www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azti-begia eta beste izkribu zenbait
Agosti Xaho
1834-1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azti-begia eta beste izkribu zenbait, Agosti Chaho (Patri Urkizuren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV

Preces Sancti Nersetis Cantabrice

 

1.

        Fede bizi bateki aithortzen zutut, sinheste eta adoratzen, Aita, Seme eta Ezpiritu-Saintia; hatsarre eta urhentze gabezko izatia; Aingurien eta gizonen, eta gaiza ororen egile, Kreazalia.

        Ukhazu, Jauna, pietate zihauren kreatura eta obretaz.

 

2.

        Sinheste azkar bateki, aithortzen zutut eta adoratzen, Argi bakharra, zihaur berartan, hirurtarzun saintia, Jinkotarzun bakotxa; Egunaren egile, gaiaren argizalia; hurrunt itzazu ene gogotik, bekhatiaren uduripenak, eta ene utsumentiaren odei ulhunak; bazter itzazu orai danik; amorekatik ene othoiziak izan ditian zure bihotzaren arau, eta hun etsi ditzazun ene galthuak.

        Ukhazu, Jauna, nitzaz pietate, ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

3.

        Gaganeko Aita, Egiazko Jinkua, zuinek igorri beituzu ardi herratiaren unduan, zure seme ezinago maitia; bekhatu egin ukhen dit, Zeliaren kontre; hutsetan erori izan nuzu, zure tronuaren aitzinian: har nezazu seme prodigua bezala, eta bekhatiak bilaizi naian, hatsarreko arropa xuriaz besti nezazula.

        Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

4.

        Jinkuaren seme, Jinko egiazkua; aitatik sorthu izan ziradiana; Maria birjina saintiaren sabelian, gure arraerostiagatik khorpitz eta aragi hartu duzuna; khurutxian itzaturik, gero ehortzirik, hiletarik phizturik, eta Aitaganat igain iran ziradiana; bekhatu egin dit, Zeliaren kuntre eta zure begien aitzinian: nitzaz othoi ohart zite, uhuin penitentaz bezala, zure erresuman sarthuko ziradianian.

        Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

5.

        Jinkuaren Ezpiritu, egiazko Jinkua; Jordaneko uthurriala eta zenaklietara eraitzi ziradiana; batheiuko huretzaz argitu eta xahatu ukhen nauzuna; bekhatu egin dit zeliaren kuntre; zure inspirazioniari buhurri izan nuzu: garbi nezazu berri-berritan, zure

        Apostoliak susko mihili batieki, xahutu eta garbitu zuntian bezala.

        Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

6.

        Bethierezko natura dibinua, bekhatu egin dut zure kuntre, gogoz, bihotzez eta khorpitzez: Etzitiala othoi orhit ene orai artinoko bekhatiez, zure izen saintiaren amurekati.

        Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

7.

        Begi zorrotz, gaiza ororen ikhuslia, zure kuntre bekhatutan sarthu nuzu gogoz, elhez eta obraz; borra itzazu nitan, ene bekhatiak ezari ukhen zutian herexa eta seinaliak; ene izena aldiz izkiriba bizizko libru saintian.

        Ukhazu pietate zure kreatureez eta obretzaz, eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

8.

        Gordezko phensamentu ororen ikherzalia; zure kuntre bekhatu egin ukhen dit, nahiz edo nahigaberik, jakinez edo jakingaberik: ogendant nuzu, othoi ene bekhatiak pharka itzadazu, ezi ene batheiuko sortzapen berriaz, geroz, thaigabe zure Jinkotarsuna ofensatu ukhen dit, egunez egun, aragiaren eta khorpitz ororen indar gaixtuaz.

        Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

9.

        Gaiza ororen begiraria; zure beldur saintia izan dadila ene begirari; ene begiek ikhuz eztezen, ene beharriek entzun eztezen, behar eztenik; ene ahuak erran eztezan gezurrik; ene bihotza eztadin izan bekhatiari injogi; ene eskiek eztezen obra gaizkirik; ene zankhuak eztitian ebil, bide xuxeneti kanpo, gal eta herrapidetan: gida itzazu ene urhatsak, ebil nadin zure manu saintien arau.

        Ukhazu, Jauna, pietate zure kreatureez eta nitzaz; zeren bekhatore handi bat nuzu.

 

10.

        Zu, Khristo, bizi uthurria, phitz itzazu ene arima baithan, zure amuriuaren garrak, zuin mundialat ixuri beitutuzu; ene goguaren eta khorpitzaren theiutarzunak'l erra ditzela, ene izpiritiak argi, eta ene bihotzian zure jakitatiaren eta zuhurtarzunaren argia phitz.

        Ukhazu, Jauna, pietate zure kreatureez eta nitzaz; bekhatore handi bat nizalakoz.

 

11.

        Jesus, Aitaren zuhurtarzuna, emadazut zure dohain ezinago preziusa, amurekatik ordu oroz obra hunetan ukhen dezadan gogua, eta ezpiritia; obra hunak laida eta egin ditzadan, zure begien aitzinian. Begira nezazu gaitzetik ene phensamentu, obregin eta egin bidetan.

        Ukhazu, Jauna, pietate, zure kreatureez eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

12.

        Jauna, hunki egile eta hunki ororen maithazalia; boronthate ororen jabe ziradiana; enezazula utz ene gogo gaixtuaren arau ebiltera, bena lagunt nezazu gisaz nun, untza denari buruz jarraiki dezadan bethiere zure boronthate saintiaren bidia.

