www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dotrinea
Martin Otxoa Kapanaga
1656; 1893

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Capanagaren dotrinea. Martin Ochoa de Capanaga (Edward Spencer Dogsonen edizioa). Vizeu, 1893.

 

 

aurrekoa hurrengoa

DEKLARAZINOA,

zer esan gura daben,
da erakusi gura deskuen
ornimenta sagraduak Sazerdoteak
Meza esateko ianziten dituzanak
eta mezako misterioak

 

        P: Esazu N. Meza enzuten zagozanean, zer zeure pensamentuti, eta gogoti igaraiten dozu?

        R: Ezer bere ez, eztakit zer igaro eta.

        Enzuzu bada, Mesa deboziño andiagoakaz enzun dagizun, eta leelengo erakusiko deusut ornamentu sagraduak zer erakusi gura deusken, eta gero Mezako misterioren bazuk, eta zeremoniak.

 

 

ORNIMENTA SAGRADUEN DEKLARAZIÑOA

 

        Amituak (zein da pañu bat leelengo sazerdoteak bururean lepora ifinten dabena) erakusten deusku pañua, edo euna ifini euseena Kristo gure Iaunari pasiñoko gabean iudeguak burla egiteko.

        Alba zuriak erakusten deusku Herodes erregeak burla egiteko ifini eusan erropa zuria.

        Zinguluak (zeinegaz eta lotuten dan gerriti sazerdotea) erakusten deusku azoteak zeinzukaz azotadu ebeen Kristo gure Iauna.

        Manipuluak (zeinda da eskubitur ezkerrekoan sazerdoteak ifinten dabena) erakusten deusku soka zeinzukaz eta gure Iauna lotu ebeen eskuetati abe bateri azotadu ebenean.

        Estoleak (zein da sazerdoteak ifinten daben idunerean bularretara kuruzez erakusten deusku sokea lotu ebeena idunetati; eta kuruzea lepoan eroan ebana Kalbarioko mendira, eta agaiti ifinten dau sazerdoteak kuruzeen moduan idunerean bularretara.

        Kasuleak erakusten deusku erropea purpurazko ifini euseena Kristori burlazat.

        Koroea buruan sazerdoteak dakarrenak erakusten deusku koronea aranzazkoa ifini euseena Kristo gure Iaunari, eta alan ianzirik dagoanean erropa sagraduakaz, eztau burua iñori erakusiko, guztien artean daukan nagustasunagaitik orduan; eta Meza esaten daben artean eztau estaletan burua erazusterren ze reberenziagaz Meza esan bear daben.

        N: Kontentu andia emon deustazu ornimenta sagraduak zer semejeetan, eta erakusten deuskuen esanagaz.

        M: Etxozu, eta iakin dagizu altareak, eta Mezeak zer semejeetan dabeen.

        N: Esan egidazu deboziñoz, eta kontentuz Meza enzun dagidan.

        M: Enzuzu. Altareak, eta areak (zein da arri zabal bat dagoana altaren erdian, kalizea, eta hostia ganean daukana) semejetan dabe kuruzea zeiñetan da Kristok eriozea artu eban, eta ifinten da kuruze bat altareen ganean señale, eta bandera Kristoenzat beti daukagun aurrean.

        Kalizeak erakusten deusku sepulturea, eta pateneak ganeko arria.

        Korporalak izara santea zeinegaz batu ebeen, et arpegi sagraduri ifini eusen pañua.

        Eta beste Altarako ornimentak erakusten deuskue erreberenzia, eta garbitasuna, zeinegaz eta Meza esan bear dan.

        Argizagi iraxegiak erakusten deuskue Kristo gure Iaunak emon eban argitasuna bere legeagaz, eta dotrineagaz, eta erakusten dabee gura dabela aen Majestadeak gagozan datorreneko ardura andiagaz, daukaguzala argizagi irasegiak eskuetan, esan gura dau fedeagaz, karidadeagaz eta beste birtuteakaz etxadeten gagozala, aen Majestadeen etorreari eriozako orduan.

 

 

MEZA ETA SAKRIFIZIO SANTUEN
ZEREMONIAK ETA MISTERIOAK

 

        Saserdotea datorrenean ianzirik Meza esateko egiten dan Kristo gure iauneen personea zeinda da Sazerdote guztien ganekoa, ofrezietan dala bere aita eternoari.

        Meza, eta sakrifizioak erakusten deuskue Kristo gure Iauneen bizizea, pasiñoa, eriozea, gloria, eta ebanjelioko dotrinea, zeinda erakusi euskun aen majestadeak.

        Konfesiñoak, eta Kirie eleisonak (zeinzuk esan gura daben Iauna miserikordia), erakusten deuskue munduan iausirik, eta dagoala miserikordien eske.

        Gloria esateak, erakusten deusku Kristo gure iaun, eta salbadoren iaiakerea.

        Epistoleak erakusten deusku testamentu zarreko dotrinea, eta Iandoneanez Bauptisteena, zeinek Kristo baño leenago urten eban predikeetan.

        Ebanjelioak erakusten deusku Kristoen predikaziñoa.

        Kredoak erakusten deusku probetxu ebanjelio onek egin ebana gero munduan.

