www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dotrinea
Martin Otxoa Kapanaga
1656; 1893

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Capanagaren dotrinea. Martin Ochoa de Capanaga (Edward Spencer Dogsonen edizioa). Vizeu, 1893.

 

 

aurrekoa hurrengoa

[DOTRINEA]

 

        Kristiñau guztiak dagoz obligadurik, kristo gure iauneen Kuruze sante agan edugiten deboziñoa, bioz guztirean, zerren an gura eban eriozea artu, gu erredimietarren geure pekatuaganik, eta arerio deungeaganik, eta alan egin bear doguz. Kuruzearen señaleagaz, zeñazen gareala, iru + leelengoa bekokian, Iaungoikoak libradu gagizan pensamentu deungaetarik, Bigarrena ahoan, zerren Iaungoikoak gorde gagizan berba deungaetarik. Irugarrena, bularretan, zerren Iaungoikoak gorde gagizan, deungaro egiteaganik. Esaten dogula, modu onetan, Kuruze santearen señaleagaitik + geure + arerioetarean libradu gagizuz + geure Iauna eta Iaungoikoa + Airearen, eta semearen, eta espiritu santuen izenean. +

        Amen Iesus.

 

Paternosterra

        Pater noster, aita gurea zeruetan zagozana santifikadu dila zure izena, betor gugana zure erreñua, egin bidi zure borondatea zelan zeruan, alan lurrean, geure ogi egunean eguneangoa, egun iguzu; parkatu egiguzuz geure zorrak, zelan geuk parkaetan deustegun geure zordunai. Etxi ze egiguzu iautzen tentaziñoan, baea gagiguz Iauna gatxerean libradu.

        Amen Iesus.

 

Abe Maria

        Abe Maria, graziaz betea. Iauna da zugaz, bedeinkatea zara zu andra guztien artean, eta bedeinkatua da zure Sabeleko frutua, Iesus. Santa Maria, Iaungoikoaren amea, erregutu egizu gu bekatariokgaiti, orain, eta, geure eriozako orduan.

        Amen Iesus.

 

Kredoa

        Sinisetan dot Iaungoiko aita guztiz poderosoagan zeruen, eta lurraren kriadoreagan, eta Iesu Kristo aren seme bakotx geure iaunagan, zein sortu zan, espiritu santuen birtutez eta iaio zidin Maria Birjineaganik, padezidu eban Ponzio Pilatosen podereen bean, izan zan kruzifikadua ila, eta beatua, jatxi zidin Infernuetara, eta irugarren egunean erresuzitada zidin ilaen arterean. Igo eban zeruetara, eta dago iasarririk Aita Iaungoiko gustiz poderosoen alde eskoatati, arean etorriko da, ilaen, eta bizien iuzgaetara. Sinisetan dot espiritu santu Iaunagan eta dala Elexa santa katolikea, santuen Komuniñoa, pekatuen parkaziñoa, aragien erresurreziñoa, eta sekulako bizizea.

        Amen Iesus.

 

Salve Regina

        Erregiña, eta ama miserikordiazkoa bizizea, eta dulzurea, salbe esperanza gerea zure deiiez gagoz. Ebaren hume desterraduok zugana gagoz. Zizpuruka, llantu, eta negar egiten dogula, negarrezko erri onetan ea bada erregutalea biortu egizuz gugaña zeure miserikordiazko begiok eta desterru au igaro eta erakuskuzu Iesu Kristo zeure sabeleko frutu bedeinkatua. O Klemenziasko ama, o piadosea, o dulze beti Birjina Maria Iaungoikoaren ama santea erregutu egiozu gugaitik merezidu daiguzan Kristoren prometimentuak.

        Amen Iesus

 

Mandamentuak

        Mandamentuak dira amar. Leelengo irurak pertenezietan iakaz Iaungoikoen onreari. Beste zazpirak proximoen probetxuari.

        Leelengoa da Iaungoikoa amaetea gauza guztien ganean.

        Bigarrena eztagigula iuramenturik nezesidade bagarik.

        Irugarrena Domeekak, eta iaiak gordeetea.

        Laugarrena aita eta ama onraetea.

        Bostgarrena, eztagigula iñor il.

        Seigarrena, eztagigula aragiazko pekaturik.

        Zazpigarrena eztagigula ezer onstu.

        Zorzigarrena eztagigula lagunari falso testimoniorik ezarri, eta eztagigula guzurrik esan.

        Bederazigarrena eztagigula deseadu laguneen senarrik, eta emazterik.

        Amargarrena eztagigula deseadu laguneen gauzarik.

        Amar Mandamentu oneek enzerraetan dira Mandamentu bitan. Iangoikoa amaetea gauza guztiez ganean, eta proximoa bere burua legez. Amen.

 

Fedeko Artikuluak

        Fedeko Artikuluak dira amalau. Leelengo zazpirak, pertenezietan iakaz Iaunaren dibinidadeari, beste zazpirak pertenezietan iakaz Kristoen humanidade santeari

 

Dibidininidadeari pertenezietan iakazanak dira oneek:

        Leelengoa sinistu Iaungoiko baten guztiz poderosoagan.

        Bigarrena sinistu dala aitea.

        Irugarrena sinistu dala semea.

        Laugarrena sinistu dala espiritu santu Iauna.

        Bostgarrena sinistu dala Kriadorea.

        Seigarrena sinistu dala salbadorea.

        Zazpigarrena sinistu dala glorifikadorea.

 

Humanidadeari pertenezietan iakanak dira oneek:

        Leelengoa sinistu Kristo gure Iauna gizon zan partez sortu zala Birjinearen sabelean espiritu santu iauneen birtutez.

        Bigarrena sinistu iaio zala Maria Birjineaganik, donzella zala iaio baño leenago, iaiakeran eta iaio ezkero.

        Irugarrena sinistu artu ebala passiñoa, eta eriozea gu bekatariok salbaetarren.

        Laugarrena sinistu iasi zala infernuetara, eta atera zituzala arimaak aita santu begira egozaneenak aen etorrera santuari.

        Bostgarrena sinistu irugarren egunean bizitu zala ilaen arterean.

        Seigarrena sinistu igo ebala zeruetara eta iasarririk dagoala Aita Iaungoiko guztiz poderosoen alde eskoatari.

        Zazpigarrena sinistu etorriko dala iudizioko egunean iuzgaetan ilak, eta biziak onai emaiteko bere gloria zerren gorde zituezan aren Mandamentuak, eta gestoai sekulako penea zerren gorde ez zituezan aren Mandamentu santuak.

 

Mandamentu elexakoak

        Ama elexa santearen Mandamentuak dira bost.

        Leelengoa meza osoa enzutea Domekeetan, eta iaietan.

        Bigarrena konfesaetea edo alabere urtean bein edo leenago eriozako pelibururik bada, edo artuko bada Sakramento komuniokoa.

        Irugarrena komulgaetea Paseo erresurreziñoetan.

        Laugarrena barau izaitea, ama elexa santeak aginetan dabenean.

        Bostgarrena, amarrenak, eta premiziak pagaetea.

        Amen Iesus.

 

Sakramentuak

        Ama elexa santearen Sakramentuak dira Zazpi.

        1. Baptismua.

        2. Konfirmaziñoa.

        3. Penitenzia.

        4. Eukaristia.

        5. Oleaziñoa.

        6. Ordena sazerdotala.

        7. Matrimonioa.

 

Miserikordiazko obraak

        Miserikordiazko obraak dira amalau, leenengo zazpirak dira espiritualak, beste zazpirak gorpuzekoak dira.

 

Zazpi espiritualak dira oneek:

 

        Leelengoa irakasi eztakianari.

        Bigarrena konseju emon bear dauenari.

        Irugarrena korrejidu erraturik dabilena.

        Laugarrena injuriak parkatu.

        Bostgarrena tristea konsoladu.

        Seigarrena sufridu pazienziagaz laguneen flakezaak.

        Zazpigarrena erregutu Iaungoikoari ilakgaitik eta biziakgaitik.

