Biharko oroitzapenak
Mayi Pelot

Maiatz, Uhargi 4, 1985eko urria

 

Boga boga

 

Goiz hartan Leyre ttikoak itsasoa lehengo aldiz ikusi zuen. Telikastolako pasabide luzean laisterka sartu eta, kapa bere armairutxora botatu zuen, harrigarria zelarik nola ez zuen urratu, gelatxoetako ateak lerratzen eta lerratzen entzunez. Azkenean itsasoa ikusiko

        Orai, bere gelatxoan bakarrik, entzunkariak belarrietan eta mikroa aintzinean, maisuari arpegia —3 neurritan emanik— begiratzen zion.

        «Ikasi duzuen bezala, gure herria, XXgn mendean, bi zatitan emana zen. Frantzia eta Esparia beren esku ziren, Gaur Esparia guzia Iranek dauka, eta Mendebaleko Europa Munduko Estadu Batuetako (United States of the World) zati bat da. Behazue filma. Kasu emaiozue! 2 neurrizkoa baita, ikusteko zaila beraz».

        Klik; itzali egin zen maisuaren arpegia; haren lekuan, argazki xahar bat. Urdinegia zela pentsatu zuen Leyrek. Robota baten botz hitsak zioen: «Huna XXgn mendeko Esqwal itsas bazterra... jendea ondarrean... klik. Jendea itsasoan igerika, gaurko pizinetan bezala... klik. Itsas zabalean untzi batzu... klik... klik... klik...). Ikasle bakotxa, bere gelatxoan, so eta so.. Itsasoko ura perdea zela ezin sinetsia...

        «Huna iturri bat. Garai hartan iturri ainitzetako ura edateko ona zen. Orai, ez dugu gehiago urik xahutzen gure hiriek beren ur zikinduak garbitzen eta berriz erabiltzen baitiduzte... 1995-ean Itsaso Atlantikoa zikintzearengatik hetsi zuten; geroztik, ibai batzu bihurtu zituzten; besteak —itsasora beti irixten direnak alegia— harriperatuak dira; klik... klik. Oraintxe ikusten dituzuenak, Aturri eta Errobia, Byorn'en pean ditugu... klik... Zigma gizartearen etxeak haien gainean altxatuak ziren».

        Esqwal Herryko mapa zahar bat ageri zen. «Baserrian (mapa huntan Base Nafarroa eta Xiberoa deritzanetan) erreka batzuetako urak oraino ere edaten dituzte. Zikintzearen Aurkako Hormari esker, naski. Horma harek itsasoa gordetzen digu, bainan itsasotik zaintzen gaituð.

        Irudian, zenbakiak banaka agertzen eta desagertzen hasi ziren. Baserrian, % 30 zikintze arrisku handi; itsas aldean, Hormatik 5 km-raino, % 90; U.S.W. (Munduko Estado Batuetako) hiririk gehienetan, % 50. Leyrek ez zuen ulertzen.

        «Beraz, Horma ez da naikoa. Denek hobeki bizi daitezen, ZIGMA gizarteak, beti zuen zerbitzuan, Byornen entsegu handi bat antolatzen ari da. Agian zuek, gazteok, mundu garbi batean biziki zarete. Behazue gaurko ?tsasoay. Klik.

        Leyrek oihu ito bat eman zuen. Itsas zabaletik bazterreraino, ura ez zen ageri. Ondarkinezko uhainek Horma bortizki jotzen zuten. Neskatxoa nigarrez hasi zen; itsas zabaleko ur oilotsu beltxa ikusiz bere izeba zenaren arpegia gogoratu zitzaion. «Ez balu itsas aldean lan egin, gurekin ginuke» erran zuen aitak...

        Goiz hartan Leyre ttikiak itsasoa lehengo aldiz ikusi zuen.

 

 

Biharko oroitzapenak
Mayi Pelot

Maiatz, Uhargi 4, 1985eko urria