin dut?» (Telestiloa, eskutik lerratu zitzaion, pantailan marra makur bat utziz. «Ken» atzolaz marrazkia zuzentzen hasi zen). «Gopoilari buruzko zenbakiak sail batean faltsuak, bestean egiazkoak dira, eta Weberek hori onhartzen du, axolarik ez duela errepikatuz... bai eta ere ni guardiatuz! Hark dion baino inportanteagoa izanen da». Ikusfonak «dilin»: Weber zuen; «Arratsean elgarrekin afalduko bagenu nere barkamendua ardietsiko ote nuke?» Jep berriz ere haurrarena egiten ari... «Baietz, Jep; laister arte!» Anaizek gopoila zertarako zen bere buruari galdegitean ikusfonoa utzi. * * * 28gn astean «New Byorn» gopoila zehargi batez estalia zen. Natanall Opusday, Zigma taldearen zuzendaria, bere bulego berrian jarririk, hiriaren lehen argazkiari so egon zitzaion. Luzaz. Pozik zen. Lan on bat. «Dilin» mehe bat entzun eta argazkia itzali zuen, bulegoa berehala ageri. Hobe zuen argazkiaren gordetzea. Interfonoan «Bai, sar bedi» erran eta, bisitalaria igurikatu. Atea ixilki lerratu... Ordu bete bat solasean iragan. Opusday hasperen batekin besteari ihardestean denbora galtzen ari zela pentsatzen. «Adizu, Lasa jauna... gure solasaldia ez da burruka bat izan behar... Zertarako?» «...» Lasa'tar Gorkaren begiak, aintzinean zuen hogoitamar urteko gizon lodian, finkatuak ziren. «Ulertu zaituztet. Sindikatuak langileen arazoak adierazteko igorri zaitu; normala da hori. Bainan zenbat langile lanik gale utziko dugu? Arras guti... Bai horixe! Nihor ez! Herriko langile guziak salbu, naski! Adizu, otoi. Zigmak hartu zituen langile horiek, gopoilaren altxatzeko hartu zituen. Beste hitzik eman gabe! Denek bazakiten gopoilaren altxatzea ez zela betierekoa izanen, behin batean bukutako zela! Gainera, lan horren ondoan lana gehienei eskaini diegu, Marz planetan zerbait muntatzekotan baitgaude. Batzu han dira lanean jadanik. Eta Byornen aspaldi bizitzen zirenak? Zenbat joanak, bizitzaren kariotzea ezin onhartuz? Hoiei ere lana eskaini ote diezue? Ez dituzu langileak... zera... ez dituzu Zigmatiarrak. Bizitzaren kariotzea ez da gure arazoa, merkatu-arazo bat baizik. Ez dugu falta. Ez dugulakotz holakoetan zerikusirik. Halere, ahal duguna eginen dugu... Gorkak etzion jarraitzera utzi: «Eta zerga berria? Byorneko bizilagun guziek ZIGMATIARREK SALBU ordaindu behar dutena? Hortan ere ez duzue zerikusirik, ezta? Opusday-tar Natanaelek berriz ere hasperen bat eman. «Ez nauzue ulertuko... Ez baita sinesgarria... bainan egia da, erabaki hori gobernuak hartu duela... Zigmak fitxik eskatu gabe. Guk ere gure arazoak baditugu. Ez ahantz Zigma ez dela beste gizarteak bezalakoa, entsegu-talde bat baizik. Entseguak bururaino eta ahal bezain laister jarri behar ditugu. Horregatik ukan dugu gobernuaren laguntza ala... begirantza. Agian bigarren gopoilak herria estaliko duenean nolako buruhausteak jasan ditugun ikasiko duzue». Gorkak bere eginkizuna bete zuela pentsatu zuen. Funtsean, berantegi zela ederki bazakien. «Zure azken hitza, Opusday jauna?» Hemengo lan-gabezia handitu dela ikusita, ahal den neurrian, Hego Amerikan ere lana eskainiko dugu. Bainan zer erranen dute hango langileek? * * * Anaiz bere ohizko lanetara itzuli: New Byorneko Kirolen Zentro Berriko planak. Pozik zen, ez baitzuten New York-era igorri. Kexu ere bai Week-end-eko ez zuen Weberik nahi. Horregatik ikusfonatu egin zion, edozoin, aitzakia erabiliz; burasoek ikusi nahi zutela. Weber galderarik gabe hartan egon. Urrundu nahiz? Bazitekeen... Beraz, turiztartean edo igandean, menditxo perde baten bizkar gainean etzanak ziren Kepa, Anaiz eta Baldi. Etzanak bai, lotan ez. Beherago Gorkaren etxalde xuri-gorria ikusten ahal zuten. Hiruak lagunak. Hiruak gazteak. Hiruak esqwaldunak. Hiruak ixilik...ta ez ados. Anaizek Zigmarentzat lan egin zuelakotz. Anaizek jendei bazter zikintzeari buruzko holofilma erakutsi eta tratuak egin zituelakotz, haren gazte-lagunek berinezko edo hyperglassezko horma baten gibeletik bezala hitz egiten zioten, azkenean ixilik egoiteko. Neska Baserrira pausatzeko, libertitzeko eta bere kezka eta dudak ahanzteko etorri zela pentsatzean etsitua zen. Indar aldea egiteko makinak herritarren lurretan ezarriak ziren orai. Bainan lana bukatua izanikan ere, Anaizentzat bakerik ez. Denek galdez itotzen baitzuten: mila eta mila aldiz entzun zituenak: gopoilako hyperglassa aski gogorra izanen zenetz... zarta zitekeenetz... Lehenago, Anaiz, entseguak balio zuela segur zen. Bai eta ere herriko ekonomiarendako ona zela gopoilaren altxatzea, zeren eta Gerlaren ondoko sortze-handitzearengatik eta Zigma herrian zabaldu makinengatik, jende batzu kanpora joan behar ziren, eta gopoilari esker aldiz, gazte batzuek lana herrian atxeman zuten. Bainan orai Anaizek ez zakien gehiago zer pentsa. Baldi bere hortzen artean kantu xahar xahar bat abestutzen ari zela, «Eguzkiak musua damaio gure etxe pollitari» Gorkaren bozak beren amentsetarik elki zituen: «Bietarik bat, Anaiz! Aditzen? Azken hilabete hauetan herritar bietarik bat Byornetik joan da. Batzu Zigmak, legearen arauera (omen!) botatuak, besteak Marzera joanak, bizitza-kariotzearengatik New Byornen ezin egon. Byorn garbi-garbia izanen dela nun nahi aitor dezakezu. Laister herritarrik gabe egonen baita. Hiria gopoila pean, herritarrak eta bazter zikintzea, hots, zikinkeri guziak, kanpoan. Bai, badakit: herritar Zigmatiarrak salbu, ez beldur izan. Gora Zigma! Azkar bizi bedi! Zure trust maiteak