 

Oneek zazpi gorpuzekoak dira:

        Leelengoa bisiteetea gexoak.

        Bigarrena iaten emaitea gose danari.

        Irugarrena edaten emaitea egarri danari.

        Laugarrena katigu dagoana Mauru errian erraskateetea.

        Bostgarrena billoszik dagoana ianzitea.

        Seigarrena pobre bidezkoai ostatua emaitea.

        Zazpigarrena, ilak beatutea.

 

Pekatu mortaluk dira zazpi

        1. Soberbia.

        2. Abarizia.

        Irugarrena, luxuria.

        Laugarrena, irea.

        Bostgarrena, gulea.

        Seigarrena, inbidia.

        7. nagitasuna.

 

Oneen kontra dagoz zazpi birtute

        Soberbiaren kontra, humildadea.

        Abarizien kontra, largezea.

        Luxuriaren kontra, kastidadea.

        Irearen kontra, pazienzia.

        Gulearen kontra, abstinenzia.

        Inbidiaren kontra, karidadea.

        Nagitasuneen kontra, dilijenzia.

 

Arimearen kontrako arerioak dira iru

        1. Da Demonioa.

        2. Da mundua.

        3. Da aragia.

 

Birtute teologalak dira iru

        1. Fedea

        2. Da esperanza

        3. Da karidadea

 

Birtute kardinalak dira lau

        1. Prudenzia.

        2. Iustizia.

        3. Fortalezea.

        4. Tenplanzea.

 

Gorpuzeko sentiduak dira bost

        1. Begiakaz ekustea.

        2. Belarriakas enzutea.

        3. Aoagaz gustaetea.

        4. Surrakaz usain egitea.

        5. Eskuakaz ukitutea.

        Amen Iesus.

 

Arimearen potenziak dira iru

        1. Memoria.

        2. Entendimentua.

        3. Borondatea.

 

Espiritu santu Iaunaren doeak dira zazpi

        1. Doea, sabiduriena.

        2. Doea, entendimentuena.

        3. Doea, kunsejuena.

        4. Doea, zienziena.

        5. Doea, fortalezeena.

        6. Doea, piedadeena.

        7. Doea, Iaungoikoaren Bildurrena.

 

Espiritu santu Iaunaren frutuak dira amabi

        1. Karidadea.

        2. Bakea.

        3. Longanimidadea.

        4. Beninidadea.

        5. Fedea.

        6. Kontinenzia.

        7. Gozoa.

        8. Pazienzia.

        9. Bondadea.

        10. Manso izaitea.

        11. Kastidadea.

        12. Kastidadea.

 

Pekatu beniala parkaetan da bederazi gauzagaz

        1. Meza enzuteagaz.

        2. Komulgeeteagaz.

        3. Iaungoikoen berbea enzunagaz.

        4. Obispoaren bendiziñoagaz.

        5. Paternosterra esanagaz.

        6. Ogi bedeinkatuagaz.

        7. Ur bedeinkatuagaz.

        8. Konfesiño jeneralagaz.

        9. Bularretan golpe emonagaz, pekatuen garbaiagaz.

 

Bienabenturanzak dira zorzi

        1. Bienabenturaduak dira eureen espirituagaz pobre direanak, zerren aendako da zeruko erreñua.

        2. Bienabenturaduak dira manso direanak, zerren aek izango dira lurreen iabaak.

        3. Bienabenturaduak dira negar egiten dabeenak, zerren eurak konsoladuak izango dira.

        4. Bienabenturaduak dira, miserikordiosoak, zerren aek alkanzaduko dabee miserikordia.

        5. Bienabenturaduak dira justiziaren egarria, eta gosea daukeenak, zerren aek aseko dira.

        6. Bienabenturaduak dira bioz garbikoak, zerrren oneek ikusiko dabee Iaungoikoa.

        7. Bienabenturaduak bakesoak: zerren ai deiengo iatee Iaungoikoen semeak.

        8. Bienabenturaduak dira persegiduak iustiziagaitik; zerren aenzat dago zeruko errenua.

 

Konfesiñoa

        Ni bekatariau konfeseetan natxatxo Iaungoiko gustiz poderosoari, Andrane Maria beti birjineari, Iandone Mikael arkanjeleari, Iaundone Batisteari, Aprostu santuai, Iandone Periagaz san Pablori, eta osteranzean zeruan direan Santu guztiai, eta zuri aita espiritualorri, zerren bai negian pekatu grabemente pensamentuagaz, berbeagaz, obreagaz. Iauna enea da errua, Iauna enea da errua, Iauna enea da erru guztia, onegaiterren erregetan deusat andrane Maria Birjineari, Iandone Mikael Arkanjeleari, Iandoneanez Batisteari, Aprostuai, Iaundone Periagaz san Pablori, eta zeruko santu guztiai, eta zuri aita espiritualorri erregutu dagizula nigaitik Iaungoikoari.

 

 

DOTRINA KRISTIÑAUEN GANEAN

 

 

KAP. I

Kristiñauen izeneen eta señalen ganean

 

        P: Kristiñaua bazara?

        R: Bai Iesu Kristo geure Iauneen graziagaz.

        P: Zer esan gura dau kristiñaua?

        R: Gizona daukana Kristoen fedea zein konfesadu, era profesadu eban Bauptismuan gordeetako.

        P: Nor da Kristo?

        R: Jaungoiko, eta gizon egiazkoa.

        P: Zelaan da Iaungoikoa?

        R: Zerren dan seme naturala aita Iaungoiko biziena.

        P: Zelan da gizona?

        R: Zerren dan birjineen semea, aen sabel santaan artu ebalako aragia.

        P: Zergaitik dertxo Kristo?

        R: Unio, eta Kunplimentu graziazko daukanagatik, guztien ganean.

        P: Kristo au da mesias egiazkoa?

        R: Bai Iauna agindurik egoana legean, eta profeteetan.

        P: Aen ofizio leelengoak, eta prinzipaleenak, zeinzuk izan zirean?

        R: Salbadoreen, eta maestruenak.

        P: Ze dotrina irakasi eban?

        R: Dotrina kristiñauena.

        P: Dotrina kristiñauenak zeinbat parte daukaz?

        R: Lau prinzipaleenak, eta leelengoak.

        P: Zeinzuk dira?

        R: Kredoa, mandameutuak, oraziñoak eta Sakramentuak.

        P: Zein da insignia, eta señalea kristiñauena?

        R: Kuruze santea.

        P: Zegaitik.

        R: Zerren dan figurea Kristo Kruzifikaduena, zeinetan, erredimidu izan genduzan.

        P: Zelan useetan dozu kuruze onegaz.

        R: Señaleetan naxala onegaz.

        P: Ea ikusi daigun zelan.

        P: Kuruze santearen señaleagatik, &c.

        P: Nox da ondo usaetea kuruze santa onegaz.

        R: Beti asi daigunean obraren bat edo ikusi daigunean geure buruau nezesidaderen baten.

 

 

KAP. II

Kristiñauen obligazinoak zeinzuk direan

 

        P: Zer da kristinaua obligadu leelengo egiten.

        R: Bilatu fin prinzipala zetarako sortu zan.

        P: Ze finetarako sortu zan.

        R: Iaungoiko omnipotentea serbietako, eta aen majestadea gozeetako.

        P: Ze obragaz Iaungoikoa serbietan da geien.

        R: Fede, esperanza, eta karidadeko obraakaz.

        P: Zer irakasten deusku fedeak.

        R: Sinistu daigula Iaungoikoagan, egia puru, engañu bako agan legez.

        P: Zer irakasten deusku esperanzeak.

        R: Aen majestadeagan edugi dagigula geure esperanzea, podere fin bakoagan legez.

        P: Zer karidadeak.

        R: Amadu dagigula izan al giñaian ondasunik andiena legez.

        P: Zelan iakingo dogu Kredoa, eta fedeko Artikuluak.

        R: Ondo entendiguagaz Kredoa, eta fedeko Artikuluak.

