www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dotrinea
Martin Otxoa Kapanaga
1656; 1893

      [liburua osorik RTF formatuan]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Capanagaren dotrinea. Martin Ochoa de Capanaga (Edward Spencer Dogsonen edizioa). Vizeu, 1893.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ORDENA, ETA MODUA ZELAN,

EDOZEINBERE KRISTIÑAUK TRAZAADU, ETA GASTADUKO DABEN DENPOREA, ETA EGUNA IAUNGOIKOEN SERBIZIOAN, ETA BERE ARIMEN PROBETXUAN

 

        Goxean leelengo irazar didinean, egin begi kuruze santearen, eta gero esan begi; Bedeinkatu, eta alabadu izan dila Trinidade Santisimea, Aitea, eta Semea, eta Espiritu Santu Iauna, iru persona, ta Iaungoiko egiazko bat.

        Ianzi dinean iasarri bidi belauriko, eta egin begi deboziñoan, zeinda da erraza, eta probetxu andizkoa.

        Leelengo esan begi ene Iauna, ta Iaungoikoa, alabanzaak, eta graziak emaiten deusudaz, oraingiño, eta puntu onegino egin deustazuzan mesedeakgaiti.

        Bigarrena esan begi, Iauna nik ofrezietan deusut neure gorpuza, eta arimea, egun gogoti, igaro dagidazan esan dagidazan eta sufridu dagidazan gauza guztiak.

        Irugarrena edugi begi, gogoa firmeza andiagaz, pekatu mortalegaz egunatan ez ofendietako Iaungoikoa: eta egin begi deboziño brebe au, pekaturik egin ze dakian egunatan. (Zerren diño eskriptura sagradeak) Zeure obra guztietan; zeure azerengo fineen; eta eriozeen akordadu zaitez, eta alan eztozu pekaturik egingo.

        Da au deboziñoa. Esango dau iru bider Paternosterra, eta Abe maria, Trinidade santeari, modu onetan. Pater noster, eta Abe maria bat Aita eternoari (zeini emaiten iakan gauza guztien egitea) eskatuten iakala libradu dagiala egunatan erioza desastradurean, eta bere eriozea izan zedila denpora baga, ezpada sacramentuakaz, eta estatu onean.

        Eta zerren eriozea ezkero iatorkan bakotxari iudizioko eguna, zeinetan emon bear daben kontu bere bizizena, esan begi Pater noster eta Abe Maria bat Semeari, Iaungoiko, eta Redenptoreari (zeini emaiten iakan Redenpziñoa) eskeetan iakala, dana legez juez artuko dabena kontu au, emon degiola grazia ordenetako bere gauzaak egunatan; emon degion kontu ona aen majestadea eskatu dagionean.

        Eta zerren eriozeen ostean dator, kontu ona emon dagiana, ioango dala zerura, eta deungea emon dagiana, ioango dala infernura: esango dau beste Pater noster bat, eta Abe Maria bat Espiritu Santuari, dana gure Iaungoikoa (zeini emaiten iakan santifikaziñoa) eskeetan iakala emon degiola grazia firmea, eta arean iausten etxi ze degiola il din artean, eta libradu dagiala infernurean.

        Deboziñu au eginezkero esan begi.

        Iaungoiko aita eternoa ofrezietan deusudaz neure obra guztiak.

        Iaungoiko semea nik ofrezietan deusudaz neure berbaak.

        Iaungoiko espiritu santu Iauna nik ofrezietan deusudaz neure pensamentu egun onetako guztiak, izan dituzan zure glorian, eta alabanzaan.

        Eta oraziño egingo deuso bere angeru goarda alde eskoakoari, esaten deusala.

        Neure Angeru Goardakoa, emon zineana gorde nengizun, argi egidazu, gobernadu, eta gorde nagizu egun onetan. Amen. Pater noster, Abe Maria.

 

 

EGUARTEAN

 

        Etxerean urten dagianean leelengo bidea izango da elexara (utra urrin bizi ezpada) eta enzun meza deboziño andiagaz zer esango daben elexeen sarzaieran gero idoroko dau azerago. fol. 130.

