Bizitzako urratsetan
Martin Iturbe

CAP, 1973

 

 

DAMUA

 

Egin ez banu... !

Egiña dago, ordea... !

Iñork ikusi ote?

Neronek ikusi nau... !

      Geroz

Ots bat zait biotzean mentu,

biotzaren txerto:

«Zer egin duzu»?

Dardarak

korapillatu dit arima...

izoztegi mingotz

daramat larrua,

malko-iturri begiak...

...

Zuk, Zu gabe neramazunean,

Zure utsez

Zugan gelditzen naiz;

Zurekin, Zugan,

Zu gabe!!!

Itxaropenaren azken izpia

printzatuko didatenean,

leizera amildua

geldi ninteke.

Uso ego-autsia...

urik gabeko arraia...

izaki eroria...

Ba dut, ordea, arnasa,

bizi naiteke !

Azia baratzan bezela,

damuaren soroan

okerra ere

maitasun-lore diteke !

Orain bai,

jeiki naiteke orain!

Gaua lertu da;

egun argia da nunai.

Damua piztu dut,

okerra ezeztu...

Urrutira nuana

bertara dut...

Zu gabe nengona,

Zugan nago,

Zugaz naiz !

Agur, damua,

galduen bide !

Maiztar natzaizu

okerra dedaneraiño...

 

Bizitzako urratsetan
Martin Iturbe

CAP, 1973