Sekulorum sekulotan
Patri Urkizu

Kriselu, 1975

 

 

—III—

 

I LOVE YOU nik zuretako for you balea ertzain bizkorrik ez zegoek munduan hik uste duk zera leloak direla baina baibai ez benetazko istorioak kondatzen dizkitek ez motel leloagoak dira zertarako ikasten dutela uste duk baina ikarez jendea nola menedekatu etabar dantza wyskia eta isilik ezpaina ezpainekin loturik lotsik gabe dardaraz egonen balitake ez huke orain honelako irrifar gizarasorik zabalduko garrasi egin hau hori duk hire behar protesta hoberen eta itzuli omen dira beste hamar bai atzazkalak more more ukan odoldurik gorputz osoa ukan jantzi guztiak odol lehorrez larruari peasten eta pilota lekua enarak txistu xiu eta xiuka aizea fusilatzen eta teilatupeko kabi erdoituetarik kaska borobilak eginaz ez mesedez nik esnerik ez dut edaten ez naun dutxatzen eta bai ordea goxoki batez nahikoa dut eta sobera pilota hauk sos handiak dira ehun eta ehun berrehun ehun eta bost gramoko borobil motelak nahiago ditut bizi arinak ximuen isatz ximistagarriaren bezain azkarrak nik ordea ez a zer arraultza parea bai afrikatar zenbaitek lurrerainokoak omen horkonpon haurra beti haur eta humezurtz dena gehiago zerri alu hauek harrikaz arratsaldeko haizea ukatzen didate arnasa ezin da zoko herstu hontan hartu ez edan trankil arno gorririk zeren españian ez da horrelako deus gertatu non ikusi da horrelako lizunkeri zikin lotsagabekorik arrotz estrainiero hauk estropeatzen ari dira gure asaben eta gure betiko ohitura eta usario garbi eta txukunak diot lutero kalbino eta beste pizti gaiztoek iraultzaile deabruek munduan azaldu baino lehen ziren eta bizi eta nola gainera gure herri maite honetan usantza garbi horik nork eta nola ipini bada paretetan gizon bat kaka egiten komun batean goazi balkoira han freskoago eginen du bai blusa fin horrekin ez ahal haiz hoztuko berehala ez neska neuk berotuko haunat ez dago tronpatzerik bizitza ez da huskeri tatata poliki poliki tronpalarien arteko tronpadunen galantenean bihurtu haiz gaur goizetik bilboko bi anaia horiekin galdu egin bai dugu legun has adi maite lot ene gorputzera ez izan horrelako eroskorra basati baten antzo habil basurdearen gisa hortzak herstuturik ez ez duk nahi horrelako zibilizaziorik zer gabiltza abiaturik kontrako zibilenkontra kultura kontrako kontrastalari rekonkistan rekontrolis nekropolis honetan non banpiro eta saguzahar haunitz odol eske libro daude tontonton tanrakataplan bateria eta bomboaren erritmoaz argiak bizten hasi ziren neskatxen begiak dizdiz bete ziren haren belaunak gona laburren barruko haragi ederrak eta ezurrak elektriflkatu ziren propaganden akatsik handiena bere laburtasunean zegoen hobenetarik hobeen nor ukan badaki ala eztaki bata eta bestea batbirulau yeye boseizazpi yeye sanjuandarrak yeye irabazi yeye orlegi ori beltz fifa harturik mozkortzen naiz ardoa edanik xoratzen naiz kortejatzea lotsatzen naiz nola demontres biziko naiz aire ttunttikittun oilarraren zipotz kresta gorriaren moduzko odol beroaz begirada bero galdu batez nork jasoko ote zain behin batean begirada xepel hartaz enamoratu ninduen eta soinuaren bidez eguzki epel eta garbienerat abiatu ertzain maltzur hura ailofiu zeren gli uomini farano la pace e non la guerra farano lamore cui tutti siamo borghesi aitoren semeak seme on eta zintzoak ni naiz hi haiz hura