www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azti-begia eta beste izkribu zenbait
Agosti Xaho
1834-1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azti-begia eta beste izkribu zenbait, Agosti Chaho (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI

Espainiako berriak

 

        Ministeriua dena nahasia da.

        Erregina, mirakulu xume baten medioz, mundurat emaitera doa aur ñimiño bat, aitari dena iduria. Pako gaizua! Erraiten dute bere arizpa ere, Montpensier Dukesa, gibelaturik ez egon naiz, erditzera doala.

        Madrile ez da anbat trankil, ispirituak ainitz inkiet dire. Nork daki. Naski Castillano fierrak balukete gutizia Bucharesteko populuak bezala egitia, Errepublika ezarriz. Kasu guzietan obekiago litake berant izatia sekulan baino. Arte hortan handiek irri egiten dute jende xehiaz, tiroka ilazi dute zeinbeit, bertze batzuek miseriaz leher eginazi eta eginazten; berek, denbora berian, konfidatu zaizkoten miliunak gordetzen dutelarik. San Fernando bankako diretora, bere etxe berian arrestatua mana da eta urbildik atxikia dela diote: Berari zaiona xoilki zazpi miliun manka dire! Erraiten dute ordena emana dela Gonzalez artzeko, zeren orrek ere bere phartetik bederatzi miliun falta beititu. Enfin, 152 miliun baizik, deusez bat, gutiago atxemaiten dute. Bainan hura, hortako, konsolamendu bat Espainolendako: erraiten dute anglez eskuadra bat, sir Ch. Napierez manatua, Portsmoutetik ilkia dela, ethortzeko Espainiako kostetarat, eta asiko dela bereala ordena duena segitzen, Britaniako gobernamenduak ez badu izaten Espainiak zor diona Montemolinek behar bada zor oiek pagatuko tu ezkontzen delarik, erraiten duten bezala, Angeletarrako erreginaren osabaren Cambridgeko dukearen alabarekin. Ez litazkete behar bada ere gutizian, txaketa gorri hek, manera berrian artzia Pasajia eta Caditze nola Gibraltar izan zuten bezala? Denborak erranen gaitu gauza oriek guziak, bainan Eskualdunak, mesfida zaitezte oien hitz eztiz eta oien diruz, gardian egon zaitezte traidore oitaz.

        Montemolinisten eta gure errealisten amarru gaistuak ezagutarazi ginituen astetik. Gure pensamenduak justuki gertatu dire.

        Juinian 28an, Manzano, brigadierak Jauch, koronelak, eta Bofil, lotinent-koronelak, jo zuten errege-absolutuen defensor famatua, Cabrera. Afera hortan galdu zuen amabortz bat gizon. Zeinbeit egunen buruan, Manzanok berriz jotzen du eta egiten diozka askitxo prisonier, ainitz soldado hil onduan. Paredesek, azken aldi huntan arraskada aski propi bat eman dio, bortxatzekotan, jenden erranez, berriz Frantziarat eskapatzera.

 

* * *

 

        Nafarruan eta probintzian, ez dire urusago izan. Ez dute Montemolinistek nihor atxeman bere phensamendukorik; bainan bai erri, orotatikan egorri tuzte defensarik batere egin ahal gabe. Morenok, Iriartek zer egin dute, zer ethorri dire? Apenas Karlistek bandera altxatu zutenekotz, jadanik, Oñaten, mikeletek fusilatzen ziozkaten heier prisioner eginak; eta, Mondragonen, erreginaren soldaduek egin ziuztenek zorthe bera izan dute. Elio joa izan da, eta ihesian emana. Borundan ere Karlisteri gauza bera gerthatu zaiote. Zubiriz eta Soloz manatua zen banda desegina izan da. Chef azkeneko orrek bere zaldia galdu zuen pelean.

        Zubiri, egun autan, sartu zen Maulen, ehun eta lauretan hogoi gizonekilan, eta hantikan karrosan phartitu zen Pauerat. Bere aldetik, Lanz sartu da gure lurrian bere bandako pharte batekilan. Ilabete unen emezortzian, aduanako kapitainak, Bedianek, errezebitu du Santa Garaziako mugan, Firmin Ripalda, jenerala; Landa, koronela- Lukas Zabaleta. Mendoza. Antero eta Balen zia, lotinent koronel eta komandantak, heieki lauretan-hogoi-tahameka gizon.

        Hastetik, Zaldibian fusilatu zuten, erreginaren tropek, jeneral Alzaa, Gipuzkoarra, Eskualdun fina, bere malurretan karlista. Batzuek Isabel, bertzek Karlos Montemolin; bertze gisako zuten Kantabre zaharrek bere bandera zaharrena, Lauburua deitzen zutena, eta arte denborako bandera berria. Irurak-bata, bere irur eskuekin, Eskualdunen Errepublika famatua errepresentatzen zuena. Nork oihu eginen du, azkenian, errege-erreginak eta heien partidario tontoak edo anbiziosak akazatu ondoan: Biba Independenzia! Biba Errepublika! Biba Eskual Herria?

 

Ariel, 1848-VII-25

 

aurrekoa hurrengoa