www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ofizio laburra
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama Virgiña guziz garbi concepciocoaren oficio laburra latiñezco itz neurtuetatic eusquerazco zorzicoetara itzulia, Propagandako Moldiztegia, 1872.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ITZ-AURREA

 

        Eskritura Santuko itz eta esaera txit egoki ezarriakiñ anziña latiñez egindako ofiziotxo au egunero Beato Alonso Rodrigez Jesusen Konpañiakoak debozio gozo ta irazakiz esan oi zuen: eta Ama Birjiñak berak agindurik, bere bizitzak dionez, or-emen ta inguru guzietan alegiñez zabaldu zuen. Geroagoan Europako

itzkuntza askotan onen izenarekin argitaratu zan; batez ere oniritsi zuenetik Aita Santu Paulo bost-garrenak 1615-en urtean, emanik ondo errezatu edo kantatzen dutenentzat 100 eguneko barkazio edo induljenziyak. Gaur ordea geroz emanakiñ 700 egunetarañokoak gutxienaz aldi bakoitzean, diotenez, irabazi leizke.

        Are maitagarriagoa egiten zagu oraiñ egintzatxo au, mundu guziak Fedekotzat sinistu bear duen ezkeroz bere gaya, zeña dan Ama Birjiñaren aurren izatearen ezkutapen edo misterio zoragarriya.

        Beiñ betiko itzegin zuen Jainko-orde gure Aita guziz Santo Pio bederatzigarrenak, mundu guziko Apaiz-nagusiz eta eziñ esan-al jendez inguratua Erroman arkitzen zala Abenduaren 8-an 1854-garren urtean; esanaz «Jesu Kristo gure Jaunaren, San Pedro ta San Pablo Apostolo doatsuen eta Gere eskubidez; adierazten, aitortzen, eta erabakitzen degu ezik, Maria Birjiña guziz doatsua bere aurrenengo izate ber-berean, Jainko guzialtsuaren grazia ta pribilejio espezialez, gizonen Salbatzalle Jesukristoren merezimenduak ikusirik, jatorrizko bekatu-kutsu guzitik oso libre leendanez gordean izan zala dion erakutsikizuna, Jaungoikuak agertua dala eta orrenbestez Kristau leyal guziakgandik sendo ta iraunkiro sinistua izan bear dana».

        Ai Euskaldunen biyotz ederretan (batez ere gazteenetan) sorturik, jayo, azi, loretu eta iraungo balu debozio eder onek: eta berso zakar gaiztakerizkoak utzirik, zortzikoen soñu

egokienetan Ama Birjiña txit doatsu bekatuaren akatzik ere bagea ta gizon eta Aingeruen maitagarria alabatuko balute beti baztar guzietan!...

 

aurrekoa hurrengoa