da gu gara zu zara zuek zarete haik dira ziplizaplaplun eta ostikalarien eskuetan baizegoen erresuma eta zoriona-xoriontasun apurra-hainbat maite zuen herri hartan non aita semeak irakasten zituen baloiari nola ostiko ederrez jo lehen semea preileetara bidali eta gero zeren baserria saldu izan zen gerla ondorioan saldu ala konfiskatu salatari hark hobe esatera ehizera gaur gauez irtengo gara denbora ona bide dugula eta isiltasun botz bat nabaritzen dugula geure nahiaren irrifar gizaraso garrasi ustelez hausi pilota lekuan dabiltza enarak xiuka eta tellatupeko kabi erdoituetan eta haur galduen negar suntsigarrietan tiragomez eta azkeneko harrikadaz arratsaldeko azken aizea ukatzen dietelako ez dago tronpatzerik surangilek ez dute sekulan ukanen hegarik darwinek filosofo puroak zioenez bai zera hura ez zegoen bere onean-allo-abereak eta animaliak eta rousseauren nahikunde estrainoak —vers la conquete du pouvoir— ze konket konkret kasket koketa tatata zeren politikak galdu huan beti aiton zaharraren bertso berria zioetenez ez ez dira berdin tronpa eta bonboaren erritmoaz argitzen dohakizun bat eta bi eta bita eta lau eta bost eta sei eta zazpi huts benito eta mussolinik hogeitabi patxiku eta frankok hamasei formenterako uharte arrotz eta lehor hartan margolari bat dirau cala sahona alde duela orlegi eta zuri iheup hori hori mugimendu elektrikoak bailira seinale estraino horik arraultz atomikoen gorringo mikatza izanik ez eta hiru arraultzeko tortila digante ustel barka eta apostuko kinieletan diru guztiak xahutu baserri eta xokor behor eta asto galdurik satan eta demonio guziek daramatela ez antiparrik bero-epel eta gai etzazkizunaren nire bihotz izpiak zorionak opa dizkizut zorionak bihotz bihotzez zuri aita maitekor hori samurtasun beroan erregu epelenak kaka zeriotenak nonnahi takataka berg bergaren teoria liluragarria besoak lepoan eta saietzean salto zaldu handi saldiasen berga tipula zaharra surangila biziaren antzeko larrukoa zalduondo 911 behatzak eta atzazkal latzak zimuka marruka gora kopeta behera topete aiaiai mutila xapela gorria maldan behera amuarrain eta oilagorren beda idekiez gero ehizean bizkarra jira cta lurrerat bai zampa zan eskua indar astunagoaz bestela zapla lehertu eginen zaik eta oso handitua baduk begitartea eta begiondo uheldatua ea bada pittin bat jeisten diren kristalan larun goiko tontorretik beheruntz lurrunez eta lainoez jeisten hasi baikinen hasi dira itsasoihanhartan larrujotzaileen seme jatorren lirainen polliten eta hadardunen seguruen oroitzen ahal haiz nola hire aita danborrero huan eta herriko enparantza nagusian haste hastero ipintzen zen erdi-erdian tripa borobil harekin eta bi makilak eskuineko atz eraztuneko eta ttipienekin kontzen zituela zangoak ongi zabal hedaturik bonbonbonrakataplon por orden del señor alcalde don eusebio urretavizcaya elejandia hago saber que en esta villa de esta en adelante se prohibe bi gauza dituk munduan ederrago direnak erdibiturik eta erditu beharrak daude eta dutenentzat ez puzketa askotan xikituez zeren maleruski doloresegi litzake andereak eta sagar erreginak eskopeten jarioa bazetorren negar eta malko eta zaputz estraino ertzainen arteko malko eta kinielistak inbentaturikako formula miragarri hura amets eten gabeko zaputz hartan tiro eta tiro inondikan ezin dezifra zezakean kabi