www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dotrinea
Martin Otxoa Kapanaga
1656; 1893

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Capanagaren dotrinea. Martin Ochoa de Capanaga (Edward Spencer Dogsonen edizioa). Vizeu, 1893.

 

 

aurrekoa hurrengoa

KONFESIONARIO JENERALA,

eta modua,
examineetako konzienzia pekatu guztietarik,
biziza guztikoak badira bere, probetxu andikoa,
alan eklesiastikoendako, zein da sekularendako,
eta kontriziñoa

 

        Konfeseetan doean edozeinbere personak, dauko obligaziñoa, igaraitea bere gogoti, ze obra egiten doean; zerren da egitea Iaungoikoen adiskide konfesiñoagaz, aen majestadeen arerio zana pekatuakgati; zeinetan doean, edo sekulako gloria alkanzeetea, edo sekulako penea infernuetan, eta alan ain ardura andiko negozio baten, bear dau begiratu leenago, zelan doean konfesoreen belaunetara.

        Konfeseetan doazaneen bazuk dauke zer geiago begiratu, beste bazuk baño, konfesiñoan, kristiñau eriozea euren memoriati igaraiten etxakena legez, oxala ezpaliz urte askotakoa, zerren benturaz egin dituez konfesiñoak, ezer balio ez ebeenak, benturaz pekatu mortal bat, edo asko memorian eukezala, ez zituezan konfesadu maliziaz, edo loseagaz, edo egon zalako urte askotan pekatu mortaleko bizizan arean urten gura ez ebala, konfeseetan, eta komulgeetan zala konzienzia deungeagaz.

        Persona alako guztiak bear dituez ostera konfesadu, pekatu konfesadu dituezan guztiak areanik ona; zerren konfesiño egin zituezan guztiak, ezer balio ez ebeen; konfesiño bakotxean pekatu mortala egiten ebeela, eta alan bear dituez ekarri denporeagaz, eta ardureagaz euren pekatuak memoriara.

        Bestereen bazuk dira, eureen pekatuak konfesadu ezkero, deritxeen denporaren baten, gura dabeenak konfesadu ostera, eureen konzienzien seguridade andiagoagati; ostera aekgati negar, eta penitenzia bigarrenaz egiten dabeela, zein dan gauza ona, eta Iaungoikoen aurrean daukana merezimentu andia.

        Baea oneek eztauke obligaziñorik, memoriara pekatuak ekarteko, ain ardura andiagaz, zerren konfesadu daiez pekatu, pena geiago emaiten deusteenak, eta etxi gura dituezanak.

        Bada, egiteko ondo examinau, eta ekarteko ondo memoriara, bear luke konfesaduko dan baño leenago, leku bakar baten jasarri, Iaungoikuari erreguetan deusala, grazia emon degiola, ekarreko memoriara numero, eta zirkunstanzia pekatuenak, eta gero argia entendimentura, aeen grabedadea ezauteko, eta dolorea, eta garbaia, zerren egin zituzan, eta aborrezirrentua aena.

        Gero ekarri begi memoriara, zeinbat dan konfesadu zala, zeinbat ilabete, ala urtebete, eta gero mandamentu bakotxean ikusi begi, zeinbat pekalu lengo konfesinorean oraingino egin daben, ilean, edo astean bein: gero numero guztiagaz ikusi, zeinbat bider dan, eta mandamentu bakotxean egon gitxi baten bere memoriati igaraiten dabela, mandamentuatan, zelan pekatu egin daben, eta zeinbat bider, barriz ezer akordeetan ezpaiako, urrengo mandamentura igaro bidi; barriz dilijenzian arduraz eginagaz, uste dot eze seguru egongo dala.

 

 

LEELENGO MANDAMENTUA DA
IAUNGOIKO AMAETEA
GAUZA GUZTIEZ GANEAN

 

        Itaundu begio bakotxak bere biozari, kontu egiten dabela, dala fiskal akusetan daben bat bere burua, alan Mandamentu onetan zein besteetan.

