 |
VISPERAS - ARTSALDE-ORDUAK
V. Atoz nere laguntzan
Birjiña Zerutik,
R. Alegiñez ni gorde
Etsayen eskutik.
Gloria Aitari ta
Gloria Semeari
Gloria betikoeran
Megope Santoari.
Kantaera
Agur, o Erlojua!
Nun dan atzeratzen
Eguzkiya amar mallaz:
Jainkoa da gizontzen,
Gizona asi deiñ betik
Zeruronz goitutzen.
Aingeruez beerago
Jauna da jetxitzen.
Dago euzki orren argiz
Distiatzen Maria,
Ta arkitzen da sorreran
Nola egun sentia.
Lirioa arantza artean
Iltzeko Dragoia;
Gabaz dabiltzanentzat
Ederra illargia.
Alabiz.
V. Atera nuen argi bat
Itzaltzen ez dana.
R. Lañoz bezela nuen
Estaldu lur dana.
V. Adi zazu Maria
Gaur nere eskaria:
R. Ta nere deadar dana
Bijoa Zugana.
Otoitza
Santa Maria, Zeruetako Erregiña, Jesukristo gure Jaunaren Ama, eta Munduaren Jabea, iñor ere bakar-utzi eta gaizki begiratzen ez dezuna: begira idazu, Andrea, biguñkiro begi maitatsuaz, eta iritxi egidazu zure Seme maiteagandik nere bekatu guzien barkazioa; nik oraiñ zere Sortze edo Konzepzio doatzu ta guziz garbia zentsu gozoroaz pozalditzen dedan ezkero: artu dezadan gero betiko doatsutasunezko saria, au ematen dirala Birjiña gelditurik aur egiñ zenduenak berak, Jesukristo gure Jaunak, zeñak bizi ta erreiñatzen du Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean, Irutasun osoan, Jaungoikoa, eunkida guzien eunkietan. Amen.
V. Adi zazu Maria
Gaur nere eskaria
R. Ta nere deadar dana
Bijoa Zugana.
V. Ongi-esan deiogun
Jaungoiko Jaunari
R. Emanikan ezkerrak
Millaka berari.
V. Ta Fededun animak
Zeruko pozean
R. Jaungoikoaren errukiz
Beude pake onean.
Alabiz.
|
 |