xoragarrian atzetik eta saietsetik eta perdigoi galduez errotatxori gizaraso hura arbol adarretik jausi zenean barrendik aitzinetik gainetik eta alderdi guzietarik eta hi kabi barnean kantore mugi eta mugiarazi eta ezin bat ados bina egozi xikiarraio dittit motel ekintzak agintzen dutena kotxe zahar hari kontu bagenion eta ez bagenu zanpa ainbat azeleradore kaskar hura beste baterako badakik eginen dugun motor amerikano bat kontrabandoz pasatu eta seirehuneko kaxari ipini urrezko xirrinda bai har genezake ez ahantz azkeneko mementoan patrikako tronpetarik eta lanbro tartean oihu bat zetzan toberaz eta irrintziz eta xalapartez eta adarrez eta silibitoaren nahasmahas baten gisa eta fardel urdin more zikin gerritik zintzilik dakart xirrindan goizeko bosterdietan langileak abiatzen direnean fabriketako leize zuloetara hortzak garbitu gabe begiak atz puntez bustirikan eta esne trago bat presaka edanda gero eta berrehun kiloko edo eta ezur besterik ez zedukan andre langileari musu tipi bat eta erdipurdian xapla eginik zangoen loak esnatuaraziz edozein errebueltan edozein tranbi gaiztoek edo kamioi monstru horietako batek edo tren bidea pasatzerakoan fitxa garaiz betetzeko trago arin eta xepel batek zanpaturik burni eta harriak haragi beroz besarkaturik ez da horregatik kezkatu behar ez ene amodiorik adi aurrera baina kontuz ibil soinuz ondartzan bebin batean maite ziren bi omorante liberalki itsuski eta hain maitekiro zeuden haik ez zirela konturatu olatuen sorbalden itsasoaren babeserat sartu zirela bere amodioa eta maitasuna akiturik zegoela ezpainak eta ezpatak bi gauza oso ezberdin zirelako edo bakus jaunak lotze hartarik sirena itsusi eta boza liluragarriko bat ediren suge bezalako buztan ta munstro baten hertz erdoiturikakoekin zeren eta non debekaturik zegoen neptunoren amoranteen manuz bere lurraldi bustinezkoetan izorzirinik zabaltzera urrezko liburu handi batean itsasondoan zetzan harkaitz baten barnean honela zioena CETARIUM balearena eta Urtzi Thor bere Dorre Xuri Aratz eta Garden eta Garbi purotokitik bere hile urdinak alde batera botiaz arnas gazi bat arnastuaz gizon arrazaren purtasunaren omenez hemen deslurraturik bizi diren intsektoen deitzen dioten PURO MONTECRISTO deritzan errekin metroterdikoa erretzen hasi zen bilbo eta barakaldoko sulabeak piztuaz zeinen ke aratza mendi gailurrean oparo eta arin zihoen herria lutoz dago zeren garbine hil zaigu atsoen konjuroen bidez eta medioz ni ez nauk errudun egia diot haren heriotzaz beste norbait far eta far jarioaz harkaitzetarik tarteko zipliztin zitalez biltzen zihoakigun zuri beltz pailazo beltzaren arima urdin eta argazki bezalako maindire likitsetan hainbat birjin eta neskats hautsi zituen arima beltz hark eta orain herriko tontoak zioen kantari nagusi gizarasoa berak uste du ni naizelapobre pobrea bera bera hohoho kontuz habil haurra hantxen badabil dardar adardun zital hori ximinien eta kableen eta irratien baso burnizkoetan eta ezkerretarat joez gero haruntzaxeago eskuinerat jo ezan zeren ezin diat maite min ematen naun ez adi hain astozakil ez dakin bi paretetarat eta eta xapa gain alerik ere botatzen hau joko aspergarria horrela jokatzen duk jo bi ister gordin aldeen zeharka eta gero xoko hilun bigun hortan laha polikipoliki errotaxori bat beste baten isatz laburtuari segiaz ziabogaka bira eta