Sekulorum sekulotan
Patri Urkizu

Kriselu, 1975

 

 

—I—

 

HOBE huke popatik hartzera joanen bahintz itsas ertzera borobiltasunezko ezintasunaz lehertzen zegoen miren odol bero eta bigunez masailak epeltzen zitzaizkion negu gorriaren egun labur eta gau neketsu luzeetan zehar bat eta huts bat eta bi eta hiru eta lau eta batez kizkurturik magal inguruan dardarka mindura gogor batek kilikatzen zion noizbait hume zoragarri eta beltxaran izanen zenek non eta nola sortu ote zuen gizarajo hark haragi lodi eta freskoez gainezka zegoen aingeru xarmant hura mahai gainean zenbait paper sakabanaturik daude eta andanan jartzen dizkinat zeren zeren fanderiako pentsuak ez merkeenak bai onenak libertatia zein eder den begi urdin eta trapuzko mingain motel eta fargarririk ukanen zuen ez ez da hau lan erraza zer sakea duen aluita horrek maitale arrotz samarra bustiaz eta begirada hotz galdekoiaz sartu zenean barnera kaskagorrik pilota gibelera botiaz eta aunitz arrimatuaz esan zion amari mandalertzera laisterkaturik egia bai pattala dela atzelarien ezkerra eskuina legez bezalakatuko baluke ez zion inork janen arropak bustirik daudenak kentze arren eta batera hala laztantzen zuen ezpain bietan eta haurraren kopeta iluna ama gaztearen ipurdi behean gordetzen izter eta gonaerdiko zeharketan indarrez lotzen eta gezurra badirudi ere gehienetan bata bestearekila lotu gabe gelditzen ziren ezkereskuin eta humeamaren zilbor hesteen gorapilo bigun latzari ihesi doaz beren bizitza osoan gerla hasi zenerako ez genuen espero zoko honetarat helduko zenik ez zaldi troparik ez zalapartarik askoz ere guttiago lau senide eramanen zizkigunik...

 

