www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gabon zar bat eta beste ipui asko
Alfonso Maria Zabala
1880-1889, 1962

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gabon gau bat eta beste ipuin asko, Alfonso M.ª Zabala (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1962

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZEGAMAKO SAKRISTAUA ETA ONTZA

 

        —Auxen da langitea egiten diguna ontzak —esaten zion bein batean Zegamako sakristauak bertako erretore jaunari.

        —Zer gertatzen dek ba?

        —Zer gertatzen dan? Gauero gauero jatxitzen da ontza bobedatatik, eraten du olioa, eta dago eliza illun, eta argi bage Sakramentu santua.

        —Kuisidadea dek orixe ere. Esan diat len ere milla bider, tiroz botatzeko ontz deabru ori, baño ire tema dala mediante, zeukagu geienean Sakramentua argi bage, eta oliotan bakarrik berriz malkarrot eragingo diok elizari; gaur gauean bada, egon adi elizan arma artuta bai, eta ontza datorrenean tiroz bota zak.

        Esan da egin; badago gure sakristaua, badator ontza gau erdi aldera, eta jartzen da lanpara gañean; orduan, kaskabela baño pozikago, jasotzen du arma, bañan ontzakin batera artzen du apunterian aldare nagusian zegon gurutzea.

        Etzion tiratu nai iñondik iñora gurutzeari, eta asten zaio korutik eskukin keñu egiñaz, eta esanez:

        —Txit, txit, alde egin beza, alde egin beza.

        Bañan kasorik ere etzion egiten gurutze santuak, eta ontzak iges egin etzegion, tiratzen du, eta tiroaren otsakin ikaraturik badijoa ontza bere zulora eta Santo Kristoak jotzen du lurra.

        Joan zan sakristaua iñozoa zer geratu ote zan,eta Jesus gurutzefikatua milla txiki egiñik ikusi zuanean, esan omen zion begietatik negarra zeriola:

 

                Nere Jesukristo Jauna,

                Zeuk ere kulpak ba'ituzu,

                gizona koleran ikusi ezkero,

                zertako aldegin eztezu?

 

Zegamakoa ez dan batek

 

Euskalerria I, (1880)

 

aurrekoa hurrengoa