        Eta danean sermoea etxi ze begio enzuteari, deseoagaz aprobetxetako; lagundu bekio, eta egon bidi sakramentu Santuen aurrean, exilik, eta deboziño audiagaz, edo zein bere lekutan dagoala, eta edugi begio reberenzia, eta deboziño andia Kuruzeari, santuen imajinai, eta egin begi berba erespeto andiagaz Aita santu, da beste preladu, Erelijioso, eta beste persona elexakoakgati, eta jeneralmente beste elexako gauza guztiakgati.

        Bere konbersaziño, edo platikeetan esan ze beike burlako berbarik, besteren bat mindu, edo aserratu daiana.

        Gustiak tratadu begiz kortesia, eta honestidade andiagaz.

        Eta akordadu bekio guzurrik ez esatea, eta iuramenturik ez egitea, eta egin dagianean, esan begi beralan. Iesus neure Iauna izan dila nigaz, eta alan galduko dau kostunbre au, eta berba oneek esan begiz beste pensamentu deungarik etorri dakionean, egin begi Kuruze santearen señalea.

        Iokatu ze bidi kartaetan, eta beste ioko deungatan; inex egin begi konpañia deungaetarean, eta alper egotereanik, zerren da beste edozeinbere pekatuen prinzipioa.

        Eztau esango ez kantaduko, ez irakurriko gauza desonesturik, antes aborrezidu, eta gorroto izan bear dituz.

        Pobreen izan bidi adiskide andia, ez iñor bere menospreziadu, txeen txeena bada bere.

        Iñax egin begi, eta ikaratu bidi, edozeinbere pekatu mortalegatik; zerren onegati geldietan da gizona, zerurean urtigirik, eta Infernura kondenadurik.

        Iaaten dabenean, maia bedeinkatu begi, eta gorde begiz iru gauza, kortesia, tenplanzea, eta pazienzia; kortesia iasarren, eta berba egiten; tenplanzea iaaten, eta edaaten dabela bear dabena, eta ez geiago, pazienzia sufriduagaz iaaten emon ezpadagioe bere gustura.

        Eta zerren iatosteko konbersaziñoan askotan etorri doaz porfiak, ezta baidaak, pendenziak, aserreetea alkarregaz, eta beste ofensa asko, da seguruena, eta oneena maia bedeinkatu, eta graziak emon ezkero, ez gasteetea denpora andia platikaan konbersaziñoa danean okasionadua zerren dagozan personak atarako direanak, orduan apartadu ainbat ondoen, paseo bat emon, edo irakurri liburuen bat, irakurten badaki, edo ioan oraziño, edo deboziñoren bazuk egiten.

 

GABEAN

 

        Errekojidu bidi bere etxera eta inax begi gabean dabitzanai, eta ai iatordezan desgraziai.

        Oera ezin baño leenago erloxu laurenez, belauriko iasarri bidi, eta egunatan gogora etorri iakazan esan dituzan, edo egin dituzan gauza guztiak ekarri begiz memoriara, zeinetan pekatu egin daben ikusiagaz, konzienziako examinea egin begi: daukaz onek iru parte.

        Leelengo emongo deusaz graziak Iaungoikoari egin deusazan mesede andiakgatik, eta eskatu begio, emon degiola grazia ezauteko egunatan egin deusazan ofensaak.

        Bigarrena ekarri begiz memoriara, berba, eta obra egin dituzanak goxerean, eta arrasa etorri artean (Iaungoikoari nai eztakiola) zeinbat bider pekatu mortala egin daben.

        Irugarrena edugi begi gero garbai, eta dolore andi bat egin dituzan pekatuakgati, eta esan begi Pater nosterra, Abe Mariagaz, eta gero esango dau; Iauna nik prometietan dot, bizi izaitea, eta iltea fede elexa santa Eromakonan.

        Gero oera ezinezkero esango dau iru bider Abe Maria Birjina Santisimeari, eskeetan iakala, alkanzadu degiola gaba atan bere arimako garbitasuna, esango dau onelan.

        O Maria Santisimea, Birjina zineana, seña egin baño leenago, esan begi Abe Maria.

        O Birjina zineana seña zenduanean egiten, Abe Maria.

        O Birjina gelditu zineana, seiña eginezkero. Abe Maria.

        Gero esan begi: Iesu Kristo ene Iauna, eta Iaungoikoa; alkanzadu egidazu gau onetako neure arimeen garbitasuna: gero oraziño egin begi Angeru goardakoari, esanik dagoana legez eta deboziño daukan santuai.

