Sekulorum sekulotan
—II—
HILAZKIZOROK baldin badio ere eni zer axola gaur gauerdiko hiluntasun eta bakardade hertsian blu baten doinu zakarrak eragiten nau negar malkoak doaz bere bidetik tronpeta zaharraren noten bizkar behera leihoa ideki nuen ez zen hilargirik ez eta izarrik urtzi zuristar hartan gaizki diot ez zen zuri beltz baizik baina halako beltz argitsu batean non pasaiako trenak eta bidaiariak halako tristura arraro bat uzten zuten batek bere ximist urdin gorristar doinu eta zalapart berdinaren medioz eta besteak hain triste ziruditen ibilkera malmoen bidez ez ote nintzen nerau triste eta horregatik aldameneko gauzak oro eneganatzen nituela edo hara hor non azaltzen den trabeska izkinetik honat ordi galdu bat leihotiletara eta haize hotz isiletarat birao gordin nahasi zenbaiten orrua boza kazkatu batez jalgirik zeharka zebilen eta honako batean zerraldo zilipurdika eta zangoz gora erori zen metroko eskailetatik behera han zihoakigun pumkatapumpumptt burnizko ateak zutik diraute eta han beraren zentzurik gabe lo zetzan garaietako eta buruko minen tartetik xoko bat xukundu nahiaz bere gazte garaietako amets eta proiekto eder nesken irudiz jantzirikakoen babesean pake ihestar batentzako joan nahi badun hoa laister gainera mugi adi ez diat ikusi nahi ene begien aurrean bai baina ezertto gertaturen balitzaioke zer arrazoin ukanen zuen ezertxoren kulparik gabe londresko semea bezala epaituko hinduteke ene maite bikainetarik liluragarriena denetan hango zeragatik eta honegatik eta hargatik eta teoria haunitz ikasi ditudalako zer uste dun hik hire pilota jokoetan hengoen bizkitartean hik lehertiak eta indarrak jarri dituk baina ni ankokerra izanik beste mailako zera gauzetan jardun beharko hara bada nik pentsaturik diat non nola noiz bota eta zer efektibitate eta segurantza osoa dugularik hauk izan badira lehen betebeharrak eta premisak beste baterako bai etxean anaia ttipienak klasikoak irakurri ditu badakin sorte berean lotzen ninduen zilbor hesteak ebanjelio sainduko eta kosmo guzietako xori kantorien arauera hi haizelako mukizuen eta ni garailen bulardunen eta laurhogei kiloko gizonik ederrena antton ez adi bildur hau eztuk eta nobela klasika baten gisa egina ez duk ertzainetarik ihes egiten duen hiltzaile errugabeko baten istorioa esperantzarekin eta ikararekin egina baizik hemen sekulako pipadun poliziarik ez duk agertuko ez eta bigote erromantikorik gauza hauk ordea ez dute egiten edo desegiten nobela klasiken iduri ona ez eta gure aiton zaharrari gustatuko litzaiokean bezalako mendi garo usaiko eleberri gutun bat ni egia esatera ez naiz zintzoa bazekiat hau entzutean irrifar eginen dukeala gauza arraroak pentsatzen hasiko haizela lalala baina nola seguru naizen eta dudarik gabe oker habilela horregatik ene misterio istorio honen kondatzeko agindu didatenez gero hara hemen berehala eta ahal dudan garbienik errazenik eta laburrenik gartzela hontara erakarri nauten ibilera gaiztoen berri horhemenka nabil heroeheroin amodiozko drogen bila baina hobe esateko diakusaat ez dakikela ere nola amodioa datekean hori jolasean ikusten dun zera duk bai zera ekin ekintzak behar dizkiagu pilotan bezala liburu asko irakurri eta deus ere baino okerrago jolasean ari ez azkenean nesken atzaparrak bilduko haute denei legez ez dakik honela bukatu edo segi edo iraunen dudan baina gauzak egin baino lehen ongi pentsatu behar zirela zioen amona maiteak eta horregatik nahakizue beste mundurat lehien berri baten xerkan organizazioaren premian gabiltza dabil zabiltzate eta dabiltza kalera jetsitako baserritar bat zuen semerik gazteen eta gaiztoen nauzue han goian bazen bai ordenik, bost anaiarreba genituzkean bizibizirik eriok ordea bat eraman zuen eta laister eramateko eta aingeruen ttipitasuna eta ontasuna ezertarako kontuan ukan gaberik eraman ohi zuen bestea