        1. Ea dudarik edugi dabenz fedeko misterioetan gogoagaz, borondateagaz, ea sinistu daben, edo egin daben ezer, edo pensamentuagaz, edo obragaz.

        2. Ea sinistu, edo egin daben etxizeria, enkantamentu, edo sorgindasunik, daukala Demoniogaz konziertu agiririk, edo estaririk, eta sinistu dabeenz, edo amesen bazuetan, edo zoriren bazuetan.

        3. Iaungoikoen miserikordien, konfianzea galdu dabenz zerren uste eban, ezin alkanzadu leukeala bere pekatuen parkaziñoa.

        4. Ea Iaungoikoen kontra pazienzia galdu dabenz, bere trabajuetan aborrezimentuagaz, eta gatxeretxiagaz, errua ezarten deusala aen majestaden probidenziari.

        5. Ea esan dabeenz blasfemiako berbaren bat, eta iuramentu egiten dabeenz aen izen santuagati, errenegadu dabenz Iaungoikuaz, edo santuakaz desesperetan dabela, edo iuramenturik egiten dabenz.

        6. Ea Iaungoikoa ofendidu dabenz, leku sagraduan pekatu egiten dabela, edo profanadu dabenz, tratu, konbersaziño, eta obra deungagaz.

 

 

BIGARREN MANDAMENTUA
EZ ALPERRIK IURAMENTURIK EGITEA

 

        1. Esan begi, zein iuramentu modu egin daroen bakotxa dana legez.

        2. Ea iuramentu egin daben, guzurragaz, edo dudan dagoala, eztakiala, ziertua, egia, ala guzurra dan, eta zeinbat direan, urtean, ilean, edo astean, gitxi gora beera, eta alan esango dau beste pekatu guztietan.

        3. Ea iuramentu egin deben, pekatu mortala dan gauzaren bat egiteko, edo bengeetako bere burua, edo orduan intenziño eukenz kunplietako, zerren dira pekatu mortal bi.

        4. Iuramentu egin daben alabaetan dala, zelan egin daben pekatu mortalen bat, naiz aragiagazkoa naiz dala benganzakoa.

        5. Iuramentu egin badau iniurietan, agrabietan, edo infamaetan dabela bere proximoa.

        6. Iuramentu falsoa egin badau justizien baraan, edo auzitan iñoen dañuan.

        7. Iuramentu egin badau gauza ona egiteko, edo kunplietako intenziño baga, limosna emaiteko, semeak kastigetako.

        8. Ea iuramentu egin ezkero, ez iokeetako, edo urlien etxean ez sartuteko, ausi badau iuramentu au; edo promesa, edo botoa Iaungoikoari egin ezkero kunplidu eztabenz, edo ausi danenz.

        9. Iuramentu egin dabenz Iaungoikoen izenagati, edo santuenagati guzurragaz, edo egiagaz, eta besteri eragin deusenz.

        10. Iuramentu egiten dabenz beralan begiratu baga guzurra ala egia dan, ea kostunbre, ta usanzaan daukan.

        11. Ea okasiñoa emon daben, beste bazuk deungaro iuramentu dagien, eurai eragiten deustela, edo egin gura debenai eragoziten ez deustela.

 

 

IRUGARREN MANDAMENDUA
IAI EGUNAK GOARDEETEA,
ELEXAKO BOST MANDAMENTUAKAZ

 

        1. Itaundu begio bakotxak bere buruari zeinbat iai egunetan Meza enzun eztaben bere erruz, edo ilean, edo urtean, zeinbat direan kontu eginagaz.

        2. Zeinbat bider enzun daben gogoa daukala beste lekutan, berbeetan, edo barrez dagoala.

        3. Ea zeinbat bider jasarri dan peliburuan, ez enzuteko, zerren egon zan utra berandugiño bere erruz, zeinda izan zan suertea idaraiteko mezea.