bira xanpaz eta arraunez maiz abiada arindurik sarturik ezpala ur mehetan barnera non afar xuri hark bakailo xuri bat zirudin afar hark fintak amanzio bezala eginaz batera eta bestera zia eta zia zeinen zerbitsupean morrointzapean esklabotasunpean geure jaun maitagarri eta ohoragarriak lan egiten du hobe esatera noren poltsikoetara doaz geuk izerditan botatzen ditugun gainbaliozko orduak eta segundoak kaioak bezala arrainxoaren bila sasisisa dabil lasai eta motel ur ertzetan doinu garratz eta latz eta mikatz batez arrapatuko ote duen moko fin gogorrez gu tortuga motel gizarasoen antzo edo karramarro gisa bilakatu bagaituzte arrantzaleak ordea makinak noiz dinamitez akatuko ditudan arrainxoak gero harkaitz eta ur axalez zalabardoen bidez biltze arren aztore hegalari haitzez haitz eskuineko lohitegian bizitz lohietara daraman euskara lohitsu eta mordoil batez lepaezurreko lohian makurturik burua sartu arte uztarri borobilaz lanpernak almejak izkirak bi donzella bisugu bat laur kraba sabiroi bat pottakar hiru eta pilotaren bila dafernaz daferna saldu nahirik 180gradoko arku bat eginik atanillo dafernetako bi paretetan joko ez duelako tanto eginen ahal du eztu eginen ahal ez arraiopola mekaguendiolabirjida ertzain aztore begi oker gaizto horrek ikusi gaitu ertzainak ikus ertzainak bazetozen jeep azkarretan geure atzetik geure inguruan geuten segika baina oraindik ez gaituk galduak hori sekulan ez gal odol berorik ez gaituk galduak hori ez egin ezak ahal duana azken arnasak ongi xahu uhinen gainera bota burua eta ez harkaitzetarat bai zera pentsamendu gordeena ezar zak gerriko ezpata biluzean sudur eta ahoz lenta eginaz ibaia batetik bestera pasatzen badiagu ea bada bat eta bi eta hiru zapla plun zango eta esku askoz zabal hitzak tratata saltoa ongi neur ezak zeren harkaitzik ukitzen baduk akabo galdurik hago eta han bertan gelditzeko arriskua nedukan zer sentimendu sentitzen dudan lurraren legeak hautsi eta hegan zabalik haizea besarkatuaz eta eskerrik lurraren lege hautsiei beste tiro nardagarri horik bere abiadan arrapa ninduketen baina hura hautsi bezain prest bere pisuz ondoratu dituk balaz hiltzea ez duk gauza eder bat naturaren kontra jokatzen denean sasi naturaren morroitzapean gorputzosoa ezarririk xoko hortan gordeko dugu sakoa sakea eta pilotak zeren ez baita deus gozoagorik ur epeletan edo berotan zimeltzea bezalakorik baino BALNEATORIUS magnotaco on dena AQUININARIUM khuba vel bacigna vel cizterna neronek tirako nizkin bai galtza zikinak arroka tartera eta larru gorrian larru hutsik jainkoak edo hobe esatera geure amak lurrera ekarri ginduztean modu berberean inongo zerketarik gabe uretan itsas ur garbitan maizkur gustoko ur xoragarrietan mainatzea ez ez zait laket ez ere axola handirik ez ttipirik has nadin tiratzen badakin zein xepel dun jendetza hori españaren morale ohorea eta gerla sainduaren oroitzaz eta diotenean literatur kakatsua gehiago ez zikintzeagatik gere gorputzei bi tratamendu ezberdin eman bata dakusagunari eta beste gaizto bat ezin dakusagunari eta beste hirugarrena gauza guztiei amen esateko hor ziok kontua ordea noiz arte iraun urpetik hor ziok kroska eta maizkurren ezten latzak jokoaren bidea erakusten baldin badik ez litzake bide xarra izanen gero beste jokabide bat hartze arren baina hori ez zaigu interesko noiz ordea urgainera