 |
NONA - BEDERATZI ORDUAK
V. Atoz nere laguntzan
Birjiña Zerutik,
R. Alegiñez ni gorde
Etsayen eskutik.
Gloria Aitari ta
Gloria Semeari
Gloria betikoeran
Megope Santoari.
Kantaera
Agur, Erri gordetzaill,
Ta Torre irmotua,
Dabid-en eskutuz, ta
Armaz apaindua.
Pisturikan sortzeran
Amodio-sua,
Garaitu dezu ordutik
Dragoi indarsua.
O emakume portitz
Ta Judit ermea,
Dabid berotu zuen
Abigail gaztea!
Rakel-en Seme bat zan
Ejiptoen jabea
Mariarena Mundu
Salbatutzallea.
Alabiz.
V. Guziro ederra zera,
O Nere Maitea!
R. Zu jatorri-mantxarik
Beñere gabea.
V. Adi zazu Maria
Gaur nere eskaria:
R. Ta nere deadar dana
Bijoa Zugana.
Otoitza
Santa Maria, Zeruetako Erregiña, Jesukristo gure Jaunaren Ama, eta Munduaren Jabea, iñor ere bakar-utzi eta gaizki begiratzen ez dezuna: begira idazu, Andrea, biguñkiro begi maitatsuaz, eta iritxi egidazu zure Seme maiteagandik nere bekatu guzien barkazioa; nik oraiñ zere Sortze edo Konzepzio doatzu ta guziz garbia zentsu gozoroaz pozalditzen dedan ezkero: artu dezadan gero betiko doatsutasunezko saria, au ematen dirala Birjiña gelditurik aur egiñ zenduenak berak, Jesukristo gure Jaunak, zeñak bizi ta erreiñatzen du Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean, Irutasun osoan, Jaungoikoa, eunkida guzien eunkietan. Amen.
V. Adi zazu Maria
Gaur nere eskaria
R. Ta nere deadar dana
Bijoa Zugana.
V. Ongi-esan deiogun
Jaungoiko Jaunari
R. Emanikan ezkerrak
Millaka berari.
V. Ta Fededun animak
Zeruko pozean
R. Jaungoikoaren errukiz
Beude pake onean.
Alabiz.
|
 |