        4. Ea iñori okasiñoa emon deusan, ez enzuteko, zelandan kriaduai, edo adiskideai, azeratuten dituzala nezesidade andia baga.

        5. Ea bearrik egin daben, edo okasiñoa emon daben, beste bazuk iaia ausi dagien.

        6. Ea etxi daben konfeseetea garizumareen baten, edo errezibidu bear ebanean Elexako sakramenturen bat, edo exilik edugi daben konfesiñoetan pekatu mortalen bat.

        7. Ea etxi daben kunplizaga konfesoreak emon deusan penitenziarik, edo obligadu daben restituziñorik egiten.

        8. Ea ian daben aragirik on eztan egunetan, edo gaztaena, edo arrauzaak garizuman, buldarik eztaukala, intenziñoa eukala edugiteko bere.

        9. Ea baraurik ausi daben, nezesidade andia baga, edo okasiño emon daben, bestek ausi dagian.

        10. Ea amarrenak, eta premiziak pagazaga etxi dituzan.

 

 

LAUGARREN MANDAMENTUA
GURASOAK ONRAETEA

 

        1. Itandu begio bere buruari, ea ofensarik egin deusteenz gurasoai, giñarrabai, saserdoteri, edo elexakori, juezi, eta nagusiri, edo pensamentuagaz, deseetan deustela eriozea, edo gatx andiren bat, edo berba deungaakaz, edo obraz egiten deustela gatxen bat eta zeinbat bider.

        2 Ea gurasoai obedezidu bagarik egon dan, gauza grabe, eta iustu danean, eta agindua egin ez arren etorri jaten dañurik etxean, honran, haziendan, eta osasunean.

        3 Ea kuidadurik edugi daben, gurasuai akudieteaz, ikusirik nezesidadean dagozala al leizala sokorridu.

        4. Ea ume daukazaneen irakasteko kuiadurik edugi daben oraziñoak, eta dotrinea; eta onetarako bear direan beste gauzaak; kenduten dituzala pekatu egiteko okasino gustietarik, agira egin, eta arteztuten dituzala beti gauza onera, eta egin dituzenz pekatureen bazuk umeai exenplu deungea emaiten deusteela.

        5. Ea galdu daben umeen, edo emazteen haziendea, edo iokotan, edo beste gauza deungatan.

        6. Ea biziza gestoa emaiten deusan emazteari, edo ukatu deusan iaatekoa edo soñekoa bere personarako, da eserako bear dabena.

        7. Ea emazteak obedienzia galdu deusan senarrari, gauza grabe, eta iustu direanetan, esan deusan berba deungarik, deseetan deusala eriozea, edo emaiten deusala asekaba asko errazoa baga.

 

 

BOSGARREN MANDAMENTUA
EZ IÑOR ILTEA

 

        1. Ea proximoari agrabio, edo ofensarik egin deuseenz pensameutuagaz, deseetan deusala gatx andiren bat, Iaungoikoari eskeetan iakala, auen on degiola, eta alegreetan dala aen gatxagaz, eta damurik edugi daben aen ondasunagaz, zeinbat bider gitxi gora bera.

        2. Iñori esan deusan afrenta andiko berbarik, presenzian, edo ausenzian kenduten deusala honrea, edo esan begi zelako berbaak esan deusazan.

        3. Ea bere buruari biraorik ezarri deusan, edo beste personari, au alkanza dakion deseoagaz: edo bere umeak, edo laguneenak, edo beste Iaungoikoen kriaturaak Demonioari ofrezietan dituzala.

        4. Ea bere buruari eriozea deseadu deusan, edo beste personari, denpora andian daukala deseo au, edo bazuetan, eta asegin artu daben ari eriozea, edo gatxa etorri iakalako.

        5. Ea proximoari ofensarik, edo agrabiorik egin deusan obraakaz, burua ausiten deusala, edo beste kalte egiten deusala, eta begiratu begi ze dañu egin eusau berari, eta humeai, errestituziño egin bear dabenetako.

