www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azti-begia eta beste izkribu zenbait
Agosti Xaho
1834-1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azti-begia eta beste izkribu zenbait, Agosti Chaho (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV

Annibalen kantua

 

Xori kantari ederra,

Non haiz aspaldi kantatzen?

Hire boza dik denbora

Nik ez dudala aditzen

Ez egunik, ez horenik,

Nik ez diat iragaiten,

Non ez hitzaitan oroitzen.

 

Gure mendien oinetan

Afrikan sorthu gizona

Zohan galdez soldadutan,

Etzen gure ezaguna.

Romano ez zuten bilhatzen,

Gure aiten gidal ona,

Zutelarik ezagutzen.

 

Gure gazteak oihuka,

Annibali hasi ziren:

Ethortzen gaituk murruka

Bai hire ustearen,

Onak bagare hirekin,

Guanen kontra munduaren,

Romanoen gaixtuekin.

 

Ilkhi ginen oren hartan

Lo zaudela emazteak

Bere haurrak bulharretan,

Xakhur etxe zaintzaleak,

Etsaian eman zaingotan

Guk ixil hetsiz atheak,

Harin baikinen zainetan.

 

Asko egun da geroztik

bagan, gu gabiltzala,

Zalhuak izanagatik,

Loz urrun bizi garela,

Aitzindari Afrikatik,

Rhenoa Alpak bezala,

Gibelat nonbait utzirik.

 

Sarthu gare Italian,

Ebroko gaiak iduri.

Bazterrak dire gaindian,

Un eta zilhar jari,

Hain aberats den herrian

Izara etzait ageri,

Ez ama ene nahian.

 

Diote ilabethean

Romako hin handian

Sarthuz eskua urrean

Zarpa dugula aisian,

Betheko oren onean:

Nahiago dut mendian

Maite utzi urrunean,

Bilhatu ibiliz ganian.

 

Xori kantari ederra,

Kanta zak, kanta emeki,

Ondikoz gaizki beharra

Munduan enaiz bizi naski.

Utzi dut haran ederra

Nigarrik ez duket aski

Utzirik hango izarra.

 

aurrekoa hurrengoa