        Ukhazu, Jauna, pietate zure kreatureez eta nitzaz; zeren bekhatore handi bat nuzu.

 

13.

        Gagaineko erregia, egin izadazu zure erresuman jargia bat, hitzeman duzun bezala zure haituzkuer, gogort ezazu ene bihotza, bekhatia hastio eta hugu ukhen dezan; izan zite haren amurio bakhotxa, eta zure boronthatiaz haren aitzindaria.

        Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz, ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

14.

        Kreatura guzien begirari eta bizitpidia, zure khurutxe adoragarriaren seinaliaz eta itzalaz, begira itzazu ene ezpiritia eta khorpitza bekhatiaren inganiuetarik, Debriaren inspirazionetarik, gaistuen khozutik, eta ene arima eta khorpitza ugurukitzen dutien etsai orotarik.

        Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz, ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

15.

        Jesu-khristo, diren guzien begiraria, heda ezazu nitara zure itzala, egunaz eta gaiaz, ala izan nadin ene etxian jarririk, ala bidetan ebili, edo Io, edo iratzarririk, beldurrez khordoka nadin eta therebuka zure aitzinian.

        Ukhazu, Jauna, pietate zure kreatureez eta nitzaz; bekhatore handi bat nizalakoz.

 

16.

        Jinko, adoratzen dudana; zuinek zure eskia zabaltzez, zure miserikordiaren duhainez kreatura guziak aberasten beitutuzu; ene arima zure eskietan diagozu; gogo emazu ene ezpiritiaren eta khorpitzaren beharrune orori, bizitze labur huntan eta bethierezko eternitatian.

        Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

17.

        Artzain agudo, ardi herratiak korraletara bilzen dutuzuna, gibel nezazu kostuma gaixtuetarik; eta indazut inklinazione hoberik; sar-eraz ezazu ene arima baithan hiltziaren egun eta oren lotsagarria, bethierezko suiaren izimentia, eta zeluko erresumaren nahikuntia, amurekatik ene bekhatiaren dolumenaz harturik, enadin sekula bazter justiziaren bide xuxeneti.

        Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

18.

        Bizitze muga gabiaren uthurria, elkharaz itzazu ene bihotzetik egiazko dolumenaren nigarrak, Maidalenaren bihotzeti bezala; mundu huntarik jelkhi beno lehen ene anima bere thonetarik xahaturik izan ahal dadin.

        Ukhazu pietate zure kreatureez eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

19.

        Zuk, Jauna, zure miserikordiaren aberastarzunak esku bethez barreiatzen dutuzuna, indazut eni grazia, egiazko sinhestian eta obra hunetan bizi nadin; eta zure odol eta khorpitz saintiaren komunioniaz izan nadin partheliant, zure gana hel aitzinian.

        Ukhazu pietate zure obretaz eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

20.

        Jauna, hunki ororen uthurburia, indazut lagunetako ainguru begirari bat; ene arima bakian exeki dezan, eta begira nezan, ene urhatsetan, Gaixtuak hedatzen deitzan Sepphuetarik.

        Ukhazu, pietate, zure kreatureez eta nitzaz, bekhatore handi bat nizalakoz.

 

21.

        Khristo, argi egiazkua; egizu, ene arimak merexi dezan, bostario handireki, zure loriaren argiaren ikhustia, zure ganat ene deitzeko izentatu duzun egunian: eta haiduru naguelarik zure azken agertziaren egun handia, jin artino, pausa eta deskansa dadin, hunen eta zuhurren artian, haien egongia laketgarrietan.

        Ukhazu pietate zure kreaturez eta nitzaz; bekhatore handi bat nizalakoz.

 

22.

        Juje, buruzagi xuxena, zure Aitaren loriareki bizien eta hil ororen jujatzera, eraitsiko ziradianian, othoi etzitiala sar judiziotan zure sehi zerbutxariareki; bena ifernietako suietarik begira nezazu, eta erakuts izadazu, Justuek eta Saintiek bethierezko erresuman ukhenen dien bortariua.

        Ukhazu pietate zure obretzaz eta nitzaz; ezi bekhatore handi bat nuzu.

 

23.

        Jinko ezinago miserikordiusa, ukhazu pietate, zutan sinheste hartu dienetzaz, enetzaz bai etare bestenetzaz, ezagunetzaz eta bestetzaz, bizirik direnetzaz eta hiletzaz. Pharka itzazu ene etsaier eta isterbegier egin deistaien gaizkiak; eta egin gei deistaienak enpatxa; zure miserikordia merexi ahal dezen.

        Ukhazu pietate, kreatureez eta nitzaz; zeren bekhatore handi bat beniz.

 

24.

        Jauna, argiz eta loriaz beztiturik ziradiana, beha zite zure zerbutxariaren othoitzari, eta kunpli ezazu ene hobetan, zuri igorraiten dutudan deithoriak; hartze dudalarik jakile eta arartekaritako, Jinkuaren ama, ezinago saintia, Jundane Juhane Bautista, Sant Esteben, martiren artian lehena, San Gregori gure argi egilia, Apostolu Saintiak, Profeta, Doktore, Patriarka, Eremita, eta Berjinak, zelian eta luman diren Saintu eta Sainta ororeki.

        Eta zuri aldiz, Hirurtarzun saintia, eta ezin berhezia, loria eta adorazioniak, menderen mendetan.

        Hala-biz!

 

aurrekoa hurrengoa