ez zen gauza hautaz etxean mintzatzen ni gaztetu eta gurasoak aguretu zirenean galdetzen nien mila ezberdinkerietaz eta haik saiatzen ziren gertakizunen apurrak oroitza berdinetan eroriaz eta frustrazio guzien birresanaz eta mila bider errepikatuaz beti barren barreneraino lepoan eta ezpainetan afarra dakusanean ez du deusik balio pentsatzea hau honela egin banu edo dagigun hau eta beste hura garaia pasaez gero ez ezin daitezke gauzak erdi eginik laha utz hitzak eta kontemplazioak sekulako eta jarrai behar duan bide eta lanei saindu guzien eguna huan eta usantza zenez gero kanposaindura abiatu ginen intzentsu usai eta isopo bustiaren tanto jarioz koroe beltz eta hizki urrezkoen ornitzen zituzten egurrezko gurutzeak jantzi hilun tartean ene istar eta belaunak neguko hotzez erreta nituelarik Hilherriko bustinez eta lohiez zapatak zikindurik hilobiak sss dardarka zegiten kanpaiak triste eta erresponso pilen errezetaz monagiloen poltsikoa xanponez betetzen orain mendian barrena gora eta goraiheup gailurretarat goazi arnegi eta ni bihoa kontuz bideska horretarik ez beha gibelerat zeren poto egitea bezala litzake har aski indarretik eta haize hotz hori biriketan sar ai enia balitz horietako butroe bat bere atzaparretarik zintzilik oskarbian zeharka mendi tontor harkaitsuengainetik hegan pasatzeko barka arnas pittin bat har nezan bizkar ezur lepo gainean saskitxo baten barnean seguru hegazkinen portu hartan abioien hegalpean eta maleta tartean gorde bahintz auskalo honez gero beste erresumetan freelibroetaaske kaleetan zehar eta unibertsidadean abiatzeko orain ordea euts arnasari har zangoak eta aitzinerat gosaria herenegun jandako sardin zahar parea ahotik jaulgi arteraino har ezan neska hire pauso arin eta azkar hori zakurrak atzetik datoz eta badatorke otso handia ere nigatik ezin diat pauso bat gehiago ere eman aupa bazterrerat ator pinu zuritu hauen magalerat goiko borda igaro ondorean lasaiatuko gara apurto bat espetxetik jalita joanen zaio bila hori dun mutila hori dun sakea bah oraindaino ez dun balakatu hire aita ez ez dira berotu ondo ikusiko dun izerdi apur bat irtetzen duten bezain agudo larrua jo harri larrotuak xortarik kilika jo makilaz jo zakurrari zaungaka auaauaua hilunaren gibeletik datozkigun zakur salatariei kakatsu horiei koska eta kroska zer errabiadun ziruditek buztan lodi eta gorri motz eta bergabergariaren bergantasunagatik ttipitan bezala galdetuaz zer arraio ote zen makil antzeko zakil hura mandoak sabelpean zerabilkiena eta lagunak farreginaz xorien kabi bila ziharzuten zera hura berdin luze eta finak bailira hire urrezko aginak indarrean badaude ene ganibeta ez duk kamutz nahaskagarri alena zer uste huan eta segatuaz begia edeki zeraukon automatakiro ene maitia zenbait maite haudan ez hori ez dun doinu benetazkoa beha dezagun berriz ene perla orientekoa itsaspeko izar diztizaria ene mahastizaindari ederra ideia galdu eta desager dagoena ene abuztuko jolas eta xampañ izoztua ehun eta ehun berrehun jo eta jo bota lurrera potakaka horrela punpalo ongi neur gero pausoak ez utz pilota eskutik batera eta bestera lauran jo eta aurrera bidali gibelerat sarean goiko marmolean jo gabe hiruraino eskuinean dagoen besoa zabaletik segan antzo har beza xokorat zik-zak horrela hori da ez xahu indar geihegirik gorde geroragoko ere xalo eta buru kinuak ehh zeren ugari ukanen dituk bai nesketarik eta bai lagunetan ohoretua adoratua gurtua onetsia ahoz aho erabilia eta zangopetua lirainez ornitua sekulorunsekulotan amen a zer pailazo beltza haizen neska mesedez dantzatu nahiko ahaldun duzu diot zera behatz puntekin eta atzaparrez bira borobil bat dagi zia mutilak bira erria kontu aparejuak eta erramintak izor ez daitezen kontuz esku horrekin arraunik ezin daiteke sar hain goiz zera esker mila ez du axolik bababa handitzen zarenean