        Gero sazerdoteak, ixilik preparetan dabenean kalizea ofrezietako erakusten deusku Kristo gure Iauna, Lazaro erresuzita ezkero, ausentadu zala il gura ebeen arterean, eta ofrezidu eusala aita eternoari bere pasiñoa.

        Pobluagana biortu, eta esaten dau Sazerdoteak, orate fratres. Orduan esaten deusku eskatu gakiozala Iaungoikoari errezibidu dagiala sakrifizio zelebretan debena.

        Suscipiat Dominus, &c. zeinetan eskeetan dira errezibidu dagiala Iaungoikoak sakrifizioa, sazerdoteen eskuetarik bere izen santaen alabanzarako eta enzuten daben, eta Elexa santen (zeinda dira Kristiñau fiel guztiak) probetxurako, eta zeinzukgatik ofreziduko dan sakrifizioa.

        Prefazioak erakusten deusku Kristo gure iauneen sarzaierea Ierusalemeko ziudadean, eta orduan emon eusezan alabanzaak seiñak, eta beti zeruan emaiten deusezanak Angeruak; da alan akabeetan da sanctus, &c.

        Leelengo mementoak erakusten deusku Kristo gure Iaunak egin eban oraziñoa ortuan.

        Hostia, eta kalizea eregiteak erakusten deusku zelan Kristo gure Iauna eregi ebeen kuruzean, eta ezarri eban bere odol preziosoa gure erredenziñoen preziogaiti, eta beste gauza egiten direanak komunio artean sinifikeetan dabee Kristo kuruzean egon zan denporea.

        Eregitea azerengo hostia kalizeagaz, sinifiketan dau Kristo gure Iaunen erresurreziñoa, eta onegaz alkanzadu eban honrea; iagiten zala aen gorpuz santua sepulturarean biktoriagaz, pasiñoan apartadu iakan odolagaz.

        Eregiten da gitxi bat zerren izan zirean persona gitxi erresuzitadurik ikusi ebeenak, kuruzean ikusi ebenean konparaziñoan. Pater nosterren oraziñoa baño asiten da leenago, oremus praeceptis salutaribus moniti, etc. zeinetan emaiten iaku dala Pater nosterren exzelenzia ain andia izan leiteala atrebimentua esatea Kristo gure Iaunak agindu ezpaleuku zeinek egin eban, eta irakasi eban. Esaten da ulertu din moduan; zerren da guztienzako, eta alan fiel Kristiñau guztiak daukee obligaziñoa esketea Iaungoikoari an esketan dana. Sinifiketan dau Kristok egin zituzan oraziñoak eta partikularmente kuruzean esaten da komulgadu baño leenago gitxi bat; zerren da disposiziñorik oneena komulgeetako oraziñoa eta onetan eskatuten da beste gauzeen artean egunean eguneango ogia (zeinda da Elexako dotore gienak espliketan dabeena) esan gura dau Altarako sakramentu santua, eta pekatuen parkaziñoa zeinda bear da komulgetako, arerioari parkeetea bear dana legez.

        Agnus Dei, eta beste esaten direan gauzaak dira preparaziño bat komulgeetako. Eskeetan da sazerdotea Kristo gure Iaunari (zeinda gizona dan partez deiegiten iako bildosa, edugi eban mansotasunagaitik, eta Iaungoikoa legez pekatuak kendu zituzalako) miserikordien, eta bakeen Elexeendako.

        Komulgeeteak sinifiketan dau Kristoen sepulturea: bat egitea elexeagaz, eta arima iustu bakotxagaz eta daukan amudioa gizonari, emaiten dala guztia, da bakotxagaz bat egiten dala. Gero esaten dira oraziñoak erakusteko, zelan Kristo gure Iaunak oraziño egin eban, afalduezkero egun guren egunena; eta erakusteko komulgadu ezkero oraziño egin bear dala, eta Iaungoikoari alabanzak emon.

        Ite Misa est, sinifikeetan dau Kristo gure Iaunak esan zituzan berbaak bere Aprostuai bidaldu zituzanean predikeetan mundu guztiti.

        Esaten dau Sazerdoteak publuagana biortuta, ulerretan emaiteko, erraz ioan deitezala bere bearrera, (zerren artu bear eleukee zer egin arik, eta leenago Meza enzun artean) Benedicamus Domino esaten direan egunak, dira gienean barauzako, eta tristezakoak, zerren oneetan daukee obligaziñoa gizonak egotea geiago oraziñoan. Bendiziño azerengo ezarten danak erakusten deusku Kristo gare Iaunak emon eban bendiziñoa bere Apostoluai Aszensiñoko egunean, eta Espiritu Santu Iauneen etorrerea. Akabetan da Mezea Iandoneanez Ebanjelisten Enanjelioagaz, zeinetan dagozan zarraturik Trinidadeko, eta Enkarnaziñoko misterioak, zerren beralan Aprostuak erakusi, eta predikadu ebeen Kristoen legea, eta aen misterioak.

        Esanda au Meza enzuten dagozanak egon ditezan esaten direan, eta egiten direan gauzai ateniñoagaz, eta deboziño bear leukeenagaz. Ainbat brebeen esanik.

 

aurrekoa hurrengoa