Ibañeta
Junes Casenave

Jakin, 1978

 

 

AZKEN PHEREDIKIA

 

Adixkidik, deiküzie

plazer bat handia egin,

Jei huntan pharte hartzera

beitzide orotarik jin.

 

Zor deiziegü esker hanitx,

ikhusle maithagarriak,

Guri lüzaz behatürik,

ez arauz debeatiak...

 

Gük ikhertü geietarik

egin ziren alegiak;

Nahi günian aldi huntan

ager litian egiak.

 

Orotan aiphatia da

Ibañetako güdüka;

Geroztik Franko hoientzat

espantorik aski ezta!

 

Uskaldünen ixtoria

behar günian xüxentü,

Gure zaharrek eginak

bestek beitzütien hartü.

 

Ez üzteko etsaiari

gure gaizen gozamena,

Bego Uskal-Herriari

Ibañetaren omena.

 

Aripen zinez handia

naba hartan agitia;

Hoi gabe Uskal-Herria

bethikoz beitzen galdia.

 

Bühürtü ezpalitz ordin

zer itxesa behar günin,

Zeren egünko egünin

Uskaldünik etzatekin.

 

Oroek har dezagüla

egün zinezko xedia,

Bihotzez algarrekila

Herriaren salbatzia.

 

 

Ibañeta
Junes Casenave

Jakin, 1978