Sekulorum sekulotan
Patri Urkizu

Kriselu, 1975

 

 

—VI—

 

NOLA diot inori esplikatuko fruituen parabola iharririk badago gernikako arbola intsektoen marmar isilak nere kalean gauez erdiharoko kale bat dirudi balkoi izkinetan giriseilu zahar batzuek argia botatzen dute harri gogor eta bihar barrenderoak eramanen dituen zakar kajen kontra haurrak ez dira aingeru heren begietan labain zorrotz eta kamutzik bada eta bestela begira ezazu vietnameko mutil koskor bat itzalpean deabruaren lurran meza nagusiaren bitartean seroraren baratzan ispilu borobilaz madarikatuko haute eskandala armatzeagatik iribar denik etezain trebeena hobeena duk egunetik egunera mitoak istoriogileen ameslarien oinharri eta bahe direnean eta gizonak zorabiarazten dituenean ez zientifikoki borroka bat gatibuen grebaz espero dezakegun haina egun burgesiak natura eta naturaren morala bortxatu nahi baditu ere edozein aldaketaren bildur denean eta mitojaleen bazka gertutzen hainbat presupuesto xahutzen dituenean ostikozko partido futbolak antzo telebisioko zenbait gauzataz eta perutxoren zorakerietaz oroitzen gara zeren mordo baten hogei astoren eta ehun zaldizko motorraren indarra bai omen zedukan atzaparretako bi atzez burni gogorrena legunki zatitzen omen pulsolarien artean bildurgarria eta paregabekoa benetan farlari iaioa hortz gabeko aho zikinaz tapa zezaken elektrizidadearen mila boltio ah zer zirisartzailea huan ausarta bera bakarrik bezalakoa palomaresko bonbak hortzekin hamabi metro ondar petik berak urgaineratuak trigonometriaz eta astronomiaz zoologiaz eta hizkuntzetaz itsas zabalean bapore eta merkante artean jakintsuenetakoa ni ez naiz nor hemen kaderan eseritzeko luma erdi igar erdi zoro erdi ergel erdi txepel erdibitu gabeko honekin ene belarriak iadanik desfinatu entzuten dutenez gero garrasi hauk zerri eta zorrien kontra altxatu nahirik baina ene eskastasunak eraginik pailazo beltzaren gisa jokatzen badute har ezazue bada lelo zoro honen zerrenda humezurtz hau bere ahulezien froga eta testigantza bezala estropadak hamabi hamabietan hasiko dira irailaren bian katxarreroa txatarreroa ijitoa esnekataria arrainketaria igeltzeroa xispatzailea bonberoa hi eta koldo errosariyo eta karlota hasi zarete hemen edo han baina berdinduk hasiak zarete hiri handiko geltokiak betidanik suntsitu naute esperoan egote horrek tristatzen hainbat aurpegi triste eta ezezagun ikusteak zer arraiotara doazen jakin gabe bere mundu proprioetan ezin sarturik kateak eta mugak hautsiko bailira egun erresumetan gaindi gorabehera ibiliko ginake lasai ez ez oesteko nobelagintzan bezala edo telebistaren albisteetan terrorismoa delata non eta norena den legearen babespean benetazko terrorismo alua dagitenek azeri jaunaren zerbitsupean arerioak buztana luze zedukan dolorezko leize zulo xarmant batean laztanka hasi zirenean zenbait maite haudan hator nigana ene ezteetarat ene sabela senti hadin xoxolo polit kutuna isil adi maitea ezin esplika dezakeat sentitzen ditudan bihotz taupada eta itotzeko zorian uzten nauten mindura saminak maite haut je t'aime te quiero iloveyou baina dudarik gabe geure aldamenean ditugun prolemetarik sakonetakoa borroka nola eraman behar dugun da oinharriak aztertu behar ditugu bananbanan has gaitezen hasieratik egia da ezin dugula pontifikatu gerla borroka modu bakar bat edukiren dugunik zeren ez dago errezeta infaliblerik beraz mota berezi eta nabarmen asko izan daitezke baina bere konzienzi esnatzaile iraultzaile ukanik langile borrokaren barnean sortzen diren mugimenduetan gogor hasi baina usteltzen diren gerla modu bizi eta grina berriak erantsi behar zaizkie hil ala biziko kontua baita berritzea nahitaezkoa gauza jakina da noski ezin dugula ahantzi geure istoriomisterioa geure asaba zaharren borroka bereziak matxinadak eta zamakoladak ala ez funtsean zenbait aldaketa ttipi kontuan edukirik egoera garrantzitsuenak bere lekuan diraute zanpatzaileak zanpatzen segitzen dute eta zanpatuak berdin baina egunetik egunera handitzen doaz konzienziak herstutzen doaz batasunak ahuleziak gainditzen doaz eta indarra erabili beharko dugula ere uka ezina da estrukturalisten jokoetan bezala lehen desegite kontua izaten da aztertzeko esamina egiteko puzketan hausi gero beste integratze berri batekin eraiketa konprenigarriago batez sozialismo hobeago bat antolatuz musika poliki poliki isiltzen ari da dantzari eta predikariak oro mugimendu ezinezkoetan baina bai zela galanta zerrien indarra eta gero demokrazigiristinoaren erromako agintea ene aitari ez zitzaion batere gustatzen oiloen odolez tortilik antolatzea behin katiloan odola isurarazterakoan hegaz