 

 

DEBOZIÑO PARTIKULAREN BAZUK

 

        Elexan sartuten danean esango dau.

        Sartuko nax Iauna zure etxean, eta zeure Tenplu santuan adoratuko zaitudaz, eta konfesaduko dot zure izen santua.

 

        Ur bedeinkatua artu dagianean.

        Ur bedeinkatua gaiterren parkatu bitez geure pekatuak. Amen.

 

        Altara nagusien aurrean belauriko dagoanean esan begi.

        Adoreetan zaitudaz Iauna, eta bedeinkeetan, zerren zeure Kuruze santeagaiti mundua erredimidu zenduan.

 

        Ostia gora doeanean.

        Adoreetan zaitudaz Iesu Kristo gure Iaunen gorpuz sagradua, zeinda Kuruzeko altaran izan zinean sakrifizio dignua mundu guztien redenziñorako.

 

        Kalizea gora doanean.

        Adoretan dot odol prezioso gure Iauneena, zeinek ezarririk Kuruzeko altaran garbitu zituzan gure pekatuak.

 

        Azerengo Hostiari.

        Zure eskuetan Iauna ofrezietan dot neure arimea, zerren erredimidu gindizuzan Iauna, eta egiazko Iaungoikoa.

        Maian iasarri gura dabenean iaten, edo afaritan esan begi Pater noster bat, eta bendiziñozat; gu, eta jango doguna bedeinkatu dagiala iru persona, da Iaungoiko batek daukana poderea, aitea, eta semea, eta Espiritu santu Iauna. Amen.

        Iaun dagianean emongo deusaz graziak egin deusazan mesedeakgati eta esan begi beste Pater noster bat.

        Abe Mariako Kanpaneak io dagianean, esan dagizanak berba oneek, irabazten dituz indulgenziak.

        Angelus Domini nunciauit Mariae, & concepit de Spiritu sancto. Aue Maria &c.

        Ecce ancilla Domini fiat mihi secundum verbum tuum. Aue Maria, &c.

        & Verbum caro factum est, & habitavit innobis. Aue Maria, &c.

 

 

ZE MODUTAN EGINGO DAN
BIRJINA SANTISIMEN EROSARIOA

 

        Birjineen Erosario osoak daukaz amabost misterio, bost gozosoak, bost dolorosoak, eta bost gloriosoak.

 

Bost gozosoak

        Leelengoa Angeru san Grabielen anunziaziñoa Birjina santisimeari.

        Bigarrena, Birjina Santisimen bisitazinoa, santa Isabelegana ioan zanean.

        Irugarrena, Iesu Kristo aita eternoen semen iaiakerea.

        Laugarrena, Birjina Santisimeak presentadu ebana bere seme Iesus seiña zanean tenpluan.

        Bostgarrena, idoro ebana tenpluan Doktoreen artean.

 

Bost dolorosoak

        Leelengoa, Kristo gure Iauneen oraziñoa, egin ebana odolezko izerdiagaz ortuan.

        Bigarrena, lotu ebeenean koluna, edo abeari, eta an azotadu ebeena.

        Irugarrena, aranzazko koronea ifini euseena.

        Laugarrena, Kuruzea lepoan eroan ebana.

        Bostgarrena, kruzifikadu ebeena Kalbarioko mendian.

 

Bost gloriosoak

        Leelengoa Kristo gure Jauneen erresureziñoa.

        Bigarrena, zeruetara igo ebana.

        Irugarrena, espiritu santu Iauneen etorrerea.

        Laugarrena, Birjina santisimen asunziñoa.

        Bostgarrena, aen koronaziñoa, eta aen merezimentuen premioena.

 

        Egingo da errosario au amar Abe Maria, eta Pater noster bakotxean konsideretan dabela, eta gogoti igaraiten dabela misterio bat, eta gero ofrezidu Birjina santisimeari.

        Egingo dau al badagi errosario osoa egunean egunean, ezpabere arena.

        Astelenean ofreziduko dau misterio gozosoakgati.

        Martizenean dolorosoakgati.

        Eguaztenean gloriosoakgati.

        Eguenean gozosoakgati.

        Batikuan, eta zapatuan dolorosoakgati.

        Domekan gozosoakgati.

        Ezta ifinten misterio bakotxean ofrezimentua luze izanagatik.

 

aurrekoa hurrengoa