        P: Zelan esperanzea edugiten eta eskeetan.

        R: Ulertuagaz ondo paternosterra.

        P: Zelan obraetan.

        R: Ulertuagaz ondo Mandamentu, gordeko doguzanak, eta Sakramentu, artuko doguzanak.

        P: Beraz obligadurik gagoz iakiten, eta ulerretan ori gusti ori.

        R: Bai iauna zerren obratan ezin ifini giñai iakin bagarik.

 

 

KAP. IÑ

Kredoen ganean

 

        P: Esazu Kredoa.

        R: Credo yn Deum, sinisetan dot, &c.

        P: Zer esan dogu orain.

        R: Kredoa.

        P: Nok egin eben Kredoa.

        R: Apostoluak.

        P: Zetako.

        R: Fedea erakusteko.

        P: Eta guk zegaitik esaten dogu.

        R: Fedean konfeseetako, eta onetan indar geiago euteko.

        P: Zelan dira ziertu fedeak erakusten deuskuzan gauzaak.

        R: Ainbat zeinda egiak Iaungoikoen esanak, zein, eta engañadu ezin leidin, eta ez gu engañadu.

        P: Zelan dakizu zuk Iaungoikoak esan zituzana?

        R: Ama eleza santeaganik zein goberneetan daben espirito santo iaunak.

        P: Ze modutan bear doguz sinistu.

        R: Ain modutan zein fede au bagarik iñor ez iustu izan, ez salbadu leitean.

        P: Eta al baleite fedeagaz bakarrik.

        R: Ez iauna karidade, eta obra on bagarik.

        P: Kredoa, eta artikuluak gauza bat dira.

        R: Bai iauna.

 

 

KAP. IV

Artikuluenganean

 

        P: Esan egizuz fedeko artikuluak.

        R: Fedeko Artikuluak dira amalau, &c.

        P: Zer dira federo artikuluak.

        R: Fedeko misterio prinzipaleenak.

        P: Esan zenduan eze leelengoa zala Iaungoikoagan sinistutea: nor uste dozu dala Iaungoikoa?

        R: Iaun bat guztiz sabioa, ona, daukana poderio guztia, prinzipio, ta fina gauza guztiena.

        P: Iaungoiko au da persona bat bakarrik.

        R: Ez iauna, dira iru, eta guztian igolak.

        P: Norzuk dira.

        R: Aitea, eta semea, eta espiritu santu iauna.

        P: Aitea Iaungoikoa da.

        R: Bai iauna.

        P: Semea da Iaungoikoa.

        R: Bai iauna.

        P: Espiritu santua da Iaungoikoa.

        R: Bai iauna.

        P: Benturan dira iru Iaungoiko.

        R: Ez iauna ezpada bat, esenzian da izaitean, eta iru personaetan.

        P: Dauko Iaungoikoak gorpuzeen erudia gu legez.

        R: Ez Iaungoikoa dan partez, zerren dan espiritu purua, baea bai gizona dan partez.

        P: Zelan da Iaungoikoa guztiz poderosoa.

        R: Zerren bere borondateagaz egiten daben gura daben guztia.

        P: Zelan da kriadorea.

        R: Zerren egin zituzan gauza guztiak ezer bere ezerean.

        P: Zelan da Iaungoikoa Salbadorea.

        R: Zerren emaiten deuskun grazia, eta parkaetan deuskuzan pekatuak.

        P: Zek mouietan dau grazia guri emaiten.

        R: Bere oneen andiak, eta Kristoen merezimentuak.

        P: Zer da grazia.

        R: On izaite bat zeinek egiten gaituz Iaungoikoaren seme, eta aen glorien erederu.

        P: Ze ondasun etorten iaku grazia onegaz.

        R: Poderea edugitea, eta borondatea obra onak egiteko Iaungoikoen aurrean, zeinzuk, eta satisfazidu al daien, eta geiago merezidu.

        P: Ze modutati alkanzaetan da grazia, eta doa aziaz alkanzadu ezkero.

        R: Oraziñoagaz, edo Sakramentuakaz, edo exerzizio Birtutekoakaz.

        P: Zelan da Iaungoikoa glorifikadorea.

        R: Zerren emaiten daben gloria bere graziarean urtaiten eztabenari.

        P: Eta Purgatoriora doazanak norzuk dira.

        R: Ilten direanak grazian, zor dabeela penaren bat euren pekatuakgatik.

 

Umanidadelo Artikuluen ganean

 

        P: Humanidade santuen ganean itaunetan deusut, Trinidadeko iru personeetarean zein gizon egin zan.

        R: Iaungoiko aita eternoen semea.

        P: Zelan sortu zan barriro ostera Birjineen sabel santaan izanik eternoa, eta fin bakoa.

        R: Artuten ebala gorpuza eta arimea, ez gizoneen obraz, baea bai mirakuruz.

        P: Zelan iaio al zaatean Maria Birjineaganik.

        R: Ez naturalezeagaz konforme baea bai mirakuruz.

        P: Eta amea beti bizi izan zan Birjen eta donzella.

        R: Bai iauna beti.

        P: Zegati Iaungoikoa egin zan gizon.

        R: Eriozea arzaiterren gizonagaiti, eta exenplua ari emaiterren.

        P: Zegaiti eriozea artu gura izan eban.

        R: Gu erredimietarren pekaturean, eta librazerren eriozarean.

        P: Zelan iausi giñean onetan.

        R: Adan gure leelengo aitak pekatu eginagaz zeinetan guztiol iausi ginean.

        P: Bada eriozea artu baga ezin Iaungoikoak idoro eban beste modu bat?

        R: Bai baea egokun obatoago modu au, beste guztiak baño.

        P: Izanik Iaungoikoa inmortala artu eriozea ezin leiana, zelan eriozea artu al leukean.

        R: Zerren Iaungoiko, il zanagaz zan gizona, eta alan zan eriozea artu leukeana.

        P: Zegati geiago eskogidu gura izan eban kuruzeko eriozea.

        R: Zerren zeinbat afrontu geiagokoa zan, eta pena geiagokoa, izan zan merezimentu, eta gloria geiagokoa.

        P: Diñozuze iasi zala Infernuetara, zer ulerretan dozu Infernuakgaitik.

        R: Lau leku arima zerura eztoazaneenak.

        P: Zeinzuk dira.

        R: Leelengoa kondenaduena, ilten direanena pekatu mortalean. Bigarrena seiñeena, ilten direanak Bautismoa baga. Irugarrena Purgatorioa, daukeneendako an zer purgadu. Laugarrena egoana iustuendako, pekatuak purgadu ezkero; zeinetan egozan deposituan legez.

        P: Zeiñetara iasi zan Kristo gure iauna.

        R: Iustuak egozanera.

        P: Zelan iasi zan.

        R: Arimeagaz, bat eginik, eta unidurik egoala dibinidadeagaz.

        P: Eta zelan gelditu zan gorpuza sepulturan.

        R: Unidurik egoala, eta bat eginik dibinidadeagaz.

        P: Zelan erresuzitadu izan zan?

        R: Ostera batu, eta iuntadurik arimea, eta gorpuz gloriosoa.

        P: Zelan igo eban zeruetara?

        R: Bere birtuteagaz, eriozeen bildur baga, eta ostera il ezin leitean moduan.

        P: Zelan ulerretan dozu dagoala iasarririk aiteen alde eskoatoti?

        R: Zerren daukan gloria iguala zeinda aiteak, Iaungoiko dan partez, eta gizon dan partez andiagoa, zeinda bestek edugi al leian.

        P: Zelan erresuzitaduko gara Iudizioko egunean.

        R: Biortuten direala, eta batuten, gure gorpuz propioak euren arimaakaz biziza erioza baga, eta sekulakora.

        P: Zer sinisetan dozu esaten dozunean, sinisetan dut santuen komuniñoa.

        R: Fiel kristiñau bazuk daukeela parte besteen ondasuneetan gorpuz baten mienbruak daukeena legez.

