Ibañeta
HIRUGERREN ZATHIA
Lehen jelkhaldia
Jelkhi Iñigo, Jimeno, Handigei, Borthitz, güdükarien aitzindariak.
Jimeno Orai egiazki ordü da gure agintzaliaren Otso Zantxezen hitzaren egitia arrunt xüxen.
Iñigo Haiñ sarri Frankuen bidia bortian behar dügü muztü, Armada osua ere gure indarrez lehertü.
Haiñbeste min egin deikie, eztitzagün ütz juaitera, Erhaust ditzagün osoki gü heben nausi beikira.
Jimeno Iruinea Hiri Nausia die itxuski erabili, Harhesi azkarra ere oso zolatik meskabi.
Handigei Egün oroz ari dira ebasten üzta, muzkinen, Aberien eramaiten, urthukitzen gure etxen.
Iruineako harhesiak gure etxeen mürriak, Beitirade egotxirik, joik gira ahalkiak.
Borthitz Eta zunbat tzarkeria eztie egin orotan, Zahar, emazte ta haurrak ezariz izi handitan.
Ahal güziak gorderik, oihan, botxe, arphepetan, Eztie gure herritarrek esperantxarik deüsetan.
Jimeno Karlesek nahi güntüke bestiak bezala mügatü, Gure gaiñtarzüna elkhi Uskal-Herria beretü.
Ezeztatü nahian da gure jakitatiaren, Beste herrietan bezala ezarteko Frankuenaren.
Gal-erazi beharrez da gure mintzaje ederra, Aitzineko ohidürak lezialat ditin Ierra.
Iñigo Zaldüban ta Iruinean, etsaia da ahültürik, Aisa dügü tinkatüren bortü hegietan bildürik.
Aspaldian nüntian nik egünko egün huntara Ene hasperen handiak, guatzan botzik güdükara.
Horiek oro ez dütügü egartüren lüzazago, Egitekuaren arau borroka azkar, Iñigo!
Bigerren jelkhaldia
Jelkhi Iñigo, Zanpazale, Marti fraidia, eta Hartza.
Iñigo Adixkidiak, arte hau eztezagün ütz juaitera, Frankuen joiteko dügü heben aldarte ederra.
Iruineatik Ipharrialat Karlesek beste biderik Eztezake ihulaz har bixkar zaldünbidia baizik.
Ozte handia delakoz eta ere desgünia, Errex dateke guretako etsaien llabür joitia.
Hartza Heben zien igarangia aitzineko gure etsaiek, Lehenekuek bezala txesta gitzen oraikuek.
Errozabal ordokitik Ibañeta lephua gainti, Ta Bentarteko lephotik hartzekotan dira goiti.
Bortxaz herroka hersian ebili beharko die, Zunbait mila khana lüze armada eginen zaie.
Gizun haboroenekin Karles date aitzinian, Bestiak, segürtatzeko, jarraikiko gibelian.
Hor dirate, armadaren Gizun kunte handienak gaiza ta hatiekilan, Zaldieliarekilan.
Marti Fraidia Fraide aurhidek dütie bazterrak untsa ezagützen, Uskaldün bakhotxa nun jar deiziegü xüxen erranen.
Heben gira ere zier Lagüngua ekharteko, Bethi hor izanen gira zien beharrünentako.
Hartza Behar dügü baliatü Urkulu phünta gorena, Uskaldünek han beitügü arbasuen orhitzapena.
Igortez lehen bezala bühürtzeko seiñaliak, Hantik egin ditzagüla Khe ta mihise kheñiak.
Iñigo Uskal-Herri orotarik beitirade indarrak jin, Eztezagün denbora gal ikhus bakhotxak zer egin.
Hiru-gerren jelkhaldia
Jelkhi Iñigo, Etxekopar, Harbeltx, Bihotzdün, Zanpazale, Borthitz, Thalaba eta Matruh.
Iñigo Eskerrak Uskal-Herriko gure anaie güzier, Ziek arrunt beitüzie ihardetsi gure deier.
Ene ondotik dirade saldo handian Nafarrak, Beste probintzientako esküzüzi izan beharrak.
Harbeltx Zien oihia gük ere Ziberuan entzün dügü, Xahakotarrak dirade Larraiñtarrekin abiatü.
Etxekopar Jauregizarreko eta Errozateko lephuak Dütügü zalüe igaran, beikira zankho arhinak.
