Sekulorum sekulotan
—V—
INORK baotezekien ikasle hark idazten zituela ibilaldi estraino batzu egunkari arrotz bat bere buruz asmaturikakoak ala gertaturikako pasaldiak ote ziren hor ziok bada kroska irakurle bizkorrarentzat ordea ezta izanen gaitz ez ere zail fantasiarik eta egiarik bereizten uztailaren hamaseigarrena karnetaren bila hirira igo naiz ajentiak ugari nonnahi norbait inportantea datorrela dirudi ajenzian etzedukatela nire dokumentorik esan didate agian etxean ahantzia utzi ote dut kazaka zaharran ote auskalo libru baten barnean dagoen edo poltsiko baten barnean azkenean dena arreglatu da motxila bizkar gainean daramat eta ez diat gogorik berriz etxeratzeko inesekin gelditu naiz azken agurra emateko etapak ondo neurtu behar dizkiat bestela lehen egunetik lehertuta ez duk deus ere aurreratuko atzo gauez ospin eta urhotzez garbituriko ister erreak berriro kiskaltzeko arriskua zenuke dudan nago orain organizazio eskasegiz ez ote nauzuen abiatzen banoa abiada izugarriz ezpata biluzeak pasatzen ditu berebilak zuhaitzak etxeak eta zelaiak zer kulpa ote dute nere gurasoek horrelako seme sustrairik gabeko bat sortu bazaie marta agertu zait agur ematera badirudi orain minberago nauela atzo bere etxe inguruko maldan eta zotoan ezinezko atmosfera espergarri hartan lelokeri hainbat esaten nion ez dudala nahi berriro horrelako alfer lanetan denborik galdu nahi neskatxa xarmant eta lirainekin denbora galtzea baita gehienetan baina nola sakondu ezagutza benetazko batean badirudi elkar ezagutze horrek eskatzen duela aitzinatze bakoitzean haragi muinaren printzak tiratzea axaletik harria larrutzea lazki bat bere buruari galdetzen saiatzen da ea ez ote diren buruhauste hauk oro beti denbora alferrik galtzea alferrikako lanak orain lana egitera behartua aurkituko nauk eta ez gurasoen pean jakinen banuke ezin litzakean metodorik egokien eta hobeena edonoren egoerarekin borroka leialki eta aurrera emateko modua betiko berbaldi hitz kezka eta arrazoin gabeko berbaldi eta begirada zoroetan denbora galdu gabe eta gero gainera hor gelditzen dira harreman sexualak nola antolatu musuka hasi nork hasi zer egin auto stop egitea ez da gauza erraza neskentzat edo militar jantzirik daudenentzat edo apez gonaluzeentzat agian ez ordea gazte itsusi zarpail batentzat dotrinan sarturik dituzun grina gaiztoak menperatu behar lotsa galdu ezertarako balio ez duen lotsa hori hire ezerezaren ahalkeaz ahantz eta lanean gogor has eta jar ohi den bezala fabriketarik jendetza ugaria irten ari da ximinietatik ke beltzek oraindik indar guttiko eguzkia lainotzen dute ea bada pentsamendutan daduzkan herri eta paraje berri horik oraino ezezagun dudan eguzki gizon eta lur garbiago horien berri hartzen dudan laister aitaketamak trenez abiatzeko kontseilatu naute baina zer aurki dezakeat trenetan betiko egoera berdina betiko aurpegi berdinak usai eta interbentore aluak eta nik nabi dudana abentura denez geroz pelikuletan hainbat maitatutako egoera ezberdinak tunel hilun hartan lehen egunean gertatutakoa ez da kontatzeko gogorra da ordea hatz puntaren dialektika pobreaz baliatzea behin eta berriz zein indar gutti duen besteen arima karitatetsua mugitzeko bihotza suspertzeko bizimodu libroa non besteen menean bahago orain ere euts akiok atz gizaraso herri here horretan eztuk erraza hori bai ezetz herriko botikario berria gelditu da eta mugaraino berriketan goaz hau zer arroputz ustel galanta urte pare batean herriaren jabe egin nahi dena bederatzi minutu aski ukan ditut spezimen hau klasifikatzeko kapra hispanica ornamentisima gisa hainbat jakitate eta bizitz eder baitu hainbat seme eder paguzko kolejiorat bidaltzen ditudanak kontakontari dago kotxearen ezpata biluzia mendiko jirabiretan gurpilen garrasia ete karrozeri guziaren soinuen tartean azeleradorea beti toperaino zanpatuaz ehunetik gora goazela eta laister edozein mementotan amiltegira eroriko garelakoan nola hain atleta hain tipo onekoa munduan ziren birjin politenak eta hizkuntza askotariko alabekin amodioaren ikaskintzan blablabla sentimendu hain banalez besteen liluratzean ote dago zenbaiten helburua ene ahuleziaren kexua mugarri dadila inork ez dezala jakin ene ihes modu honetan erabili ditudan pausoak beno muga oinez pasatu dut ez didate kasu egin frontierlariek ikusten baizuten stopista bat gehiago nintzela eguna igaro da gaueko hamaikaterdiak dira mapak dakarrenez auñamendiak batetik bestera iragan ditut lasai nago libro nekatua eserita parke bateko aulkian goseak nago herri haunitz irentsi dizkiat begiekin paisajeaz enpatxatua nago