Kondoi urrunak
Zakil elkartea
Larunbat hartan, uztailak 13, hilekoaren aurreko sindrome madarikatuarekin jaiki nintzen: betiko minak; negargura, titi handituak eta libidoa ikaragarri igota. Beti jartzen nau bero hilekoaren aurreko sindrome madarikatuak, emakume gehienak ez bezala. Baina bakarrik nengoen. Mutilak hiru aste lehenago utzi ninduen. Hobeto esanda, neuk utzi nuen. In fraganti harrapatu nuen Maiterekin, nire lagunik onenarekin, bere autoaren atzealdeko eserlekuan. Gogorra kontua, baina zertarako kontatu. Gizon guztiak dira berdinak, eta lagunak ere bai. Kontua da bakarrik nengoela, lur jota, minduta, apurtuta, apalduta, engainatuta, tradituta, eta gainera hilekoaren aurreko sindrome madarikatuarekin. Gogoan dudan gauza on bakarra kaka hartatik guztitik, bost kilo galdu nituela hiru astean. Larunbat hartan, ispiluan begiratu nuen neure burua kanpora irten aurretik. Inoiz ez nuen aurpegi txarragorik izan. Banekien artean ez nengoela ondo; baina hiru aste inor ikusteke igaro ondoren, pentsatu nuen ongi etorriko zitzaidala haize pixka bat hartzea; pasiada bat egingo nuen edo zinera joango nintzen, beharbada. Kulero zahar batzuk jantzi nituen, lisatu gabeko soinekoa eta tenis-oinetako hautsiak. Atzean ilea lotu eta, makilatu gabe, mairu bati erositako eskuzorro zatarra bizkarrean nuela irten nintzen kalera. Ez nuen ezagunik topatu nahi. Ezohiko geltoki batean autobusa hartu eta erdialdera hurbildu nintzen. Nola izaten diren gauzak! Jaitsi orduko, gizon guztiak begira geratzen zitzaizkidala nabaritu nuen. Bat, gainera, biratu egin zen nire ipurdia ikusteagatik. Jo! Erakusleiho bateko kristalean begiratu nintzen. Inoiz ez nuen neure burua hain itsusi ikusi, hain gutxi apaindua eta koloregabea; izan ere, distira guztia galdua nuen azken boladan, etxean sartuta. Ez nuen ulertzen itxura hark nola erakar zitzakeen gizonak, eta egun hobeak gogoratu nituen: nire arropa onenarekin jantzita, ile-apaindegitik atera berri, makilatuta. Hala ere, egia da horrela ez dudala inoiz inor erakarri. Pentsatu nuen begirada haiek halabeharrez gertatu zirela. Baina kontuak iraun egin zuen, eta obra batzuetatik pasatzean langileek lanari utzi eta begiz jan ninduten. Haietako batek, gainera, txistu egin zidan aldamio gainetik. Harrituta nengoen. Ez zitzaidan halakorik inoiz gertatu. Egia esateko, ordura arte Jon izan zen nire lehen mutila eta bakarra. Elkarrekin generamatzan lau urteetan, inork ez zidan horrela begiratu edo txistu egin. Nire bizitza osoa zen Jon, bera zen nire arnasa bakarra. Argi gera bedi! Beste kristal baten aurrean geratu nintzen begira. Ez ditut gizonak ulertzen. Zatar-zatarra nengoen: betzuloak, etxean lotu nuen ilea erabat askaturik, eta gainera zimurrez betetako soinekoa ipurdian itsasten zitzaidan izerdiagatik. Hogeita hiru gradu zeudela adierazten zuen termometro batek eta taberna batera sartu nintzen egarriak jota. Freskagarri bat eskatu nuen, eta zerbitzariak, inolako disimulurik gabe begiratu zizkidan eztanda egitear sentitzen nituen bularrak. Ordaindu eta mahai batean eseri nintzen bertako egunkariarekin. Arrotz sentitu nintzen. Zerbitzariari mila pezeta eman nizkion ordaintzeko, eta, kanbioak itzuli bitartean, haren ipurdiari begira geratu nintzen. Ez zegoen batere gaizki. Jonena ez zen ipurdi batek erakartzen ninduen lehen aldia zela pentsatu nuen, eta gustatu egin zitzaidan. Egunkaria zabaldu eta zine ikuskizunen saila begiratu nuen. Zigarroa piztu eta larunbat hartan zeuden aukerak neurtzen hasi nintzen. Erlojuari begiratu nion: arratsaldeko seiak. Une horretan, norbait begira nuela sumatu nuen. Mahai batzuk harantzago, bikote gazte bat ari zen kafea izotzarekin hartzen. Neskak bizkarra ematen zidan, baina, hala ere argi zegoen ederra zela. Ile horiko neska katxarro horietakoa zen, gorputz bikainekoa. Galtza beltzez eta alkandora motz tirantedunez jantzita zegoen. Honek ez zion goitik bularretakoa estaltzen eta behetik gerrialdea ere ez; hemen tatuaje faltsua ikusten zen azal beltzaran-beltzaranaren gainean. Bada, mutila nire izterrei begira zegoen aurrez aurre. Egia esan, hasieran ez nintzen konturatu. Esertzean, soinekoaren irekidura aurrealdean geratu zitzaidan, eta hankak gurutzatu nituenean jantzia alde banatara erori zen. Jainko maitea!, esan nuen nire golkorako, hiru aste depilatu gabe. Mutil hark ez zidan begirik kentzen, eta nik ez nuen ulertzen halako neska puska aurrean edukita zergatik egiten zuen hori. Izterrak estali nituen, baina begira jarraitu zuen. Azkenean, neska konturatu egin zen horretaz eta burua biratu zuen. Nik ikuskizunen saila irakurtzen segitu nuen, lotsatuta. Como agua para chocolate. Filmaren izenburua begietatik sartzen zitzaidan, alde zaharreko pintxoak bezala; hitz haiek erakargarriak ziren zinez. Ikustea erabaki nuen. Jakin behar nuen zer zen Como agua para chocolate hura. Zinera joateko goiz zenez —lehen emanaldia hasita zegoen, eta hurrengoa bederatzietan zen—, tabernatik irten nintzen nora joan ez nekiela. Bizitzaren norabidea galdu izanaren zirrarak astiro ibilarazten ninduen, pauso bakoitza zalantzaz emanarazten, kantoi bakoitzean geldiarazten. Beste behin ere kontsumoak bete zuen hutsunea. Aspalditik behar nituen zapata berriak, eta aukeraz baliatu nintzen dendaz denda abiatzeko. “Soineko honekin primeran zeundeke” esanez hezala begiratu zidan maniki batek. “Sartu!”. Eta sartu nintzen. Soinekoa hartu, jantzi eta irribarre egin nuen. Grazia egiten zidan egoerak. Egun batzuk lehenago ez nintzen sartuko. Edozein modutan, luze geratzen zitzaidan. Beno, hura konpon zitekeen. Golkoarena ez. Titi ederrak behar hura betetzeko, eta nireek ez dute beti izaten egun hartako neurria. Pertxan utzi nuen soinekoa. Denda jendez beteta zegoen. Jendea aztoratuta zebilen hainbeste aukeraren aurrean. Izan ere, galdu egiten gara ideia zehatz bat eraman ezean, eta gehienetan ez dakigu zer nahi dugun ere. Nik galtzak eta soineko batzuk probatu nituen. Ez zitzaizkidan gustatu. Saltzaileak ea laguntzarik nahi nuen galdetu zidan. Ezetz esan nion. Garbi nuen inork ezin zidala lagundu, eta dendatik irten nintzen beste batera sartzeko. Denda mistoa zen. Gazte eta heldu dezente ageri zen gizonezkoen sailean. Korridoreetan barna ibili nintzen. Betidanik gustatu zait gizonezkoen arropa ikustea. Morboa ematen dit. Joni oparitzeko arropa bilatzen igarotako arratsak etorri zitzaizkidan burura, eta tristura sartu zitzaidan galtzen sailera iristean. Bazen bikote bat prakak hautatzen. Begira geratu nintzaien, zoli. Mutila aldagelara sartu zen, eta neska kanpoan geratu zen zain. Handik pixka batera, gortina ireki zuen neskaren iritzia eskatzeko. Berehala esan zion handiak zituela, eta apalategira hurbildu zen txikiagoen bila. Aurkitu ondoren, mutilari pasatu zizkion. Honek gogo txarrez hartu zituen (irria irten zitzaidan gizon askori arropa probatzea ez zaiola batere gustatzen ikustean), eta gortina itxi zuen prakak janzteko. Hala ere ez zen ohartu erabat ixteke utzi zuela, goian trabatu zelako, eta eranzten hasi zen, nengoen tokitik ikus