Bihotzdun Gük, Urtaraiko lephotik, Lezitano Kaskuatik, Errozabale jo dügü, bidia laster eginik.
Zanpazale Gaiñeko bixkar ta sendak beitütügü ezagützen, Gü Lüzaidiarrak berhala gira orotan jarriren.
Borthitz Arnegi zolatik huna jinik Gaxkuiñ zunbaitekin, Peko olha igarangietan girateke algarrekin.
Thalaba Uskaldünen lagünguak bihotza zinez hunkirik, Ezagütza handireki nago zien ganat jinik.
Matruh Iñigo aitzindaria, heben niz Thalabareki, Ene aita zük beitüzü Karlesen eskütik elkhi.
Iñigo Hezgaitzeko adixkidiak, emeki egon zitaie, Behar dena egürükiz anhu franko beitüzie.
Ibañeta, Ibañeta, Lephua gainti gorda eta, Ditzagün arren guaita: jo Karles, etsaia beita.
Khanta Ibañeta
Ibañeta, zer dabila hire lephua gaintik? Oihü ta intziri handi heltzen Iruineatik; Karlesék tü harhesiak jauz-erazi errotik Ibañeta, Ibañeta, hire lephua gaintik!
Ibañeta, zer dabila hire lephua gaintik? Haur, gizunak, emaztiak, galtzen basherritarik, Etxetan egon direnak gaizki erabilirik. Ibañeta, Ibañeta, hire lephua gaintik!
Ibañeta, zer dabila hire lephua gaintik? Frankuen armadak oso üztak tü eramanik; Kabale ta huntarzünak ez dütia hartürik? Ibañeta, Ibañeta, hire lephua gaintik!
Ibañeta, zer dabila hire lephua gaintik? Uskal-Herriaren arrunt zen jabetü nahirik, Hiltzez gure izatia, bethikoz zaphatürik. Ibañeta, Ibañeta, hire lephua gaintik!
Ibañeta, zer dabila hire lephua gaintik? Uskaldünen odola zen ordin sütan jarririk, Karles, mendian, zaflatü, ihes juan zedin hantik. Ibañeta, Ibañeta, hire lephua gaintik!
Ibañeta, zer dabila hire lephua gaintik? Uskaldüna da goratü, etsaia aphaltürik, Aripen handia beitü heben harek eginik. Ibañeta, Ibañeta, hire lephua gaintik!
Lau-gerren jelkhaldia
Jelkhi Jimeno, Iñigo, Etxart, Zanpazale, Hartza, Unhai.
Jimeno Orai gütarik bakhotxa berhala planta dadila, Karlesen armada oro xahatü behar dügüla.
Igaranen beitirade mendien saihetsetarik Ta oihan bazterretarik, egon gitian gorderik.
Etxart Beude aitzinatzera akhitüren dira zalhe, Bürdüñ-zathizko arropak dütükie izerdiz alhe.
Erredolak ezin etxek armetz phezüz kargatürik, Beruak ezariren tü hatsalbo ükhüratürik.
Hartza Suiñetako arhinekin, handaillo edo abarkekin, Guriek alde gaiñetik badakike nuiz zer egin.
Unhai Arrasti ekhi gorrian, hantik tanpez, binbi-banba, Hasiren gira igorten gaiñ-behera ziripista.
Jimeno Utz aitzineko armada jarraik dezan Karleseki, Gibelekua dezagün lehert herabe gabeki.
Zaldielia galdürik, orgak bürüzphiko junik, Zaldündiak ilhertürik Karles ere date joik.
Zanpazale Holaz güneka bildürik, zanpa ditzagün zerraka, Ta herroka deseginik, dirate ütsümandoka.
Iñigo Unkhü ta harri phiñekin, asta eta habalekin, Gaiña gitzaie jauziko tarrapata handiekin.
Aldepian nahasirik etsaiak gure gaitzaz, Aixkora, tzistarekilan mutz, lehert ditzagün ziuntaz.
Unhai Ulhüntziala artino behar die zirikatü, Ezar ditzagün añigo, behar tügü ürixkitü.
Ihes juanen direnak izanen dira arruntaz Jarraikirik, atzamanik, degoillitürik guretzaz.
Iñigo Leizartetik igaranik Iratzegüne ordokilat, Karles, hire destorbian, ez so egin gibelilat!
Dantza Satanak.
