www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ofizio laburra
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama Virgiña guziz garbi concepciocoaren oficio laburra latiñezco itz neurtuetatic eusquerazco zorzicoetara itzulia, Propagandako Moldiztegia, 1872.

 

 

aurrekoa  

OTZULIA EDO ANTIFONA

 

        Au da Zigorra, zeñean etzan metondorik, ez geroagoko kulparen azalik.

 

V. Zere sortzaran, Birjiña,

Orban gabea izan ziñan.

R. Erregutu egiozu gugatik

Aitari, zeñaren Semen

mundura-eman zenduen.

 

 

        Eskaera

 

        O Jaungoikua! Zere Semearentzat, Birjiñaren Sortze mantxa gabekoaren bidez, bizileku egokiya prestatu zenduana: erregutzen dizugu ezik, nola hura bere Semearen eriyotza aurrez ikusita, bekatu kutsu guzi-guzitik leendanez gorde zenduen, ala ere gu oso garbiyak zedorrengana iritxitzea eman deiguzula: Jesu Kristo gure Jauna beragatik, zeña zurekiñ da Espiritu Santuarekiñ bizi da, ta erreiñatzen du eunkida guzien eunkidaetan. Ala izan dedilla.

 

 

Bedeinka bedi zure garbiera

Betikoera guzian

Bada alaitzen da Jaungoikoa bera

Aiñ edertasun andian.

Zeruko Erregiñ paregabea

Birjiña guzien lorea!

Gaurtik dizkitzut nik zuri eskeintzen

Bizitza, biyotz ta anima;

Begira errukiz, ez utzi ni arren

O nere Ama txit maitea!

 

 

MARIA TXIT SANTARI
ORAZIOA

 

        Oroitu zaitez, o Maria Birjiña txit beraa, laguntza eske eta sokorru billa Zugana joan diranetatik iñor Zuk utzia izandu danik, egundaño etzala aditu izandu. Konfianza onekin alaiturik Zuganatzen naiz ni ere, o Birjiñen Ama Birjiña, eta nere pekatuen pixupean lantuak emanaz, benturatzen naiz jartzen zure begi beneragarrien aurrean. O Jaungoikoaren Ama! ez itzatzu arren despreziatu nere erreguak, ezpada biotz onez aditu eta ar itzatzu. Ala izan dedilla.

 

        Aita Santu Pio IX garrenak eman zituen 300 eguneko induljenziak, orazio au debozioz errezatzen dan aldi bakoitzagatik.

 

A. M. D. G.

 

aurrekoa