 

 

KAP. V

Pater nosterren ganean

 

        P: Esazu Pater nosterra.

        R: Pater noster aita gurea, &c.

        P: Nok ordenadu eban Pater nosterren oraziñoa.

        R: Iesu Kristo berak Apostoluak eskatuagati.

        P: Zetarako ordenadu eban.

        R: Oraziño egiten irakasteko.

        P: Zer da oraziño egitea.

        R: Iaungoikoagana arimea eregitea mesedeak eskazeko.

        P: Zegati irakasi euskun Iaunak aita deiegiten.

        R: Eskatu gagiozan semeen amudioagaz.

        P: Zelan gara semeak.

        R: Beraganik artu gendualako izaitea, eta grazia.

        P: Zegati diñogu gurea.

        R: Zerren anaie onak leger eskatu gaitezan guztiok guztiendako.

        P: Patornosterra esaten dozunean nogaz berba egiten duzu.

        R: Iaungoiko omnipotente geure aitagaz.

        P: Nun dago Iaungoiko gure aitea.

        R: Leku gustietan, izaiteagaz, egoteagaz, eta podereagaz.

        P: Zegati bada esaten dozu, dagoala zeruetan.

        R: Zerren zelan aspertuten dan, eta erakusten dan klaru, bera dana legez.

        P: Zeinbat petiziño daukaz Paternosterrak.

        R: Zazpi, guztiak ifinirik ordena andian.

        P: Ze ordenagaz.

        R: Iru leelengoak doaz artez, eta begirazen dabee Iaungoikoen honreagati, eta beste laurak proximoen probetxuagati.

        P: Zer eskaetan gara aetan.

        R: Abundanzia ondasun guztiena, eta erremedioa gatx gustiena.

        P: Zeen eske zara, esaten dozunean santifikadu bidi zure izena.

        R: Izan dila aen majestadea alabadu, eta erreberenziadu.

        P: Zer eske zara esaten dozunean betor zure erreñua gugaña.

        R: Egon didila aen majestadea gugan, orain graziagaz, gero emon deigula bere erreñua.

        P: Zeen eske zara, esaten dozunean, egin bidi zure borondatea, alan lurrean nolan zeruan.

        R: Gizonak egin dagiela aen majestadeen borondatea, ain bioz osoagaz zeinda angeruak zeruan.

        P: Zer esan gura dozu, diñozunean egunean eguneango geure ogia egun iguzu.

        R: Emon deigula sustentu bear doguna arimarako, eta gorpuzerako.

        P: Zegati eskeetan ez zatxakoz egungo ogien baxen?

        R: Beti bearrean gagozan egunean eguneangoa eskeetako.

        P: Zer eske zara diñozunean parkatu egiguzuz geure zorrak.

        R: Geure kulpak parkatu degiguzala, eta aekgati zor dogun penaak.

        P: Zegati esaten dozu zelan geuk parkaetan deustagun geure zordunai.

        R: Zerren Iaungoikoak parkatuko ezteusan besteri parkaetan ezteusanari.

        P: Zeen ezke zara diñozunean etxi ze egiguzu tentaziñoan iausten.

        R: Etxi ze dagigula konsentimenturik emaiten.

        P: Zein gatxerean esaten dozu, libradu gagizala gatx gustietarik.

        R: Demoniuaganik, infernuaganik, eta beste desgrazia guztietarik.

 

 

KAP. VI

Beste oraziñoen ganean

 

        P: Dago beste oraziñorik Paternosterrez ostean.

        R: Bai iauna, eskriptureenak, elexeenak, eta santuenak.

        P: Zein da oraziñoetarik andiena.

        R: Paternosterra, beste guztien burua legez.

        P: Zegaiti da Paternosterra beste guztien erreglea, eta ordea.

        R: Zerren Kristok egin eban, eta beragan daukan, eskatu bear dan guztia.

        P: Zeinzuk dira oraziño oneen kondiziñoak.

        R: Piedadea, amudioa, konfianzea, humildadea, eta perseberenzia.

        P: Eta oneetarean, ezer eztaukala deretxanak, zer egingo dau.

        R: Prokuradu, eta alegina egin.

        P: Esazu egingo deustegu oraziño angeruai, eta beste santuai.

        R: Bai iauna geure bitartekoai, eta erregutalai legez.

        P: Ze gauza dira Angeruak.

        R: Espiritu zeruko bazuk dagozanak beti Iaungoiko omnipotenteen alabanzaan.

        P: Ze serbizio geiago egiten deusee aeu majestadeari.

        R: Gizonak gorde; ekarri, eta eroan Iaungoikoari bere mandatuak (Irakasi bidi ze deboziño eta erreberenzia edugi bear dan Angeru guoardakoari)

        P: Ze oraziño esatee deusazu Ama Birjina santisimeari?

        R: Abe Maria, eta Salbe Rejinea.

 

 

KAP. VII

Abe Maria, eta salbeen ganean

 

        P: Esan egizu Abe Maria.

        R: Abe Maria, &c.

        P: Nok egin eban Abe Maria?

        R: Leelengo partea artu zan Augeru san Grabielen salutazinorean, eta santa Isabeleganik, eta bigarren partea ama elexa santeak erauzi eusan.

        P: Esan egizu Salbea.

        R: Salbe rejina, &c.

        P: Salbea noganik ikasi zenduan?

        R: Elexeen usanzarean.

        P: Oraziño oneek esaten dazuzanean nogaz berba.

        R: Maria Birjina Santisimeagaz.

        P: Nor da Maria Birjina Santisimea.

        R: Da andra andi bat, birtutez eta graziaz betea, eta Iaungoiko egiazkoen amea.

        P: Nun dago andra andi ori.

        R: Zeruan gorpuz da arima.

        P: Eta elexaetan dagoana, zer da.

        R: Aen imajinea.

        P: Zetarako dago elexeetan.

        R: Komuteerazaiteko, zeruan bizirik dagoana.

        P: Ze reberenzia, eta deboziño edugiko deustegu elexako imajinai.

        R: Santuai eurai, zeinzuen imajinaak direan, emongo gendusteena.

        P: Eta santuen Relikiai ze reberenzia zor deustegu.

        R: Santuai eurai zor deusteguna, izan zirealako Iaungoikoen tenplu biziak.

        P: Ze oraziño esaten deustezu santuai.

        R: Ledaniak, oraziñoak, Pater nosterra, da Abe Maria.

        P: Bada zelan; eztozu Paternosterrean, eta Abe Marian Iaungoikoagaz, eta bere ameagaz berba egiten?

        R: Bai, baea Iaungoikoari eskeetan natxaee, santu oneen merezimentuakgati, eta eurai izan dakidazan aen majestaden aurrean erregutala.

 

 

KAP. VIÑ

Mandamentuen ganean

 

        P: Esan egizuz Mandamentuak.

        R: Iaungoikoen Mandamentuak dira amar. &c.

        P: Leelengo Mandamenduen ganean esan egidazu; nogiño obligeetan gaituz Iaungoikoen amudioak.

        R: Adoreetan bera bakarrik Iaungoiko egiazkoa legez, fedeagaz, esperanzeagaz, eta karidadeagaz.

        P: Zelan adoraduko da.

        R: Gorpuzeko, eta arimako reberenziagaz.

        P: Iaungoikoa izanik espiritu puru bat ez zan asko arimeen reberenzia.

        R: Ez iauna zerren aen majestadeaganik gorpuza bere izan genduan.

        P: Zer da Iaungoikoa gauza gustien ganean amaetea.

        R: Borondatea edugitea leenago onek guztiok galzaiteko ze ez aen majestadea ofendietako.

        P: Nok pekatu egiten dau fedeen kontra.

        R: Sinisetan dabenak fedeen konlrako gauzeetan, supestiziñooetan eta eztakianak, uketan dabenak eta dudan dagoana bear dituzan gauzeetan.

        P: Nok esperanzeen kontra pekatu egiten dau.

        R: Konfianzea galduten dauenak Iaungoikoen miserikordiena, edo zoratua legez persumietan dabenak, edo ustea daukanak.

