www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskeraren berri onak
Agustin Kardaberaz
1761

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

VIII
EUSKERAZKO GRAMATIKAREN

ERREGALIAK

 

        Zer dion ez dakienak, nai duena esango du, baña juiziozko jakintsuak, dudarik gabe, egia ezagutu ta aitortuko du. Besteen aldean euskerak erregalia ta pribilejio andiak ditu: I.— Jenero ta preteritoen naspilla edo iskanbillarik, besten gisa, euskerak ez du. Ainbeste erreglarekin gazteen buruak tormentatu, eta geroenean, zer probetxu? Beti kezka, beti arazoa: ta, betiko ejerzizio ezpada, bereala oriezaz aztu. II.— Izen edo nominatiboetan, zer lanak ez dira? Latinak onela, griegoak ala. Bedeika gure euskera: bere sei kasoetan erregla jakin ta errazak beti beren oñean firmeak ditu.

        III.— Ori bera bere gramatikaren beste parte guzietan seguru gordetzen du: eta au, euskera lasterrago eta errazago ikasi ta ondo itzegiteko bentaja andia dala, edozeñek dakus. IV.— Latiñez Superlatiboa ta euskeraz Guzizko edo Txitezko izena deritzana, guk era bitan degu. Bata itz batekoa eta bestea bikoa. Itz birekin egiten danak adberbio oiek: txit, txitez, guziz edo guztiz daramazki: txit ona, txitez santua, guztiz ederra, guziz galanta. Itz bateko Superlatiboa, izen bakoitzari en, bere ondoren erantsiaz, egiten da: onena, santuena, ederrena, galantena. Jaungoiko onena andiena, Deus O. M. latinak bezala, esan diteke: baita gizonen andiena, guzien gogorrena: guzietatik txikiena: baita, guzien artean santuena ere. Ederrisimo, galantisimo ta onelakorik euskerak ez du.

        Egia da, A. Larramendik bere dizionario edo iztegian aldareko sakramentu guziz santuagatik, latiñetik santisimoa dakarrela: ta uso ta kostunbreak, Trinidade santisimoa ta Ama Birjiña Santisima, euskera bezala egin duela. Alere, sakramentu guziz santua ta Ama Birjiña txitez santa, añ ederki da. Ama Birjiña, euskaldunak diona, Jainkoaren amaren epiteto, titulo edo osansi ta alabanzarik ederren adiena da, zeren Jainkoaren Amak bai, ta bestek pribilejio ori ez duen. Euskaldunak konturik egin ez dute, ta ez arreteman edo aplikatu, ezen euskerak berez edo berariazko izen andigarri edo titulo ederrak, ta beren izenai erantsi ta txit egokiro, Jainkoari, Ama Birjiñari ta santuai ondo dagozkienak baditu. Ara nola.

        Jaungoikoari, ta aren atributo edo perfezio esanezgarri edo inefableai dagozkienak dira: Jaungoiko guziz ona, altu, jakintsu, santu, justu, betikoa: guziz aberats, eder, gozo, ugari, liberal, ongille, eman-nai, emallea: Aita maite, maitagarri, maitetsu, urrikaltsu, beraa, piadoso, amorosoa, etc.

        Jesuristori dagozkionak dira: «Jesus gure Bide, Egia ta Bizitza, Zeruko atea, gure Jaun ta Jabea: gure animen Artzai ona, gure Redentore, Salbadore, Bitarteko ta Maisua: gure Aitarik onena, Anai nagusi, Aide ta Adiskide laztana: gure bideko Gida, Lagun ta Kapitan, edo Burua: Grazia guzien jatorrizko iturria, gure biotzaren Bizitza ta Biziaren Biotza, Graziazko Biziaren Anima, Animaren Espirituaren izan ta substantzia: munduaren Argia, Justiziazko Eguzkia. Anima garbien esposa maite, Jainkozko modura enamoratua: gure Osasun ta Ondasun guztia ta Gloria bizia.»