ikusiko duzu isilik egoiteak zenbat balio dun ez gaituk maite baino elgarrekila hain xarmantgarri pasatzen dittiagu gauak eta egunak orenak eta segundoak ez eta bai ene itsusi xarmant hori eni ez erran horrelakorik bestela nire amagana salatuko haut eta badakinat zein zelosa den hau da komeria hamarhirur xanpon handi zilarrezkoz erosi eta hogei eta hamar mila pezeta izkutatu salatzaileen alokairuez hamabi seme mazkatu behar eta beste bost mila sobornoa aurrera eramaten baduk hau da honela eta kanposainduko aldapa gaizto hartan aitasemeak semeanaiaren zementozko egurpisudun hura gurpilerdoiturikako katxarro batean eramanaz ezin aurrera eta ezin atzera aldapa erdian izerditan blai izerdi patzez alkandora prakak galtzerdiak eta ezurrak bustiaz hilherri madarikatu hura udako arratsaldeko hiruretan ebaki zidan armarik gabe bihotza izanik odol braboa ez ditek berehala salatuko ez motel lasai adi badakik zerbait sumatzean nire deia instantean adituko hukeala jendea aspertzen hasi bazaigu beti promesak eta gero potto sekulan baino atzerago pauso bat aurrera eta bi gibelerat huelga bai huelga ez eta juerga bat gehiago xoxolakerietan ahanzteko badirudi bitartean zerbait aurreratu denik bere semeen odol ugaria erregalatzeko pottoka baldeka eskubeteka kaskabarraka zabalka ba presondegiko ur zikinetan ikarzia gol ugari hemeretzi urte zituen gazteto bat potrorik gabe betirako ahorturik esterilizatua utzi badute kontuz eskaparateekin ai alferrikako bideetik segitzea tontakeria hutsa deritzaik behinik behin gazteria mitoz elikatzen duten guzi horiek urkatu arte ez da biderik garnituko ea bada urkatu ez baino lanean denok jarri zortzi orduz gerriak eta eskuak zaildu ditzaten noski bi lerro beherago paper hauk hausi xikixiki egin eta surtara ala papertegira papelera española sociedad anónima PAPELERA ESPAÑOLA SOCIEDAD ANONIMA urola oria eta urumea eta oyarzun ez baita ederra zuen kolorea ibaien usteltasun eta afar nardagarrien itxura zurikerien gaintze elurte honek ezpaitu erremediorik UKRONIA-IGELANDIA ko herri madarikatu honetan eta aiton zoro hark ongi zerautson bezala su eta erre desegiteko garaia iristen ari zaigulako isiltasun denbora pasatu delako tiempo de destrucción heldu delako bat eta huts geure arimen iduri den zuritasun guzi hori bota behar dugulako batzokian edo etxe partikular batean ez du axolik mito handi horik amodio erreboluzio eta erlijio eta beste bat enetzako kuba askatu bat ron askorekin eta koktel molotov haunitz eta akaso makilen menpean dauden horik beste amets bat ukanen dute tronpetari zaharrak eta 102 pezeta eguneko soldata datorren urtean hirur errial jasoko baitute ordua eta gauzak bere goraabiadean eta berdin beste gauza asko beherakoan eta berdin deritzaigulako noski ikusimakusizerikusi soinuaren bidez besamebesamemuchocomo sifueraestanochelaultimavez eguzkia trumoia arraioak eta ximistak eta xinpartak izortzen hautelako mendebal ifarraldeko haize hotz kortanteak hori bai dela sake elegantea hilargiarekin eta hilazkizororekin ehizera gaur gauez irten beharko duk ezpatazorrotz hori ipinirik gerrikoan eta dantzan hasirik hi eta hire balleracoac besteric ezpaliz mendarte oietan eusqueraren saietsetic euscaldunoc galduac baitatuac ere guinduquec erdaldun becaitcez ecin icusiaz ta juzcu gaistoz baldin elcar artzen baguendu gucico nor bere sallari datchecola Españian icaratuco guintuque españiar guciac eta Francian franciar guciac non da ordea elcarte hori nagoan isilik nere min garratzena da are eztacuzcula onettatic darraizkun calteac ta gaitzac eta dirudienez ezagutuco ere eztitugula ditugun on piscac galdu ditzagun artean pulpitotik burua atzeratuaz arnas oparo bat galantki edan ondorioan hau hozenki jalgi zitzaion eztarri garratz hartarik organizazinoa non dugu hara hemen sinpleki esana hilazkizorok dioena...
Sekulorum sekulotan |