nezakeela jabetu gabe. Mutila orekan egon zen hanka baten eta gero bestearen gainean, eta galtzak ateratzean esku bat ispiluan pausatu zuen lurrera ez erortzeko. Masailak sutan sentitu nituen hura ikusita, baina ezin nuen begirada alboratu. Hanka luzeak zituen, indartsuak, iletsuak. Slip elastikoak ipurmasailak nabarmentzen zizkion. Ispiluan nekusan paketea —nolako erreminta—, beste galtzak hartu eta barruan oinak sartzen hasi zenean. Prakak igo aurretik ipurmasail estuak slip barruan berriz ikustean, zorabioa sentitu nuen, eta ondoezik jarri nintzen. Hura mutil ederra! Biratu, bi pauso eman eta likrazko niki bat begiratzen nuen itxura egin nuen (ez nuen nahi neska konturatzea). Nikia laztandu nuen mutilaren ipurdian pentsatuz, eta oso bustita sentitu nintzen. Dutxa hotza behar nuen nik eta ez zapata berriak! Orduan, bizitzan lehen aldiz, azaltzen ez dakidan zorakeria egin nuen. Ez dakit nola otu zitzaidan, nola egin nuen hura. Dakidana da egin nuela, eta ez naiz damutzen. Eurengana zuzendu nintzen nikiarekin. Mutilak gortina zabalik zuen eta neskak buelta emateko eskatzen zion atzealdea nola geratzen zitzaion ikusteko (nik primeran geratzen zitzaiola ikusi nuen). —Kaixo, Leire naiz. Mesede bat egingo al didazue? —neskari zuzendu nintzaion, mutila beste aldera begira zegoen eta. —Zer? —esan zuen neskak hotz samar, eta goitik behera begiratu zidan, mutila zer gertatzen zen jakiteko biratzen zen bitartean. —Nikia oparitu nahi diot mutilari, baina ezustea izatea nahi dut. Kontua da merkatuta dagoela eta balio ez badio ezin izango dudala itzuli. Horregatik, eskertuko nizuke une batean probatzeko mesedea egingo bazenit; gutxi gora-behera nola geratzen zaion jakiteko da. Biak elkarri begira geratu ziren une batez, eta neskak ezetz erantzun zidan azkar; asko sentitzen zutela, baina presaka zebiltzala. Belarrondoko bat emango nion ahal izatera, baina hitzak irentsi eta irribarre egin nuen. —Tira, utzidazu —esan zuen azkenean mutilak—. Ez zait axola probatzea. —Baina Jon... —esan zion neskak nahigabeturik. “JON”. Hark ere Jon zuen izena. Zeraman nikia erantzi zuenean, mutilaren bizkarrak begietsi ahal izan nituen. Nabaria zen ordu asko ematen zuela gimnasioan halako gorputza izateko: beso gihartsuak ageri zituen, bular landuak; sabel laua eta gerri estua. Txaplata hura egon ez balitz aldagelara sartuko nintzen berarekin. Gero barruan, Herkulesena zirudien Kontxako eguzkiak urreztaturiko papar hura laztanduko niokeen. Nolako amorrua! Ahogozoa jauzten zitzaidan Adonis hura begiesten, eta neska agudo jabetu zen. Nikia primeran geratzen zitzaion. Erantzi zuenean eskuetatik kendu zion neskak niri emateko. —Aizan, neskatxo, hurrengoan mutila ekarri. Nik ez nion ia aditu ere egin. Begiak mutilaren sabeleko gihar tinkatuetan nituen josiak bere nikia janzten zuen bitartean. Eskerrak eman nizkion mutilari, eta alde egin nuen, dardarati samar nire ekintzagatik. Zer arraio!, mutila jateko modukoa zegoen. Handik irten eta zapata-denda batera sartu nintzen. Bezerorik ez zegoenez, patxadaz hartu nuen. Lokalak oso aulki erosoak zituen oinetakoak probatzeko; aurrean bi ispilu, bata zoru gainean makurtua, oinak soilik islatzen zituena, eta bestea paretakoa, luzea eta estua. Hainbat pare probatu ostean, larru koloreko takoidun batzuk gustatu zitzaizkidan, apalean ikusteaz batera. Apalen ondoan, nire gainean, trafikoan erabiltzen den ispilu ganbil horietako bat zegoen. Haren bidez diru-kutxatik bezeroen mugimendu guztiak ikus zitzakeen dendariak. Gizonak alkandora loreduna zeraman, Hawaii estilokoa, eta hogeita hamabost bat urte izango zituen. Aldika begiratzen zidan zertan nenbilen jakiteko. Denda nahasten ari nintzaiola ikustean, hurbildu egin zitzaidan. —Laguntzarik behar duzu, andereño? —galdetu zidan, atsegin. (Atsegin dut andereño deitzea). —Bai. Horko horiek probatu nahi nituzke. Larru kolorekoak seinalatu nizkion. —Gustu onekoa zarela ikusten dut —esan zidan irri batez—. Zatoz nirekin eta eser zaitez hor, mesedez. Aulkian eseri nintzen eta gizona aurrean makurtu zitzaidan estilo handiz. Probatutako zapatak erantzi zizkidan makurtuta, eta gero nire neurrikoak atera zituen beste kutxa batetik, ezer galdetu gabe. Profesionala zen benetan. —Oso oin ederrak dituzu. —Eskerrik asko. Gure amarengandik datozkit —atsegina zirudien gizonak, baina ez zen nire gustukoa. —Eder askoa izan behar du —esan zidan, tabernako mutilaren begirada berberarekin. —Halaxe da. Eskerrik asko. Zapatak jantzi eta beheko ispiluan begiratu nuen. —Zer moduz? Aurreko zabalduratik irteten ziren behatzak mugitu nituen, eta eskuineko uhala estutu nuen orkatila parean. Ispiluan antzeman nuen begiak nire golko barrura irristatzen zitzaizkiola. Ia ez zen ezer ikusten, baina argi dago gizonei ez zaiela axola. —Ongi, oso ongi. Asko gustatu zaizkit —esan nion, hobeto jantzita irten behar izan nuela pentsatuz neure artean: tiranteek nabarmen uzten zuten bularretakoak zahar samarrak zirela. Begiak altxatu nituen bat-batean, eta nora begira zegoen konturatu nintzela sumatzean zutitu egin zen. Grazia egin zidan horrek; izan ere, aurpegiaren parean geratu zitzaidan haren paketea. Lotsarik gabe behatu nion segundo batzuez, berak begiratu zidan bezalaxe. Jonen paketea gogorarazi zidan, eta aldagelako ispiluan islatua ikusi nuen mutilarena ere bai. Zutitu egin nintzen ni ere, eta ispilu handiaren aurrean osorik aurkitu nintzen. Pauso batzuk eman nituen ispiluari begira Altuagoa egiten ninduten, eta dotore kutsua ematen zidaten, gainera. Behar nuena, hain zuzen. —Zenbat da?, jantzita eramango ditut. Gizonak irri egin zuen. Nire zapatillak jaso eta kutxara jarraitzeko eskatu zidan. Zorro batean sartu zizkidan, baina ez nituela nahi esan nion, bota zitzala zakarrontzira. —Oso erosketa ona egin duzu, andereño —diru xehea itzuli zidan—. Ikusiko duzu nola zori ona emango dizuten. —Beharko dut, bai. Eta dendako txartela eman zidan orduan, begi keinu batez, atzealdean bere izena eta telefonoa bolalumaz idatzita. Hartu egin nuen, irribarretsu, eta alde egin nuen Astoria alderantz. Bidean ikusi nuen lehenengo paperontzira bota nuen txartela. Iristean putz egin nuen. Ilara galantak zeuden sartzeko. Zinema goraino bete zen. Filma ederra izan zen benetan. Ai ama! Ederra eta beroa. Uf!, benetan, nola irten nintzen aretotik. Gogoan dut jendeak irteeran zioena. Batzuek filmak sortzen zuen gosea aipatzen zuten; beste batzuk, aldiz, beteta sentitzen ziren, denbora osoa jaten eman izan balute bezala. Ni, aitzitik, bero-bero eginda irten nintzen. Masailak sutan, bihotza taupaka, eta kuleroak... busti-bustiak. Zineko tabernako komunetan sartu behar izan nuen lehortzeko. Izugarria zen nola jarri ninduen filmak, eta, nahiz eta Como agua para chocolate hori zer zen ondo ikasi ez, susmatzen nuen zertan zetzan. Tabernatik irten eta paseo bat egitea erabaki nuen. Goiz zen etxera joateko. Gaua eguneko beroa leuntzen hasia zen eta haizetxo atsegin batek ibiltzera gonbidatzen zuen. Alderdi Eder aldera iritsita, Kontxako ibilbidean aurrera abiatu nintzen. Azken