kanpora botatu nahi eta, egin dituela, bixtan da!» Anaiz hasarretu. «Zer nerea? Nere Zigma ote? Harentzat lan egiten dudalakotz? Beste esqwaldun batzuek ere bai!» Bai, horixe, «the happy few»! New Byorn Zigmatiarrentzat! Zigma City! Hortarako zure dokumentu faltsu eta ele zuriekin enganatu gintuzun! Zoazi zure lankide maiteengana!» Baldik ahoa azkenean ideki. Hura ttiki-ttikitik Anaizen adixkide mina. «Gogorki mintzo zara, bainan funtsean arrazoi duzu». Ateraldi hark Anaizi ihes egiteko gogoa eman zion. Neska bat batean xutitu. «Bai, egia duzuela. Agur!» nekez erran eta, hitzak irentsiz eta erdi nigarka etxera laister egin zuen. Han, sukaldetik herri himnoko azken notak (Aidaren trunpetak) entzun zituen. Egon gelako ate zaharra bultzatu zuen eta, holotelebistaren medioz, U.S.W.etako lendakariaren bulego horma blindatudunera sartu zen. Sam Nottobe lendakariak begietan tristezia, ezpainetan irriño zuhur bat. Anaiz, adi, adi. «... ere Indiako gertakari dorpeen ondoren atsegin zait berri alai baten zabaltzea: bihar nere bakesolaserako lanak New Byornen eginen ditut, hango entseguzko aterbea bisitatuko baitut. Gora zuek Zigmakideok, mundu guziko etsai bakarraren kontra bazter zikintzearen kontra, naski ari zaretenok. Herritar maiteak, huntan uzten zaituztet. Deneri agur». Anaizen aitak hormabista hfitzean bere alabari so egin zuen. Lendakariaren bulego gehiagorik ez, egon gela xaharra berriz ageri. Anaizen arpegia ere bai. «Hots, herrien arteko buruhauste ainitz izanen da... Ene! Zer duzu ba? Zergatik nigarrez? Irandar talde bat Indian sartu edo galdu delakotz? Zer dizu egiten, Ayatollah hark sudurra nun nahi sartzen badu? Gure lendakari Nottobe ez da zu bezain kexu, New York utzi ta New Byorneko gopoila estrenatzera heldu baita... Zer duzu ba? Xuri xuria zara orai!» Ffff itxik ez... aita... Gorkak erasiatu nau...» Gorkak denak erasiatzen ditu. Bere emazte gaia bularretako leproaz galdu eta batzuetan minkorra bilakatzen da. Sindikatuarengatik ere... ez egin hari kasurik. Arratsean Byornera itzuliko naiz. Jadanik? Hain akitua izanikan ere? Bai lana lehenbailehen apailatu behar. Gero pausatzera etorriko naiz. Ez naiz eri, aita. Ez beldur. Weberen kontsolamenduak behar, e? Ez, fitxik ez erran». Anaizek fitxik ez zuen erran. Zorionez. * * * «Ama, zerua ikusi nahi nuke!» John ttikiak New Byornera ekarri zuen airekotik hedoiak miretsi zituen eta orai, Byorneko karriketatik, zerurik ez ageri, gopoilarik eztare! Haren ama presatua zen. Espaloi mugikor urdinak errekaño bat iduri, pollita zen, bainan zer hurria! Smith andereari berantetsia zitzaion bere bizileku berriaren ikustea. «Ama, nun da gopoila? Han, buildingen gainean, neretxo». Behazu, Ama! Hor... Zer? Armiamak! New Byornen pesta zen. Hiriak bere izen berria osoki merezi. Etzen etxe zaharrik gelditu, karrika guziak estaliak ziren orai, ta haietako gain artifiziala irudi holografikoez betea zen: ama eta semea ibiltzen ziren karrikan, irudiak urrezko armiamak ziren. Haien amarraunek, (memozintek hobeki erran) mugituz doinu ezti batzu sorerazten zituzten. Bat batean, Smith andereak, berin urdinezko building bat hauteman eta, espaloi mugikorra utzi zuen. Mutikoak buildingeko izena nekez irakurri zuen. «Ger...ni...ka... Ama, zer erran nahi du? Etzekiat. Lore baten izena izanen duk. Ate perdea ixilki lerratu. Sartu ziren. Pasagitik. Beriganetik. Smith andereak «Hemen dago» erraiten ari zen bitartean, berin gorrizko ate biribila lerratu, argia sartokian piztu, roboten aboz ezti batzu «happy birthday to you» abesten hasi, bizilekua Smith anderearen sorteguna-emaitza baitzen. Gobernuaren dekretoak «ez-Zigmatiarrak» kanpora botatu zituenean, hiri guzia «entsegu-lekua» aitortuz, jakintsun eta teknologo ainitzek bizilekuak merke erosi zituzten. Gero, Zigmak Zigmatiar etziren industri-gizon batzueri ere bizileku batzu saldu zizkien. Hala nola Smith jaunari. Barnean, Smith anderea dena ikertzen ari. «Ttikia bainan ederki antolatua» senarrak erran. Sartokian, bi ate, sukalde automatikoarena, eta egon-gelarena. Beste trenkadarik ez. Egon gelan hiru altuglassezko «box»: logelak bere bainugelarekin. Eskuineko xokoan, jan-lekua, bere mahain automatikoarekin, sukaldeko makineri zuzenki lotua. Erredizarik ez, mahaina salbu.. Tronadura, hormak eta lurra biskosez estaliak. Lurrean konkor batzu: jartzean alkiak bilakatzen. Karrikari begira zegoen horma, berinezkoa eta zehargia, bainan haur batek ere, atzol bat hunkitu-ta, hormaren lekuan hormabixta, edo holirudiak pizten ahal...edo argi guziak hiltzen. Bainan John ttikia lokartzen ari zelakotz, ez zuen burukeriak egiteko gogorik. Haren ama pozik zen: «Bizileku pollita... eta merke, gainera...» John oheratu eta, pestara joanen zen...j Karrikak argi, lore, izar holografikoez beteak. Zigmaren saloin handian, tronadura kolore guzitako pinpilipausez betea. Emazteen ile eta besoetan, harrizko lore piladunak hatsaren arabera idekitzen eta hersten, usain ona hedatuz. Pinpirin robota ttikiak hara eta huna. Sam Nottobe lendakaria dena irri. Panslabiako lendakaria ere berehala omen etorriko zela, bainan ez zuela mezu ofizialik errezebitu, Omar Miaulisek lan ainitz zuela, kasetaliariei bizpahiru aldiz pazientzia galdu gabe erran zien. Batzuek Gobernu eta Zigmaren zilarrezko ezteiak zirela... Baserrian, Byorndar ohi batzu telazko etxolak apailatzen ari ziren. Jende guti Marzera joan zelakotz, etxe gutiegi bazen. Gopoila