        6. Ea barriakaz, konsejuagaz, edo lagunduagaz, okasiñorik emon daben, bazuk alkarregaz aserreetako, eta deungaro egoteko.

        7. Ea kausa izan dan proximoen arimeen eriozeena, eskandalizeetan dabela, edo okasiñoa emaiten deusala, pekatu egiteko, erakusten deusala, animua emaiten deusala, eta konsejua, edo lagunetan jakazala, &c.

        8. Ea laarregi jan, eta edanagaz, egin eusan bere osasunari dañu andirik juizioa galdu eban, edo galzaiteko peliburuan bere burua ifini eban, eta eskandalua, edo zer esan emon eban.

        9. Ea eriozako peliburuan bere burua ifini daben, Iaungoikoa tenteetan dabela, kausa utra andia baga, eta nezesidade baga.

 

 

SEIGARREN, ETA
BEDERAZIGARREN MANDAMENTUA
EZTAGIGULA LUXURIAZKO PEKATURIK

 

        Mandamentu onetako pekatuetan, bear dituz memoriara ekarri pensamentuak, berbaak, obraak, denporaak, okasiñoak, eta eztatua, eta itaune bakotxean esan begi bere eztatua, eta nogaz, pekatu egin eban berbeagaz, edo obreagaz.

        1. Ea deseadu daben pekatu egitea askotan, edo zeinbat bider andraren bategaz, nai dala ezkondua, nai donzellea, librea, aidea, edo relijiosea, eta deseo deunga onegaz egon denz denpora luzean, bategaz, edo askogaz pekatu egitea daukala gogoan, nogaz zierturik eztaukala pensamentuan.

        2. Ea egon denz askotan kontento artuten dabela, leen igaro dituzan pekatuakaz edo laguneenakaz, edo onestidade bakoakaz dagoala pelliburuan konsentietako.

        3. Ea aseginik artu dabeenz pekatu eginagaz, edo garbaitu iakeeenz, pekatua egiteez, ostera baleuko deseotan dabela, edo obratan ifintenda

bela.

        4. Obratan ifini dituzan pekatuetan, ikusi begi, amanzebadurik egon zeenz, persona bategaz, edo askogaz, eta pekatu egin ebeenz, egunean, edo astean bein, eta beti egon zeenz deseo deunga onegaz, eta onetan desonrarik izan zan askok iakiela, eta eskandalua emaiten ebala.

        5. Ea pekatu egin dabeenz andra libreakaz ilean zeinbat bider edo beste bategaz zeinbat bider, eta donzellaakaz, edo ezkonduakaz, edo boto kastidadekoa eginik daukeenakaz, obratan ifinten dabela.

        6. Zeinbat bider egin deusteezan andrai laztanak, apaak, edo ukieta ezaiñakaz poluziñoagaz, edo ainbaga.

        7. Ea naturalezako legeen kontra egin dabeen edo beste gizonen bategaz, edo animalakaz; ala deseo edugi dabeenz, eta prokuradu, edo onetarako konseju emon dabenz.

        8. Ea bere artean pekatu egin dabeenz ukieta ezainakaz, poluziñoa daukala edo peliburu onegaz, edo andraen deseoagaz dagoala.

        9. Ea amesetan edugi dabenz poluziñorik, berak onetarako okasiñoa emonik, oera ioeala edugirik deseoan, eta pensamentuan andraak, edo gura leukeala amesetan etorri balekioz alaako gauzaak, eta etorriezkero asegin artu eban deseo deungeagaz, alan izan baliz gura leukeala.

        10. Ekusi begi berbeetan, berba desonesturik egin daben andraakaz, beragana ekarteko deseoagaz, eta akonsejeetan dituzala pekatu egiteko karta deshonestuak bidaletan dituzala, edo berak artuten dituzala fin deungeagaz, edo paperagaz bidaldu daben bitartekorik, deungaro akonsejadu dagian.