        «Salomon paketsu ta Pakegillea, Konseju andiko Aingerua; Sazerdote andi, Pontifize edo Aita Santu betikoa: Aita Eternoaren Ontasunaren antz edo imagiña egin-egiña, aren Gloriaren Edertasuna, ta aren substanzia edo egiazko Izatearen itxura: birtute guzien asiera, doai guzien Jarlekua, Arri bizia, Argi ederra, Iturri ugaria, Ur gozo bizia, ta jakindea ematen duena: Arkantoi bietatik bat egin zuena. Bildots kulpa gabea, ta Arkume munduko kulpak kentzen dituena.» Oiek ta Eskritura Sagradutik ateratzen diran beste onelako izen ta titulo eder asko dira: ta euskaldunentzat gauza berria badirudi ere, Eleizako, Dotrinako ta Jaunaren, eta santen alabantzarako, latiñez bezala, euskeraz baliatzeaz lotsatu bear ezkera. Noizbait asi bear da, ta beste lengoajeak bezeñ arrazoi berdiñ edo andia, ta deretxo jakin egiña degu guk edo euskerak.

        Onela Ama Birjiñaren, Aingeru ta santuen izen berai ederkien datozkienak, santuetan Jainkoa bear bezala alabatzeko, atera edo egin bear dira. Bidez emen guraso ta maisuai erregutzen diet, beren etxe ta errietatik deserritu ta gaistoen itzkuntzak onda ditzatela. «Jesus demonioa» ta onelako beste itzkuntza eta ezkontza infernuko itsusiak, euskaldun ondo azi diranen aoan zeñ gaizki diruditen! Jaungoiko gizon egiazko, gure salbadoreak duen izenik andien, adoragarrien ta gozoena, ta, San Pablok dion bezala, izen guzien gañeko izena da JESUS, eta, Espiritu Santuaren grazia gabe, bear bezala, JESUS ezin esan, ezagutu ta adora diteke, ta askok maña gaiztoa artu ta orrela itzegitean Jauna ofenditzen dute.

        Beste askok, gizon bat ezertako edo askotan gaia dala, edo agudo bat dala, esateko, gaztelaniatik artu ta balentiaz bezala «ori, edo urlia demonio bat da» diote. Jojou! A zer alabantza, etsairik andienaz bat egitea! Eta onela izkuntza gaistoaz askok gala egiten dute. Onelako esaerak kristau euskaldunetatik aienatu bear dira, ta kristabari dagokion juizioaz itzegin bear da.

        Substantibo edo berez bakarrik esaten dan izena, ta adjetibo edo beste izenari erantsi ta darraiona, dirade, ta usatzen ditugu: Jaungoiko santu andia: ta itzoro Jaungoiko dibinoa esan biar ez da, zeren izen biak bat esan nai duten: Substantibo berekiko izenak erantsi ta elkarrekin batean esatea, euskeraren pribilejioa da, orañ urrenean A. Larramendik esan zidan bezala. Ta ala: zalbide edo zaldibidea, gurdibidea, oñ bidea esaten da: ta orobat: kristaubide, kristau fede, kristau lege, kristau dotrina ta kristau bizitza.

        Diptongo ta triptongorik euskerak bere itzak irakurte edo eskribitzean eztu, ta errazago ikasteko au ere errgalia da: iru dialektoetan sinkope edo itzak-laburtze txit asko ditu. Azkenik asenta dezagun, ondo itz egiteko bear diran gramatikaren parte guziak euskarak usatzen dituela, ta banaka gora-bera ta aldaera guzietan, berariazko izkerarik egokien guziak, legerik zorrotzen guztien damu gorrian bada ere, ta beste izkerak ez bezalako neurri justu ta simetria egiñ-egiñean, era guzietara ditu, ta euskaldunak dakizki ta darabiltzki.

        A baña, —dio norbaitek—, euskerak naigatik latiñ edo gaztelaniaren itzegiteko eleganzia edo edertasun ta erretorika edo elokuentziarik berez ez du! Ola, adiskidea, oriek ere baditugu? Ai gizagaxoa! Zer diozu? Gaitzak eragin al dizu? Ala fede, zer gaitz andiagorik, jakiñ-ez itsua baño? Ignoranzia edo jakin-ez triste onetan euskaldun asko aurkitzen dira, ta orrek gañez eragin ta itsu-itsuan zer dioten ere ez dakite. A dontsua! Erretorika zer dan badakizu? Non edo zertan dagoen ezagutzen ote dezu? Ara bada ikusi ezazu.

 

aurrekoa hurrengoa