www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azti-begia eta beste izkribu zenbait
Agosti Xaho
1834-1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azti-begia eta beste izkribu zenbait, Agosti Chaho (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI

Jaunak!

 

        Jaunak,

        Lehenbiziko ene inbidia da zien erremestiatzia egun in dautazien ohoriaz banket hunen presidatzeko. Errezebi zazie arren ene grazia guziak; eta nola bihotzez mintzo direnek eta bihotzez intzuten dutenek, aisa konprenditzen baitute elgar, finitzen dut artikulu hau, segurtatzen ziuztetalarik khausituko nuziela bethi, hil artio, populu xehiaren xerbitxari pherestu.

        Jaunak,... orok badakizue zer solanitateren, zer seindimendiekin bildu giren lekhu huntara: Morde Renauri gure eskerren emaiteko horrek atxiki dien konduitaz guk Pariserat igorriz geroz. Konduita hori ere untsa da zagutia gutaz orotaz, bai eta ere gure herrietako jende xehe guziez, eta hartakots ere intsuten dugu bazter guztietarik:

        Biba morde Renaud!!!

        Horrek erran nahi du populia huna dela, eztela ahazkor; erregiek eta aitoren semek emaiten ahal duztela dihuru eta plaza haundiak, bainan ez amodiorik populiak bezala.

        Ontsa abiatu zirenaz geroztik, morde Renaud, hola hola, segi zazu; atxiki zazu bethi populiaren amodiua bihotzian; defendia errepublika etsai guzien kontra; bortxa gobernamendua zerga eta phetxa guzien thipitzera, eta horien inahalaz aurthikitzera aisenik pagatzen ahal tuztenen gainera; kargulari soberakinen khentzera; haur ororen eskolatzeko moienen hartzera; zahar ezin beste eta pobren sostengatzera; laborarien eta beste jende ttipien dako banka batzien formatzera, nun han hatzemanen baitute bere bebar ordietan dihuria intres ttipi batian; hitz batez, so egizu populiari, horren xorthe tristiari; egin gero, orai artio bezala, zure bihotz hunak erranen dautzunak; eta gu ere, gure aldetik, ohituko gira igaran egunetan bezala zutaz, eta erranen bethi orok, ala Pariserat igortzeko, ala Parisetik jin onduan: Biba morde Renaud!!! Biba Errepublika!!!

 

Ariel, 1849-IX-29

 

aurrekoa hurrengoa