eguzkizaleak hondarretan etzanik zeuden. Argiak piztuak ziren ordurako, eta Ondarretara iristean Donostiaren bista are erromantikoago bilakatu zen. Nekatuta, eserleku batean jarri nintzen itsasoari so. Jendea harat-honat zebilen. Sarritan alemaniera eta italierazko solasak iristen zitzaizkidan belarrira, gero urruntzeko. Zapata berriak erantzi nituen, eta hondar beroaren gainean ibiliz joan nintzen uretarantz. Oinak bustitzen utzi nion itsasoari. Soinekoa jaso eta barrura sartu nintzen. Ura beroa zegoen, txokolatea egiteko ura bezala. Arropa erantzi eta bainua hartzeko desira izan nuen. Ia ez zen inor ageri, baina argiegi zegoen jendearen arreta erakarri gabe bainatzeko. Hortaz, bihotzean sentitzen hasi nintzen mina arindu nahirik, ur ertzetik abiatu nintzen belaunetaraino sartuta. Gaua ilunago eta bihotzeko mina handiago. Uretatik irten eta zapatak jantzi nituen. Norabide galduan nindoan berriz ere. Espaloiari jarraituz Londres hoteleraino iritsi nintzen, han taxia hartu eta etxeratzeko. Une hartan, haize irten berriaren besarkada sentitzen hasi nintzen, seinale baten gisan. Atzera egin nuen barandaraino. Eskuak bertan ipini nituen eta haizeari utzi nion adatsa eta soinekoa bandera bat bezala astintzen. Sakon hartu nuen arnasa, mina arinduz zihoakidan. Bat-batean, ezezaguna zen zerbaiten deia sentitu nuen nire barnean haizea bezain indartsu, eta kalean gora abiatu nintzen jende artean. Jende gaztea zihoan nire aurrean espaloian. Bikoteak eta koadrilak non-nahi ikusten ziren Donostiako gauera atera berriak; ondo jantzita, usain onez. Nik ere Donostiako gauean murgiltzeko beharra sentitu nuen. Honetan, neska talde bat ikusi nuen. Zalaparta, barre eta oihu egiten zuten etengabe. Haietako bat untxi jantzita zihoan: ezkondu aurreko agurra zen. Haien alaitasunaz kutsatuta, koadrilaren atzetik joan nintzen denbora batez. Handik pixka batera, gau lokal baten aurrean gelditu ziren sartzeko asmoz. Lokala pub moduko bat zen, non musika-ikuskizunak eta strip-teaseak egiten ziren. Ni inoiz izan gabea nintzen holako toki batean: burutik pasatu ere ez sartzea. Une horretan, ostera, zergatik ez, esan nion neure buruari, eta neska-taldearekin nahasturik, barrura sartu nintzen. Tokia txikia zen eta dantzaleku baten moduan zegoen apainduta. Ezkerrean, barra txiki bat zegoen, eta behean, eskailera batzuk jaitsita, dantzatzeko pista besaulkiz inguraturik. Pista eta barraren arteko heste eskailera batetik jaisten zen komunetara, eta hara abiatu nintzen zuzenean, barran galdetu ostean. Bueltan barrako aulki luze batean eseri nintzen. Hortik inguruari begira geratu nintzen, zerbitzaria etorri zitzaidan arte. Zigarroa piztu eta garagardoa eskatu nuen. Ispiluak zeuden han eta hemen eta paretak belus gorriz forratuak. Udako abestiez osatutako pupurri errepikakorra zen musika, eta, basoa eskuan, jendeari begira geratu nintzen. Jende oso ezberdina zegoen, eta horrek lokalari kutsu bohemioa ematen zion, modaz kanpokoa, hori bai. Baten ordez bi talde ari ziren ezkontza aurreko agurra ospatzen. Bata, emakumeena —hara sartu nintzen— eta bestea gizonena (denak oso ederrak). Bestalde, hainbat neska-mutil koadrila zegoen ikuskizunaren zain. Bazen bikote heldu ugari ere, lasai eserita, jendeari so, hitzik egin gabe eta kopa bana mahai gainean. Baziren —nigandik hurbil, barran— bi lesbiana ere, eta harantzago bi trabesti —ikuskizunekoak segururenik—, eta lauzpabost lagun gehiago pistan dantzan. Oro har, gizon helduak eta bakartiak ziren nagusi. Barran zeuden gehienak. Denak edaten eta puruak etengabe erretzen ari ziren, eta guztiek banandu itxura osoa zuten. Baina deigarrienak nire adineko lauzpabost neska ziren. Denak zeuden izkinetan eserita, oso jantzi sentsualez apainduta, hankak izterretaraino erakutsiz. Aurki jabetu nintzen bakarrik zeuden gizonengana jotzen zutela kontsumi zezaten; horren truke, neskek solasa eskaintzen zieten. Lokalak kontratatuak ziren, eta guztiek ziruditen atzerritarrak. Laster ohitu nintzen niretzat ezezaguna zen kabaret-giro hartara. Irri zabala nuen ezpainetan itsatsita eta begiratzen nuen tokian jende alaia besterik ez nuen ikusten, hizketan, edanean, dantzan, denbora ondo pasatzeko gogoz. Ezinezkoa egin zitzaidan gizon eta mutil bakartien arreta nigandik aldentzea. Beharbada, hango neskatzat hartzen ninduten. Ez dakit. Kontua da bata bestearen atzetik hurbildu zitzaizkidala. A zer barreak! Denak hasi ziren esaldi berarekin: —Bakarrik al zaude? Tira, nahi al duzu kopatxo bat? Guztiei errefusatu nien gonbitea. Halako batean, beste bat etorri zen, aski mozkortuta, eta xanpaina hartzera gonbidatu nahi ninduen. Horretan tematu zen gizona eta ez zuen amore eman nahi. Txarrena, hitz egin bitartean eskuak ederki joaten zitzaizkiola nire izterretara. Oker zegoela ulertu zuenean, barkatzeko esan zidan, lotsatuta oso. Bere bizitza kontatuko zidan beldur nintzenez, burua biratu nuen beste aldera. Beste garagardo bat eskatu nuen. Barran bi zerbitzari zeuden, bata neska, bestea gizona. Oraingoan, neskak jarri zidan garagardoa, eta galdetu nion ea noiz hasten zen ikuskizuna, eta zertan zetzan. Pozik azaldu zidan. Ordu erdi bat falta zen trabesti baten saioa hasteko, halako flamenko eta kopla errepertorio batez. Ikuskizunaren postrea bi strip-tease ziren, bata emakumezkoa, bestea gizonezkoa. Lehena, bezeroak entretenitzen eta kontsumiarazten ikusia nuen neska batek egingo zuen. Haren berezitasuna sabel-dantza zen; zetazko zapi mordo bat gerri inguruan loturik, astiro eta banaka kentzen zituen denak, dantzan ari zen bitartean. Bigarrena, neskek oihuka hainbeste eskatzen zutena, kubatar batek egingo zuen. Morrosko hura, barrako neskak zioenez, Monakoko printzesaren senar ohia igerilekuko bideoan bezalatsu mugitzen zen. Oso kilikagarria iruditu zitzaidan. Hartutako bi garagardoak eragina egiten hasi ziren, eta halako txinparta bat sentitzen nuen begietan. Inguruko mutilei begiratu nien desiraz, baita gizon heldu eder bati ere. Une hartan, gerritik heldu zidan norbaitek atzetik eta neskari kopa bat eskatu zion niretzat. Inolako gonbiterik onartzen ez nuela esateko burua biratu nuenean, eztarrian trabatu zitzaizkidan hitzak. Bera zen, Jon, dendako mutila, beste mutil batekin. Honek nire gorputzera zuzendu zituen begiak, Jonek hitz egiten zidan bitartean. —Zer, ondo geratzen al zaio nikia mutilari? —galdetu zidan umore onean. Hura bai ez nuela espero! Ez nekien zer esan. Azkenik, lortu nuen zerbait ahoskatzea. —Zer? A bai. Oso ondo —gezurra esan nuen—. Eta neska non utzi duzu ? —erasora pasatuz—. Nolatan utzi zaitu bakarrik? —Ja, ja. Ez, orain lagunekin nago. Hau Kepa da, eta beste guztiak han daude, pista ondoan. —Kaixo —esan zidan Kepak bi musu emanez, aho ertzean bat. —Despedida duzue, orduan. —Bai, halaxe da. Ondo ari gara pasatzen. Kopa hura onartu nuen, jakina. Bost minutura hirurok barre batean ari ginen. Hamar minutura Kepak utzi egin gintuen besteekin batzeko; eta handik hamaika minutura musuka ari ginen, oso gartsu, barrako jende artean. Jonen eskua aldakan behera