        P: Nok karidaden kontra pekatu egiten dau.

        R: Eskerrik estaukanak aen majestadeen benefizio, eta obra onai, borondateari, eta aen majestaden desobediente danak.

 

Bigarren mandamentuen ganean

        P: Nok juramentu alperrik egiten dau.

        R: Egia baga, justizia baga, eta nezesidade baga iuramentu egiten dabenak.

        P: Egia baga iuramentu egiten dauenak, ze pekatu egiten dau.

        R: Mortala, badaki iuramentu egiten dabela, eta dala guzurragaz.

        P: Dudeagaz iuramentu egiten dauenak pekatu mortala egiten dau?

        R: Bai iauna zerren perikuluan jarten da guzurragaz egiteko.

        P: Nok iustizia baga iuramentu egiten dau.

        R: Gauza donga bat egingo dabela, iuramentu egiten dauenak.

        P: Iuramentu au egiten dauenak ze pekatu egiten dau.

        R: Gitxi, edo geiago pekatu grabea, segun zeen ganean dan iuramentua.

        P: Zegati ofendietan da.

        R: Iaungoikoa ainbat, modu bi oneetako iuramentuakaz.

        R: Zerren da reberenzia gitxi, eta malmadade andia, erabiltea aen majestadea testiguzat gauza falso, eta deungaro egineen ganean.

        P: Bada iuramentu egin dabenak gauza deunga bat egiteko, zer egin bear dau.

        R: Garbaia edugi, egin dabelako, eta ez kunplidu.

        P: Nezesidade baga iuramentu egiten dauenak ze pekatu egiten dau.

        R: Gitxienagaz benialmente edugi dauen reberenzia gitxigati.

        P: Eta pekatu da, Iaungoikoen kriaturaakgaiti iuramentu egitea.

        R: Bai iauna, zerren oneetan egin zituzan iauna iuramentu egiten dau.

        P: Zelan bada esango dogu, ez pekatu egiteko.

        R: Ez, edo bai, Kristok erakusten deuskuna legez.

        P: Botoen ganean esan egidazu, nox da pekatu ez kunplietea edo azereetea.

        R: Eztagoanean errazoarik atarako, letraduen, eta iakituneen eretxian.

 

Irugarren mandamentua

        P: Irugarren mandamentuen ganean, esazu nok iaiak santifikadu, eta goardeetan dituz.

        R: Enzuten dauenak oneetan meza osoa, bearrik egiten eztauenak, eta gastaetan dituzanak obra onetan.

        P: Pekatu da bearra gauza gitxitan edo bear direanetan egina.

        R: Ez iauna baea dudan dagoanak dauko obligaziño itaunetako geiago dakianari.

        P: Nok bestek pekatu egiten dau mandamentu onen kontra.

        R: Elexa santeari, edo aen Deskomunioari respetoa galduten deusanak.

 

Laugarren mandamentua

        P: Laugarren mandamentuen ganean esazu; nogaiti esanten dogu, onrraetan dituzala bere gurasoak.

        R: Sokorrietan dituzanak obedezietan deustenak, eta respetoa edugiten deustenak.

        P: Besterik entendietan dira gurasozat naturaleen ostean.

        R: Edadean, iakitean, eta gobernuan nagusi direanak.

        P: Guraso naturaalak zer zor deusee humeai.

        R: Sustentadu, dotrinea emon, eta eztatua, ez eureen borondateagaz kontra.

        P: Ezkonduak emasteakaz zelan igaro bear dabe?

        R: Amudioagaz, eta respetoagaz Kristok bere elexeagaz legez.

        P: Emazteak senarrakaz zelan?

        R: Amudioagaz eta respetoagaz, elexea Kristogaz legez.

        P: Ugazabaak kriaduakaz?

        R: Iaungoikoen umeakaz legez.

        P: Eta kriaduak ugazabaakaz?

        R: Aetan Iaungoikoa serbietan danena legez.

 

Bostgarren mandamentua

        P: Bostgarren mandamentuen ganean esazu; zer bedekeetan da ilteaz ostean.

        R: Ez iñori gatx egitea berbeagaz, obreagaz, ez deseoagaz.

        P: Nok oneen kontra pekatu egiten dau.

        R: Zemaia, edo agrabioa egiten dabenak, edo zordunari parkaetan estabenak.

        P: Oneez ostean dago beste ilteko modurik.

        R: Bai iauna eskandalizaduagaz, edo peliburu andian dagoanari ez lagunduagaz.

 

Seigarren mandamentua

        P: Seigarren Mandamentuen ganean; esazu, nok ondo goardeetan dau.

        R: Kastu, eta garbi danak berbaetan, obreetan, eta pensamentuetan.

        P: Pekaturik egiten dau pensamentu deungan, prokuretan dabenak, beragainik beralan urtigi.

        R: Antes merezidu dau bera apartadu badidi okasiñoetarean.

        P: Bada nok pensamentu deungetan pekatu egiten dau.

        R: Intenziñoa artuten dabenak, eta dagoana bere guraz deleiteetan.

        P: Ezkonduai zer aginetan iatee, matrimonioko obligaziñoan.

        R: Faltadu ze dagiela zor dabeen dezenziari, edo onreari, eta alkarri emon eusen berbeari.

        P: Zein gauza lagunduko iaku kastidadea goardeetako.

        R: Oraziñoak, Sakrementuak, alperrik ez egoteak eta lagun onakaz ebilteak.

        P: Zek onetarako dañu egiten deusku.

        R: Larregian edanak, ekusteak, eta konbersaziño okasiñodunak.

 

Zazpigarren mandamenduen ganean

        P: Zazpiarren Mandamentuen ganean esazu; nok kunplietan dau mandamentu onegaz.

        R: Artuten eztabenak, eztaukanak, eta gura estauenak laguneena bere iabeen borondatea baga.

        P: Nok ausiten dau mandamentu au.

        R: Beste bateri egiten deusanak dañuren bat, edo okasiñoa emaiten dabenak bestek degion.

        P: Eta onstu eban, edo gatx egin ebanak asko dau konfesetea bere pekatua.

        R: Ez iauna, bear dau pagadu zor dabena; edo gitxienaz al dagian partea.

        P: Eta egin ezin dabenak zer egingo dau.

        R: Prokuradu bere partez al dagiana.

 

Zorzigarren mandamentua

        P: Zorzigarren mandamentuen ganean esasu, nok kunplietan dau mandamentu onegaz.

        R: Iuzgeetan eztauenak laguneen gatxik, ondo iakin baga, esaten eztituzanak, eta euzuten eztituzanak, ezpada intenzino onagaz.

        R: Nok ausiten dau.

        P: Onrea kenduten dabenak iustiziaz kontra, gauza iñok eztakiana agertuten dabenak, edo guzurra esaten dabenak.

        P: Guzurra esan al baleite gauzaren baten intenziño onagaz inok bere, pekatu bagarik.

        R: Ezbeinbere, baea bai exilik edugi, egia estalduagaz.

 

Bederazi, eta amargarren mandamentua

        P: Zer bedeekeetan da bederazigarren, eta amargarren mandamentuan.

        R: Kodizia, eta deseo aragienak, eta aziendeenak.

        P: Pekatu da bestek baño geiago edugiten deseazea modu onean.

        R: Ez, zerren solo bedekeetan dira kodizia, eta deseo iustizien kontrakoak, edo modu gestokoak.

        P: Zegaiti bedeketan dira, mandamentu partikularragaz, kodiziak honestidaden kontrakoak, eta aziendenak.

        R: Zerren direan geiago estuten gaituzanak, eta pelliburu geiagotan ifinten gaituezanak.

 

 

KAP. IX

Beste mandamentuen ganean

 

        P: Zeinzuk dira lege naturalak erakusten deuskuzan mandamentuak.

        R: Gura izaitea neure proximo, eta lagunendako, neuretako gura dodana, eta ez opaetea gura eztodana.

        P: Dago beste mandamenturik, esan doguzaneen ganean, iakin bear doguanik.