berria perla bezain bat emeki gauean disdiratzen. New Byorneko lehen pesta... * * * Anaizi zainak airean zitzaizkion. Weberen guardiatzea, Gorkaren erasiak, bere gogoak bere baitan itzulikatzen. Lan-oren baten buruan, galdegiteko terminala dardarrez piztu zuen...ez! Terminala ez zen piztu! Zer? Indarra kendu ote zioten? Weberek «salatu» zuelakotz? Zorionez, Anaizek eskua klaberan utzi zuen eta horregatik bere zozokeria ulertu: «Bazter zikintzea» titulua «lot/buka» atzola hunkitu aintzin jo zuela.. «Zer inkestari gaitza naizen! Amenslaria ere bai behar bada. Eta trunpatu banintz?» Berdin. Koropiloa ebaki behar zuela pentsatuz terminala lotu eta titulua kasu eginez jo. Gero, sail guzien tituluak bururaino eta polliki irakurtu: BAZTER ZIKINTZEA AURKIBIDEA 1 Herri zikinduen zerrenda ta kondaira 2 Estatistikoak Mapak 3 Zergatik gertatu den 4 Ondorioak 5 Zikintzearen bideak 5.1 airea 5.2 lurra 5.3 ura 6 Bazter zikintzearen aurkako hormak 7- Bazter zikintzearen aurkako ekaiak (SAILA HAUTATU ETA BIDAL JO) Anaizek 1 ta 2 jadanik ezagutzen, 3, 4 ta 5 beharrik ez. 6gn saila galdatu. Ardietsi zituen dokumentoak, aspaldi ikusiak, Telikastolenak edo Telunibertsitadearenak baitziren. Neskak xehetasun teknikoak «gida» atzolaz galdatu berriz ere dokumentu xaharren tituluak ageri. Haren erhiek «segi» atzola ez uzten. Ikasi zuen laister irakurtzeko metodoaz baliaturik ere, pantaila gero ta pollikiago betetzen zela iduri zitzaion...Dudarik ez. Nihun ez zen ez hyperglassik ez eta gopoilarik aipatzen... BESTE ZERBAIT GALDATZEKO JO ZAZU AURKIBIDERA Hitzak mezuaren azken lerroan klixketan egon ziren. Hutsune bat. Anaiz bereganatu zen, hitz haiei begira fitxik pentsatu gabe egon zelaulertuz. Haren erhiek «AURKIBIDE» atzola jadanik hunkitu: dudarik ez, aurkibideak etzuela gopoilarik aipatzen ageri zen. Hyperglass are gutiago. Zein sailetan atxemaiten ahal ziren ba, hyperglassari buruzko xedeak? Zigmako injinadoreek beren idazkiak memoria batean sartu behar! Ea. «Bazter zikintzea» sailean, gopoilarik ez. «Gopoila » sailean, hyperglassik ez. «Hyperglassak aurkibide aparte bat bere dezake. Beraz, New Byorneko xedea uste nuen baino inportanteagoa da!» * * * Sarn Nottobe, United States of the World (Munduko Estado Batuetako) etako lendakaria, Lurreko maparen aintzinean amentsetan zegoen. Han ageri ziren IIIgn munduko gerlaren ondorioak: erresuma urdinak, ubelak, beltxak, horiak ala xuriak. Ubelak: aintzineko U.R.S.S., Erdi ta Sortaldeko Europa, hots Panslabia. Indonesia beltxa. India, urdina. Africa (Maghreb salbu), Madagazkar, Japuna eta Txina, horiak: Txinarenak. Bi Amerikak, Mendebaleko Europa, Wizlaraino, gorrixicak: U.S.W.renak. Nottobek irripar garratz bat egin. United States... Estado Batuak... hori hai... «of the World» aments zahar bat baizik ez zen. Halere nihork ez zien «Munduko» titulua kendu. Lendakariaren soa erresuma xurietan gelditu Iran, Herrialde Arabak, Erdiko Sortaldea eta España «Arrano Xuriaren» erresumak bilakatu ziren. Iran, bere ekaieri esker, gero ta inperialistagoa. Ekonomiaren arloan ere bai. Nun nahi erosten ahal ziren «made in Iran» salgaiak. Aireko irandar batzu bostpasei aldiz Indiako zeruan atxeman zituzten... bainan Panslabiarenak Indiako zeruan atxemaiten zirenean, Txina eta Iranek beren anbazadoreak itzulerazten... Arrano Xuria gogotik kuku bilakatzen. Nottobek atzol batez mapa argitsua itzali. Haren lekuan, horma urdin bat. Lendakariak bere lan-mahaineko mikroa piztu. «Mezu ofiziala. Mezu ofiziala. Hormabixtendakoa. U.S.W.etako gobernuak ez duela gehiago Perpiñanen ondoan Irandarrik onhartuko berriz aitortzen du. Harrapatuak izanen direnak «ezadiskide» hartuko ditu. Kitto». Agian mehatxuek Iranen gerla-gosea ematuko zuten. Dilin. Robot-boz bat mahainetik ozendu. «Berri ofiziala. Berri ofiziala. Indiako gobernua erori eta, gudari irandarrak Indian sartuak. Panslabiak Irani ultimatum bat botatu dio. Berri ofiziala... Holobixtatik hedatzekoa, Jaun Lendakaria?» Nottobe ilundu. Hitz batzu usterik gabe erranez «arte» atzola hiru aldiz hunkitu: berria holobixtara igorria. «Jadanik... goizegi». Ez zuen astirik galtzeko. Klaberan zenbaki bat egin zuen. Beste bulego bat agertu. Lan-mahainaren gibelean gizon burusoil handi bat: Natanael Opusday, «Zigma Jauna». Nottobe zainetan zegoen, bestea aldiz oso lasai, gertakariek fitxik ez baliote egin bezala. «Arratsalde on, Opusday. 3gn plana hasi behar. Gizon burusoilak galderarik ez. «Ederki, Nottobe jauna. Eta... atzo erran zenidana... Zer? Gauza bera? Dudarik ez dugula segur izan zaitezke. Laister arte beraz». Opusdayren arpegia itzali zen; Nottobe argitxo gorri bat mahainaren gainean klixkan hasi zela ohartu zen: Mozku eta New Yorkeko lendakarien bulegoak elgarri zuzenki lotzen zizkion «hologorri» arena. U.S.W. etako lendakariak pixkat igurikatu ondoren hologorriko atzola esku leka batez perekatu. XXgn mendeko liburutegi bat ageri, Omar Miaulis (Panslabiako lendakaria alegia) liburuzalea baitzen eta terminalak laneko bakarrik erabiltzen baitzituen. Miaulisen begi zorrotz beltz beltzak, irriz beteak, beti bezala. Haren sentimenduak ezin asma. Haren arpegia, Txerkess batena: «Uste baino lehenago, ezta, adixkide?» Zuk erabakia hartu. Zuri hitza». Irandarrek bi aireko panslabiar «jautserazi» dute. Hobeki erran...» (Miaulisen eskuak yatagan bat perekatzen ari. «Ez du bulego bat, erakustoki bat baizik» pentsatu zuen Nottobek. Nekez