azaldu horregatik hau idaztea molde hau hitzen irteera hau bata bestearen gibeletik noski zenbagarren maitale ote haizen buruzagi eta aitzindari baten beharra eta isatzeko lurrikara dena datorren gisa eta era berean sistimarik gabe eta soinuez nabarmenago oraindik hitzez eta egiturez pentsamendu baten automatizismu gabeziez ekintzen eta haragien kilikatze eta larrutze gordina zer gertatu ote den plazan gaur goizean bale saltzaile eta kontramaestrearen artean balak eta zulo handiak barrengo biriketan ezezezen zergatiarik gabe hi hai hi leloen ez hi izanen haiz lehen noski hori dazagut makina eta lana lana eta makina makina eta lana falces et martellum ihitaia eta mailua zeren ene nobela lelo hau ez da ez bat ez bi ez mailu ez oihu ez deus agian norbaiti tripako min edo nobedade eginen zaiolakoan bahago ere zeren naturaren legedi zuzenaren kontra habil eta nahasketari zenbait segitzen baldin badiek zeren gure famadun idazle hark zioen erleek ere hautatzen dute bere agintaria eta erreguea zeina handiroski errespetatzen zervitatzen eta ohoratzen baiture hargatik philosofoek erran zuten opus naturae esse opus intelligentiae naturalezaren obra zuhurtziaren obra dela baina nork eska dezake horrelakorik eguzkiaren adoratzaile eta adamen seme prelojiko bati zein jakintsuek berak ziotenez hau da eta ez beste euskaldun gehienen izpiritu puroa bihotzarekin pentsatzea ez dogmakeririk ez bostgarren edo seigarren manamenturik anarkismoen fede zuten muslari segitzaile purrukatuak blablabla eta zer da idazte hori mahain gainean pulso bat botatzea ezik hainbat gauza desegoki eta ulergaitz idazti batean okalondoa mahain gainean berripini zuen gizarasoak hori hire aita halahaina zein erraz erabiltzen dittin hitzak honek eskua kokotz itsusi horren kontra jarriaz eta sensazio arrotz pila baten espresatu nahirik betiko hitz mordo jakinak usu horietan esaten direnak agian koska sinple baten malkoa besterik ez zen euskaldun eta fededun igelandiako herrixkan ajedrezaren nagusi eta jakitate eta zuhurtziak oro bere barnean adimenduaren koloretasunak makina elektronika baten lumeroa neurtuz zeinen ohoretan koblakari famatuak bertsotan ziharzuen soin zabal zalhu xapeldun euskaldun eta fededun hainbat politika pilota dantza kantika ez ahanzten ditudan dakizkidan kanta likits guti horik misala leitzen mesa nagusira joaten eta polsikotan hek bezain xanpon pila edukitzen ez xahutzen ongi kontzen demokrata herri baten egiten zaintzen amen elena alargundu zenerako grekatarrak hiri haunitzez jabetu ziren ta nahi dudanean xisturik jo eta gizon frango joaten zitzaizkion amore haragizkoez atsedena hartzera ez ordea antzinako perikles herodes katon mao eta herkulesen modura zeinen buztanek bistan zegoen zuhaitzetako fruituak botatzen zituztela ukitu bezain laister zeren fanderiako pentsuak ez merkeenak bai onenak bazkaren medioz izaten dira ganadu on eta indartsuak eta nola jakin zezakean baserritar jakintsu hark burutsu izanik ere ez ahal haiz ere arrantzale tartaro baten seme edo prolegomenotar baten ezten erdoitutarik jaio haiz marika marti debre xe gebara eta ganboatarren eta bergaratarren mao bakailoaren fideltasunaren eta leialtasunaren izenean jo zuten bada bide hartarik eta hiri hika hitz borobilak botatzeko inor ez bildurtzeko eta heien amona xaharrak eta sakristiako serorak eskandalizatzeko