Ibañeta
LEHEN PHEREDIKIA
Agur zier, jente hunak, salduan beitzide jinik Heben guri behatzera hala nula aitzinetik.
Bethi begira dezagün jei zaharren amodiua, Hola eginen beitügü Uskal-Herriaren gerua.
Ibañetako ixtoria guretako berhezia, Orotan orai artino ükhen dü aiphü handia.
Diala hamabi mente Karles Frankuen erregia Gure indarrez mendian izan zen oso lehertia.
Aripen horren ttipitzeko Frankuek, gützaz Uskaldünez, Hedatü zien fama gaixto egia gorde beharrez.
Gero ixtoria faltsiak Europako herrietan Zütien ager-erazi Franko haien uhuretan.
Bena gük egia nahiz libra zaharrak ikhertü, Eskolan beno hobeki ikhusi zer zen agitü.
Ordian Karles Handia Frankuen bürüzagia Nahian zen erresuma izan ledin hedatia.
Urthe oroz güdüka bat egiten zian han edo hor, Bethi mügen hürrüntzeko ezpeitzian hartzen opor.
Pépin le Bref-en ondotik hamar urthe nausi zela, Urthe-büria handizki markatü behar ziala.
Zazpi ehün ta hirutan hogei ta hamazortzian, Armada handi bateki sartzen da Uskal-Herrian.
Mauro saltzale zunbaitek zien Karlesi errana Paderborneko bilkhüran Zaldüba zela harena.
Tolosatik adar batak aisa hartzen dü Barkino, Eta bestia ordian heltzen Zaldüba artino.
Abd-ar-Rahmanen Mauruek Uskaldüneki batian Karlesen bullta handia zien etxeki heiñian.
Ordüko Otso-Zantxezek, Uskal Düke Erregiak, Arrunt hitzartü zütian bühürt litian Uskaldünak.
Basak bezala Frankuak Iruinea Hiriala Zalhe ützültzen dirade itxuski mendekatzera.
Otso-Zantxezi jarraikiz bürü hartürik Iñigo, Uskal-Herriko gizonak haidü dira hürrünago.
Agorrilako beruan Andere Dona Mariaz, Karlesek dü Ibañeta gaintitzen bere armadaz.
Uskaldünek joiten die han gibeleko armada, Hartüz therreilka bezala Frankuer emaiten johada.
Aitzindari handienak hor dirade egotxirik, Erresumako Zaldünak botxien pian hartürik.
Aralde ttipi bateki harritürik gure Karles, Lagünak hantxe ützirik zalhexko badua ibes.
Hergaraia, Urrütia, Izpurra eta Izurra Iganik ürhatsa arhin Juan zaikü gordatzera.
Egiaren jakida Ordü da guretzat egün, Ibañetan agitia Goraki aipha dezagün.
Ibañeta |