erori eta izterretan pausatu zen. Haren erreminta sentitzen nuen hankaren kontra, eta nik, bizkarretik besoak pasatuta, besarkatu egin nuen gogor. Ez dakit garagardoarengatik izan zen ala zer, baina dena bueltaka hasi zitzaidan bat-batean, eta, olatu bero batek eramanda bezala, aulki altu hartan eserita aurkitu nintzen, hankak zabalik, gonbidapen gisa. Laster iritsi zen eskuaren bisita. Soinekoaren gainetik eztiki laztandu ninduen. Bitartean, beste eskuarekin bizkarra landu zidan, gora eta behera. Biloa tente jarri zitzaidan. Jesus!, pentsatu nuen, ederra izateaz gain badaki laztantzen. Bi laztan gehiago behar izan zituen —titietan biak— nire tenperatura urtze-puntura igotzeko. Piztear dagoen pospoloa nintzen, eta haren hatzen ukituak lixa leun eta txinparta eragileak ziren. Aztoratuta, beste Jonekin ez nintzela horrela inoiz sentitu pentsatu nuen. Zergatik ote? iSEÑORAS Y SEÑORES!, EL ESPECTACULO VA A COMENZAR, esan zuen mikrofonotik croupier itxura zuen gizon betaurrekodun batek. Berehala pilatu zen jendea pistaren inguruan, eta hara irten zen, mikrofonoa eskuan, berrogei urtetik gorako trabesti bat, Almodovarren film batetik aterea zirudiena. Pare bat txiste bota zuen. Nahiko txarrak. Baina ordu horietan jendeak erraz egiten zuen barre. Nik ere bai. Jonek esan zidan ea ikusi nahi nuen, tokia topatuko genuela jende artean. Nik ezetz, oso gustura nengoela han; berarekin, alegia. Trabestiak abesteari ekin zion orduan. Arras gaizki egiten zuen, baina ezin espero Joselitorik halako toki batean. Lehen kanta bukatu zuenerako, jende guztia adi-adi zegoen. Zerbitzariak lana utzi eta barraren izkina batean pilatu ziren hobeto ikusteko. Jon eta biok bakarrik geratu ginen barran. Ezusteko bakardade hartaz baliatuz, xigorgailua baino beroago jarri ginen, ezpainak ezpainetan, eskuak alde guztietan, nire hankak zabalik, haren sabela nirearen kontra, gorputzak itsatsita. Ene bada! Eskua hor jartzera ausartu nintzen; eta galtzetako botoiak askatzen hasi. Gori-gori nengoen. —Egon —esan zidan belarrira. —Zer? —Zergatik ez goaz komunera? —Nora? —Komunera. Orain ez du inork erabiliko; denak daude ikuskizunari begira, eta hasi baino ez da egin. Eta zertan ari nintzen konturatu gabe, komunetako eskailerak jaisten aurkitu nuen neure burua. Neu jaitsi nintzen lehenbizi, gero mutila, minutu baten buruan. Minutu hura itxura txukuntzeko aprobetxatu nuen (txukundu, zer edo zer esatearren). Burua biratu eta haren begiak topatu nituen atean, irribarretsu. Hurbildu eta elkar musukatu genuen. Labanda usaina hartu nuen izerdiarenarekin nahasian. Betazalak itxi eta mutilaren eskuak sentitu nituen harat-honat nire gorputzean. Gero, soinekoa jaso zidan. Kulero azpitik sartu zuen eskua, eta hatz bat erretenaren erditik pasatu zuen, doi-doi irekiz. Uf! Oso bustita nengoen eta aurki sentitu nuen zuku beroa hankan behera irristatzen. Ene Jesus! Han bertan gelditu zuen hatza, ia ez zuen ukitzen, baina eragina titanikoa zen: makurtu eta ipurdia atzerantz botatzen nuen nahi gabe. Plazerak barre eragiten zidan eta hori gustatu egin zitzaion nonbait Joni, oso irribarre polita egin baitzuen. Nikia kentzen hasi nintzaion. Berriz ikusi nahi nituen bularralde haiek, bizeps bikain haiek. Gero gerrikoa askatu eta galtzak erortzen utzi zituen. Galtzontziloei tira egin eta eskua sartu nion. Ukitu nuen azkenik. Ikaragarria iruditu zitzaidan (Jonena baino handiagoa), eta atera nuenean, arnasa eten egin zitzaidan. Hura guztia nire barruan sartuta irudikatuz, zoratu egin nintzen. Bat-batean, etengabe eragiteko gogoa etorri zitzaidan, eta astindu egin nuen are gogorragoa jartzeko. Jonek makurtu eta zorro txiki bat atera zuen sakelatik. Zabaldu zuenean, larru koloreko kondoi bat agertu zen, nire zapata berriak gogora ekarri zizkidana. Di-da batean ipini zuen, maisuki. Prest ikusteak nire onetik atera ninduen. Buelta eman zidan; gero paretako harlauza hotzen kontra hartu ninduen eta ipurdia ateratzeko eskatu zidan. Kuleroak pixka bat alboratuta, emeki sartu zidan zakila, desira luzatzeko. Gorputzeko gihar guztiak dardaraka hasi zitzaizkidan poliki-poliki ateratzen sentitu nuenean. Gero, gelditu egin zen. Zoratuko nintzela uste nuen. Ondorengo unea ahaztezina izan zen benetan. Gugana iristen zen ikuskizuneko musika: Arabiako abesti bat txistu eta oihuekin nahastuta. Jonek titietatik heldua nindukan sarketari bultzada emateko, eta ni, harlauzen kontra nengoen lerdea dariola. Ez zen une batean ere gelditzen, eta mugimendua azkartuz joan zen. Tupustean, gogorragoa sentitu nuen zakila barnean, eta plazerezko hasperen handi bat bota zuen nire belarri ondoan. Geldi-geldi geratu zen. Urruma egin zuen nire bizkar gainean une batez, eta sabela laztandu zidan samurtasunez. Nolako amorrua! Bera aseta eta ni ez. Gauza bera gertatzen zitzaidan sarri mutilarekin. Baina oraingoa okerrago zen, egin berri genuenak beroago jartzea baino ez baitzuen lortu. —Gehiago —esan nion—, gehiago nahi dut. Jonek zakila atera zuen kondoia kentzeko. Une horretan Kepa, Jonen laguna, ikusi nuen atzean. Ezustean harrapatu ninduen hark. Argi zegoen dena ikusi zuela. Azkar jaitsi nuen soinekoa, baina Jonek gelditu egin ninduen musu batez. Kepa hurbildu eta makurtu egin zen. Soinekoari heldu, astiro-astiro jaso eta gerrian kateatu zuen kuleroaren gomarekin. Haluzinatuta nengoen. Neure buruak handik lehenbailehen alde egiteko esaten zidan, baina gorputza lurrari itsasten zitzaidan. Kepak, aurpegira begiratu ondoren, ipurmasaila estutu zidan esku batez, eta bestearekin kuleroak alboratu. Jon ere ez zen geldirik egon. Mihia sartua zidan nirearekin jolasteko, onarpen bila bezala. Gibelean, prakak kentzen sentitu nuen Kepa. Gero, hatzak bide egokia bilatzen. Gero, begi ertzetik ikusi nuen kondoia ipintzen. Eta gero... Gero, zorabio handi batek jo ninduen. Gorputza dardara batean nuen, bihotzekoa emateko moduan. Mihia luzatu nuen Jonen aho barruan, eta bera, paretaren eta nire artean jarrita, goigoiñoa laztantzen hasi zitzaidan. Kepak ipurditik tiratu zidan atzerantz, eta nik besoetatik heldu nion Joni, eta bizkarra makurtu nuen ipurdia ateratzeko, Kepak nahi zuen moduan. Honek ez zuen abisatu eta dardara elektrikoz ireki ziren ezpainak zakil basatiago bat sartzen sumatu zutenean. Keparen zakilak Urgulleko kainoi bat zirudien, eta erasoak gogortuz zihoazen neurrian, nik tinkoago heltzen nion Joni. Besapetatik hartua ninduen gogor, eta bere zakila aurpegiaren parean gelditzen zitzaidanez, ahoa ireki eta barrura sartu nuen, pentsatu gabe. Egia esateko, ezin nuen sinetsi egiten ari nintzena, eta hala ere pozik nintzen. Mendi errusiar batera igoa bezala nengoen eta ez nuen jaitsi nahi. Jon berehala iritsi zen orgasmora eta bere esne beroa edan nuen. Zakila ahotik atera eta burua biratu nuen Kepa ikusteko. Ni begira sumatzeak beroago jarri zuen nonbait, kanoia berehala hasi baitzen bere salbak botatzen, hasperen eta oihu artean. —Ez gelditu orain! —oihukatu nion. Eta Kepak obeditu egin zuen. Kemena izan zuen segitzeko, eta orgasmora iristea lortu nuen. Azkenik heldu zen nire txanda. Oso basatia izan zen. Aspalditxo hasia nintzen orroka, geroz eta altuago. Eta isuri egin nintzen, orro eta oihu, hankek huts egiten zidatela —eskerrak Jonek hartu ninduen!