        R: Bai, ofizioetakoak, eta beste biziza modutakoak.

        P: Eta oneek nok dauko obligaziño iakiteko.

        R: Bakotxak bere ofizioagaz batera.

        P: Eta eskusadu ezin leite iakin ezagaiti.

        R: Ez bere ofizioko gauzo komunetan.

        P: Zein gauza zuk lagunetan iakuz mandamentu oneek gordeetako.

        R: Oraziñoak, sakramentuak sarri artuak, sermoak sarri enzunak, irakurriak liburu santuak, eta lagun oneen artean ibilteak.

        P: Ze gauzak dañu egiten deusku.

        R: Kostunbre, eta okasiño deungaak, deboziño gitxiak, eta konfianza larregiak.

 

 

KAP. X

Elexa santaen mandamentuen ganean

 

        P: Esazuz Elexa santaen mandamentuak.

        R: Elexa santaen mandamentu santuak, &c.

        P: Zetarako dira Elexeen mandamentu santu oneek.

        R: Obato erakusteko, eta adietan emaiteko Iaungoikoenak.

        P: Zer da Elexea.

        R: Kristiñau gustiak bat izaitea, Kristok, eta aen Bikarioak Aita santu Eromakoak goberneetan dabeena.

        P: Nor da Aita santua.

        R: Eromako Pontifizea, zeini zor deusagun obedienzia osoa.

 

Leelengo mandamentuen ganean

        P: Esan egizu zer da Mezea.

        R: Da Kristogaz egiten dan ofrenda bat, aen bizizeen, eta eriozeen semejanza bat.

        P: Nori egiten iako sakrifizio, eta ofrenda hau.

        R: Aita eternoari.

        P: Zetarako.

        R: Iru gauzatarako: graziaak emaiteko; satisfazietako, eta ondasuneen eskeetako.

        P: Nori balio deuse meza ak.

        R: Biziai, da Purgatorioan dagozan arimaai.

        P: Eta orreetarean norzuei geiiago.

        R: Ateretan dituezanai, esaten, da enzuten dituezanai, eta ofrezietan dituezanai.

        P: Nok kunplietan dau meza oso enzuteko aginduagaz.

        R: Meza osoan dagoanak bere gogoagaz eta borondateagaz.

        P: Nok meza osoa enzuteko obligaziñorik eztauko.

        R: Premia egiazkoagaz dagoana inpedidurik.

 

Bigarren, eta irugarren mandamentuen ganean

        P: Zegaiti esaten dozu konfesetea, edo komulgetea, edoalabere urtean bein.

        R: Eztagoalako geiago agindurik.

        P: Eta konsejuz?

        R: Zeinbatetan akonsejeetan gaituzan konfesore prudente ondo informadurik dagoanak.

 

Laugarren mandamentuen ganean

        P: Barauen ganeko aginduak zetan obligazen gaitu?

        R: Ez iaateko iaaki bedekaturik, eta egunean bein baxen ian eztila.

        P: Ze ordutan ian bear da.

        R: Eguerdirean aurrera, edo gitxi bat leenago.

        P: Barau dan egunean bedekazen baiaku edatea.

        R: Ez iauna, nai eguerdia baño leenago, edo geroago.

        P: Zeinbat bear lizate gabeko kolaziñoa.

        R: Ainbat zeinda useetan dan konozenzia oneko personaen artean.

        P: Barau egiteko obligaziñorean zein persona dago libre.

        R: Ogeta bat urte kunplidu ez laukeenak.

        P: Eta zein besterik.

        R: Komodamente barau ezin leitezanak, zarrak, eta gexoak, eta bear egin bear dabeenak.

        P: Zer egingo dau obligaziñorik eztauenak barau izaiteko, zerren eztaukan edaderik.

        R: Artu baraua, da ikasi edadea daukaneko.

 

Bostgarren mandantentuen ganean

        P: Ze frutu zor deusagu amarrenari, eta premiziari, eta zeinbat.

        R: Konstunbre Obispaduan edo errian rezibiturik dagoanagaz konforme.

        P: Zor deusagu amarrenari oneena.

        R: Artudin moduan, ona, edo adinona, edo ez deungeena, zerren emaiten deusku Iaungoikoak guztia.

 

 

KAP. XI

Sakramentuen ganean

 

        P: Esazuz ama elexa santaen sakramentuak.

        R: Ama Elexa Santearen sakramentuak, &c.

        P: Nok egin zituzan sakramentuak.

        R: Kristo berak.

        P: Ze gauza dira sakramentuak.

        R: Medezina espiritual bazuk osaetan, eta iustifikeetan gaituezanak.

        P: Nolan iustifikazen gaituez.

        R: Emaiten deuskuela barruan arimako grazia, señale atetikoakaz.

        P: Nolan emon al leige grazia atetiko señaleak.

        R: Aetan emaiten iakuzan Kristoen merezimentuakgati.

        P: Eta nezesidade da errezibiztea dispoziziño onagaz sakramentuak.

        R: Bai, zerren ezpabere ezta errezibietan graziarik.

 

Bauptismuen ganean

        P: Ze gauza da Bauptismua.

        R: Iaio eta espiritual bat, emaiten iakula graziazko izaitea, eta kristiñauaren señalea.

        P: Zetan lagunetan iaku batismua kristiñauaren bizizarako.

        R: Premia ditugun birtuteakaz.

        P: Ze pekatu kenduten dau.

        R: Pekalu originala, eta beste edozeinbere, idaraiten dana.

 

Konfirmaziñoen ganean

        P: Zer da komfirmaziñoa.

        R: Aumentu espirituala biziza, eta izaite bauptismoak emon euskuneena.

        P: Ze modutan emoten deusku aumentu ori.

        R: Emaiten deuskula grazia, eta indarra, zegaz konfeseetan dogun fede kristiñauena.

 

Penitenzien ganean

        P: Zer da penitenzia.

        R: Medezina espiritual bat, bateatu ezkero egiten direan pekatuena.

        P: Ze ondasun emaiten deusku.

        R: Grazia, zeinekin parkaetan iakuzan kulpa igaroak, eta goardetan gaituzan etorkizunetarean.

        P: Zeinbat parte ditu.

        R: Kontriziñoa, konfesiñoa, eta satisfaziñoa.

        P: Zer da kontriziñoa.

        R: Damu bat, damu guztien ganekoa Iaungoikoa ofendidu dogulako, konfeseetako, eta emendeetako proposituagaz.

        P: Ondo da infernuko bildurra edugitea.

        R: Ondo, prinzipalmente leelengorean.

        P: Pekatuak konfeseetan aginzen deuskun mandamentuak, zelan obligetan gaituz.

        R: Leenago memoriara ekartea eta guztiak esatea pekatu mortalik exilik dakigula etxi baga.

        P: Eta kunplietan dogu esanagaz edozeinbere saserdoteri?

        R: Ez iauna, ezpadauko bear dauen jurisdiziñoa absolbietako.

        P: Ze gauza da satisfaziñoa.

        R: Pagaetea penitenziako obraakaz geuk zor dogun kulpaen penea.

        P: Esazu bada Kristoren penaak ez zirean asko.

        R: Bai, baea gura dau geuk bere satifazidu daigun beragaz.

        P: Zeinzuk dira obraak satisfazietakoak.

        R: Oraziñoa, limosnea; da baraua.

 

Komunioen ganean

        P: Zer da komuniñoa.

        R: Iaateko espiritual bat sustenteetan dabena arimea, eta emaiten deusana sekulako bizizea.

        P: Zer emaiten deuske Iaungoikoen iateko onetan.

        R: Kristo bera, Iaungoiko, eta gizona dana legez.

        P: Nolan, señalean, ala figuraan bakarrik?

        R: Ez iauna ezpada bere sustanzian, eta bera dana legez.

        P: Beraz eztago sakramentuan ogien, eta ardaoen sustanziarik.

        R: Ez azidenteak eurak bexen.

        P: Bada ogien, eta ardaoen sustanziagaz zer egin zan.