        11. Ea bere burua alabadu dabeenz egin eban pekatuagaz, edo besterik alabadu eban, edo mobiduetan, pekatu egiteko.

        12. Ea kontentu artu dabeenz ekusteagaz gauza ezaiñak bere personaan, andraetan, gizonetan, edo animalietan, edo askotan oneen deseoa edugi dabeenz, eta onetarako okasiñoa emon dabeenz.

        13. Ea okasiño emon dabeenz edozeinbere modutan dala, beste bazuk pekatu egin dagien, akonsejeetan dituzala, lagunetan iateela, edo bere etxean artuten dituzala, edo, eragozi ezpadeuste al legiala, eta obligaziño eukala, eta deklaradu zirkunstanziak, zemodutako personak pekatu egin eban.

        14. Ea desonradu daben Donzellaren bat, ezkonzea aginduta, edo ain publiko izan zan zeinda daukan satisfazietako obligaziñoa.

        15. Ea edugi dabeenz egiazat gizoneen bazuk eta andraren bazuk daukeela adiskidetasun deungea, begiakaz ikusi baga, edo fundamentu ziertu baga.

        16. Ea garbaitu iakan boto kastidadekoa egina, edo erelijiokoa, ibilterren libreago torpezako gauzeetan, edo alan pekatu egoiten dabenai, inbidia edugi deusen, edo iños damu izan daben, zerren pekatu egin ezin eban, edo askotan naturalezeen falteagati, edo zar izanagati, edo gexo izanagati, edo okasiñoa faltaduagati, eta erremedioen bazuk egin zituzan intenziño onetarako.

        17. Ea irakurri daben liburu desonesturik, edo kantaadu daben kanta deshonesturik, edo berak egin, eta alaako danzarik egin daben, edo ianzi daben andraen erroparik, andreak gizoneenik.

 

 

ZAZPIGARREN ETA
AMARGARREN MANDAMENTUA,
EZTAGIGULA EZER ONSTU

 

        1. Ea laguneen haziendea deseadu dabeenz beretako, deseetan dabela aberas izaitea, bere deseo deungaak kunplietako, edo benganzea artuteko batena, edo deshonestidadean bizi izaiteko, edo ez biortuterren, eta ez pagetarren iñori zor deusana.

        2. Ea onstu dabeenz kantidaderen bat laguneen aziendarean, edo dañu egin deusan haziendan, edo errestituidu ezteusan edo pagadu zor deusana.

        3. Ea ez pagatearren zor deusana lagunari, edo proximoari, dañurik artu daben etxea iausten iakala, edo katigu egoten dala, kreditoa, eta konfianzea galduten dabela, daukalako obligaziñoa dañu oneek guztiok errestituietako.

        4. Ea engafiurik egin daben erostean, salzaitean, tratuan, bere ofizioan, daroeala laguneen haziendea iniustamente, edo saldu daben fiadurik gorago zeinda pagua ordu presentean egonik.

        5. Ea iokatu deben, hazienda asko galduten dabela, bere semeena, eta emasteena, edo engañuril egin daben iokoan irabasten dabela bentajeagaz, edo iokatu dan ume familiakoakaz, eta esklabuakaz edo errelijiusoakaz.

        6. Ea emon baga edugi daben bear egin deusaneen alogera, edo salarioa kriaduena pagadu al daiala, eta ea limosnarik emon eztaben al dagiala, eta ea ikusirik nezesidade andian bere ateetara eldu pobrea, eta edugi ezpadau errukirik, antes esan deustezala berba deungaak, edo gero aen gatxik esan dabeenz.

 

ZORZIGARREN MANDAMENTUA
EZTAGIGULA FALSO TESTIMONIORIK
EREGI EZ GUZURRIK ESAN

 

        1. Ea deseadu daben, lagunari onrea kendu, edo damu izan daben zegati daukan. Ibili daen traza eske, kenduteko, eta desonretako.

