Haur Antzerki
MARIKITAREN OTOITZA
Ama josten ari da edo galtzorratzetan, kadera batean jarririk. Marikitak besoetan kulunkatzen du bere panpina, kadera ttipi batean jarririk. MARIKITA (Kantuz) —Bubaņo, ene ņimiņoa Bubaņo egin azu lo (Fais dodo Colas mon petit frčre-en airean) AMA Marikita, ezar-azu panpina hori ohakoan eta zato hunat otoitzaren ikasterat. MARIKITA Zaude ixtant bat, ama. Panpina ez da oraino lokartua. AMA Ezar-azu ohakoan, eta bera lokartuko da. MARIKITA Egun ez da batere ontsa. Ez dakit zer duen. AMA Nik badakit arras ontxa. MARIKITA AMA Ez, panpinak ez ditu xixariak. Bainan Marikitak ez du otoitza ikasi nahi... Ale... emazu panpina hori ohakoan eta zato hunat zalu-zalua.
Marikita xutitzen da, kantuz, eta panpina ohakoan ezartzen, hasteko airea segituz.
Ama hortxe da, kexatzen ari, Samurtuko da, nik uste sarri. Bubaņo, ene ņimiņoa, Bubaņo, egin-azu lo! AMA Bi eskoin, bi ezker, eskoin bat, ezker bat. Hara, zure kantu xoxoarekin berriz ere tronparazi nuzu (edo makur-arazi nuzu). MARIKITA Horra panpina etzana. AMA Ekar-azu zure kadera hori ene ondorat (hinkili-hankala, zango baten eta bertzearen gainean ekartzen du). AMA Hea ernatuko ziren hunat lasterrago. Ekar-azu kadera hori behar den maneran, haurra! (Marikitak egiten du). AMA Bon... Ikusiko dugu atzo baino hobeki ibiliko giren egun. Ene ondotik errazu: Ama: —Gure aita zeruetan zirena. Marikita: —Gure aita zeruetan zirena. A: —Erabil bedi sainduki zure izena. M: —Erabil bedi sainduki zure izena. A: —Etor bedi zure erreinua. M: —Etor bedi zure erreinua. A: —Egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere. M: —Egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere. A: —Egizu egun gure eguneko ogia. M: —Egizu egun gure eguneko ogia. A: —Barka zkidaguzu gure zorrak. (Marikita, burua eskuetan, ixilik). AMA (Boza altxatuz). Barka zkidaguzu gure zorrak... MARIKITA (Beti ixilik...) AMA (Kexatua). —Marikita, ez dugu egun ere atzoko komedia bera hasiko. Aditzen duzu! Orai arte biziki ontsa ari zira eta bat batean hortxet mututurik. Ez baduzu segitu nahi, samurtuko niz... Egiazki, gero. Errazu, ene ondotik: barka zkidaguzu gure zorrak... MARIKITA Zaude ixtant bat, ama. Ez dut oraino horren aintzineko lerroa bururatua... Ogi hutsa ez baitut maite, otoizten nuen jainkoa xokolet puxka bat eman zezadan beti ogiarekin...
Haur Antzerki |