—, konortea galtzeko zorian. Zergatik ez zitzaidan inoiz horrelakorik gertatu nire mutilarekin? Kepa irten zen lehenbizi, Jon gero, eta ni azkena, ordurako txukunduta. Beno, esateko era bat da. Eskailerak igo nituenean, gazte beltzaran batek tanga kendu zuen pistan txalo, txistu eta nesken oihuen artean. Ze txikia!, pentsatu nuen. Horrekin bukatu zen ikuskizuna. Izerdiz blai nintzen; ispilu batean ikusi nituen nire begi piztuak, txortan jardundakoa salatzen duten printza horrekin. Soinekoaren itxura tamalgarria zen. Eskerrak ez zuen hain gaizki ematen toki hartan! Irribarre batekin zuzendu nintzen barrara eta freskagarri bat eskatu nuen. Edalontzia eskuan, artean itzali gaheko zirraraz eta galderaz beteta nengoen. Egin berri nuena sexuaren eta maitasunaren gaineko nire ideia guztien kontra zihoan. Zikin sentitu behar nuela pentsatu nuen, baina ez zen horrela. Berehala hurbildu zitzaidan Jon eta pentsamendu haietatik askatu ninduen. Zigarroa eskainiz, ea gustatu zitzaidan galdetu zidan. Musu batez erantzun eta sua eskatu nion. Hitz eta pitz jardun genuen, barre egin genuen, musu eman genion elkarri... —Zer egingo duzu orain? —Ez dakit. Etxera joan, ziur asko. —Zergatik ez zatoz nirekin? —Zurekin? —Bai. Oraindik oso goiz da; ordu bi eta erdiak bakarrik. Tira, goazen hemendik. —Beno, beharbada. Gainera, ez dut inor etxean zain. Gurasoak oporretan daude. Egia esateko, gau hartan munduaren amaierara ere joango nintzen Jonekin berak eskatuz gero. Izan ere, mutilak bazuen konfiantza ematen zuen zerbait, horrela, besterik gabe. Egin berri nuena gogoratu nuen, eta gero beste Jonekin igarotako urteak. Jonek sei hilabete pasatu behar izan zuen eskua potxonean sartzeko. Eta lortu zuenean, ez nintzen erabat gustura sentitu. Gero, larrutan hasi ginenean, oso gutxitan lortzen zuen ni aseta uztea. Eta gorputza askatzen hasi nintzenean, Maiterekin harrapatu nuen. Gogoratze hutsak amorruz betetzen zidan bihotza. Irmo begiratu nion. Paketean ipini nion eskua eta baietz esan nion, joan egingo ginela elkarrekin. —Eta nora goaz? —Laster ikusiko duzu —esan zidan pozik—. Oso toki berezia da. Atsegina egingo zaizula uste dut. —Ezagutzen al dut? —Ez. Ziur ezetz; baina lasai, konfiantza izan nigan. —Ongi. Baina gustura ez banaiz aurkitzen, etxera eramango nauzu. —Hori egina dago. Hori esanda, lagunengana zuzendu zen agurtzera. Gero, hartutakoa ordaindu eta elkarrekin irten ginen. Kontxako aparkalekuan sartu ginen. Gerritik helduta gindoazen autoen artean. Patrikatik giltza atera zuen eta bere kirol-autoaren argiek bi keinu egin ondoren, ateen segurtagailuak ireki ziren. Ez nekien zer esan. Ez dut auto eta markez ulertzen. Dakidana da beltza eta berria zela eta milioi asko balio behar zituela derrigor. Musika jarri zuen: Dire Straits, communique. Ez oso ozen. Gero, autoaren paper-tokia irekitzeko esan zidan, eta barruan zegoena janzteko. Ireki eta begietako mozorro bat topatu nuen, oihal beltzezkoa, argirik jasaten ez duen jendeak lotarako erabiltzen duen horietakoa. —Zertarako da hau? —esan nion harrituta. —Begiak estaltzeko. —Bai. Badakit. Baina zergatik? —Sentitzen dut, baina toki hori oso berezia da. Ezin dizut erakutsi harako bidea; ez behintzat gustatzen zaizula ziur egon arte. Dudatan egon nintzen. —Aizu! Hau ez da ba bahiketa bat izango —txantxetan. —Ja, ja, ja! Ez, benetan. Gero ulertuko duzu. Mozorroa jantzi nuen. Egia esan, ez nintzen beldur; aitzitik, oso dibertigarria iruditzen zitzaidan hura guztia, itsumandoka jolastea bezalakoa. Eta semaforo gorrietan autoa gelditzen zenean, nire hankartean irristatzen zen Jonen eskua; nire onetik irtenda, ate-maratilari oratu eta nire ezpain bustiak haginkatzen nituen ia min egiteraino. Berehala iritsi ginen. Hamar minutu baino gutxiago kalkulatu nuen. Beraz, artean Donostian egon behar. Aldapa bat igo genuen azken zatian eta autoa gelditu egin zen. Ate automatikoa irekitzen aditu nuen. Aldapatxoa jaitsi eta norabait sartu ginen, garaje itxi batera nolanahi ere, motorraren oihartzunagatik. Motorra geratu zuenean, mozorroa ez kentzeko esan zidan. Nire atea ireki eta eskutik heldu zidan. Eskailera batzuk igotzen hasi ginen. Girotzaile usaina zegoen. Bigarren solairuan eskuinera hartu genuen. Ate automatiko bat entzun zen. Sartu ginen. —Iritsi gara. Kendu mozorroa. Argiak itsutu egin ninduen mozorroa kentzean eta begiak itxi behar izan nituen. Pixkanaka ireki nituenean, ametsetan bezala, logela batean geundela ikusi nuen. Nik sekula aurrean izan dudan gelarik ikusgarriena. Zuriak ziren paretak, sabaia eta zoruko harlauzak. Zuriak errezelak, leihoak eta ateak. Zuriak altzariak, ohea eta izarak. Zuria sabaiko lanpara zuriei zerien argia. Zuritasun hartan, Jonen azal beltzaranak beltza zirudien. Nirea, aldiz, ia etereo bilakatzen zen. Logela handi eta zabala zen, biribila, ia zezen plaza bat bezalakoa, eta lau ate zituen: sarrerakoa, bi eskuinean eta bat ezkerrean. Leihoa ere handia eta biribila zen eta bi gortinak estaltzen zuten: aurrekoa zuria eta gardena zen eta atzekoa opakoa eta dirdiratsua. Leihoaren aurrean ohe bat zegoen, hau ere biribil-biribila, diametroan hiruzpalau metro izango zituena. —Etorri. Dutxa bat behar dugula uste dut —eta eskuineko ate bat zabaldu zuen. —Guau! —egin nuen hunkituta. Komuna zoragarria zen. Kolore epelak zeuden elkartuta: gorria, laranja eta horia. Dutxa oso handia zen, bainua itzela, hidromasaje eta guzti; eta bideta. Dena automatizatuta; konketan, esaterako, berez ateratzen zen ura eskuak hurbilduz gero. Domotika deitu zion Jonek sistema hari. Sabairaino iristen zen horma-armairu bat ere bazegoen, eskuoihal eta txabusinaz beteta, laranjak eta horiak. Brontzezko esekitokia konketaren ondoan, eta sabairaino iristen zen ispilua. Bazter batean komuna, urre koloreko edergarriekin. Gauza horiek guztiak zehazten ditut, ordura arte horrelakorik inoiz ikusi gabea nintzelako. Erantzi eta bainuan sartu ginen elkarrekin. Oso polita izan zen. Umetan gurasoekin bainatzen nintzenetik sartu gabea nintzen inorekin, baina garbi zegoen oso bestelakoa zela hura. Elkar xaboitu genuen hemen, hor eta han, apar artean. Ura gainera erortzen zitzaigun zipriztintsu, eta bere indarrak atzerantz orrazten zituen nire adatsak, ezpainetan musu ematen edota nire ahotik ura edaten zidan bitartean. Halako batean, ura nire sabelpera zuzendu zuen; non nengoen ere ahaztu egin nintzen orduan. Erotua bezala, jauzi egin nion gerrira eta lepotik heldu. Ipurditik heldu zidan berak eta berehala sartu zidan zakila. Uf! Biloa lazten zait pentsatze hutsarekin. Oraingoan gehiago iraun zuen Jonek. Dutxak indarra eman ziola zirudien, baina, hala ere, ni gogoarekin geratu nintzen, aseezin. Dutxatik irten eta Jonek armairua ireki eta barrutik bi txabusina atera zituen, bata gorria eta bestea laranja. Lehortu eta jantzi egin genituen. Logelara itzuli eta