heren aulki xatarretarik jalgirik kaka kale erdian eginaz bezala gero galtzak prestatzen zizkion oroitza gisa eta idurien petan mila argi ezberdin hyppy hyppy helikoptero bat har eta gaizteiztik barrena orduñako eta ambotoko sorginekin mintzatu ondoren eta oro hau hire gogoko ez izan arren han bertan hatzemaileei ez zitzaien zail tranpa bat bazen parisen jalki dira aberatsen kontra parisen jalgi dira frantzia orogatik eta boltxebiketarrak indartzen hasi zirenean indar faxistek sekulan baino gogorrago hasi ziren hedatzen hemen eta han handik honat bere propaganda nahaskagarri hori iraultzaren desegiteko bake faltsua lortze arren baina ene lagunak dio benetan daramagun borroka hau guk langile iraultzaileok izen ohoragarririk ez zuten merezi ikasle xepel eta saldu batzu ezpaiziren harremanen egoera borroka bortxa non personak eta ilusioak ideiak eta proiektoak egia bihurturik lanen medioz eta segurantzaz eta noizpait desegitearen ondorion honetan baina iraultza sekulan bukatuko ez delako eta bildurtu gabe egungo trajiko deritzen duten ekintzaz alderantziz kontrairaultzaren indarrak ondo sakonduaz geure indarrak bortiztu eta lotu arren maisua isildu zen jaulgi zen norbait eta esan zuen badirudi hitz baten garbitzeko premian aurkitzen gerela eta hau ene uste apalez FORTUNA da hitz hori asmatua izatu da gizonen ignorantzia edo ezkajina dela kausa zeren ezpaitakizkite gauzen etorkiak baina orain zientzia dugularik medio sozialismo matematiko baten zertzera natorkizue baina ez ahal ginen gelditu bestea zela otso besteentzat besteak direla gizonaren ifernu eta on guztiak badaramatela bere ifernu proprioa barnean arimaren zerraila eta krisketa on baten faltan aurkitzen haiz gizontto ze zelai bat ongi kontua dagoenean ez zaio belar gaiztorik hazitzen ez butroe hegaldunik ausartzen eta landare dotore erdi janak gelditzen zeren herrian zehar dabiltzazten taldeak halahaina badakin hori nola konpotzen diren elkarrekila eta arantxa eta ines hitualako ene salbazioa a zer gozamena sentitu huan haragi prejitua eta haragi egosia haragi errea arragoan eta ehieran eta errotapeko haragi minberatuak egun mindura baten adieraztera datorkiguna zibil harien gurdipean zangopean porrapean ostikopean zemepean likitskeripean samurtasunustelpean joetajo kankaetakanka esne tantoak galdurik eta letxe xar bat haren ordez direnean zigortzen direnean zanpatzen direnean memento batez bere egoera arruntara berriro beste palaz zigorturik ea bada berriro abiada gogorrago batez ihaz ere horrexegatik utzi ninduan tankera honetako lelokeriak esateagatik kea ala lainoak daramanez galdatu gabe hemendik pasatzerakoan lasaiago eta urtzi jaunari ongi behatu ez sarats negartiak urki lirainak pinudiaren gordintasun eta iratzien usain hezea humua erreginak hilazkizorori zoroastroren galdeka hasi zitzaionean jainkoa hil zela igarle famatu hark geuri adieraztera jetsi zenean egon adi neska nire alboan hire matas eta hile luzexta xoragarri xarmanta dasta dezan beste era batera askoz ere probetxagarriago izanen litzake sorgin laino eta hilazkiz ornituta zegoen zorozoroastro solo in sore, baboa benetazko baserriaren beharrak makinak FUNCOR XEI RANXERSSA ditun eta paperetako bertso berri eta zahar horik indarraz bortxatu gabe bestela joanen hintzen hi ere leize zuloetara berriro ispilu miragarrien dizdiz hura