Bost-gerren jelkhaldia
Jelkhi Erroldante, Egiharte, Anzelme, Turkak.
Erroldante Karles azkorri eztian abiatü beita aitzina, Gük orai mendilat gora hütsik dügü bidé huna.
Güdüka gaitzak izanik girade orano azkar; Uskaldünak harritürik, ikhusiz haiñ-beste indar.
Jateko ta hatü franko badügü gure orgetan; Segür ezkütü gosiak janen hebenko phaitetan.
Gaizak juaiten dira xüxen nahi günian bezal bezala; Guri bühürt leitian bat bidian eztatiala.
Anzelnie Karles dügü bizkarretik harat goiti gaintitzera; Bertan armadak eztüke bazter so egin beharra.
Gure aberastarzünak dirate güne hunian, Edergailliak, añañak, igaranik ixilian.
Erroldante Ihuntik ere hebenko herritar basherritarrak Eztirade igitüko, hüstü beitütie phatarrak.
Lotsatürik, oihan zolan, gorda zite, Uskaldünak, Edo gal arphepetarat, hala nula haxeriak.
Jelkhi Iñigo eta Khirixtiak.
Iñigo Ez uste dian bezaiñ lüzaz, Erroldante, ürgüill-untzia; Presta hadi orai danik, ützi nehar dük bizia.
Hire gizunek eztie guri aitzika ahalik, Zeren etzide elkhiko Uskaldünen eskü-petik.
Ez dütüka hor ikhusten lagünak leher eginik, Armen pheziarekilan dütük beroz aphotürik.
Gizun phozua hüiUan hadi hunat ene etziala, Ene eskiaz hebentxe eho behar hait berhala.
Erroldante Bethi bardin Uskaldünak! saihetsetik güdükatzen, Uste gabe bat-batetan beren etsaiak trenkatzen.
Bena Karles Handia dük aldi huntako etsaia, Eta orano aitzina hura dükek bai nausia.
Ezpata hunek deizie bertan büria muztüren, Ta haitxarte horietan ziek briu-brau xehekiren.
Iñigo Iruiñea Hiriari, eta Uskaldün orori, Egin beitüzie zaphaldi, behar zütiegü üzkailli.
Gütan den bürüzkingua; Arrunt düzie gozatüko Apho hügüngarri tzarrak üstio zide hiotüko.
Jelkhi aingüriak. Khanta.
Karles da zien etsaia: Ez ütz horri azken baia, Herriari beitü gaia Ekharri nahi nasaia.
Iñigo ta Uskaldünak, Eman itzatzie indarrak; Zunbat zideien azkarrak Boroga dezan Frankuak.
Deiziegü zelüko hitza: Güdüka dateke gaitza, Etsaientzat egün latza, Uskaldünentzat garhaitza.
Egin güdüka. Frankuak ehorik. Erroldante zauritürik.
Erroldante Zuiñen ütsütürik dügün Karles Handia jarraiki! Heiñ huntara erorteko gütia etxetik elkhi?
Ni Karlesen zerbütxian nintzan xahü harrotürik, Uskaldüna uste nian zela ihabalatürik.
Uskaldünak etxekitzez abürüpen ttipiñian, Ta soberaxe aphaltzez, zentzia galdürik nian.
Khanta (aphalago eta baraxñi).
Botxü handien artian. ützirik heben txilintxau, Desara llabürrez die goithü zalhe armada hau.
Ezpata ehaile batez aldez-alde bulharra joik, Haitzarte horietan niz arrunt hedaillo etzanik.
Erroldante hil.
Sei-gerren jelkhaldia
Jelkhi Satan, Beelzebuba.
Satan Erroldante, uste hian, hire gaixotarzünian, Karles jinen zela hunat hi ürgaiztü beharrian.
Bena Uskaldünek haie aide gaitzian egotxi; Beharko zitzek arruntaz eskerrak eman gük exi.
Beelzebuba, gure dük orai boztariatzia, Hau diagü hau akei huna Erroldanten aragia.
Beelzebuba Jadanik ikhusten diot, larria dü tximaltürik; Han hor khorpitzian ere eltxarrak titzü eginik.
Beruak untsa huntürik, dügü marddotzen hasirik, Eta handizki hantürik nun ezten izorratürik.
Satan Ifemialat eraman dezagüla gurekilan, Badikeiagü segür han gü bientako franko lan.
Satanek eraman.