        R: Biortu zan Kristoen gurpuz, eta odol.

        P: Ze poderegaz egiten da hau.

        R: Saserdoteai emon iatenagaz.

        P: Sekularak, saserdote estireanak zegati komulgeetan dira ogien espezien bean bakarrik.

        R: Zerren espezi onetan bakarrik eta edozeinbere partetan dagoan Kristo guztia.

        P: Sakramentu santu au artoteko, ze disposiziñogaz bear dogu etorri.

        R: Baraurik, edozeinbere pekatu mortal akordeetan iakuna konfesadurik.

        P: Sakramentu au artu baño leen zer pensadu bear dogu.

        R: Nor datorren sakramentu santu onetan, nogaña datorren, zelan, eta zetarako.

        P: Zetarako ordenadu eban Iaungoikoak ain sakramentu altua.

        R: Gu onreetako, aberastuteko, eta obligeeetako.

        P: Sakramentu santu au artuezkero zer bear dogu egin.

        R: Iaungoikoaro graziak astiro emon, eta geu ofrezidu, aen majestadea serbietako, obligadurik gagozana legez.

 

Oleaziño santuen ganean

        P: Zer da oleaziñoa.

        R: Da azerengo arimeen sendeeta espiritual bat.

        P: Ze ondasun emaiten deusku.

        R: Garbietea anz guztiak pekatuenak inoranziaz, edo nagitasunez geratu oi iakuzunak.

        P: Zegaiti etxiten da ain azereengo ordurako.

        R: Ondo iarri gaitezan azereengo ordurako.

 

Ordeaen, eta matrimonioen ganean

        P: Zer egiten dau ordeako sakramentuak.

        R: Emaiten deuste grazia ordenaduai euren ofizioa ondo egiteko.

        P: Matrimonioko sakramentuak zer emaiten dau.

        R: Emaiten deustee grazia ezkonduai, agaz ondo bizi izaiteko.

 

 

KAP. XII

Induljenzien ganean

        P: Sakramentuez ostean ze beste gauza daukagu lagunetako elexan.

        R: Sakramentalak esaten iatezanak: Induljenziak, iubilioak, ur bedeinkatua.

        P: Ze gauza dira induljenziak.

        R: Pekatuagati zor dogun peneen parkazyiñoa.

        P: Noen birtutez emaiten iakuz.

        R: Kristoen, merezimentuetarean, eta santuenetarean.

        P: Nolan irabaziko dira induljenziak.

        R: Egiten dogula aginetan dana osoro, eta estatu graziazkoan gagozala.

 

 

KAP. XIÑ

Obra miserikordiazkoen ganean

 

        P: Esaegizuz obra miserikordiazkoak.

        R: Obra miserikordiazkoak &c.

        P: Zegaiti deiegin deustezu miserikordiazkoak.

        R: Zerren eztirean iustiziaz zor.

        P: Nox obligeetan dabee pekatuen bean.

        R: Nezesidade andietan, sabioak erakusten deukuena legez.

        P: Zeinzuk dira merezimentu geiago dabeenak.

        R: Espiritualak, emaiten dabeelako ondasun andiagoak.

        P: Eta korporalen premia andiagoa danean.

        P: Premiak berak egiten dituz orduan obligaziño geiagotako.

 

 

KAP. XIV

Arimeen arerioen ganean

 

        P: Esazuz arimeen arerioak.

        R: Arimearen arerioak &c.

        P: Zegaiti esaten deustezu onei arimeen arerioak, benturan pekatu eragin al baleie.

        R: Ez, baea bai pekatu egin gurea emon.

        P: Bada zegaitik permitietan dituz Iaungoikoak tentaziñoak.

        R: Bearra egin daigun benzietarren, da bitoria alkanzeetarren.

        P: Demonioak zelan tenteetan gaituz.

        R: Ifinten deuskuzala barruti pensamentu gestoak, eta ateti enkuntru gestoak.

        P: Pensamentu gestoenzat, ze remedio.

        R: Lagun onak, kuruzea, eta ur bedeinkatua.

        P: Okasiño gestoen kontra ze eremedio da.

        R: Erremediorik oneena da inex egitea.

        P: Eta au ezin dinean.

        R: Leenago oraziñoagaz konsejuagaz, eta ondo begiratuagaz ondo iarri.

        P: Munduak zelan tentazen gaituz.

        R: Ekarten deuskuzala munduko esanak, eta obra gestoak.

        P: Eta ze eremedio dago onetarako.

        R: Iaungoikoen legea, eta santuen bizizea.

        P: Aragiak zelan tentazen gaituz.

        R: Inklinaziño, eta pasiño gestoakaz.

        P: Ze gauza dira pasiñoak.

        R: Kolera, eta aserre sobradua entendimentua galerazaiten deskuenak.

        P: Zeinzuk dira.

        R: Leelengoenak, eta andienak dira lau, konteutua eta bildurra, esperanzea, eta dolorea.

        P: Ze remedio izan al leite pasiño oneen kontra.

        R: Iaungoikoen grazia, eta birtuteak.

 

KAP. XV

Pekatu eta birtuteen ganean

 

        P: Esazuz pekatu mortalak.

        R: Pekatu mortalak dira, &c.

        P: Zeinbat pekatu modu dira.

        R: Iru, orijinala, beniala, ta mortala.

        P: Zer da pekatu orijinala.

        R: Pekatua, zeinegaz iaioten garean, dakargula herenziaz leelengo gurasoetarean zeinzuk izan zirean Adan, eta Eba.

        P: Zer da pekatu mortala.

        R: Pensamentuti igaraitea, esatea, egitea Iaungoikoen kontrako gauzea.

        P: Ze kalte egiten dau ariman pekatu mortalak.

        R: Kendu karidadea eta Iaungoikoa, zeinda da aen bizizea, grazia, eta gloria, eta kondenadu sekulako infernura.

        P: Zein da pekatuen erremedioa.

        R: Penitenzia egiazkoa esan zana legez sakramentu penitenziakoan.

        P: Zer da peeeatu beniala.

        R: Arimea ilten eztabena, baea gexotuten dabena.

        P: Zelan gexotuten dau.

        R: Zerren ozituten dau, eta ifinten dan prest pekatu mortaletako.

        P: Zegaiti deretxo pekatu beniala.

        R: Erraz egiten dalako, eta parkatzen dalako.

        P: Zeinbat gauzagaiti parkazen da.

        R: Bederazigaiti leen esan direanagaiti.

        P: Zazpi pekatuai zegaiti dei egiten iate beste guztien buruak, eta prinzipioak.

        R: Zerre direan beste pekatu askoen buruak, eta prinzipioak.

        P: Soberbiako, eta abariziako pekatu guztiak dira mortalak.

        R: Ez guztiak, ezpada direanak Iaungoikoen, eta proximoen karidaden kontra.

        P: Eta karidadeen kontra nos dira.

        R: Ausiten danean Iaungoikoen, edo elexa santeen mandamenturen bat.

        P: Zer da soberbia.

        R: Besteak baño geiago izaite gura bat.

        P: Zer da humildadea.

        R: Borondate, eta inklinaziño bat zegaz daukan bere burua besteena baño gitxiagozat.

        P: Zer da abarizia.

        R: Hazienden deseo errazoa bakoa.

        P: Zer da liberal izaitea.

        R: Inklinaziñoa edugitea emaiteko bear dan moduan, eta bear dan denporan.

        P: Zer da luxuria.

        R: Apetitu eta deseo torpe bat aragien pekaturako.

        P: Zer da kastidadea.

        R: Aragien garbitasunen deseo bat.

        P: Zer da irea.

        R: Borondate ordena bako bat benganzea egiteko.

        P: Eta mansadunbrea zer da.

        R: Bengaien deseorik ez eutea.

        P: Zer da pazienzia.

        R: Moduagaz trabajuetan tristezea edugitea.

        P: Zer da gulea.

        R: Deseo ordea bako bat iaateko, eta edateko.

