|
B. Etxauzen gutuna
(1584)
Ene anaie iauna,
Hunequila hirur garrena diqueci ezcribatu darauçudala. Batez ere arreposturic ezticit vqvhen, çoñez pena baitut, çuye berri hunen yaquin gabiaz, baieta halaber aytaren eta amarenèz. Heven àhal beçala nuçu: hortic yalguiz geroz, çamariac penxaraciten dirauztazu, nitien arropa guciac higatu baititut, eta enici pagatu nahi. Conchit galdeguin diracoçut eta erran diraudaçu conchit de gascon nahi dudanez, hura emanen daraudala. Berçe çerbicariec oroc vci dicie eta batre eztici pagatu nahi vqven. Seguraçen citut eci guíçon terrible bat dela. Guthun haur daramena echeco cerbiçari bat duçu. Othoi egiten darauçut çure berri hunen eta ayta amenez ezcribaciaz, çoin baita gauça desiracen dudana. Lehiaz eztaraçut ezcribacen luçazago; fin egiten dicit presenteco huneçaz, Yeinquari otoy egiten daracodala caducen osoric eta alegeraric bere gra(cia) sainduyan, eta ni ere-halauer çurian.
Adio. De S. Piarre de Oloron, noben. 8 garrenian, hvrtez 1584.
Çure anaye leala eta hun desiraçen dudana eta cerbuçu egitera obedien datena ni nuqueçu.
Beltran de Echaux
Ene escusac, othoy, aytari eta amari ygor yçaçu, ahalic eta hobequiena.
A Monsieur mon frère François de Echaux, homme de chambre de Monseigneur Dacqz, à Bourdeaulx.
Non: Isasti, Compendio historial.
Bertsio honen iturria: K. Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 155 or.
|
|