www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ofizio laburra
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama Virgiña guziz garbi concepciocoaren oficio laburra latiñezco itz neurtuetatic eusquerazco zorzicoetara itzulia, Propagandako Moldiztegia, 1872.

 

 

aurrekoa hurrengoa

GOIZ-ORDUAK EDO
MAITIÑAK ETA LAUDEAK

 

Ea! Kantaitzazute

Españ da biyozak,

Birjiñ doatzuaren

Honra ta alabantzak.

 

V. Atoz nere laguntzan

Birjiña Zerutik,

R. Alegiñez ni gorde

Etsayen eskutik.

Gloria Aitari ta

Gloria Semeari

Gloria betikoeran

Megope Santoari.

 

 

        Kantaera

 

Agur munduko Jabe

Zeruko Erregiña,

Agur Goizeko izarra,

Birjiñen Birjiña.

Agur graziz betea

Jainkozko argi piña

Egizu mundutarren

Aldez alegiña.

 

Jaunak autu zinduzen

Betiko-eratik,

Jainko Seme bakarren

Amatzat arturik,

Zeiñgatik lur, itxaso,

Ta aizeak sorturik

Edertu zaitu Adanen

Bekatu bagerik.

        Amen.

 

 

V. Leendanez autatarik

Jainkoak gorde du;

R. Ta bere Jauregiyan,

Bizitzera artu du.

V. Adi zazu Maria

Gaur nere eskaria:

R. Ta nere deadar dana

Bijoa Zugana.

 

 

Otoitza

 

        Santa Maria, Zeruetako Erregiña, Jesukristo gure Jaunaren Ama, eta Munduaren Jabea, iñor ere bakar-utzi eta gaizki begiratzen ez dezuna: begira idazu, Andrea, biguñkiro begi maitatsuaz, eta iritxi egidazu zure Seme maiteagandik nere bekatu guzien barkazioa; nik oraiñ zere Sortze edo Konzepzio doatzu ta guziz garbia zentsu gozoroaz pozalditzen dedan ezkero: artu dezadan gero betiko doatsutasunezko saria, au ematen dirala Birjiña gelditurik aur egiñ zenduenak berak, Jesukristo gure Jaunak, zeñak bizi ta erreiñatzen du Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean, Irutasun osoan, Jaungoikoa, eunkida guzien eunkietan. Amen.

 

 

V. Adi zazu Maria

Gaur nere eskaria

R. Ta nere deadar dana

Bijoa Zugana.

V. Ongi-esan deiogun

Jaungoiko Jaunari

R. Emanikan ezkerrak

Millaka berari.

V. Ta Fededun animak

Zeruko pozean

R. Jaungoikoaren errukiz

Beude pake onean.

        Alabiz.

 

aurrekoa hurrengoa