        P: Eta tenplanzea, zer da.

        R: Apetitu oneri frenu bat ifintea.

        P: Zer da inbidia.

        R: Tristeza bat daukaguna besteen ondasunagati.

        P: Eta zer da proximoen karidadea.

        R: Sentietea bakotxak laguneen gatxa, eta ondasuna berea legez.

        P: Zer da nagitasuna.

        R: Trise, eta oz ibiltea Iaungoikoen gauzeetan.

        P: Eta zer da dilijenzia.

        R: Prest, eta gozoso egote bat Iaungoikoen gauzeetan.

 

 

KAP. XVI

Birtute teologaleen, eta kardinaleen ganean

 

        P: Esazuz birtuteak.

        R: Birtuteak dira zazpi, &c.

 

Birtute teologalen ganean

        P: Zer esan gura dau birtute teologalak.

        R: Iaungoikoenak.

        P: Zegati daukee ain izen altua.

        R: Zerren Iaungoikoagaz bat egiten gaituezan, eta berak emaiten dituzan.

        P: Zer da fedea.

        R: Argi bat, eta ezaute bat, gure naturalezeak alkanzadu ezin leiana, sinisetako, ikusi bagarik, Iaungoikoak esaten deuskuna, eta Elexa santeak erakusten deuskuna.

        P: Bakusu Iaungoikoa dala iru persona, ta Iaungoiko bat, edo Kristo Iaungoiko, eta gizona dala?

        R: Ez baea sinisetan dot banekus baño geiago.

        P: Zeigaiti sinisetan dozu ain ziertu.

        R: Zegaiti eze Iaungoikoak diñoan, eta elexa santeak erakusten daben.

        P: Zer da esperanzea.

        R: Gloriako esperanzea edugitea, eta aen alkanzetako remedioena.

        P: Zetan dago gure bienabenturanzea.

        R: Ekustean Iaungoikoa beragan, amaetean, eta gozaetean aen majestadea sekula beti fin bagarik.

        P: Ze modugaz alkanzatan da.

        R: Iaungoikoen graziagaz, eta Kristo gure Iaunen merezimentuakaz, eta gure obra onakaz.

        P: Zer da karidadea.

        R: Iaungoikoa amaetea gauza guziez ganean, eta proximoa geure burua legez.

 

Birtute kardinaleen ganean

        P: Zegaiti esaten iate kardinalak birtute onei.

        R: Zegaiti eze dira prinzipaleenak, eta beste birtuteen sustraiak, zeinetarik eta ernetan direan.

        P: Ze ofizio dauko prudenziak.

        R: Extremu bien artean modua edugitea.

        P: Ze ofizio dauko iustiziak.

        R: Bakotxari emaitea zor jakana.

        P: Ze ofizio dauko fortalezeak.

        R: Modua ifini atrebimentuai, eta bildurrai.

        P: Tenplanzeak ze ofizio dauko.

        R: Etxi ian edan sobreari, eta aragien deleiteari.

        P: Birtuteetarean zein da andiena.

        R: Karidadea, emaiten deustelako bizizea beste birtute guztiai, eta artez daroazalako.

        P: Norako bidea emaiten deustee.

        R: Iaungoikoaganako, eta agaz guztiok bat egiteko.

        P: Zein gizonetarean da Iaungoikoen aurrean obago, eta santuago.

        R: Daukana karidade geien dana dala.

        P: Nok dauko karidade andiena.

        R: Mandamentuak obato gordeetan dizanak.

        P: Ebanjelioko konsejuak zeinbat dira.

        R: Iru, borondatezko probezea, kastidadea goardetan dabela bizi izaitea, eta besteen borondateen azpian egotea.

        P: Ze serbizioko dira konseju oneek.

        R: Guardaetako oneekaz mandamentuak obato.

 

KAP. XVII

Arimeen potenzien ganean

 

        P: Esazuz Arimeen potenziak.

        R: Arimeen potenziak, &c.

        P: Zegaiti Iaungoikoak emon euskun entendimentua.

        R: Ezau daigun, eta aen majestadeen gauzeetan pensamentua, eta gogoa edugi daigun.

        P: Eta zergaiti memoria.

        R: Akordadu gaitezan aen majestadeen legeaz eta mesedeakaz.

        P: Zegaiti borondate, eta albedrio librea.

        R: Amadu daigun, eta egin daigun merezietan dogula aen majestadeen borondatea.

 

 

KAP. XVIÑ

Sentidu korporalen ganean

 

        P: Esazuz Sentidu korporalak.

        R: Sentido korporalak, &c.

        P: Zergaiti Iaungoikoak emon euskuzan gorpuzeko sentiduak? eta beste gorpuzeko parteak.

        R: Oneekaz serbidu daigun gauza gustietan.

 

 

KAP. XIX

Espiritu santu Iauneen donen ganean

 

        P: Esazuz espiritu santuen doneak.

        R: Espiritu santuen doneak, &c.

        P: Zetako bear dira espiritu santuen doneak.

        R: Egin gagiezan obediente aen majestadeak emaiten deuskun pensamentuetarako, eta inspiraziñoetarako.

        P: Entendimentuen donea zetarako aprobetxetan iaku.

        R: Egiak bierretan emaiteko.

        P: Eta sabiduriako donea?

        R: Oneekaz ondo iusgaetako.

        P: Eta konsejuko donea?

        R: Konsejua artuteko Iaungoikoa geien serbietau dan gauzeen ganean.

        P: Zienziako donea?

        R: Emon iakau konsejurik oneena arzaiteko.

        P: Piedadeko donea.

        R: Konzerteetan dau arimea Iaungoikoagaz.

        P: Bildurreena eta fortalezeena?

        R: Konzerteetan dabee arimea ondo eurakaz.

        P: Bada au guztian, ezta birtuteen ofizioa.

        R: Birtuteak ekarten gaituez errazoara, eta Iaungoikoen legera, eta barriz doneak espiritu santuen mobimentura.

 

 

KAP. XX

Espiritu santuen frutuen ganean

 

        P: Esazuz espirituen frutuak.

        R: Espiritu santuen frutuak, &c.

        P: Zer dira espiritu santaen frutuak.

        R: Nolan direan eskurrean frutuak gozoenak eta preziaduenak, alan dira gugan espiritu santuen frutuak.

 

 

KAP. XXI

Bienabenturanzeen ganean

 

        P: Esazuz bienabenturanzaak.

        R: Bienabenturanzaak dira, &c.

        P: Zer dira bienabenturanza oneek.

        R: Birtuteen da Espirituen donen obrarik oneenak.

        P: Norzuk dira borondatezko pobreak.

        R: Onrarik, eta aberastasunik ez ezer aetarik gura eztabeenak.

        P: Norzuk dira mansoak.

        R: Irarik, edo kolerarik eztaukeenak, eta atarako eztagozanak.

        P: Zelan dira lurreko iaun.

        R: Zerren direan eureen iaba.

        P: Norzuk dira negar egiten dabeenak.

        R: Etxiten dituezanak kontentuak gauza txeetan bada bere.

        P: Norzuk dira daukenak gosea, eta egarria iustiziena.

        R: Egiten dabeenak zor dabeena ardura, eta ansia guztiagaz.

        P: Norzuk dira miserikordiosoak.

        R: Piedade andia daukeenak azeakaz bere.

        P: Norzuk dira bioz garbia daukenak.

        R: Barruko pasiño guztiak ilik daukezanak.

        P: Norzuk dira bakesoak.

        R: Bakea ifinten dabeenak eureen personetan.

        P: Norzuk trabajuak igaraiten dituez justiziagaiti.

        R: Onetan dagozanak firme persegiduarren bere.

        P: Zegaiti obra oriei dei egiten iatee bienabenturanzaak.

        R: Zerren oneetan dago mundu onetako bizizeen bienabenturanzea, eta besterako esperanzea.

        M: Iaungoikoak bada (ene semea) eroan gagizala ara guztiok.

        R: Amen Amen.

 

FIN.

 

aurrekoa hurrengoa