sorgin zaharrak zurezko tronuan eserita jarraitzen zuen nonbait eta hezur besterik ez zuten morroi ergelak eltze handi batzuetan egurrezko ezpalez konpota lodi baten biraka zeuden xokolate antzeko krakada izugarriez eta moko gaizto zorrotzez engoitik bele itsusi multzo batek erromes harien lepoetan bikeen haragietan antzo koskatzen zuten zainak lehertuz odol kolpu beltzez haize oro bustiaz edonorren indarrak akiturik irri eta farraz honelako errestoak ez dituk hain errazak jasotzeko ongi diozu aztarna segi behar zaie zail da ordea zakurrak usain eta kutsu eta kiratsik senti eta nabari arren noizbait agortzen denean ur ertzean nardagarri hark ez zuen gustatzen besteek bezala zamari mando eta asto zaharren birika eta zakilpotroak samindurik ez utz bridarik laxuegi bertan daduzkagu bai atzeman bahindut ene atzapar artean itoren nian astazakilaluita ene hamabi edo hamahiru urtetako neska mutil polit eta pottokoak sekulan izorzirinen berri jakin ez zutenen arimak hauts eta janen zituen bada ez ipurdi zikin eta marizikin nahaskagarri hark zioen bezala ez zidan arparik joko koño puta hark putanero galantena puteatuko zuen bada gura zuela titi jorren galde eta partez marmosarrosarekin blablabla buztan dardoez eta kaka zaharra zeren kanaila salduak besterik ezpaiziren madarikatu deabru haik beste batean atzerri eguna bide zela eta alkate jaunaren danborreroak jakinarazi zigun herri guzitik gaindi zabalzabal aaaprunkataplun albiste eta notiziak gudaloste izugarrikaragarri baten manuz eta lista luze baten zinatzeko gazte orok pilatzeko herriko enparantzan atsoak leihotik eta agureak daferna atariko aulkietarik keinu latz eta txapel agurrez adio mingarri eta malkodunak zerizkotelarik natura hain on han eta zergatik permiti zezakean zeruko jainko hark ze semeak bere amaren magaletik urruntzea eta geure mendietako hodeien lehortzea eta txokor txahalen ezpainentzat titi agorrik edukitzea nondik ediren litzakete erroa hain erro handia zail da zakurrak ukan arren errestoen jasotze soila hi bai hi bizi haizela beti ihesi habilela nola ni ez nauken frustratu bat ezik ez istoriogile ez lelo berrigile ez mitohausle ez ezer hi bai hi hintzen sasa hintzen desegile zera hizkuntzalaritzako ikasle zintzoa nola uste duka bada askatasunik lot dezakegunik bide hauen eta nolanahiko pauso ikarati eta helburu gabekoen bidez hori ahal uste duna hemen kaka zaharraren aharrausi galanten orde eta ordainak beste baterako laha beharko dittin neska baina nortzuk dezakete horrelakorik horkonpon mariantton zikin likits deabru demonio zital hori hi ahal haiz bada erresponsable handiena agertuko ote ditun noizbait ihespideak ez daude oso garbirik baina zenbait maite haudan bai heure gartzelatik axolagabean ikus nahi hinduket zer abailez hartzen dudan zezen puzka zerri aluaren zankoz gora jaurtiko balitz katearen urrena hauts baledi edo aldameneko langiledia aurki ez baluteke noraino ez ote litake jalgiren ideien aingura eta pentsamenduen habe nagusi jator eta iraule izanen zenaren begi parea baina badirudi ZIGOR pean inondikan hori ez dela lortuko sekula honetan patrikan ispilu bat dadukala eta gerrian metralleta toalla pean ondartza bidean haren galdeka eta begia burua gorputz osoa liburu tarteko laboratoriotik ihes egin nahiean hain txotxolo deritzaizkigun zenbait neska mutilen irudi polit eta marrazki eder gure ezinen erantzun legez eta zerarraiotarako joaten dira dantzara txepel alen ziztrin haik horrek lehengo kontuak ditun bai baina ez dit axola esku gogorrak dittik horrek egia dio loyolako ziraba erdoituak hik ere bai ukanen hituzke bai ahal dakin ordea zenbait kostatu zaion erloju xatar hori nola gainera ez haizen deus ere saiatzen behar den eran ez duk harritzeko gero kalez kale ibiltzea kakaputz hantusteko potro hori xapeldun izanen haiz bai baina zeren kostata litzake badakik gauza ezinezkoa dela modu eta alderdi guzietarat azter ondorean beha haren ilusioak zelan lehertzen diren zerutik ustel usairik poliki poliki sua biztu eta gero kandelen itzalez ostie deunen edertasunen partale ezari ezarian zimaurtzen zihoazkion masailetan masail eta sudur pean sar ahokirats zuen hartan amen amdg begi azpiak pilo gaztearenak ez ziren eta lehen hasiren zituen betebeharrezko ekintzak ahantzirik ixi ixiarren semea hori dun mutila jainkoak ote daki babarrun jale eta jakintzarik frango nahi eta nahi ez bebarko luke nanana baina gaurko ergel zoro maltzur aldrebes komunist honetan non unibertsitatea dugu arragoa leku eta suemaile prolema ote dela jainko bera bai zera erdiek ere ez dute sinesten eta ehun eta ehun beherreun bota arraioak eta ximistak xispak eta xinpartak baietz ezetz bostehun hogeiri hori dun mutila hori dun neskatil lirain hori dun egurrik ematea hori dun larrua astintzea bai hori da ifernuko mila deabru darama espainola dun hiretzat okerrago horkonpon zaite burgeszanpatzaile euskaldun badaramazkigu zikin razistak azken egun hautan prolema astunen zama bizkar gainean eta bizkar ezurpunta gainean eta pitoa odolez erdoiturik arteraino dadukate ale bakarti batzuek jo eta jo lanez izerdiz amildurik zigorren lan guzti hura ordea nola eta norekin hasitako lan hura gau hilunaren eta leize zulo beltzen tristura zerion lan hari heroen fede usteldunen gisa kaska gogor horiek badakizkite nahaspiltzen abenduko egunak zeren argitu orduko hiluna kai eta muelle zaharreko borroka hilen oihartzun apalekin garrasi fin eta gorriak eta zarata zartada ziplizapla mutturretan utzi zuten arrainketari hura eta honi ere gauza berbera gertatu zaio maite ahal naun maite duka ala ez haragi ustelarenpetik dardoztatzearekin bat malko negarrak hedatu zitzaizkion bular tarte bigunetik isuriaz auskalo pittin bat maite ote haun baina badakin sekulan eskuinak ez duela ezer ikustekorik ukan ezkerrekin eta jokoa joko denez gero eta noiz ikusiko eta ikusi zen gizaklase ezberdineko bikote bat elgar ongi amaitzera hala guztiz ere azkarate pariserat igo hukenean nola eta nondik gelen eta janlekuen berri ez zitzaion deus ihesten batera eta bestera honat harat gaztelupeko morrontzan eduki genuen noizean behinka guttitan hala ere esan behar baita sutik bederatzirainoko bidaiak bazuten alegera eta bozkario aski orduan predikaria pulpitotik gorputz erdia hutsunera ageririk jalgi zuen boz latz hilun hits garratz bat hozenki handiak dira haragiak eta haragiaren amorio desordenatuak egiten duten kalteak amorantea bobobo gelditzen zaigu bababa nagusi no totzen duk emaztea gizon oiloa oilar zeren emazteak esku handia hartzen baitu amurus itsutuaren gainean ema ezteus batek errendatzen du gizonik handiena honek haragiaren aintzinean usoak edaterakoan bezala badabil zera bere denbora armiarma sare baten deuseztatzen pasatzen zuen ideiazko eta liburu milen puzketekin eta joskera nardagarriaz labe goriaren zulo urdin aluitan ittorik zebilen tristeziaren pisu eta zama handiak kiskurturik zegoen neskatilan edertasuna izorratze nahiak ezin besteak zeduzkan eta honelako nahigabe eta dolorez ornitu eta kunplituko zuela noizpait inork irakur ez lukeen egunkari izkuturen bat xapeldun ordea ez zuen iraunen denbora luzean ez ez zuen astirik saiatzeko arlo eta manera haietan eta laister gazte batenbatek arras irentsiko zuen ez motel gaurko materia eta gazteria bestelakatuak zeudek ez zegoek gauza horietarako zaildurik gogorturik lehengo baserritarren antzo alu zerri galant haren sasisareetan hirun zian armiarmaren lilura faltsuaren paregabetasunean eroriko hintzela esana baitzidan galtxagorri jaunak orai lehen emaztia debalde utzirik bigarren bat hartzera duk abiaturik hori ez zen sartuko berriz ezkerretako arazotan zer ustedun bada atzazkalak eta potroak erretze soila ahuntzen gauerdiko eztula antzo zela edo nola badiren bi jokalari modu ezberdineko joko, lizun eta errenta gaizto eta joko eder on pilota lekusainduetan eta hamabihamabietan anjelusdomininunciavitmariako zenbait nahasketa eta presondegi zenbait izerdi eta neke zenbait alferrikako zama eta odolisurtze gerla bedeinkatu hartan baina ez ez zezakean aldegin ez inondikan ere ospa egiterik baina egin ohi zuen ez ez duk jainkoagan sinesten oh eta noski baietz neuk egunoro telebisioa dakust lehena hor dakiten arauaz isilik eta beti jokoari darraikona muslari ona baizen belzebuten zerbitzari hura eta sekulan begiak bere plazer arriskuetarik jalgitzen ez zuena ez dena...