zaztako bat pairatu zuen kaka eskapo egin nau aluita honek katilu eta guzi lurrera erori ziren adio tortilaren errebolta odola isurtzea eta zertarako ez baikenuen erreparatu norentzat ari ginen baina borrokak badu zentzu bat odolak dakarren kondar luzea su beltz eta kiskalietako gela zabalak nonnahi bota daitezkean sakeak hirutik zazpirainokoak edo eta lautik zortziraino joan daitezkean pilota biziaz edo motelaz ongi jakin behar delako non dagoen ezkerra eta non eskuina edo eta bestela beste esku batenbat asmatu beharko dugulako ezkerraren ezkerra eta eskuinaren eskuinaz erdikoaz eta erdikoezkerraz eta erdikoeskuinaz aparte oraindik beste klasifikazio bat asmatu beharko dugulako nola konponduko dira erlategi batean jon joan zen mendira ete pinu merke baten adarretarik zintzilikatu zuten urkatze exenplar bat izan zen lurpean ehortzi zuten beste hura putanero handia baizen faxistanazionalkapitalistaren morroi etxean egunero txokolatea jaten zuena eta sintesi batean emateko hots hitz guttitan alu bat besteak espetxean dirauten bitartean goseka builaka marruka borroka ostikoka kukuka eta marrumarruketan bezala harakindegiko aretoa odol braboaz gainezka zegoen goiko mendietarik metralleten fraideak jetsi ziren ikurrina aurrera odola beltz eta grisa dario teilatupetik behera ur tantoak erortzen dira oparo xinaurrien moduan hasi ziren grisak joanetorriak ematen zumardiaren erdian gatibuak eta jauntxoen morroiak hasi ziren pelean beotibarren gatibua nork hau libratuko ertzainak berebilez olinpiadetan bezala ehizlari gisa merkatu inguruan harri txintxar eta artaburuekin zaldi handien nahasteko gurpilpetua aurkitu zen irudi abstrakto gorri bat baina kantak entzunen dira entzuten ziren entzuten ditut libro ozenki kanta ferdeak arinak ogi zerutik ukatua zu zara gure pekatua bentaundiko hilketa hala zer hilketa alua traizioz ala zer bukata luzea atorretarik baomen du hirur dozena boza fin eta garbiz bildurra gaindituz laisterka korrika presaka denok batean jendea haunitz biltzen ari da erruz a zer jende pila izkin guzietarik xinhaurriak bezala sareak hausten sareetan erortzen armiarmen lokarriak hausten beste lokera berri eta komunalak eraikitzen hiltzera bagaramate zer nahiago nuke hori ez duk lurrikara hau honelako gizarte pozointsuan xipiroi beltzek eta armiarmek botariko pozoin sorgintsua edanik lehenik bapo altabozaren oihua giristino ahal zara bai jauna giristino naiz jainkoari eskerrak tiroen oihartzunak menditik behera harrobiko dinamiten izua bezala bi pauso eman ondoren fabriketako sirenak itzali ziren iso iso espetxerat abiatu ziren eleizetariko kateetan konfesionarioetan has adi galdatzen nork nori zer egin egiten eginen debekatu DEBEKATUrik baita agur erregina ama errukiorra kale ertzetan baimenaren eske nigarrez zeuden eta agintariek esan zuten urrengo urtean rallye basquenavarre baten eratzeko baimena emanen zutela urrengo urtean denborak eta jainkoak hala nahi bazuten ezpainetan irrifarra solapetan lore bat itxaropena ahotan ostiaz et preces tibi domine debako nuklearra ez debako herriaren xoriontasunerako baizik pentsatua orio ondarrabi denek berdin garelako beltz xuri eta orlegi diruaren morroi eta zuhaitzak erdi mareaturik zeuden zia eta bira sar arrauna gaurko estropada geurea duk eta barka porra eta ogia eta xistorra bai santo tomasen feriya txorizua eta ogiya ostiral arratsalde hartan jende haunitz fabriketarik irtetzen hasi zen zumardi aldera goibel gogor hilun baina firmoki katu beltza eta katu xuria katu gorriaren bila katu komunaren xerkan eginikako tobera katu urkatua zintzilikatua eta obiratua zazpi gizon nituen joka inguruan xuri gorri ferde ostera kinieletan zegoek etorkizuna circulen circulen eta zer kristo xingoladun karate jakile eta barrabilen erdian emanikako ostikoa erregina kuroiez jantzirik gaiztoen egarria sublimaturik prestu berebil urdin hiru ehizean alaporra kontrola pasatu eta fabriketako langileak bildu dira oihuka hasi dira urso xuria zira zu zail da hainbeste ziabira aska kaska tar sun erdiesteko suge antzo ibiltzea potrorik ez duka agian anaien odolaz eta langile eroriaren teoria eta praxis bortitza gogor hogeitalau orduetan segitu behar dugulako unerik utzi gabe memento oro hik bai merezi ditukeala atzean paluak hainbat denbora galdu baituk adio ene hilazkizoro zorabiatu hori hire armiarmen haustera ausartzen haizenean deit nazak betiko leku berean edo hobe esatera gogorrago eta pittin bat aitzinago aurkituren nauk eta entzun pozoin gaiztoetarik eta intsektoen sareetarik urrun adi borrokak espero dik...

 

Jaizkibelen, 1972-ko irailean.

 

Sekulorum sekulotan
Patri Urkizu

Kriselu, 1975