ezkerreko atetik beste gela batera pasatu ginen. Sartzean berez piztu zen argia. Gela arropategia zen, ikaragarri handia. Ispiluak eta armairuak zeuden alde guztietan. Gizonezko eta emakumezko arropaz betetako armairuak. Armairuengatik ez balitz, hiriaren erdi aldeko denda bat emango zuen. Bazegoen apain-mahai bat ere, oso ederra, printzesa batentzako modukoa. —Jantzi nahi duzuna —esan zidan beretzat krema koloreko galtzontzilo batzuk aukeratzen zituen bitartean—. Kanpoan izango naiz. Ilea lehortu eta galtzerdi beltzak jantzi nituen, gero, tanga zuri bat, eta haren gainetik gasa gardenezko kamisoi motz bat, alboetan irekia; besterik ez. Ispilu aurrean jarri nintzen. Tangaren ertzetatik irteten zen biloa azpira sartu nuen eta logelarantz abiatu nintzen, bero-bero. Atea irekitzean ezusteko galanta hartu nuen. Keparekin zegoen Jon, botila bat xanpain eta hiru edalontzi eskuetan. Zer egin ez nekiela gelditu nintzen une batez; gero eurenganantz jo nuen, begiez jaten ninduten bitartean. Autoan nentorrela, gau hura ahantzi ezina izango zela pentsatu nuen. Baina ezin nuen irudikatu zain neukana. Ohetik gertu platano-formakoa gau-mahai bat zegoen. Gainean CD musika-gailua, platano-forma zuen telefonoa eta egurrezko kutxa arraro bat. Jonek Joe Coker ipini zuen; edalontziak bete eta dantzan egin genuen hirurok elkarrekin. Une batez, Liza Minelli Cabaret filmean bezala sentitu nintzen; haiek biak bikote izango ez ote ziren pentsatzera ere iritsi nintzen. Laster bukatu genuen xanpaina, eta laster jakin nuen oker nengoela. Izan ere, bien artean airean hartu eta ohe ertzera eraman ninduten. Bertan nahita erortzen utzi ninduten, koltxoia urezkoa baitzen. Hura gozamena! Olatuek kulunkatzen duten txalupa sentitu nintzen. Nire gorputzak gora eta behera egiten zuen, begirada mutilen arraunetan galtzen zitzaidan bitartean. Gasazko txabusina erantzi eta Jonen aurpegira bota nuen. Kepa ohera sartu zen eta, ababorrean ipinita, ukitzen eta musukatzen hasi zitzaidan oinetatik bururaino. Aldika hozka egiten zidan eta aldika laztandu. Jonek irri egiten zuen ni hain gustura ikusita, eta begiak itxi nituen nire zilbor inguruan jolasten zebilen Keparen mihia hobeto sentitzeko. Begiak ireki nituenean Jon telefonoan ari zen. Eseki, markatu, hitz egin, eseki. Zertan zebilen galdetu nahi nion, baina Kepak kilikak egiten zizkidan bibotearekin. Hala ere, azkar jakingo nuen zer zerabilten esku artean. Handik gutxira, Kepak tanga kendu, buelta eman eta aldaken azpian kuxin bat ipini zidan. Nire ipurdia duna bat bezala gailentzen zen itsaso zuri haren erdian. Galtzontziloak erantzi, kondoia jantzi eta nire gainean ipini zen. Hankak zabaldu zizkidan poliki, eta zakila sartu astiro-astiro, beharrezkoa ez izan arren, erabat bustia bainengoen. Gero musikaren erritmoari jarraituz, atzera-aurrerari ekin zion, dantzan bezala, sartu, irten, azkarrago, motelago. Sabela bete-beterik sumatzen nuen arren, nire gorputzak Jonen igurtziak desiratzen zituen. Zoratu egiten nintzen biekin egin nitzakeen alukeriez pentsatze hutsarekin. Baina Jon ez zen ageri. Pentsatu nuen agian atsegin zuela ni lagunarekin egiten ikustea. Burua biratu nuenean, ordea, sarrerako aterantz zuzendu eta zabaltzen ikusi nuen Jon. Ondoren biratu eta irri egin zidan. Norbaiten zain zegoen ustea izan nuen. Ohera hurbildu eta ertzean eseri zen, eta eskutik heldu eta bertan musu ematen zidan. Bitartean, Kepak gero eta bortitzago egiten zidan txortan. Hasperenka zegoen zoro baten moduan. Tiro bat bezala sentitu nuen haren azken adarkada. Nolako astinaldia! Begiak itxi eta Jonen eskua estutu nuen. Kepa zakila aterata alboratu zenean, bere atzean hiru mutil ikusi nituen zutik, isil-isilik begira. Orduan, Kepa komunera joan zen eta ni nahastuta eta lotsatuta sentitu nintzen. Jonek keinua egin zien etorri berriei eta arropagelara sartu ziren. Laugarrena eta bosgarrena ere iritsi ziren, eta, aurrekoak bezala, arropa-gelara bidali zituen. Gero musu eman zidan inolako azaL penik gabe eta, eskua askatzeke, ohera egin zuen jauzi, eta nire hanka artean ipinita hauxe esan zidan: —Zuk hautatu. Ulertzen hasi nintzen. Isilik geratu nintzen une batez, eta gero barre egin nuen mozkortuta bezala. Kepa komunetik etorri zen eta ohe ondoan geratu zen zutik, zerbitzari itxura hartuz. Jonek txalo bat egin zuen eta gelako argitasuna moteldu egin zen. Orduan ohe gaineko sabaia ireki zen, atexka bat bezala, eta ispilu handi bat agertu, non Jon eta biok ikusten ginen, Jon gainean eta ni azpian, haren bizkar zabal eta beltzaranaren gainean eskua nuela. Galtzontziloak erantzi zituen. Haren ipurditxo estua ikusi nuen ispiluan; haren ipurmasailen mugimendua kondoiz mozorroturiko zakila sartzerakoan... Beti kostatzen zait hemendik aurrerakoa kontatzea. Oraindik aztoratu egiten naute oroitzapen haiek, neure onetik ateratzen naute, errealitatetik kanpora jaurtitzen naute. Jonek primeran jardun zuen. Olatuen indarraz eta posturak egiteko koltxoiak eskaintzen zuen erosotasunaz baliatuz, zirri eta laztan egiten zidan, geb ditu eta astindu... erritmo aldaketak mundialak ziren! Maitale aparta zen Jon, eta ohe hura, dudarik gabe, berarentzat egina zegoen. Ez nuen amai zezan nahi. Sabaiko ispiluari begiratu nion eta pertsona anitz ikusi nuen. Ez nekien zer egin: barre ala, morboari eutsi ezinda, orgasmora iritsi. Garbi zegoen txortan egiten genuen bitartean jende gehiago etorri zela oraindik. Denak ilaran, igeriketa-talde olinpikoa zirudien. Egundoko gorputzak zituztelako diot. Eta bata bestearen atzetik arropa-gelan biluztu eta dutxatu ostean, nire aurrean zeuden larru gorritan. Barregarriena zen kandela piztuta zutela ia denek, eta kandelatik zintzilik txartel bana zuela bakoitzak bere izenarekin: Xaki, Zotx, Pelutxo, Bizkotxo, Bibolin, Txerritxo, Txiker, Goseti, Otso, Antxoa, Berdel... Tuntuna naizela pentsatuko duzue, baina, hasieran ez nuen mutiletan erreparatu, beren adarretan baizik. Izan ere, denetik zegoen: txikiak, handiak, lodiak, motzak, luzeak, iharrak... Zenbat? Chi lo sa? Ez nituen zenbatu. Dakidana da gehiago etorri zirela. Ezkontza-despedidako guztiak tartean zeudela bururatu zitzaidan. —Zuk hautatu —errepikatu zidan Jonek belarrira. Gero, baztertu eta zain geratu zen. Mona Lisaren antzeko irri batez begiratu nion eta bat aukeratu nuen, lodiena iruditu zitzaidana. Begi berdeko gaztea zen. Hitzik esateke, txarteltxoa kendu zuen. Zinbel zuen izena. Gau-mahaira joan, zurezko kutxa ireki eta kondoi bat hartu zuen. Gero, ohera igo zen eta bere zinbela jarri zidan ahurrean, gogorra, handia, zaintsua. Joni berea hartu nion beste eskuaz eta, bat-batean, dardaraz jarri nintzen. Hotzikara batek zeharkatu ninduen bizkar-hezurretik hankarteraino, hemen halako lamara bat sortuz. Zinbelek kondoia jantzi zuen eta Joni beste bat eman zion. Gehiago itxaron gabe, oso erraz sartu zidan buztana, eta itsatsi-itsatsita geratu zen. Jon ere berea kokatzen saiatu zen, baina tokirik ez. Zinbel handia zen benetan! Eta itxaron egin zuen, nire titiak igurtziz, min egiterik ez zuen nahi eta. Agudo ahaztu nuen zein esku zen zeinena, zein ahok musukatzen zuen nirea, eta zeinen txoria nuen habian. Pozarren nengoen. Sentimenez hordituta, plazerez zorabiatuta, laztanez hanpatuta. Laster trantzean sartu nintzen eta dena oso azkar joan zen, edo hori iruditu zitzaidan bederen. Jon hustu zenean, nik beste bat seinalatu nuen; eta gero beste bat. Bosgarrenerako berdin zitzaidan beste guztia, nik adarraren neurriagatik hautatzen nituen. Baten batek biguna edo eroria baldin bazuen, apur bat astintzeko eskatzen nion neurriak konparatzeko. Bat isurtzen zenean, nik berehala beste bat seinalatzen nuen. Ezin nintzen gelditu. Halako batean, Jon hautatu nuen berriz. Kolpe batez sartu zidan eta ispilura begiratu nuen. Kosta egiten zitzaidan neure burua ezagutzea bi beltzaran eder eta bikain haien artean. Hurrengoarekin —hamaikagarrena?