hautsiko zen eta sasoiaren indarrak ondo neurtu ondoren beharrezko ziduritzaion urtainen jokoaz liluraturik errabiaturik asperturik habil laisterka haren bizkar zabalak eta adimen herstuak ez zeren bere eskuinezker dantzatzeko gauza kepa hatornigana banohakin laket ahal naun gustoko ahal naun hori hire kontuak ditun niri bost axola ea martxa pixkat laisterragoa daramaan hire abiadan totel horren bidez galduak gaituk motel ezta kafka joyce ta robbegrilleten lagunik zeharo pasatuak edo bigarren endanako direla eta errealismoaren eta klasikoaren jaiotza ez erromantikoena behar diagula esku gogorrez zeren presondegiko eta gerlako gosea ezin pairatu ditzazkegun sufrimenduak gauez agertzen dira mendiko bordak hairfrench hartan bortak eta leihoak karraska eta ene uste apalez FORTUNA da hitz hori asmatua izatu da gizonen ignorantzia edo ezkajina dela kausa zeren ezpaitakizkite gauzen etorkiak baina orain zientzia dugularik medio sozialismo matematiko baten zertzera natorkizue baina ez ahal ginen gelditu bestea zela otso besteentzat besteak direla gizonaren ifernu eta on guztiak badaramatela bere ifernu proprioa barnean arimaren zerraila eta krisketa on baten faltan aurkitzen haiz gizontto ze zelai bat ongi kontua dagoenean ez zaio belar gaiztorik hazitzen ez butroe hegaldunik ausartzen eta landare dotore erdi janak gelditzen zeren herrian zehar dabiltzazten taldeak halahaina badakin hori nola konpotzen diren elkarrekila eta arantxa eta ines hitualako ene salbazioa a zer gozamena sentitu huan haragi prejitua eta haragi egosia haragi errea arragoan ete ehieran eta errotapeko haragi minberatuak egun mindura baten adieraztera datorkiguna zibil harien gurdipean zangopean porrapean ostikopean zemepean likitskeripean samurtasunustelpean joetajo kankaetakanka esne tantoak galdurik eta letxe xar bat haren ordez direnean zigortzen direnean zanpatzen direnean memento batez bere egoera arruntara berriro beste palaz zigorturik ea bada berriro abiada gogorrago batez ihaz ere horrexegatik utzi ninduan tankera honetako lelokeriak esateagatik kea ala lainoak daramanez galdatu gabe hemendik pasatzerakoan lasaiago eta urtzi jaunari ongi behatu ez sarats negartiak urki lirainak pinudiaren gordintasun eta iratzien usain hezea humua erreginak hilazkizorori zoroastroren galdeka hasi zitzaionean jainkoa hil zela igarle famatu hark geuri adieraztera jetsi zenean egon adi neska nire alboan hire matas eta hile luzexta xoragarri xarmanta dasta dezan beste era batera askoz ere probetxagarriago izanen litzake sorgin laino eta hilazkiz ornituta zegoen zorozoroastro solo in soro baboa benetazko baserriaren beharrak makinak FUNCOR XEI RANXERSSA ditun eta paperetako bertso berri eta zahar horik indarraz bortxatu gabe bestela joanen hintzen hi ere leize zuloetara berriro ispilu miragarrien dizdiz hura hautsiko zen eta sasoiaren indarrak ondo neurtu ondoren beharrezko ziduritzaion urtainen jokoaz liluraturik errabiaturik asperturik habil laisterka haren bizkar zabalak eta adimen herstuak ez ziren bere eskuinezker dantzatzeko gauza kepa hatornigana banohakin laket ahal naun gustoko ahal naun hori hire kontuak ditun niri bost axola ea martxa pixkat laisterragoa daramaan hire abiadan totel horren bidez galduak gaituk motel ezta kafka joyce ta robbegrilleten lagunik zeharo pasatuak edo bigarren endanako