RAMUNTXO
Pier Pol Berzaitz
Idauze-Mendi
2003ko uztailak 27
armiarma.eus, 2023
Gaitz
Hau dügüla bai beroa
Ifernüko süa üdürikoa
Banoa fite itsas bazterreala
Neskatila baten ondoala
Oker
Arrazu dük et'egünko aski
Nahaskeria eta aharra
Orai aski pastoral
Dagün asteal'arte bakantza
Gaitz
Aie egia dük beste bat badügüla
Kanta eta dantza besta den ber
Züberotarra agüdo eta arrunt prest
Gü bezala beti lanari ezkapa
Oker
Hartako diagü algar konprenitzen
Bena gü hurak beno dantzari hobe
Hartako gütüe bai kümitatzen
Hea so oroek zer den Satana dantzan
RAMUNTXO
Pier Pol Berzaitz
Idauze-Mendi
2003ko uztailak 27
armiarma.eus, 2023