Beelzebuba Erre-eraziko dügü, zokhartüko heiñ hunian, Gero gütüzü aseren okhel zunbaiten jatian.
Satan Asetzen hizan aldikal gaixkitto dütük erxiak; Kasü emak, zeren dütük hunen okheliak zaillak.
Beelzebuba Hüniala artino ditzat üxtiatüko ezürrak, Behar batüt ere egari jan onduan bethaldiak.
Zazpi-gerren jelkhaldia
Jelkhi Iñigo, Borthitz, Hartza, Zanpazale.
Iñigo Lagün harrigarrikuak, zer izan dira güdükak? Eman itzadatzie bertan ororen xehetarzünak.
Zanpazale Larrondo eta Abaki-n ditzat ützüligaiñkatü, Oillaskuan gizonekin untsa harrikhaldüstatü.
Elizasar oihanetik eta hanko üthürrütik, Lephoeder, Bentartetik, ezta haboro herotsik.
Errozabal ordokian dütü gaiko ülkünpiak Thapatü bere ixilian gizon, orga, kabaliak.
Unhai Zunbait, Iribürietarik nahi beitziren eraitsi, Hergaraiko ordokila eztütügü heltzera ützi.
Etsaiak ere dütügü, Xangoako oihanian, Zühaiñ petan sarraskitü beitziren deüs ezinian.
Borthitz Naban tügü egürüki aldepilat ohiltiak, Axantoro oihan eta errekatik eraitsiak.
Arbantero bixkarretik, Besareko bordetarik, Luzaideko arróllala bestiak ziren jauzirik.
Iñigo Erredoraia phasian eta naban haitzartetan Ziek tützie atzaman eta eho bat batetan.
Khanta
Bagira zazpi eskualde Oro Uskaldün girade Ezkitin ebil debalde Nafarroa zuri gaude. Bagira zazpi eskualde Oro Uskaldün girade.
Bizi nahian girela Etsaiak jakin dezala, Nafar-jentiak diala Bero zaiñetan odola, Bizi nahian girela Etsaiak jakin dezala.
Nafarroa, zü gure zaiñ Egon zite lehen bezaiñ; Aspaldi danik zure gaiñ Orai arte düzü iraiñ. Nafarroa, Zü gure zaiñ Egon zite lehen bezaiñ.
Zortzi-gerren jelkhaldia
Jelkhi Karles eta mezülaria.
Mezülaria Enperadore handia, horra nitzaizü erraitera Mendi tzar hoitan zaiküla armada jun gaiñ-behera.
Milaka hantxe dirade lürrialat urthukirik, Ehaite handi izan da: Erroldante ez bizirik.
Mezülaria erretira.
Karles (bera) Armada ta Erroldante galdürik Uskal-Herrian! Zerk arren hunartinokan ekharri behar nündian?
Uskaldünak orotarik beitirade jauzi nahi, Nihauk zalhexko behar düt orai hebentik ezkapi.
Lekhia hüts dezagüla berria hel gabetarik, Akitanokuak dira oldartzeko prestatürik.
Bederatzü-gerren jelkhaldia
Jelkhi Jimeno, Iñigo, eta beste zunbait.
Jimeno Nahi bezala etsaiak berehala lehertürik, Libratürik gure lürrak, lana dügü ürhentürik.
Badügü gure esküpian aberastarzüna franko, Eta orgetan bildürik edergaillü guretako.
Iñigo khantan Bortian zer sülübita orotan zen hedatia! Gük ezkünian herabe kolpü handi emaitia.
Uskal-Herriak ahal dü orai danik hatsa hartzen, Ohiko etsaietarik handiena beitü galtzen.
Garhaitza guretako zen, etxek gütan orhitzapen! Uskaldün güziak heben gure gaiñ bethi egonen!
Khanta
Uskal-Herrian gü girade nausi, Bena bestek dütie bazterrak nahasi; Behar ükhen dügü borrokatzen hasi; Etsaien zanpatzia etzaikü itxusi Etzaikü itxusi.
Ibañetako naban garhaitziak Boztaria gitzala Uskaldün güziak; Frütü ekharri dü haien bühürtziak Hola ziren salbatü zazpi probintziak Zazpi probintziak.
Jei hunen geia zen aspaldikua Bena Uskaldünentzat bardin oraikua; Hau ere günian oihüstatzekua: Bizi nahian déla gure Xiberua, Gure Xiberua!
Ibañeta |