direla eta errealismoaren eta klasikoaren jaiotza ez errcmantikoena behar diagula esku gogorrez zeren presondegiko eta gerlako gosea ezin pairatu ditzazkegun sufrimenduak gauez agertzen dira mendiko bordak hairfrench hartan bortak eta leihoak karraska eta aizearen negar bildurgarriak ernarazten digu eta hiruterdietan ibilaldia zakur beltzaren arnas beroa isterretan zigizaga dirauen bitartean igelak zanpatuz eta boa galant batzu lepo eta gorputz bizkar eta zangoetarik gorapilatuta arnas ezin harturik birikak hautsirik eta zital alena atzetik haizkora bere gela utzirik bahuan ustel usai zerion usteak gehienetan erdia ustel pilpil hori ez duk bidenabar gabiltzan ordi lizunkeriz beterikako fantasmarien irudi maitagarriak antonioni fellini visconti eta joxeparen buruhauste majikoen dekadenzia burgesa ziraba zangopetik belaunetik gora irristalatzen biska pehats tzaile bezala orain diska eta xalapartak jo bezate bortizki kanpaiaren oihartzuna entzun dezagun eta lelozkeriaren besopean eror ez dadin beha badatozi izerditan niagok laku herstu honetan ez dezakeat minutu bat gehiago ere iraun itxaron ezak beste zerbait leher adi baina hoa ospa hemendik hilunpetan ez dizue ikusiko iratze tartean bi pita galantak xit adorabliak lastantzen zer manerak zer mugimendu estraino eskopeta serratuaren oihua haizkora metralleta josteko makina laister eginen dugu bonba atomikea aurrerantzean wyski&soda bahoa kijote jauna bezala santagedako astoaren bila burutik zeharo izorraturik ipurditik ez hago sano baina nora datorkigu orain gure mikel zintzoa honerako balitz bere irteera bere asmoak behelainoak jaten dizkik eta egunoro etxeratzen haizenean pentsatzen habil geure arteko zera guzti hau ez dela jator gau aratzetako amets agorren eta basamortuko ideien atzetik iso adi haurra edukiagatik bihotz braboa hel jako odol sendoa baratzuriz sendatutako zauria egurats berdearen eta oletako ke hilunez orniturik aizeko dardar hitsaren biluztasunagatik xorionaren isatzetik zebiltzen aingeru xarmant hariek ez hinduten behar bezala ezagutu heltzen zirenean xartelak eta bazihoazen bere bidetik herensuge antzo mehatza zulotan sartzeko baimena eman zutenean noski eskatu gabe ez zizuten ogirik eman ongi irabazia duk hire xamar hori xamarrabi zangurro eta shangurro bi eta ondarrabi ondar obi ondar bat zeren ondarrabikokanpandorreankarramarruakdantzan shangurroak saltzan dantzan plazan solasan binbilibonbolo nor da lo akerra frantzian balego akerrak kanta idiak dantza ahuntzak danbolina joez baitago ene asmotan oraingoz eta ere organizazioaren pentsamenduetan lotkera horrelakorik batipat iraultza jator baten erraminten jabe daudenek teoria eta usuzko diren liburu xarmanteetan ama hil zait lanak ittota herenegun aita fabrikean grua batek mila puzketan hautsi zuen atzo anaia porrapean zibilek zigorturik zeramaten arreba ehortzi dute larunbat arratsaldeko zazpiretan frustrazio mila liluragarri den amaia egunetik egunera borroka zailago jartzen ari zaigulako denek ala inorrek askaturen dutelako herri hau gabarroi zaharra mendabalak eramaten duenean bezala olatuak hautsiaz muellearen kontra eta itsasperatzeko zorian dabilen gabiltzen denok pentsamenduen zerraila zuzenak eta zehatzak manatzen gaituelako hori betetzera ez honela edo horrela iraultzaz baizik...

 

Sekulorum sekulotan
Patri Urkizu

Kriselu, 1975