Haur Antzerki
ERI HAUNDIA
Antzerki ttipi hunen Ŧhariaŧ Courteline deitu idazleari hartua da. Bainan ez dut antzerki hori sekula irakurtua
* * *
Haur bat kadera batean, kuxinaz inguratua. Zintura batekin estekatua da kaderari. Gerriraino estali batez inguratuak ditu zangoak. AMA —Gaixo ene ņimiņoa, zu. Ontsa zirea kadera hortan? Ba? Zaude, ekarriko dauzut ogi eta selera. Janen duzu ogi eta selera? HAURRA (Sinkulinaka). —Ba... Ekar-azu ogi guti eta selera ainitz. (Ama ateratzen da, burua mugituz, hats-beherapenka). AMA —Zaude mugitu gabe ene beha. Heldu niz berehala. (Ixtantean heldu da gibelerat). AMA —Horra, haurra. Hea zoin polliki janen duzun... HAURRA —Ez dut nahi. Oņoņak nahi ditut. AMA —Oņoņak? Tenore huntan? Bainan, gaixoa, amak ez du oņoņarik etxean! Bihar ekarriko dauzkitzut Donibaneko merkatutik. Orai, ogi eta selera janen duzu, medikua ixtantean jinen baita. Hea zoin polliki janen duzun...
Haurrak litoika selera milikatzen du eta ogia uzten.
HAURRA —Ogia ez dut nahi. Tripako mina emaiten daut. AMA —Gormant txarra... Holakorik ez da egiten. Nola egonen zira xutik ogirik ez baduzu jaten? (Bortan joiten dute). Xo! Medikua hemen dugu. Egonen zira prestu-prestua. (Atea idekitzen du). Egun on, jaun medikua. Sar zite. MEDIKUA —Agur, anderea. Norbait badugu ez ontsa, etxe huntan? Eri haundi, erran dautazunaz? AMA —A, jauna! Ez dakit zerk hatxemaiten gituen! Mutiko hunendako galdegin zaitut. Holakorik ez dut oraino ikusi ene bizi guzian. Perlesia kolpe bat ukan du goizean. MEDIKUA (Harriturik). —Perlesia! Debrua! AMA —Ba, jauna. Goizean, beti bezala, eskolarat igortzeko jeiki-arazi dut. Usaia dutan bezala, ohearen gainean artoski beztitu dut eta gero ohetik jautsarazi. Purt! Ene mutikoa erortzen da. ŦKasu, ba, haurra, erraiten diot. Ohe-ainzineko hortan lerratzen ziraŧ. Xutik ezartzen dut. Purt! muttiko txarra berriz lurrerat. Geroztik hunat, zango bat bertzearen aintzinean ezin ezarriz, ixtant guziez lurrean, hortxet ezarria dut, eror ez dadin, kuxinaz inguraturik eta estekaturik. Jainko ona, zerk hatxemaiten gituen! Zakur mehea dena kukuso, gaixo gu! MEDIKUA —Ikusiko dugu. Itxurra ederrak ditu, zer nahi dela. Goiz huntan askaldu du, usaian bezala? AMA —Ba, ogi eta selera izpi bat jan du. Deus ez, halo. Bizpahiru egun hautan itxura txarrak kausitzen nazkon, egia erran... MEDIKUA (Haurrari). —Min duzu tripan? (Buruarekin ez). Min duzu buruan? (Buruarekin ez) Gose zira? (Buruarekin ez). Jan zinezazke oņoņak? (Buruarekin ba). Aha! Beldur niz haur hunek mihia ere perlesiatua duela. AMA (Nigar bat xukatuz). Zu jin aintzinean oraino mintzo zen! Zer behar dugu ikusi? Uste duzu baden deus egitekorik? MEDIKUA —Ikusiko dugu. Tira zazu mihia... Bon... (Beharria bularretan ezarririk). Hea, egizu eztul... berriz... Bularrak eta bihotza ere ontsa ditu. Bon... bon... Hea, ezar-azu haur hori xutik. AMA —Ez du ez araiz erori eta minartuko. (Estekak kentzen ditu eta haurra xutik ezartzen. Purt! erortzen da). MEDIKUA —Jes... hauxe da bitxikeria... (Haurra xutitzen dute; purt! berriz erortzen da). (Xutitzen dute berriz). Egizkitzu bi urrats (Zangoak ez ditu mugitzen ahal, purt erortzen da). MEDIKUA —Ken-zakozu zangoetako estali hori. (Amak kentzen du). Bainan, bainan... emazteki tristea, ez duzu ikusten zer egina duzun? AMA —Bainan, jauna, nik ez diot deus egin. Ahal bezain ontsa artatu dut zu jin artean. MEDIKUA —Bainan, emaztekia, ez duzu ikusten bi zangoak galtza zilo beretik ezarriak diozkazula? (Haurra xutitzen da, urrats bat egiten, berriz erotzen...)
Haur Antzerki |