        2. Ea ifini daben exekuziñotan deseo deunga au, berbeagaz, murmuretan dabela proximoen, edo eskribiduagaz koplaak, edo beste papel deungaak, aen kontra, agertuten dituzala aen linajeko faltaak, edo arimakoak, egozanak inok iakin baga.

        3. Begiratu dagiala, egia bada bere esan dabena, falta andia bada, eta grabea, sekretoan egoana, dala pekatu mortala, erakustea eta esatea.

        4. Ea kausa izan dan beste bazuk murmuradu dagien, itaunzeagaz, edo eskatuagaz, esan dagien, edo al dagiala bedekatu ezteusten, beste errazoa murmuraziñokoa.

        5. Ea kontenturik artu daben, bein, edo askotan, enzuten ebala laguneen falta andia, lagundu, eta faborea emaiten ez eusala bere presenziagaz.

        6. Ea sekretoan egoan gauza graberen bat iragarri dabeenz zeinda eukan obligaziñoa sekretoan edugiteko, edo irigi daben laguneen kartarik, uste izanik egoala sekretoren bat, edo alan egoala uste izanik.

        7. Ea edugi dabeenz iuizioko jestotik laguneen honreen kontra; ikusi baga begiakaz gauza deungarik, edo fundamentu baga ahek izanik guraso Sazerdote; edo erelijiosoak.

        8. Azerengo ikusi begi ze biziza modu, edo ze ofizio daukan, eta ea kunplidu daben bere obligaziñoagaz, eta erakusi begio konfesoreari onetan ze pekatu egin daben leenago berak ikusirik, edo esan konfesoreari ze lege eta obligaziño daukan bere ofizioagaz, konfesoreak itandu degion.

 

 

SENAR EMAZTEN ARTEAN

 

        Ea ezkondu zan kastidadeko botoa eginik eukala; edo aidegaz: birritan eskondurik dagoan; ea ezkondu zan ixilik, edo intenziñorik ez eukala ezkonetako, engañetarren, eta aprobetxetarren; ea matrimonio santua artu eban kontentua, eta deletaziñoa arzaiterren, eta ez jeneraziñoa edugiteren: elduten dan emazteagana dagoanean bere kostunbreakaz, edo izorrarik, seña botetako pelliburuagaz, batak besteari biortuten ezteusan matrimonioko zorra kausa justu baga. Ea bakea eta borondate bat eztaukeenz, zelo lar daukeenz, eta etxeko gauzaakgati begiretan kuidadu gitxi; ea bear leuken baño erropa, eta galania geiago darabilden; senar emazteen bizizea egiten dabeen; ea semeai, eta kriaduai irakasten deuseen dotrinea, eta kostunbre onak, ea konseju deungea emaiten deuseen; zerren bizi direan biziza deungeagaz; ea begiretan dabeen zelan bizi direan euren esekoak; ea emazteak obedezietan daben senarra gauza iustuetan; ea artuten deusan senarrari diru eserako bear eztirean gauzetarako; ea senarren faltaak esaten dituzan, eta erakusten dituzan beti.

 

 

TESTAMENTARIOENA

 

        Leelengo ikusi begi, ea berantadu eban testamentua kunplietea, aprobetxetarren difuntuen ondasunai, edo deskuiduz, edo nagiz, igaro iakan urtebete eginzaga: ea leenago zorrak difuntuenak kunplidu eztituzan, aginduak kunplidu baño leenago; ea etxi eban kunplizaga difuntuen agindurik al egiala, ea saldu eban difuntuen gauzarik menos preziotan, eta balio eban baño ultra gitxiagotan, eta errematadu eragin eban iñor etorri, eta geiago emon legian baño leenago, agaz geldituterren, &c. Ea bere deskuiduz eta dilijenzia gitxi ifiniagatik galdu zan difuntuen haziendea, edo fruturik; ea alimenturik emon ezteusteen umezurzai, eta alargunari, legeak aginetan daben kasuetan, eta okasiñoetan.