utziko du».) ... hobeki erran... BIZPAHIRU aireko... Ta hirugarrenagatik gudari multxo batzu (ez mikromizilak, ahatik! Gizonekin hitz egiten ahal!) Oinezkoak, aintzineko garaietan bezala... herria ikustera... ofizialki bederen. «Batzuek hango ohoinekin guduxka egin badute, beren problema da...» Miaulisek yatagana ta irriñoa bat batean utzi. «Gainera, Sam, zuen laguntzaren mugak ezagutu nahi genituzke». «Goizik hasi zaizte... Bainan hasia izanez gero... 3gn Planara jo behar». Miaulisen sorbaldak apaldu pixkat: hitz erdizka ulertu baitzion. «Aaa... Bihar arte beraz? Agur». Teheranen, Iraneko lendakaria ere Lurraren mapa behatzen ari. Reza Ayatollahren gudariak Indian burrukan ala guduxkan ziren, bainan Indiako gobernu berriak ONUri dei egin, Robota Urdinek bi gudulariak herritik kanpora botatzeko. Erabaki horrek Ayatollah harritu, Indiatar guziak beldurrez itoak zirela segur bait zen. Rezaren arpegi mehe ta beltxaranak baketsua zirudien, bainan bere baitan India (Indonesiaren atea alegia) ez zuela goiz aski hartu pentsatuz gero eta hasarreago zen... Orai dena ONUren eskuetan zegoen. EGIA Anaiz buildingean tarrapataka sartzean seinale bat ozendu. Zer? A bai, bere karta elektronikoa eskuan zuen oraino.. Karta markagailuko saski mugikorra botatu zuen. «Hobe dut Weberi dei egitea, bertzela ihes egiten diodala ulertuko du eta berriz ere guardiatuko nau» pentsatuz beriganera murgildu zen, non ez baitzen pareta buruz jo. «Bilatzeko astia behar dut!» Bere bulegotik Weberi ikusfonatu zion: «Zer nahi galdeginen diot. Lanerako zerbait». Ikusfonoak ez zizkion Weberen boza eta arpegi ederra eman; injinadoreak ihardesgailua piztu. «Weber jauna bilkura berehalako batera gomitatu dute. Goiz guziko. Mezu bat uzteko 3 minutu baduzu. Berriz diot. Weber jauna bilkura berehalako batetara...» Anaizek mezu gisa ondoko week-end libroa zuela erran zuen. «Oso zozoa, bainan Jepek itsutuki maite dudala... hots, zozo sentimental bat naizela sinetsiko du». Beraz, Weberik ez, zertan ari zen begiratzeko. Lan guti, gainera. Neska terminalaren aintzinean jadanik jarria zen. Idazgailua lehenik piztu: ordinadoreari galdegin zizkion dokumentu guziez oroitzeko zerenda bat egin behar. Hori dena inprimagailuz idatzi hobe. Bai. Ez.! Ezetz! Arrastarik ez! Idatzi bakarrik. Dena kentzeko prest egon. Zer tituluak galdatu zituen? «Bazter-zikintzea» alferrik. «Gopoila,» alferrik. «Bazter zikintzea» sailak ez baitzuen gopoilarik, ez eta hyperglassik aipatzen. «Gopoila» sailean, Hyperglassik ez. Idazmakinako «KEN» atzola berehala hunkitu zuen: pantailan dena itzali egin. Hori. Arrastarik ez. Anaizek bere lanaren lehen lerroa idatzi, norbait sartuko balitz lanean ari zela sinetserazteko. Hyperglass saila galdatu behar. Bai, ZO ordinadoreari dei eginez. Hyperglass sail bat bazen (beharrikan! Hari buruz berak lan egin zuen eta!) Anaizek «hyperglass» galdatu; «hyperglass saila» agertu. HYPERGLASS 1) osakiak 2) propietateak 3) erabiltzeak 3.1. gopoila 3.2. besteak 3.3. xehetasun teknikoak Urratsak pasagian! Anaiz jautzikaratu, ateari so. Haren eskua lot/buka atzolaren ondoan zen, dena kentzeko prest... Ez. Urratsak urruntzen ari. Neskak In titulua galdatu. Pantailean esaera gorri bat klixletan agertu. ZURE KODIGOA EMAN Anaizek 00.202730.15. 1524 a jo. Pantaila horitu: ZO memoriak dokumentoa berehala erakutsi zion. Interesgarria, berak egindako zatiak salbu. Bainan besteek ere ez zioten gauza handirik ikasi. Orduan, 3gn saila (3.3) galdatu zuen. Pantailan xingola gorria berriz ere hedatu. ZURE KODIGOA EMAN Eterriz ere Anaizek ZO ri bere zenbaki pertsonala igorri zion. Beste esaera bat agertu. HUTS BAT EGIN DUZU BERRIZ GALDEGIN BESTE ZERBAIT IKASTEKO AURKIBIDERA ITZUL Telediskari gazteak «ZUZEN» atzola hunkitu eta berriz galdegin zuen. HUTS BAT EGIN DUZU BERRIZ GALDEGIN BESTE ZERBAIT IKASTEKO AURKIBIDERA ITZUL Anaizek dena kendu, «hyperglass»ari buruzko aurkibidea berriz galdatu. «Ea... «BIDAL» atzola jo dut, ezta? Baietz. Nere kodigoa: 00.2027. 30.15.1524. «BIDAL» jo. 33 titulua jo. BIDAL jo. Pantaila horia izanez gero, ZOri dei egin diot, ez da dudarik, hari lotua natzaio!» Pantailan xingola gorri bat hedatzen ari. HUTS BAT ÉGIN DUZU BERRIZ GALDEGIN Pantailan xingola urdin bat hedatzen ari. Pollikiegi. BESTE ZERBAIT IKASTEKO AURKIBIDERA ITZUL «Ez. Titulua lehen. BIDAL. Nere kodigoa. BIDAL...» HUTS BAT EGIN DUZU... Anaiz, ordena aldatuz, eta galdera moldatzeko atzol guziez baliatuz, bere galdera molde guziez antolatu zuen. Alferrik. Dena egin zuela segur zen. ZO zaharraren memoriak etzion ihardetsi nahi. Nihork etzion sekulan erran memoria batek ezin zuenik ihardetsi. Bietatik bat: ZOren barnean zerbait makur ibiltzen zen, ala ongi zihoan. Bainan ordinadoreen hutsak ihardespen faltsuak izaiten ziren. (Eta hori bakan bakan gertatzen zen). Zirkuitu bat erretzean, argitxo bat pantailan agertzen, ZOk itzulia antolatu arte. Ez zuen sekulan holakorik ikusi! ZO normala bazen, hark dokumentoa ukatu zion. Berriz ere galdegin... Esaera noiztik agertu? Anaizek bere kodigoa eman eta. Ihardespen hori segeretu bat zitekeen... Anaizentzat debekatua Gaitzitu egin zen telidazkari gaztea. «Lan gaitz bat haiei eman eta, ohoin bat bezala erabiltzen naute. Esqwalduna naizelakotz, ote? Bainan horregatik hautatu ninduten! Lendakaria banintz, aldiz, bai, lend...» Gogoetak gelditu zitzaizkion. Bihotza pil pil, terminala deslotu zuen. Gelako ixiltasun handia somatu zuen. Bai eta ere bere baitako ixiltasun beldurtia. Luzaz bertan egon zen, xuri-xuria, arpegia eskuetan murgildurik. Gogoetak esnatu, laisterka zirimolaka, uhainka,... Anaiz txoratu arte; ordinadoretan klixketan ihardesten zuten ziliziumezko «kukusoak» baino laisterrrago: lendakaria... bake solasak... lendakaria New Byornera omen... New Byornen jadanik... Zigmak... hyperglasse... Weberen gorputz goxoa... «Week-end etan ere lanaz ari! Goazen dantzara!» Miradora... Hyperglass... Segeretua... Herritarrak kanpora... Gorkaren erasiak... Baldi! New Byorneko aterbea, New Byorn Zigmatiarrentzat... Panslabiako lendakaria New Byornera berriki etorria... Weberek terminala deslotu... hark zerbait zalielakotz. Azkenean, neska arras polliki zutitu zen. Bere gorputza emazte xahar batena bezain aztun eta gogortua iduri zitzaion. Zahartua zelakotz. Egia ulertu zuelakotz. TELEMINTZALDIA New Byorneko villa guziek bezala, Sam Nottoberenak ere solarium edo iguzkitegi bat bazuen. Hobeki erran, argibaso eletronikoek argi eta beroa zabaltzen zituzten. Argibasoak ez ageri; izpiak tronadura eta xokoetarik «naturalki» ateratzen ziren. Gela ttiki hori etxearen erdian zegoen. Parabisu ttiki bat, argi urdinxka goxo baateratzen ziren. Gela ttiki, bero batez; edo gela ilun-iluna egoiten. Musika batekin edo musikarik gabe. Bakotxak bere giroa hautatzen ahal. Arratsalde hartan, solariumeko argia urdina zen. Barnean bi gizon famatu, biluzigorriak, biskozezko ohetan etzanak, horma bati so eta so... Nottoberen sabela relaxazionaren erritmoaz goititzen ta beheititzen; Miaulis aldiz, ezin lasai egon. Azkenean, itxarotzen zuten «KLIK» ozendu. Gela itzali, hiru gizonen irudiak hiru neurritan agertu: Nala Gandhi, Indiako lendakaria; Reza Ayatollah; indonesiako buruzagia ere bai. Gero beste arpegiak banaka agertu: hasia zen bakerako urrutitzaldia. Indiari lehen hitza. Nala Gandhik ile beltz kizkolak eta begi beltz handi sakonak. Shivaren harriduri baten aurpegi gogor leuna. Boz ezti batez zioen: «India neutroa izan arren, bi herri kanpokoak beren eztabada manu militari gure lurretan antolatzen ari dira. Biltzar hunen aintzinean haien joailea eta sinkusa ofizialak galdatzen ditugu. (Hitz egitean Baghavat Gita gogoan zuen. Gerlarik ez zuen nahi gudari gazte bat errege itsu zahar baten aurka. Barkatu!» (Oihuka ihardetsi zion India neutroari, herrialde adixkideari barkamendua galdegin dezaiokegu. Halere, beste eztabada hori argian ezarri behar da. Inditar guziek, herri bakotxak bezala beren gobernua hautesteko eskubidea balin badute... (lasaikiago jarraiki zuen). «gaurko egoera ulertu nahi ginuke. Indiako gonua aldatu egin da. Beste bat sortu. Bainan anartean bi aireko panslabiar suntsitu dute. Nortzuk? Indiarrek? Ez, Indiarrek onhartzen baitgaituzte! Aireko baten azken mezua grabatu dugu. Ez da dudarik! Irandarrek suntsitu dituzte! Indiako zeruaren erdian!» ixtripu haren ondoan, bi gizon bizi ziren... ta batto Iraneko LUR-GUDARI batzuek preso eraman dute! Indian harrapatu dute! Nun dugu Indiaren neutralitadea? Nun dugu, Europa gurean, Españan, gure mugetan gogotik onhartu dugun Iran? Gudari menturatzale batzuen zozokeria dela erranen dauku Iranek! Itxaro dut bederen!» Nala Gandhi polliki zutitu. «Bi gudulariek joaitea ukatzen badigute, Indiak haien joera ezadixkidetzat hartuko du eta ONUri laguntza galdatuko dio, hark bakearen bidea atxeman diezagun». «Bakea» hitza erraitean irriño ezti bat egin zuen. Erraitekoak erranak. Rezaren iduria beti mugitzen zen eta zaila zen haren arpegiaren ikustea. Bere marmolezko pizinean, besalki gorri batean jarria zen, soldado short kaki batez jauntzia, zangoak urean; besalkia haruntz eta honuntz. Hitzak aldiz, fadingik gabe, argi eta garbi eman zituen... «Besteen zorrak guk ordaindu behar ginituzke! Nala Gandhi jaunaren ustez India neutroa guk bortxatu dugu. Mianlis jaunak otso beltza gu garela sinetsarazi nahi luke. Nik ere nere oharrak emanen ditut. Lehenik; Indietarik iragaiten zen aireko panslabiar gaixo hori harrapatu ginituen gizonena alegia MILITARRA zela. Nork nahi bila dezake nun dugun Indiaren neutralitatea bila, ala Panslabiari galda! Bertzalde, uranium meatzeak ikustatzen dituzten «turista» Panslabiarrei buruz fitxik ez dut erranen. Nottobe jaunak aldiz Perpiñanetik botatu dituen turista Irandarrez zer?» Bost minutuen buruan, aintzinamendurik gabe gelditu zen urrutitzaldi orokorra... Txina, Indonesia ta U.S.W..etako lendakariek aparte jarraiki zuten. Miaulis, bi pirula irentsi ta villako gela batean pausatu zen. Gero, oren bete bat automatikoki itzaliak egon ziren irudi eta soinu guziak. Lendakari bakotxak bere herritaren iritzia terminalen bidez bil zitzan. Ofizialki bederen. Bakotxak toki gordezko batera joan behar zuen, gero handik telhautesteko. Munduko lendakarien artean nihork ez zakien besteak ziren lekuaren berri. Urrutitzaldiak egiteko makinak arras ttiki ta arinak ziren ta nora nahi eramaiten ahal. Bainan lendakari bakotxak aparte egoiteko ala beste baten ondoan egoiteko eskubidea bazuen. Hala hautatu zuten Nottobe ta Miaulisek. Hauteskundeen apailatze teknikoetan etzen gizon-eskurik sartzen; dena logizialen medioz egiten; mail hartan beraz, ezin zen salakeriarik gerta. Oren baten buruan, iduririk gabe ta automatikoki hasi egin zen telhautestea. Lao Hito, Txinako lendakariak, India gogotik «Tinaratuko» zuela pentsatuz bere bulegoko armairu batetik liburu faltsu bat ateratu zuen. Liburuan atzol bat hunkitu: I zenbakiarena; bere boza emana zuen. Indonesiako buruzagiak egurrezko jauregi airos batetik bere boza igorri. Hark otso beltzak elgar jan zezaten gutiziatuz I atzola jo. Nottobe solarium ondoko pizina ttikira joan. Eskua urera sartu eta pizinako horman atzol bat hunkitu. Solariumera itzuli eta, Miaulis, haren zai zegoenari «E finita la commedia» erran zion. I zenbakia jo zuen. Miaulisek hasperen bat eman. Nala Gandhik, kaliren tenplo batean kokoriko, ONUren erabakia pantailan ikusi zuen. Haren aintzinean, pantailaren gainean, Kaliren irudi beltza, bere hortz zorrotzekin, kaskezurrez guratua. «Klik. Berri ofizialaren seinalea ageri pantailan izar gorri bat kliskan, alegia. Orduan hitzak agertu. Banaka. Xuriak, xingola gorriak lerroka hedatzen zirela. Izar gorria beti klixketan. BERRI OFIZIALA BERRI OFIZIALA ONUK INDIAREN DEIA BAZTERTU ONUREN URRUTIBILKURAK INDIA AHO BATEZ KONDENATU PLANETAKO EZTABADERI BAINO BEREN BARNEKO BAKEARI KASU GEHIAGO EMAITEN DUEN HERRIAK JOERA BEREKOIETA ARRAZISTA BATETARA ERORI BAITA Nalak Mahabharata gogoan zuen. «Errege itsua... eta orai guhaurrek gure begiak zilatu behar». Kaliren irudiari so, nigarrez luzaz egon zen. Hari bost axola, bakarrik baitzen. Gero, yoga pixkat egin eta, berria zabaltzeko terminalako klabera jo zuen. Miaulisek New Byornetik ONUren antolabideari eza eman. Nottobek U.S.W.ak Panslabiaren ondoan guduan sartuko zirela aitortu. Komedia bukatua zen. * * * Gorkaren etxeko atea (zurrezko ate guntzadun bat) erdi idekia zen. Barnetik heldu zen bozen arrabots berezia, Anaizek errexki ezagutu zuen: bilkura batena. Denak arrazoinka. Etxean ez zuen atxeman Baldi. Anaiz une bat duda mudan egon: nundik hasi? Erretxena baizik ez zuela egin, ulertzen ari zen. Egia erran, ibilaldi batera bezala bulegotik «ihes» egin zuen, nihork ez baitzion kasurik ere eman! Ez pasagietan, are gutiago arroltzmatikoen geltokian. «Dena den, egia ulertu dudala ez dut bekokian idatzia; eta Zigmatiarrek ez dute gehiago arkigrafa xume batez kezkatzeko astia: hori, egia asmatu dudala beste froga bat liteke. Behar nautenean abiatu naizela ikusiko dute. Agian bakean utziko naute!» Arroltzmatikoa herriko plazara jautsi eta Baldiren etxera zuzenki joan zen; nihor ez. Ez zen bere gurasoengana joaitera ausartatu: «Bilatzen banaute, etxera ikusfonatuko dute» Baldi topatu banu hobe; mutilak aspaldi ixilki maite zuela baitzakien. Baldirik ez. Orduan Anaizek gogorrena hautatu: Gorkarengana joaitea alegia. Neska jautzikaratu, ate erdi idekitik emazte mehe beltxaran bat ateratu baitzen. «A-NAIZ Hemengo aldiz! Anaizek ezin ihardets. Gorkak publizitade ederra egin ziola segur. «Anaiz! Zer duzu? Hatsa ezin hartuz eta kasik nigarrez! Maialen... otoi... astirik... ez gal... Gorka berehala ikusi NAHI DUT! Bainan hasarr... Beharrezkoa da. Maialen marmarka sartu eta berehala itzuli zen, Gorka zuela lagun. Anaiz bere auzoak ile xuri batzu bazituela ohartu zen. Bai eta ere akitua zela; 50 urtekoa iduri. Haren arpegi belztuak ez zuen sentimendurik salatzen; hitzek aldiz: «Zer berri da? Eta lehen, nola jakin duzu bilkura bat egitekotan ginaudela?» Sinplea da: ez nakien. Zu ikusi behar zaitut. Gorkak irri maltzur bat: «Zigmaren izenean mintzatzeko?» Ez; gaur goizean nere lana betikotz utzi dut eta...» Pausa bat. Anaizek Gorkaren bekokiko ximur finak nabaritu zituen. Jakin dudana jakin eta, ez dudalakotz halako jendeekin lan egin nahi. Zer dakizu ba? Zertarako Zigmak hainbeste herritar New Byornetik botatu duen. Hori denek badakite! Haien etxeak Zigmatiarreri emaiteko! Beste gauza bat badakit, Gorka; astirik ez gal, otoi; deneri lehen bai lehen erran behar! Gorkaren begi urdinetan harridura lehen aldikotz ageri. Gizonak Anaiz besotik hartu zuen: «Bainan xuri xuria zaude zu! Zer da ba?» Denei erran behar diet». Zato nerekin». Anaiz sartzean herritar guziek begi xuriak egin zizkioten. Gorkak ixilarazi zituen. «Anaiz, erraiezu orai». Gopoila zertarako den badakit, Zigmak ez baitu egia osoa erran. Hyperglassen propietadeak bilatu ditut eta ordinadoreak ez dit xehetasunik eman nahi izan. Dokumentoa ikusteko nere kodigoa eman behar nion; kodigoa eman eta, ihardespenik ez. Fitxik ez dakizu, beraz! Anaizek ez zion Gorkaren ateraldiari kasurik eman; kasik oihuka segitu zuen: Bai badakidala! Jadanik ikasi nuenari esker asmatu dut! Hyperglass ez da bazterzikintzearen kontra bakarrik! Erradiodurak edo erradiazioak ere gelditzen ahal ditu! Horregatik Zigmak New Byorn gopoilarenpean ezarri du! Horregatik hainbeste ordinadore berri New Byornen ezarri dute! Horregatik USW eta Panslabiako Jakintsunetarik famatuenak New Byornera» gomitatu dituzte! Bake denboran, New Yorkeko ordinadoreek Europa guzirako balio izaiten dute; gerla bat gertatzen bada aldiz, hel bideak eten litezke; ordinadoreak gopoilarenpean ezarri behar! Horregatik behar ez zuten janaria mordoka herritarreri erosi diete: gerokoak bildu behar. Horregatik herritarrek gopoila beren lurretan onhar dezaten bazter zikintzeari buruz zenbaki faltsu batzu eman dizkiete, ez baitzuten pentsatu norbaitek zenbakiak beste titulu batez ordinadoreari galdatuko zionik. Nik gezur hori uste gabetarik atxeman dut». «Jes» ito bat entzun eta Anaiz Baldi han zela azkenean ohartu: «Adizu, Anaiz... bazter zikintze arrisku guti badugula noiz ulertu duzu? Zenbakiengatik?» Ez, nere lagun baten era bitxia iduritu zitzaidalakotz. Weberena, ezta?» Baldiren irriño tristea ikusi eta Anaiz lotsatu, Gorkak mahaina ahurrez jo. Zer Weber eta zer...! (Baldiren arpegiari so egin eta gelditu zen). Bon! Tira, Baldi, otoi, kalakak utzi! Lendakaria New Byorneko gopoila estrenatzera etorri zela ikasiz geroz segur naiz. Ez kexa, Anaizetxo, bainan erran zenizkigunak iduripenak besterik ez dituzu! Barka, Aita, bainan... Klik. Dilin. Denen eskumuturretako mikroirrati tresnak automatikoki piztu ziren; Aidako trunpetak ozendu: deiadar ofizial baten seinalea. Bakotxa bihotza pil ixildu. «Berri ofiziala. Berri ofiziala. U.S.W.eta Panslabiako gobernuek Irani gerla aitortu diote. Huna mezu ofizial batzu...» «Arrazoi duzu, Argia» aitortu zuen Gorkak. Xo! «...BESTE MEZU BAT: A 1001 taldeko Zigmatiar guziek eguerdi aintzin New Byornen izan behar dute. BERRIZ DIOT: A1001 ZIGMATIAR GUZIEK...» Gorka xutitu zen. Gazteago ta arindua zirudien. «Irratitresnak hil!» Erran eta egin. «Denok Byornera! Anaiz eta Baldik beste herrietako auzapezeri ikusfonatuko diete. Lagun batzuek ahal bezinbat arroltzmatiko huna heleraziko , nork?» Nik! Guk! Eta gero, denok Byornera! Gurea baita aterbe hori. Ez gara aterbetik kanpoan erradiodurez edo gosez lehereginen!» * * * Goizeko 11,30tan, herri guzietatik ateratzen hasi ziren, gehienak arroltzmatikoez, besteak oinez. Bidetan ziren arrolzmatiko guziak problemarik gabe hartu zituzten. Herriko laserzerra guziak eskuratu zituzten. Laserium, edo makilak eskuetan zituzten. Batzuek zakuak harriz bete. Anaizek ikusfonoko besoa emeki lotu zuen. Leihoa idekitzera jeiki zen, jenden harramantza egongelara sartu; neskak leihoko atzola berriz hunkitzean, «Hela» bat gibeletik heldu zitzaion. Gorka atondoan xutik ikusi zuen. «Aintzina; nihork ez du New Byornetik ihardetsi» erraitean Anaiz alki batera kasik erori zen. Neskak «Ez duzu akitua izaiteko eskubidea» edo holako zerbait alferrik igurikatu, Gorka atsedenean baitzen. Haren begi urdinek ez zuten Anaiz ikusten. Harele, Anaizek. «Orai beste guziek badakite» erran zionean buruz baieztu zuen. Biltzarkideri manamenduak eman zizkienean, edertu zela pentsatu zuen Anaizek. Orai, bere eguneroko itxura zuen: larru beltxatu bat bekokian, bai eta ere begi eta ezpainen xokoetan biziaren atzaparrek utzi xirnurdura finak; aho triste bat. Gizon sendo mehe bat, gorputza xut, oraino gaztea, biziak zauritua. Anaizek Byornekiko teleharremanak jadanik ebakiak zirela erran zuelakotz, itxaropenak polliki, kasik amultsuki ihes egin zion... Neskari beratu zion: hark ete ulertu zuela bixtan zen. Anaizen begiak haren eskuetako bilo gorrietan ohartgabe gelditu zirenean, esnatu ta ahalge izan zuen Gorkak: neska hori New Byorneko aterbean lasai egon zitekeen Anaiz... erran nahi nizuke... zera... Zigmatiarra izan zara ta... Berriz ere! Zigma ezker eta Zigma eskuin! Zer dizut egin ba?» Gorkak nahigabeki eta herabeki irri egin. Anaiz, otoi... entzun! Arroltzmatikoak Zigmarenak dira, ezta? Beraz, zer behar dugu egin? Behar bada zertan ari garen badakite! Anaiz xutitu zen eta Gorkari hurbildu. «Dena, den, hobe dugu hara joatea. Zerbait egin behar. Bainan Zigma ez gehiago aipa, Gorka!. Bertzela ez dizut sekulan barkatuko! Gorkaren aurpegi akitua gorritu zen pixkat. «Ados. Bakea merezi duzu. (Ilundu zitzaion aurpegia). Baldiren arroltzmatikoan leku bat atxemanen duzula segur naiz». Zurekin joan nahiago dut. Gorkak ahoa ideki, hetsi, irriño ahul bat egin, eta bat batean, bere harrotasuna ahantziz Anaiz bortizki besarkatu. «Anaiz... Bark...» Anaizen musuak gizona ixilerazi zuen, harentzat zaharregia zela erraiteko kuraia hari galerazi arteraino. Gero, Gorkarena Anaizek egin (ondoko erasien beldurrez ote?): besoak bere lagunaren gorputzetik batbatean kendu eta «goazen» gogor bat erranez atera joan zen. Gorkak hitzik erran gabe jarraiki zion. On egin zion Anaizen musuak. * * * Arroltzmatiketako Icrasko zilar kolorekoak bide xaharretan gainetik airatzen ziren; barnean eramaiten zituzten gizon-emazteek mehatxu ala beldurra zuten aurpegian, haurrek harridura. Bide bazterretarik oinez ari ziren bizkarretan, biskozezko zakuak gauza beharrezko batzuen hautatzeko astia atxeman sutela seinale. Weberek ostean Anaizen aurpegia alferrik bilatu eta amor eman, besterik baitzuen egiteko: Jendea hurbiltzean taldeka aintzinatzen zirela ageri; hots, nihork ez zuela burua galdu. Gehienak IIIgn munduko gerla ezagutu zutelakotz, behar ba. Weberek pantailari so egin: han zenbakiak klixletan: K-10. «Jadanik!» Jep New Byorneko Pantailen Gela Nagusian zegoela bat batean orhoitu. Pantailetan, Esqwal Baserriko bizilagunak beti aintzinatzen ari. Weberek haien laistertasuna klaberaz galdatu: eguerdi aintzin New Byornen izanen zirela ordinadoreak frogatzean, seinale gorri bat soinu mehe batean piztu. Weber gero ta urduriago: «Hori! Haiek behar! Bainan zer egin? Atea idekitzeko ERE huna igorri naute! Ea... haiek direnez...» Injinadore gazteak ateari so egin: hartan hiru argi gorri piztu: atetartekoan hiru zon, beraz; atearteko kamera piztu eta pantaila ttikiak kasko soil bat argipean diz diz, bigote beltz famatuak, sudur konkor bat ezagutu zituen eta atzol gorri bat hunkitu: 2gn ate perde ilun borobila «Kffff...» arin batekin lerratu. Handik Natanael Opusday, Omar Miaulis eta Sam Nottobe jaunak ateratu. K-7: pantailetan herri bat taldeka beti hurbiltzen ari, New Byorneraino joaiteko prest. «Ezin duzue haien bozak graba?» galdegin zuen Opusdayk. Bai, jauna. Irudi haiek mikrosatellita salatari ezin ikusi batek hartzen ari zaizkigu. Soinua, nahi baduzue... (Jepek zenbaki bat klaberaz jo). «BYORNERA! BYORNERA! BIZI NAHI DUGU!» entzunez Miaulisek bere erhi-pototsa ausikikatu. Opusday jarri zen: «Soinua ken. Ez du balio». Pantailetan zenbakiak itzultzen: K-7 New Byorneko gopoilatik 7km ra etorri ziren jadanik. Opusday xutitu zen: «Besterik gabe... sartu nahi lukete... Ez dira sartuko, ez beldur izan. Ez dakit nola jakin duten, bainan norbaitek salatu bagaitu ere, orai axolarik ez duela segur zaitezkete, ta... Nottobe jauna?» K-5; Nottobe, gibelaz itzulia, beste klabera bat jotzen ari zen; pantailan New Byorneko planak (hiria borobila bilakatu zelakotz errexki irakurtzen zen) gopoilako hormaren ondoan gizakumerik ez zela argi ta garbi erakusten. «Ez da nihor» erran zuen Nottobek irriparrez. Opusdayek irriparrez ihardetsi: «Naski, Nottobe jauna; ez beldur izan! bizilagun guziak lurpeko aterbe xaharretan sar erazi ditugulakotz. Gopoilarena berantago jakinen dute. Anartean, ez dute kanpoan gertatuko dena ikusiko». Eta salataria? Herritarrek nunbaitetik ikasi! Salataria kanpoan dago ta kanpotikako telemezuak aspaldi gelditu ditugu, oraintxe ikusten ari zaretenak salbu, naski. Herrien arteko teleharremanak utzi dizkiegu... Weber! Esna! K-4tan dituzu jadanik!» «Behazue» (Miaulisen orroa entzunez hiru gizonak jautzikaratu!). « Beha, Sam! Zure pantaila ttikian! Norbait! Norbait ez da aterbean sartu!» Nottobek hiriko planari so egin. «Zer, Omar? Izar perde horik? Klixketan direnak? Ez! Gopoilako horma barnetik estaltzen ari diren robotak dira! Haiei esker New Byorndarrek ez dute kanpoko herrialdea ikusiko...» «Ongi, bai... bainan eee? Beha! Izar gorri bat hemen piztu da. » Orduan lau gizon terminalez lanean hasi. Opusday-ren erhi gizenak euli zangoak bezain laster atzoletik atzolara jauzten ziren... Robotak «norbait» ez ezagunaren bila igorri zituen. «K-3, Weber!» Lasai, Omar. Weber prest dugu. Weberek burua altxatu. «Barka, Jaun Lendaria; nik ez dut holako erabakirik hartzeko eskubidea. Zuri, jauna. Atzol hau hunkituko duzu.» Nottobe Weberen aurpegi xurituari kasu eman gabe terminalaren aintzinean jarri zen. Eta hormaren ondoan egon dena? Robotak laister atxemanen dute. Bost axola!» Bai, norbait gopoilako hormaren ondoan, horma oraino zehargi zen leku batean robotetarik urrun egon zen. Ez zen Irandarra, ez eta Zigmatiarra, ez eta espiuna, ez eta salataria. Ganix zuen izena; gopoila zertarako zen ez zakien. Begiak harriduraz ala nigarrez nir nir zituen, ezpainak hyperglassaren gainean. 7 urteko mutiko bat zen. Jendea lurpeko aterbetan sar arazi zutenean, bere amari ihes egin zion; EZ zuen aterbean sartu nahi, besterik ez. Fitxik ez zuen asmatu, bainan orai, Baserritarrak hasarre zirela ulertu eta haiek hurbiltzen ikusteko (edo hobeki erran ikusiz, nahigabeki) bertan egon zen. Aterbean, bere ama izebek nun zen jakin nahiz ikusfonozko dei bat egin. Mutikoa herritarren aurpegiei gauza debekatu bati bezala so eta so... «K-2, Nottobe jauna. Zuri, Jaun Lendakaria!» U.S.W.etako lendakariak xiribixta gorri bat bultzatu. Orduan mutiko galduak hyperglassen gibeletik dena ikusi. Bere lehen kusia Libe ezagutu eta alferrik oihu egin zion; eta bat batean dena aldatu: aintzinatzen eta aintzinatzen ari zen jendea uzkaiki, erori, lehen lerroak zerbait buruz jo balu bezala. Xutitu eta laserezko tiroak gopoilara botatu nahi zituzten gizonak, arpegi gorputza odoletan berriz erori. Mutikoak ez zuen orrorik entzun, ahoak idekitzen ikusi baizik; berak hatsa galtzen. Libe nun zen ezin asma. Norbait megafonoz zerbait oihustatzen... jendea nola nahi iheska, kolpatuak (kolpatuak ala???? Ganixek ez zuen jakin nahi) lurrean utziz. Mutikoak bere buruari urte ainitzendako zer galdegin bazuen. Betikotz airatu zitzaion haurtasuna. Pantailen Gela Nausian, Weberek teminalak itzali. Lau gizonak une bat ixilik egon. «Joan dira; indar aldeak ederki bulkatu ditu» komentatu zuen Nottobek». Hormaren ondoan, robotak mutikoa nigarrez atxeman eta, nekerik gabe aterbeko eritegira eraman zuten. «Gopoila eta indar-aldeak zein balio duten frogatua dugu» erran zuen Opusdayk». * * * India'n, arma zaharren bidez etzuen ez batak ez besteak aintzinamendurik ardiesten. Orduan mikromizilez eta bonba nuklear ttikiez hasi ziren. Lehenik, Panslabiak Palestina bunbardatu zuen. Jerusalemen etzen harriren gaineko harririk. Egun hartako arratsaldean Iranek mikromizilak Retrograd, Lituaniako hiriburura igorri zuten. Zohikaztegiak erradioduratara murgildu ziren. Suzko lore bat. Mahabalipurameko eskulturak, Tadj Mahal airosa, Angkor Handia etziren oroitzapenak baizik. Sivak India guzia irentsi eta Parvatiren bular eztia urratu zuen. Kezko onddo bat. Rio-n etzen gehiago ihauteririk izanen. Izpahan-en erradiozko arrosak zabaldu ziren eta emazte guziek herioaren arpegia zuten. Mazurian horma urdin gehiagorik ez. New Byorn-en Zigmatiar guziak egon ziren, eta gobernuak indutri-gizon eta jakintsun ainitz han bildu zuen. Ameriketan, bai eta Europa zati gehienetan apokalipsa zen. Kontinenten arteko irrati emankizunak ebakiak ziren. Jende ainitz, etxerik eta itxaropenik gabe egon zen. Hego Amerika sutan zegoen; New York-en ondoan, kutsadura aurkako horrna hautsi zen. New Byorn hyperglasspean perla bat bezin dirdiratsua eta osorik egon zen.
Biharko oroitzapenak |