 

gaur goizean leihotik sartu den eguzki printzaren izpi bati segiaz harira goakizue armiarmak eta sagutsuak zarazarra saguzaharraren ezpal eta hego beltzen satinarekin eta igelak irentsirikako irri far galduaren mostrarekin hasi zitzaigun eleztatzen bi ez ipini oztoporik gaurko gatibu eta gaztediari nik beltz bat hik zurito bi hark kubaerdi hiru eta egarriz hiltzen ari denarentzat sugearen azal lehor hamahiru eta gora kuba askatutaren jatorgabetasunaren jatorkizintzoa denen osasunerako eskerrik eman ahal dion nik ez baitut haunitz edaten ihaz ordea bai sobera eta orain tripak garbitzen niagokela eta gerlarako baliorik gabe naun badiakik diru kontuan guzien xahutze modua eta ikus ezak zer gorapilo darabilkidan patxaraz zigarroren bat erreaz eta nerbioen dardarak eta kezkak amildurik huts potto zeren jokoa pilotari ona haizela entzuna niagok leher arteraino azken mami ezur eta azal larru guztia bizkarreko eta besopeko tartean odol iturri batek jario diolarik jakinen behar huen kontuz ibili behar zela zeren kirolariak aberriaren ohore ospe eta izen onaren defendatzaile gaituzue geure zainetan hirurehun gizaldien ordikeriak badaramazkigu ere eskuin eta ezker aldetikako oihartzunei belarri gogor egin esan ez zeren zure atsoak beti duroka eta errealka monarkika denez gero kontatzen dizkin xanpon apurrak hau iso haurra hil zaigu jauna barka iezadazu apostuak ez zuen hil gosez akatu maite barka eta porsiakaso kinielak bete hitzan eta eguneroko orrialde kirolezkoa usain nabarmen dituzten hizkiak gustora irents editzen dun neskato hark galdetu zion eta itaunari gizarasoak ezin ihardetsi ukan zuen bbbai begi eder txomin itzal ezak argia hertsi diat kanpoko atea baino idekirik eta biztuta laha nahi diat hilunakgeuregauababesdezan txomin ohera hator enekila bai zigor gaueko neska zoroen lilura begi zapladetan nabari zebilkian eta edozein jokuzko mugimendu estraino bulla eta garrasi ezpainen sinfonien jirabiren hala gorputzen arrain dantza eta harrien larrutzea hirugarrena beste klasekoa dun dendariaren denbora xahutzea nola egin ez jakinik nola hil asperturik poliki bizioak bere burujabetza harturik baina sekulan ura bere bidean eta urkatze arren bildur eta diru haunitz eta sobera ez ukanik lokarririk erosteko mementoko grinak ezerezaren kapazidadeko baldean bota zituen laugarren eta gilen aitzinera itsaspunta hausiaz arkume antzo horhemenka badabiltzen lagun arte hilak non alkartasunezko pitxarrak galdatzen zizkidaten eta diru xahutze alferrikakoa dakusalako sorte txarrari kulpa botiaz ahultasun ezjakintasunaren manuz sekulako koblen leloak gordinki badirau ere...

 

Sekulorum sekulotan
Patri Urkizu

Kriselu, 1975