        Gero memoriara ekarri ezkero bere pekatuak, zeinda da konfesiñoen leelengo partea; igaro bidi bigarren partera zeinda da kontriziñoa, eta dolorea, zerren ofendidu daben Iaungoiko guztiz poderosoa, dolorea, eta damua dakarrela sarri bere biozera; memoria, eta gogoti igaraiten dabela Iesu Kristo gure Iauneen bondade fin baakoa, zeinda ofendidu daben izanik gure iauna, kriadu eta egin ginduzana, zeinek emon eban bere odola, eta artu eban eriozea gu erremedimietako egin eban zerua guretako, eta eginik guri ain ondasun eta obra andiak, oneen orde ofendidu dogun ainbat bider, barriro Kuruzean ifinten dogula, geure partez dan guztiagaz.

        Gero igaroko dan bere gogo, eta memoriati pekatu mortal txeeneen grabedadea, eta pisua, dala ain andia, zeinda onen pagua egiteko bear izan zan Kristo gure Iaun, eta Iaungoikoen odola, nik merezietan nebala onengati sekulako tormentuak infernuan; eta galdu Iaungoikoa ekustea sekulako. Ikusiko dot ostera, onetan artuten eban borondateen laburtasuna, aen torpezea, zitaldasuna, frutu gitxi, eta dañu andia, neure arimen peliburuen andia, artu izan banindu eriozeak pekatu onetan, egon bear nebana infernuan, sekulako erreetan ninzala erremedio baga, dagozana legez egun asko, ene pekatuak baño txeagoakgaiti.

        Gero edugiko dot esperanza andia Iesu Kristo gure Iaunen miserikordian, zerren izanik ain andi, ta fin bakoa, da andiago, eta utra bentaja egiten dabena fin baga ene pekatuen grabedade, eta anditasunari, eta begiratuko dot dala neure aita, emon eustana bere odola eta onegaz pagadu zituzana ene pekatuak, nik egin negizan baño leenago, eta neuk baño geiago gura deustana parkatu, eta zerura eroan, eta alan edugi bear dot konfianza firmea parkaluko deustala.

        Irugarrena, edugi begi, gero intenziño, eta propositu firmea, ez sekula pekaturik egiteko, Iauneen graziagaz, gero prokuraduko dot sarri intenziño au neure ariman ifintea firmeza andiagaz kenduten dodazala beralan okasiñoak, eta bizizea mudaetan dodala, eta kontu egiten dodala naxala arako seme prodigoa, aiteak emon eusan ondasunak galdu zituzana, bizioetan, eta bellakerietan, eta biortu zana ostera aiteagana, bere esean artu legian kriaduzat alan biortuten dala sar zaiten Kristoen esean zeinen ordean dagoan konfesorea.

        Gero au eginezkero esan begi al dagian dolore eta damurik andienagaz kontriziño au.

 

 

KONTRIZIÑOA

 

        Egin bear leukeana ainbat sarrien, edo iagiten danean, edo eziten danean, alkanzeetako bere pekatuen parkaziñoa.

        Iesu Kristo ene Iauna, Iaungoiko eta gizon egiazkoa, ene kriadorea, eta zeure odolagaz erredimidu ninduzuna, nik dot damu neure bioz guztiagaz, zerren zu zareana izanik, eta amaetaan zaitudazana gauza guztiez ganean, ofendidu zaitudazan, eta alan Iauna promes emaiten deusut firmeza andiagaz, eguntaño pekatu geiago ez egiteko, eta zure majestadeen ofensako gauza guztietarean apartetako, konfeseetako, eta kunplietako, ifini degideen penitenzia, eta ofrezietan ditudaz neure pekatuen parkaziñorako, neure bizizea, obraak, eta trabajuak; eta zelan nagozun eske, alan daukat konfianzea, zeure bondade, eta miserikordia fin bakoagan, parkatuko deustezuzala neure pekatuak zeure odol preziosoen, eta pasiñoen merezimentuakgati, eta emongo deustazula grazia bizizea emendetako, eta zeure grazian egoteko eriozea datorren artean. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa