|
Itxulingo anderea
Goiz hartan, Amatxi jateko-salan sartu zelarik, berehala ohartu zen bazela zerbait kanbiaturik. Barda, afal, ondoan, hiru bixkotxa puska baziren geldituak. Eta orai, ez zituen bida bezik ikusten. Ilheak xurituak zituen, Amatxik, eta ontsa ikusteko miserak behar zituen eman. Bainan orhoitmen ona zuen: segur zen, hiru bixkotxa bazirela soberatuak. Harrigarria zen Amatxi, egiazki. Nik ez dakit nola pentsatzen zituen ilobek gorde nahi zituzten segeretuak eta han edo hemen egiten zituzten xoxokeriak. Arnatxik zion erhi-kikila zela salhatzalea an salhataria? Haurrek ez zuten hori sinhesten. Bainan, hara, nola jakiten zituen beraz denak? Aldi huntan ere oraino Amatxik ez zuen duda-mudarik ukhan: bixkotxaren faltatze hori, kieto, Eñauten lana zen, gatua baino gormantagoa baitzen. Eskolatik jin zelarik bazkaiterat, erran zion bekainak zimurtuz: —«Eñaut, nork hartu du jateko salatik bixkotxa puxka bat? Haurraren bisaia hobengabe batena bezain laño zagon. —«Sagutxo bat ikusi dut, amatxi, buztan luze batekin. Harmairu gainerat iganik bixkotxa jan du eta gibelerat joan da.» —«Nolaz utzi duzu sagutxo lan horren egiterat, haurra?» —«Bazinaki zoin beldur nintzan! Ixil-ixila egon niz mugitu gabe eta hura joan bezain laster eskapatu niz ni ere.» Lehenik eztiki, gero mehatxuka, Amatxi entseatu zen haurrari aitor-arazterat. Debalde. Nahi izan zakon ere konpreni-arazi zoin gaizki zen gezur erraitea. Haurra bere hartarik ez zen tantitu: sagua zen hobenduna. Amatxik ez zakiena, hura, Eñaut, sobera muttiko plantakoa, zela holako itsuskeria baten egiteko? Biharamunean ortzeguna zen. Amatxi komisione egiterat joan zen behe semetxorekin. Hau, pittika gazte baten pare, mulixkan zabilan haren inguruan, so eskuin, so ezker, denetaz kurios. Haren gogotik urrun zen bezperako eztabada. Gibeleratekoan, amatxi pastizerian sartu zen. Eñautek xoraturik ikusi zuen saltzalea zetazko paper batean troxatzen maiten-maitena zuen bixkotxa. Segur harendako zen. Plazerrarekin begiak argituak zituen jadanik. Zoin ontsa ezagutzen zuen amatxik! Bidean, begietarik ez zuen kitatzen zinta urhe-kolore baten puntan dilindan zabilan paketa. Aratsaldeko-askariaren tenorea pasatua zen eta amatxik ez zuen bixkotxarik aipatzen. Zer pasatzen othe zen? Alta, Eñaut segur zen Amatxik harendako zuela erosia bixkotxa. Azkenean, gehiago ezin egonez, erran zion: —«Errazu, Amatxi, norendako erosi duzu oxtitan bixkotxa?» —«Sagutxorendako, haurra. Hain maite zuela erran dautazu... Gaixoak ez duke egun guziez bixkotxa jateko eskairik. Pensatu dut plazer egin behar nakola behin bederen...» Ikusi bazinute Eñauten bisaia! suko brasa bezain gorri jarrian zen! Nigarra, pulpurikan, abiatu zen ere haren begietarik. Amatxiren besoen arterat joan zen, bi hipakoren artetik ziola: —«Amatxi, emaiten ahal dautazu beraz bixkotxa, zeren... sagutxo... ni nintzan...
Itxulingo anderea |