ez diat asimilatu behar bezala ez nauk ia oroitzen leku denetaz baina bada pundu interesgarri bat hemen bakoitza bere irudipena garbi agertzen saiatzen da ez lehen han bezala lagunartean halako giro axalegizkoan ez genian benetan agertzen pentsatzen duguna atsotitzaren egitatea ez diat konprobatu atzerri otserritaz ari nauzue ez zeren oraindaino lagundu besterik ez didate egin neurri ttipiz egia baina hala ere laguntza eskertzekoa zazpi aldiz aldatu naiz berebilez zazpi izpirituzko esperientzia berriak hauk ordea ez ditut agertuko hemen zeren nekatu samarra nago kanping batera noa zelai berde baten batera lurrean zakua jarri ni nerau barrura sartu eta buruko motxila jar eta amets egin aingeruekin herritik urrun egun fazaradiako herrixkan jendea oro iratzarriko da berantuago zeren ez da lantegiko sirenen orrurik entzunen muga iragaitean bihotza taupadaka hasi da eta zimiko bat eman dit lan bila joan hintzenean noren partez hator galdetu zidaten hemen dituzu nire kredenzialak montekarloko ruletan ebatsi ondoren mila libera bapore tipi batez afrikara abiatu hantxe errege beltz baten alaba seduzitu ondoren antxintxika ospa egin beharra ukan huen baina lot akigun harira inork ez du sinesten egun kixoteren nobelarik eta horregatik diot bidean jartzerakoan abenturak pairatzeko asmotan munduko okerrak zuzentzeko asmorik gabe oligarkia monopolisten uzku zuloa xupatzen hasi haiz bertan jaiotako langile emigrantea zein ere esplotaturik eta zanpaturik bizi baita hamabi orduz eta zeinen gainbalioak ere gizentzen dute nagusiaren faltrika futbola eta kinielak integratzeko modu bakarra duelarik karreteran zortzi ordu pasatuta gero sasideslurratu batek hartu ninduen ez zen herritik at ihesi joan lanik ez zuelako edo eta bere ideia politikoengatik baizik EDERTIaren bideak segitze arren bere herri pobrean aspertzen zelako me aburriamuchisimo eta borrela famak deitu zioenean atera gertuta aurkitu zuen inongo loturik gabe autopistaren eskalektrisan zehar goaz ezpata biluzea aurrera hiriko gauargiak biztu dira muino loretsu eta aberats bateko etxe handi batetara cassius clay eta pettersonen arte frisko urgaineko kale nagusian hamaikagarren lumeroan lehen bizitzan ponce de leon nizan parisen londresen eta newyorken esoteriko ezpoziziorik ikusi nahi duenak eta xabier dominikoa editorial baten suge farfaila eta erromako sergio guerrarekin sarrailhen eta kaliforniako artzainen modura bizimodu latzen ihespide bezala ciaren zerbitzari ttipi estandarizazioaren indarrez eragindurik atzeko partean ostiko bat hartu bainuen edertiaren eta famaren eta edertasunaren etxadonetik jaurti nindutenez gero harien pozoin gaiztoetarik askatuez geroz paraje desertuetan karretera ertzean erorita ventimigliako geltokian oraintxe bertan abuztuko hemezortzian arratsaldeko zazpiretan irten gara trenez kitarrak kantatzen du amerikanoz ecco signori birra cocacola gelati eta honela batikanoko harritegi arteraino bakardadearen legeaz zaratatsu eta builoso diren italdarren artean l'occasione e calva azeriaren hile urdinaz asturu gaitzaren zerbitzupean erlijioaren politikak eraturikako sorginkeri famatuak kepa handiaren enparantza amaigabekoan urbi et orbi gaur etruskoen erresuman izan gara heien hilobi zaharrak ikusten bazen ienderik bai eta ere neska parfaite bat zelai zabalean garia erdi mozturik zegoen txabolattipi baten barnera sartu gara eta han eskailera batzu jetsita freskofresko bi mila urte baino gehiago dituzten margo bizi batzu inperio baten dekadentzizko jolasak crassi etruschiren tripaundi lodien jokatzea buon giorno professore kanpainako mahastizainak eskeintzen dizkigu lapurrak lurpean aurkitzen dituzten edontzi margotuak talaiatik itsasoa dakuskegu eguzkiak kiskaltzen dago bertsolarien gisa hasi ziren artzainak kantari bertsoasmaketan prima di tutti ai pastori xinhaurriak bere egiturak sortzeko lan asko dagite politikaren bide eta bideskak joan etorriak zail dira ere ez dakienarentzat zergatikakoak aztertzen lan komunala egiten denean hainbat eragozpen sortzen baitira zenbait kate eta loturen haustea ez baita oso erraz gatibua nork libratuko eta oro hori nola den jakin nahiean ihesi eginik gauzak ez direlako konpontzen gauzei aurpegia eman behar zaielako ez karramarruen gisa ihespide erromantikuetarik alde egiteko garaia delako san franciscoren bideak ez direlako rentagarri eta saint germain de preseko liburutegietan eta kartier latineko karriketan zehar ibiliz ez delako aski hemen eta gaur egun egunean geure herriaren bibotzean erantzun serio bat eman behar diogulako...
Sekulorum sekulotan |