— gainezka egin nuen azkenean. Ispilua mila pusketatan desegin zen, gorputza hilotz sentitu nuen, eta une batez iruditu zitzaidan beste mundu batean nengoela. Geldi geratu nintzen Jon gozo besarkatuz, eta bere jarduna eten zuen beste mutilak emeki-emeki. Ohetik irten zen gero, eta, besteak bezala, dutxara joan zen. Bat-batean, gose nintzen, ikaragarri gose. Egun osoa neraman gosariko sagar batekin eta bazkariko entsalada ziztrinarekin. Horregatik, ea jateko zerbait bazegoen galdetu nion Joni. —Nola ez —esan zidan atsegin—. Lagunak, atsedena! Zutik jarri ginen eta Kepak zetazko txabusina bana ekarri zigun. Gero, Jonek segitzeko esan zigun denoi, eta artean irekitzeke zegoen atea zabaldu zen gure aurrean. —O! Zer zen hura. Gela eder batera ematen zuen ateak. Jakuzzia handi bat ageri zen bertan, eta aldamenean mahi luze bat janariz apainduta. Jan aurretik dutxa hartu nahi nuela esan nion Joni, eta alde egin nuen komunera, mutilak jan-edanean hasten ziren bitartean. Dutxatik irtetean, Jon nire zain zegoen atean eta arropa-gelara eraman ninduen. Titiak doi estaltzen zituen bikinia eman zidan janzteko. Berehala konturatu nintzen jakuzzia probatu nahi zuela nirekin. Jantzi eta gero mahaira joan ginen. Zin dagit sekula ez dudala hain afari bitxirik egin. Denak zeuden biluzik ni izan ezik. Zoragarria. Otorduaren ostean, denak ginen alai. Jonek jakuzzia jarri zuen martxan, eta bost mutilekin sartu nintzen barrura, Jon. tartean. Lasaitzeko une egokia zelakoan, begiak itxi eta burbuila-masajea hartu nuen bizkarrean. Aldi berean, beste burbuila batzuk hanka artean gora igotzen ziren eta kili-kili egiten zidaten. Berehala bi esku sentitu nituen hankartean gora igotzen. Igo egiten ziren gero jaisteko. Igotzen ziren bakoitzean ez jaistea desiratzen nuen. Gero beste esku bat pausatu zen nire bularrean, eta titiburuekin jolasten hasi zen. Arnasa azkartu zitzaidan. Honetan, esku batek bikini azpitik alua ukitu zidan, eta nik hankak ireki nituen. Beste eskuak bikiniaren goiko aldea askatu zuen. Begiak ireki nituen apur bat. Titiak kulunka ari ziren burbuilez beteriko ur azalean eta denak begira zeuden isilik. Gero, begiak itxi bezain pronto, zeremoniara beste bat batu zela sumatu nuen: jakuzziaren ertzetik burua igurzten hasi zitzaidan. Masaje azkarra izan zen, berehala atera baininduten uretatik —gerritik behera uretan sartuta gelditu nintzen halere—, eta ahozpez jarri ninduten zoru gainean. Bikiniaren beheko aldea erantzi zidan norbaitek, eta burbuilak motxinaren kontra jotzen hasi ziren. Pare bat esku igaro ziren handik laztanka. Gero bostak olgatu ziren nirekin uretan, bata bestearen atzetik. Gutxi falta zitzaidan zorabiatzeko ere. Bukatu zutenean, Jakuzzitik irten ginen, eta lehortu nintzenean, Jon zuzendu zitzaidan nire arropa poltsa baten zuela. Eskura eman zidan agur-musu batekin. —Hau al da guztia? —itaundu nuen. Denak isilik geratu ziren. —Gehiago nahi dut! —bota nuen. Ez nengoen prest buruan zebilkidana egiteke joateko. Denek barre egin zuten, eta Jonek berriz hartu zidan poltsa. —Zu, zu eta zu —esan nuen hatzez seinalatuz. —Erasora! —oihukatu zuen baten batek atzean. Eta hirurak nire gainera jaurti ziren. Hanka eta besoetatik heldu eta ohera eraman ninduten. Kepak musika jarri zuen berriro eta nik sabaiko ispiluari begiratu nion Hiru gizonekin nengoen ispiluan: sei esku, hiru aho, hiru buztan... Burua altxatu nuen. —Zu, zu eta zu —esan nuen berriz. Eta hiru gehiago batu ziren, laztan, musu eta zirri sesiora. Hura zoratzeko modukoa zen. Seiak zeuden kandela piztuta, eta seiak sartu nahi nituen ahoan. Ederki busti nituenean Kepak kondoiak pasatu zizkien. Txandaka jo zidaten, eta nik ez nekien zeri heldu. Batek ahotik sartu zidan, beste batek aluan sartu eta atera ziharduen bitartean, izugarrizko abiadan. Orduan, besterik espero ez nuenean, hirugarren bat hurbildu zitzaidan adatsa ferekatuz, eta zera esan zidan ahots eztiz belarrira. —Bazenekien erromatarren garaian Klaudio enperadorearen emazte Mesalinak ehun gizon baino gehiago batu zituela txortan egiteko, eta baldintza bakarra jarri zuela, batak bestearen atzetik bere barnean hazia bota behar izatea? Nik ezin nuen erantzun. Ahoan oso buztan jolasgarria nuen. Baina begiak itxi nituen eszena imajinatzeko. —Bazenekien ez oso aspaldi, Kalifornian, Houston izeneko aktore pornoari 620 gizonek sartu ziotela adarra zazpi orduz? Sekulako marka, ezta? Ezin nuen erantzun orain ere. —Bazenekien 1930eko hamarkadan Clara Bow aktoreak behin baino gehiagotan gonbidatu zuela Hego Kaliforniako unibertsitateko errugbi taldea bere etxera? Eta afari haietan ugari izaten zen alkoholak giroa berotzen zuenean, aktoreak bere gorputza eskaintzen ziola taldekide bakoitzari, 1 zenbakitik 12 zenbakira arte, zein, gainera, Marion Morrison izeneko defentsa zen, gexoago John Wayne izenarekin ezagutu genuena? Ezin nuen gehiago. Ahotik buztana atera eta Joni deitu nion etsita. Atzetik emateko agindu nion, eta denek atzera egin zuten, batek izan ezik —historia haien kontatzaileak—. Honek hartu eta bere gainean jarri ninduen. Berehala sartu zidan. Jon atzean ipini zen. Nik burua biratu nuen ikusteko. Belauniko zegoen eta Kepak labatiba moduko bat eskuratu zion. Ipurtzulotik sartu zidan eta estutu egin zuen. Olio txorrotada bat hedatu zen nire barnean eta gero Jonek hatza sartu zuen giharrak lasaitzeko. —Zer da? —galdetu nion jakin-minez. —Olio berezia da. Dilatatzailea da eta aldi berean labaingarria. Minik ez hartzeko. Prest nengoela pentsatu nuenean, keinu bat egin nion, eta ohe gainean pausatu nuen burua. Jonek oso astiro sartu zidan. Bestea ere mugitzen hasi zen nire azpian, apurka-apurka. Mina plazerarekin nahastu zen, eta azkar sentitu nintzen erabat irekita, aurretik eta atzetik. Zorabiatzen hasi nintzen, atseginaren atseginez. —Azkarrago —hasperen egin nuen—, gehiago! Eta mugimendua zoramen bilakatu zen. Jon irteten zenean, bestea sartzen zen. Gero aldi berean sartu eta irten. Bihotzekoak emango zidala pentsatu nuen. Handik pixka batera eztanda egin nuen. Lauzpabost orgasmo jarraian izan ziren, egundoko espasmoekin uzkian eta sabelean; gorputza zeharo urtu behar zitzaidala zirudien, eta ia konorterik gabe geratu nintzen. Jonek musu eman zidan masailean, eta, agortuta, logurak begiak itxi zizkidan. Mutilen ahotsa eta musika ametsekin nahastu zen eta ez nekien ziur lo ala esna nengoen. Badakit baten bat gehiago sartu zela ohera ni erabat lokartu aurretik; eta susmoa dut lo seko nengoela ere, artean probatu ez nindutenek jarraitu zutela bata bestearen atzetik. Esnatu nintzenean, bakarrik nengoen ohean. Ez zegoen zaratarik etxe osoan, eta denak joanak zirela suposatu nuen. Ohe gainean poltsa bat zegoen nire arropekin. Jaiki egin nintzen. Goizeko argia gortinen zirrikituetatik iragazten zen. Gau-mahaian gutun bat eta bideo-zinta bat ikusi nituen. Gutunazalak nire izena zuen. Barruan aurkez-txartela ageri zen. Zera zioen: Zakil Elkartea. Tel: 943... (Sentitzen dut, baina ezin dut telefono eman). Eta atzealdean zera zegoen idatzita:
