RAMUNTXO
Pier Pol Berzaitz

Idauze-Mendi
2003ko uztailak 27
armiarma.eus, 2023

 

Sar
Hy hortxe hiza süskandera
Etxekitzen dük hitz ordüa
Agertzen üd'oroz Züberoala
Et'ez hüts egiten pastorala

 

Elki
Of course adixkidea
Irakiaren gainti ebilirik
Hebentxe nük eta tenorez
Because Satanik ez pastoralik ez

 

Sar
Horixe bera dela egia handia
Satanik gabe zer lizate pastorala
Gatz gabeko salda hütsa
Piperrik gabeko piperada

 

Elki
Arren goatzan orai lanealat
Hortxeko jente horien kitzikatzera
Sarri has ditean ele txarkan
Ez dükek ez lan bat hain gaitza

 

Sar
Egia aisa dela jenteen nahastea
Bena leküa hüstü beno lehen
Eman ditzagün bizpa hiru frisat
Ikus eta ikas dezen Züberotarrek

 

RAMUNTXO
Pier Pol Berzaitz

Idauze-Mendi
2003ko uztailak 27
armiarma.eus, 2023