Egun on. Taxia duzu zain etxe aurrean eta gosaldu nahi baduzu, badakizu non. Musu bat. Jon.
Bideoa hartu nuen. Berehala antzeman nion zer zen. Azalean nire izena eta data ageri ziren. Dutxatu eta jantzi egin nintzen. Poltsa ireki eta orri bat erauzi nuen esku-zorroan neraman nire agendatik. Etxeko telefonoa eta nire izena idatzi nituen; gero zera jarri nuen: Jonentzat. Erraza izan zen etxeko atea aurkitzea. Non nengoen jakin nahi nuen, hala ere. Atea ireki nuen. Nolako ustekabea! Igeldon nengoen. Taxira sartu nintzen Errauskiñe hamabiak jo zutenean bere zalgurdira sartu zen antzera: alde batetik triste, festa bukatu zelako; bestetik alai, printze askorekin dantzan egin nuelako. Autoaren leihotik Kontxara begira geratu nintzen. Zerua urdin zegoen, eta denak dizdiz egiten zuen eguzkiaren argitan. Fantasiazko mundu batetik nentorrela ematen zuen, eta Donostia erreala arrotza egiten zitzaidan. Ez nintzen lehengo neska bera. Nire baitan zerbait aldatu egin zela nabari nuen. Zoriontsu sentitu nintzen. Gauza bat behintzat banuen argi: azkenaldian lehenengoz lortu nuela arazoak ahaztea, eta ez zen gutxi. Bitartean, gidaria sentitzen nuen aldika ispilutik begiratzen. Ordaintzera joan nintzenean, egina zegoela esan zidan. Ezaguna egin zitzaidan ahots hura: historia haiek kontatu zizkidana zen. Agur esan eta taxitik irten nintzen. Etxeko giltzak esku-zorrotik atera nituenean, betiko Jon ate aurrean zegoen nire zain. —Non sartu zara, Leire? —esan zidan kezkati. —Zer egiten duzu hemen? Alde hemendik! —esan nion oso haserre. —Aste osoan zuri deika aritu naiz, Leire. Zurekin hitz egin nahi dut. —Nik ez zurekin, ordea. Alde! —Ez, mesedez. Ez izan horrelakoa. Oso damututa nago egindakoaz. Benetan Leire. Aukera bat nahi dut dena azaltzeko. Maite zaitut. —Baina beno... Kabroi puska bat zara, benetan. Nire lagunarekin egin duzu, eta gainera maite nauzula esan. Nolako potroak dituzun, Jon! —Mesedez, barka ezazu. Ez dut ulertzen nola egin nuen hori... —Barkatu? Zergatik? Esadazu zergatik! —Ezin dut zu gabe bizi, maitea —alu hark bazekien zein hitz erabili ni biguntzeko. Elkarri so geratu ginen, eta isilune handi baten ondoren, neuk hartu nuen hitza. —Hara, Jon, ez da horretaz hitz egiteko unerik onena. Oso nekatuta nago. Zergatik ez zatoz geroago, eta hitz egingo dugu? —Horixe nahi nuen. Zer moduz gauean? —Gaur? —Bai, gaur. Beno, nahi baduzu. Afaltzeko gera gaitezke. —Ez dakit... Beno, ongi da. Baina, deitu etorri aurretik, badaezpada. —Ongi. Eskerrik asko, maitea. —Ez. Egon. Deitu aurretik zuk bideo hau ikustea nahi dut. —Zer? —Ikusi bideoa osorik, bestela ez dago aukerarik. —Bale, bale. Eta zer da ba? —Ikusi eta jakingo duzu. Gero erabaki benetan aukera hori nahi duzun ala ez. Beno, gero arte. Arraroa iritzi zion bideoaren kontu horri, baina hala ere lehen baino alaiago joan zen Jon. Etxeko eskailerak igo nituen. Bezperan irten nintzenean zeinek esango zidan niri hain berandu iritsiko nintzela. Arratsaldeko ordu biak ziren. Bazkaltzeko ordua. Entsalada eta espagetiak prestatuta, mahaian eseri nintzen. Jan bitartean, Jonen aurpegia irudikatu nuen bideoa ikusten, eta barre egin nuen. Gizajoa, pasatu egin nintzela pentsatu nuen, baina merezia zuen. Gero kafetxoa hartu nuen gozo-gozo, eta handik pixka batera, lo seko geratu nintzen. Esnatu nintzenean, hiru ordu paseak ziren. Leihotik begiratu nuen zer nolako eguraldia zegoen jakiteko, eta orduan gogoratu nuen etxeko telefonoa artean deskonektatuta zegoela. Larakoa sartu eta berehala jo zuen. —Neu naiz, Jon. —Kaixo —esan nion alai—. Nire agendako orria ez duzu bota, antza. —Ez. Ezta pentsatu ere. Zer moduz egin duzu lo? —Primeran —egia esan, ez nuen haren deia espero. —Pozten naiz. Hara, zer moduz elkarrekin afaltzen badugu? —Elkarrekin afaldu? —Bai. —Oso ondo. Baina baldintza batekin. —Eta zein da? —Nire etxean izan behar du. —Konforme. —Ba al dakizu non den? —Bai. Taxilaria laguna dut. —A bai. Egia da. Beno. Zer moduz bederatzietan? —Oso ondo. —Agur. Telefonoa eskegi eta saltoka hasi nintzen. Telefonoak jo zuen berriz. —Epa, ni naiz —Jonen ahotsa oso ahul eta urratua entzuten zen, denbora luzean negar egin balu bezala. Argi zegoen bideoa ikusi zuela. —Nola zaude? —galdetu nion damutu samartuta. —Gaizki. —Orduan bi gara dagoeneko —bota nion zorrotz—. Egia esateko, ez nuen zure deirik espero. —Maite zaitut Leire —eta hitz haiek bihotza urratu zidaten. —Ikusitakoa ikusita ere bai? —Bai. Ni naiz horren erruduna. —Ez. Hori ez da egia. —Bai, bada. —Ez. Ez da. Tira, oraindik nahi al duzu aukera hori? —Bai —haren ahotsa alaiago sumatu nuen. —Ongi da. Bederatzietan etorri afaltzera. —Eskerrik asko —esan zidan leun. —Ez eman eskerrik oraindik, goizegi da horretarako. —Zer ba? —Hiru gara afaltzeko —eta telefonoa eskegi nion agurtu gabe. Afaria prestatu nuen hirurontzako, eta prestatu bitartean, ez nengoen ziur etorriko zela. Baina etorri egin zen, esandako orduan, eta laster zen bestea ere. Biak oso puntualak. Oso giro zurruna zegoen afariaren hasieran. Nik ardo onena atera nuen eta sarri bete nizkien kopak. Gero hobeto joan zen kontua. Eskerrak. Eta azkenean elkarrekin oheratu ginen hirurok. Jonek nik uste baino hobeto eraman zuen egoera berria. Elkarrekin ateratzen hasi ginen hirurok, eta denborarekin banaezinak egin gara. Bost urte pasatu dira ordutik. Zein azkar joaten den denbora zoriontsuak garenean! Nik ikasketak burutu ditut dagoeneko. Elkarrekin bizi gara hirurok Oiartzunen, basotik oso gertu dagoen etxetxo eder batean. Maite sarri etortzen da bisitan lagunekin, eta bekaitzak jota begiratzen dit beti. Benetan, bisitari guztiak harri-harri eginda geratzen dira gurekin, eta, konfiantza hartutakoan, elkar nola ezagutu genuen galdetzen digute. Orduan Zakil Elkartearen historia kontatzen diet, eta harri eta zur geratzen dira. Gure familiei dagokienez, onartu dute denborarekin, nahiz eta senide batzuek ez diguten hitz egiten. Baina hori ez da gure arazoa. Orain udaletxera joatekotan gara izatezko hirukoteen paperak betetzera. Gaia aipatzen dugun bakoitzean, udal funtzionarioek jarriko diguten aurpegia imajinatzen dugu eta barre asko egiten dugu. Esan bezala, oso zoriontsuak gara eta hori da garrantzitsuena.
Kondoi urrunak |